2015/03/06

UMEAK BEZALAXE

Obsesioa izan daiteke. Adinik ez duen obsesioa. Garai bateko etxeko txikiek bakarrik zuten, baina egun hauetan, pandemia izango balitz bezala, ez da inor libre geratzen.

Leku publikoetan ere egiten dute pertsona heldu askok, baina oraindik ezkutuan egiten dutenak gehiago dira. Oraindik besteek zer pentsatuko duten beldur dira, lotsa dira.

Obsesioa onartzea eta publiko egitea ez da delitua, ezta leku publiko batean egitea eta besteek harrapatzea ere. Nire ustez, ez da inoiz delitua, nahiz eta obsesionatuta dagoena politikaria izan eta parlamentuan, leku publiko batean, egin. Delitua gure diruarekin geratzea da, baina “Candy Crush”-ean jolastea ez. Akaso egin behar ez zuen gauza, agian falta bat, apika herritarrenganako errespetu falta, beharbada bere lankideenganako errespetu falta … baina inoiz ez kartzelara eramateko zigorra merezi duen portaera txarra. Komenigarria izango litzateke politikariek, umeen bideo-jolasak erabiltzeaz gain, umeen inozentzia, zintzotasuna eta ontasuna izatea, guztion hobe beharrez.

Zeuek ere jolasten zarete? Zeinetan? Zer iruditzen zaizue gero eta pertsona heldu gehiago jolastea? Umeen kontuak dira bideo-jolasak?

17 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan modan zegoen jolasten nintzen eta ez zitzaidan inporta ziban, futbolean ala txaparekin jolastea dena gustatzen zitzaidalako. Denborarekin kontsolak heldu ziren, nire lehenengoa Atari 2600, bigarrena Nintendo 8bits eta azkena Play StationII ziren, baina, egia esanez aspertzen naute ez dut pazientsarik hainbeste denbora segidan.
Orain ordea, eskuko telefonoen aplikazioekin denbora pasatzen dut metroa ez heldu bitartean edo kafe hartu bitartean jolasak laburrak baitira.
Nire ustez, laburrak direnez gero eta jende heldua gehiago erabiltzen ditu. Horregatik, helduen burbuinek lan egiten dutenez haien oroimena mantentzen da modu honetan bizkortzen delako.
Beraz, ondo legoke helduei nahiz kontsolean, nahiz telefonoen aplikazioetan jolastu gomendiatzea denbora pasa ahala ohitura hartuko dutenez gero eta gutxiago jolastea kostatuko zaielako.

Alberto Seo. B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire bizitza osoan zehar bideo-jokuetara jolastu dut. Karta-jokoak gustuko ditut ere bai; pokerra konkretuki. Hainbat kontsola izan ditut eta bideo-joku asko, futbolezkoak, belikoak, estrategiazkoak, simuladoreak eta puzzlezkoak.

Gainera, gaur egungo telefonoen aplikazioen artean joku interaktiboak daude, eta oso onak. Gazteagoa nintzenean jokatzen nuen bideo-jokuetara ia egunero eta ordu asko ematen nituen telebistaren edo ordenagailuaren aurrean; baina ikasketen ondorioz ez dut hainbeste jokatzen. Gero eta jende heldu gehiago erabiltzen ditu joku interaktibo horiek, mugikorraren eta tabletaren bidez jokatzeko. Hori oso ideia ona iruditzen zait. Helduek joku hauek erabiltzea asko integratzen ditu teknologia berrien munduan, eta erabilera hori askoz gehiago hurbiltzen die gure ingurunera.

Oro har, helduek joku elektronikoak erabiltzea oso gauza ona iruditzen zait; alde onak ikusten ditut bakarrik. Horietaz aparte, gogoratu beharko genuke menpekotasunaren arloa, baina hori beste kontu bat da.

Asier 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oraindik gogoratzen dut “Come-Cocos” deritzona jolasten nintzenean.Hasieran bakarrik entretenimendu batentzat hartzen nuen baina denbora pasa neurrian errealitatea da jolas horren mendera erori nintzela.
Gero etorri zen “Tetris” jolasa baina agian helduago izatean, beste gauza batzuk egin nahiago nuen eta jolasten utzi nuen.
Gaur egun,ordea,nahiz eta nire umeek haien kontsolekin jolasten ikusten dudan nik gutxitan jolasten dut. Gainera,haiek denbora asko jolasekin ez izatea nahiago dut pentsatzen dudalako liburu bat irakurtzea edo beren lagunak egotea hobe dela.
Esanak esan, nire ustez ezinezkoa