2015/03/27

BALBOA

Opor garaia da Aste Santua. Lehen zuen zentzu erlijiosoa galdu bide du eta mezatara joan beharrean hondartzara edo mendira joateko aitzakia ezin hobea dugu orain. Otoitzak elizako bazter batean utzita, toalla hartuta hondartzara edo bota goretexdunak jantzita bideari ekin, igual, Aste Santua izanik, Santiagorako bideari.

Erabat aldatu da Aste Santua, erabat aldatu dugu. Lehen hemen geratzen ginen, gero herrira joaten ginen, beranduago Espainian zehar bidaiatzen genuen garaiko prozesioak ikusten eta orain, hegazkin bat hartuta, edonora joaten gara. Ez dago desberdintasunik Aste Santuko eta udako oporren artean, iraupenean ez bada. 

Berezia da beti opor garaia, batez ere, kanpoan gaudenean. Beste herrialde batean egoteak badu zerbait, aldatzen gaituen zerbait, bertakoa egiten gaituen zerbait. Edonon egonda hangoa egiten saiatzen gara, natiboak baino natiboagoak izango bagina bezala, sarritan barregarri geratu arren.

Oso sentsazio arraroa da gu oporretan egondako leku bat film batean ikustea. Eszena ikusi eta han egon garela esaten dugu berehala. Film horretako parte sentitzen gara. Baina berezia bezain barregarria da film batean ikusi genuena egitea bertan gaudenean. 

Arraroa bezain barregarria da Filadelfian egonda, Rocky Balboak korrika batean igotzen zituen eskailerak igotzea eta gora helduta besoak altxatzea. Eskerrak eskailera gutxi direla, bestela ez dakit nik … Eskailerak ikusi eta barruko indar batek bultzatzen du jendea eskailerak igotzera.

Bertan nengoela, neure burua kontrolatu nuen. Eskailerak igo nituen, banan banan, baina korrika ez. Ez nuen barregarri geratu nahi. Goian nengoela, besoak ez altxatzeko, eskuak patriketan eta listo. Ez nintzen frikia izan, beti bezala,  pertsona zentzuduna eta logikoa. Baina onartu behar dut eskailerak igotzen ari nintzela  TARI, TARA … entzuten nuela nire barnean. 

Holakorik ikusi duzue inoiz, hau da, oporretan jendea egiten filmetako edo telesailetako eszena xelebreenak? Eta zuek egin duzue inoiz halakorik? Zer uste duzue Aste Santuak duen zentzu berriaz? Ikusi duzue inon Aste Santua ospatzeko modu berezirik? Non? Nolakoa zen?

13 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Iaz, nire familiarekin Londresera joan nintzen eta Britainiako argizari museoa ikusten egon ginen.Museoan Hollywoodesko aktoreen eta pertsonaia xelebreen estatuez beteta zegoen. Pertsonaiak hain erreala eginda zeuden leku bakoitzean argazki bat atera nuela.Nire alabari, adibidez, E.T.arekin bizikletan igota argazki bat atera nion, niri Audrey Hepburnekin, Diamantearekin gosariaren eszena batean,nire semeari Schumacherarekin, etabar.Beno,han jende guztiek guk bezala egiten zuten.
Bai,badakit “frikada bat” egin genuela baina errealitatea da ondo pasatu genuela.
Aste Santuari dagokionez, nik pentsatzen dut Aste Santuaren zentzua, lehen konparatuz, ez dela hainbeste aldatu, agian fededun gutxiagoak dira eta gero eta jende gehiagok aprobetxatu du egun horiek bidaia bat egiteko baina hemen geratzen direnak prozesioak elizetatik irteten ikustera joaten dira. Ni egunero Andaluziara joaten naiz eta ez izan fededun arren prozesio batzuk ikustera abiatzen naiz. Nire ustez hemengo antzekoak dira. Beno urte batean Kordobako kale batean “saeta bat” abesten zuen emakume batek entzun nuen eta hori oso berezia iruditzen zitzaidan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Iaz, nire familiarekin Londresera joan nintzen eta Britainiako argizari museoa ikusten egon ginen.Museoan Hollywoodesko aktoreen eta pertsonaia xelebreen estatuez beteta zegoen. Pertsonaiak hain erreala eginda zeuden leku bakoitzean argazki bat atera nuela.Nire alabari, adibidez, E.T.arekin bizikletan igota argazki bat atera nion, niri Audrey Hepburnekin, Diamantearekin gosariaren eszena batean,nire semeari Schumacherarekin, etabar.Beno,han jende guztiek guk bezala egiten zuten.
Bai,badakit “frikada bat” egin genuela baina errealitatea da ondo pasatu genuela.
Aste Santuari dagokionez, nik pentsatzen dut Aste Santuaren zentzua, lehen konparatuz, ez dela hainbeste aldatu, agian fededun gutxiagoak dira eta gero eta jende gehiagok aprobetxatu du egun horiek bidaia bat egiteko baina hemen geratzen direnak prozesioak elizetatik irteten ikustera joaten dira. Ni egunero Andaluziara joaten naiz eta ez izan fededun arren prozesio batzuk ikustera abiatzen naiz. Nire ustez hemengo antzekoak dira. Beno urte batean Kordobako kale batean “saeta bat” abesten zuen emakume batek entzun nuen eta hori oso berezia iruditzen zitzaidan.

Oli

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aste Santuari buruz hitz egiten dugunean, beti asko aldatu omen dugu eta uste dut egia dela. Lehen Aste Santua zentzu relijiosoa zeukan. Jendea mezatara joan ohi zen eta prozesioak ikusi ohi zituen, zeren eta orokorrean jendea fededuna baitzen. Egun, aldiz, gehienok ez dugu mezatara joateko ohitura eta hala prozesiek , nola ospakizun horiek berdin digute, fededunak ez baikara. Uste dut Aste Santuak duen esanahi berria normala dela, fededunak ez bagara, ez dauka zentzurik beren ospakizunik ospatzeak edo ikusteak eta. Beren ohiturak errespetatu arren, fededuna ez banaiz, normala deritzot ospakizun horietara garrantzia ez emateari.
Hori dela eta, kasu gehienetan Aste Santua opor garaia besterik ez da eta aitzakia gisa erabiltzen dugu bidaiatzeko. Baina, azken urteotan bidaiatzeko era ere asko aldatu da. Hau da, txikitan urtero nire amaren herrira joaten nintzen Aste Santuan, egun gutxi zirenez, ez zuen merezi urrutira joatea eta. Egun, ordea, hegazkin bat hartuta edonora joan gaitezke eta errazagoa da egun horiek aprobetxatzea. Horregatik, iraupena desberdina izan arren, Aste Santuko eta udako oporrak ia-ia antzekoak dira. Nire kasuan, normalean Aste Santuan ez naiz urrutira joaten, egun asko ez direnez, Espainian zehar bidaiatu nahiago baitut. Gainera, batzuetan egun horietan ere lan egin behar izaten dut.
Esanak esan, bat nator sarrerarekin, opor garaia bereziagoa da, baldin eta kanpoan bagaude. Gainera, kanpoan gaudenean, berdin digu barregarri geratzeak edo ez. Jendeari filmak egiten diren lekuak bisitatzea ez ezik, eszena xelebreenak imitatzea ere gustatzen zaio eta argazkiak egiten dituzte telesailetako eszena imitatzen eta aitortu behar dut noizbehinka ere horrelako argazkiak egin ditudala oroitzapen bat edukitzeko.
Nuri

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, inoiz ez dut ikusi jendea halako gauzak egiten, batez ere aste santuan, normalean lan egiten dudalako. Ziur aski idatzi duenaren lekuan egongo balitz, berak egin duena, nik ere, egingo nuke bera bezain friki naizelako.
Lehen aste santua erlijioso zentzu edukita ere, gaur egungo zentzua desberdina da gero eta jende gehiagok nahiago duelako beste herrialde batera joatea hemen geratzea baino.Nire ustez zentzua da egun libre ditugunak disfrutatzea, nahiz hondartza batean eguzkia hartzen, nahiz kultural bidai batean monumentu pilo bat ikusten bakoitzok gehien gustatzen zaigun aukera hartzen dugulako.
Beraz, eta frikirik ez naizenez, nahiko nuke Filadelfiara joan eskailerak igotzera eta bide batez "Philadelphia " izeneko filmaren Bruce Springsteenen bideo-klipa pintaketaz beteta kaleetatik imitatu nire garaian filma eta bideo-klipa berezia zirelako.

Alberto Seo.B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Esan genezake urtearen lehengo oporrak aste santuaren oporrak direla.Aste hau heltzen denean denok daukagu libre edozein lekutara joatea.Alde batetik erlijiosoak direnak prozesioa ikustera joaten dira, beste aldetik erlijiosoak ez direnak hondartzara, mendira edo beste hirira bizitatzea joaten dira.

Duela urte batzuk erlijiosoagoa ginenez ,aste santuan denok elizatara edo prozesioa ikustera joaten ginen, gure gurasoek gu behartu gintuztelako.Berriz aste santuaren zentsua aldatu da jainkoari esker, eta bakoitza egin daiteke nahi dueña.
Nire kasuan, lan honetan sartu baino lehen urtero nire lagunekin joaten nintzen, denon artean nora joatea erabakiten genuen, poltsa hartzen genuen eta kostaldera joaten ginen, eguzkia hartzera ez ezik, parranda egitera ere.Orain egoera aldatu da,nahiz eta ez gustatu ,aste santuan lan egin behar dut eta ezin naiteke oporretara joan.Oporretara joan nintzen azken urtean orain dela bi urte zen.Bidaia malagara zen, zeren eta etxe daukadan eta egun gutxi direnez esan daiteke paliza bat zela.Libre daukadan hurrengo urtean hegazkinaz joango naizela suposatzen dut.

Jonny 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oroipen kutxara bilatzera joan behar izan dut; baina, azkenean ahaleginak bere ordainketa eduki du.
Behin, Aste Santu batean Asterix eta Obelixen herria ezagutu nahian Bretainako Dollera joan nintzen. Herrirantz nindoanean, ez nekien aurkituko nuena. Agian, irudi batzuk edo igandean gaiari buruzko merkatutxo bat aurkitzea pentsatu nuen. Beraz, herrira heldu bezain pronto herriko etxeak ikusteak hunkitu ninduen beste garai batean nengoela zirudien eta.
Lehenengo egunean, herria txikia bazen ere, egun osoa goitik behera ikusten jardun nuen. Hurrengo egunean herriko inguruak ikuskatu nituen eta menhirak ikusi bezain laster edozein turista bezala menhir bat eramaten argazkia egin zidaten.
Hau alde batera utzita, duela hamarkada batzuk Aste Santuak zeukan zentzua erabat desberdina zen. Ez dut esan nahi lehengo jendea oraingoa baino erlijiosoagoa zenik, baizik eta jaiegunak beste gauza batzuk egiteko erabiltzen zituen. Esate baterako, egun horiek, jendeak ez zuen bidairik egiten eta bai pintatzeko, bai pinki emateko, erabiltzen zituen.
Nolanahi ere, gaurko gizartearen bizimodua osoro aldatu da eta astebete osoa etxean geratuta ere, prozesioak ikustera ez da joaten urte osoa zehar kalbarioa bizi behar baitu. Horregatik, jaiegun batzuk eduki orduko, ahal badu, edozein lekutara ahalik eta azkarren joan nahi du.
Nire ustez, oporraldian egonez gero, lekua inportante izan daitekela ere, lagunartea ona bada edozein lekutara joateko ona izan liteke.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Edonori gustatzen zaio noizean behin filmetako edo argazki ospetsuetako momentu xelebreak egiten. Bereziki asko gustatu zaigun momentu hori gauza bera egiten dugu baina gehienetan ez dugu egiten bakarrik gaudenean, beste pertsona bat egon behar da ikusten guri barre egiteko.

Nire ustez argazki ospetsuenak dira pertsonaren atzean dauden gauzak txikiagoak izatea. Argazki atera ondoren badirudi monumentu edo eraikin hori eskuetan edo besoetan hartzen ari direla.

Nik aste santuan inoiz argazki barre hori egin dut. Gurutze baten aurrean geratzen naiz buru maku eta beste batek argazkia atera dit eta gero irudian badirudi kristo naizela gurutzean.Argazki horrekin,ni bezala beste batzuk ere argazki bera egin dute.Haien lagunei erakuteko eta guztiak barre egiteko.

Ander AM

Fermin erabiltzaileak esan du...

Nire ustez Aste Santuari izena aldatu behar izango liokete eta Autoren Astea ezarri behar izango lukete. Zergatik? Argi dago, egun gutxi direlako eta bidaiak motza izan behar du denbora aprobetxatzeko. Horregatik, auto erabiltzea komenigarria da. Baina, autoa hartzen dugun momentuan hasten da gure penitentzia. Denok, prozesio baten bezala, auto ilara bat egiten dugu gure herriko etxera edo hondartzako pisura joateko eta une honetan pentsatzen dugu: “Ostia, nola izango da itzulia?”
Niri normalean ez zait gustatzen Aste Santuan bidaiatzea, nahiago dut Pazko-astea. Duela urte asko, ordea, aste honetan autoa hartu nuen eta Gaztelatik bidaia bat egitea erabaki nuen. Avila, Segovia, Cuenca eta , batez ere, Carbonero el Mayor. Herri honetan gelditu ginen gaua pasatzen. Esan ziguten hotel txiki bat zegoela, ona eta merkea. Bueno, heldu ginenean konturatu ginen herria dena itxi zegoela: hotela, taberna, … eta jenderik gabe. Harrituta geunden arratsaldeko zortziak eta herria hutsa, baina, bat-batean jende-prozesioa ikusi genuen hurbiltzea, “La noche de los muertos vivientes” filmean bezala. Egoerak beldurra eman zuen. Noski, joan ginen eta ez ginen inoiz Gaztelako txoko honetara itzuli.
Fermin Arias

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan beti nahi nuen filmetan agertzen ziren lekuak bisitatzea eta pelikula bertan egotea sentitzea. Adibide ohikoenak Askatasunaren estatua New Yorken eta Titanic itsasontzia ziren. Baina azkenean galdu dut nahia hori; eta egia esanda, bai bisitatu dut horrelako leku bat: Guggenheim museoa, James Bond pelikula bat rodatu han baitzuten.

Niretzat gaur egun ez zait ondo iruditzen leku jakin bat bisitatzea filma batean agertzeagatik. Badakit denetariko gustoak daudela eta edonor bere oporrak gozatzeko modu partikularra daukala, baina nire kasuan ez da horrela. Egia esanda, oporretan bakarrik gertatuko litzaidake horrelakorik, agian emozioagatik edo interesagatik. Nik uste dut bidaiatzerakoan sortuko litzaidakeela horrelako interesa leku jakin bat bisitatzen badut; adibidez Harry Potter pelikuletan agertzen den gaztelu eskoziarra (Hogwartz gaztelua) bizitatuko banu, emozionatuko nintzateke, baina bakarrik hara joango banintz. Orain ikasten nago, eta ez daukat momentuz inolako interesik.

Oro har, ez nuke leku bat bizitatuko bakarrik pelikuletan agertzeagatik, eta interesa sortzen ez bazait ez naiz agian joango. Txikitan beti neukan sentimendu hori, baina gaur egun ez zait horrelakorik egitea bururatzen. Unibertsitatearen estresa izango da agian.

Asier 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun Aste Santua aldatu da, jende asko kanpora ateratzen da oporrak pasatzeko eta tradizioa aldatu da.

Nik Ostegunean Santua Bilbon egon nintzen eta harrituta geratu nintzen, kalean jende asko zegoen gainera kanpotik jende hamaika zegoen eta prozesioak elizatik ateratzen ziren eta oso ondo egon zen.

Orain, berriz, Aste Santuan Jendea herrira joaten da edo beste leku batera joaten da oporrak pasatzeko, batez ere, tradizioa aldatu da.

Belén

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esanda, orain dela urte asko Aste Santuan oporretan joaten ez naizela. Ez dut izan aukera oporretan joatea ikasi eta lan egin behar nuelako. Txikia nintzenean gogaratzen dut beti aste santuan oporretan joaten nintzela, baina inoiz ez dut ikusi famutu bati edo filmetako telesailetako eszena xelebreak.
Esan behar dut, nire ustez Aste Santuko oporrak asko aldatu direla. Lehen jendea bizibideak ikusten zituzten eta Espainako leku desberdinetara zihoazen bizibidea desberdinak ikusteko. Baina orain jendea aprobetxatzen ditu oporrak turismoa egiteko eta ohituretatik deskonektatzeko.
Ez dut aukera izan Aste Santua ospatzeko modu berezirik ikustea, baina telebistan ikusi dezakegu Andaluzia modu desberdina daukala Aste Santua ospatzeko. Han bizibidea oso handiak dira eta jende asko joaten da ikusteko.
Asko gustatuko litzaidake, Aste Santua hemen ez geratzea eta turismoa egitea edo bizibideak ikustea, baina nire bizimoduarekin oso zaila ikusten dut lanean nagoelako eta ikasi behar dudalako.

LORE

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hala edo nola, argi dago gaurko Aste Santua aintzinakoa ez dela bezalakoa..Lehen jendea mezetara eta prozesioaren bat joaten zen .Orain ,aldiz,gehienek udako opor txikiak bezala hartzen dituzte.
Nik betidanik oporrak bezala hartzen nituen, baina azken urteotan leku guztiotan jendez beteta egoten direnez , hemendik geratzen naiz. Ez dut uste egun horretak egokienak direnik bidaiatzeko.
Nahiz eta prozesioak gustatu ez, behin Sevillan egon nintzen bata ikusten, baina inoiz ez nuen ulertu zergatik negarrez zegoen jendea.

Azken Aste Santuan Bilbotik zihoazenean ,turista batzuk, filme aktore ospetsu bezalakoak zirela ikusi nituen argazkiak hartzen.
Neuk bakarrik behin egin nuen gauza bera ,William Wallace Eskozian daukadan estatuarekin argazki batzuk atera nizkion Willlian wallace bezalakoa izango banitz
aitor 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esanez, ume bezalakoak gara, filmetan ikusi dugun egoera bat egin (errepikatu) nahi dugu eta argazki bat atera behar dugu, egiaztatzeko filmean agertzen den leku berberean egon garela. Horrekin lotuta edo moda honekin lotuta badago entrepresek eskaintzen duten ibilbide bereziak, oporretan filmetan agertzen diren leku afamatuak bizitatzeko.
Niri dagokidanez, jende guztia bezala joan naiz telebistan edo filmetan agertu den leku afamatuaren batera, orain gogaratzen dut Estatu batuetan egon nintzenean joan nintzela bizitatzera “Friends” telesaioan agertu ziren leku batzuk. Lekuan ez nizkion egin nire buruari argazkirik, baina joan nintzen tentela bezala eraikin bat eta parke bat ere bizitatzera, biak agertzen ziren telesaioan eta horregatik bakarrik joan nintzen hara.
Victor 6-8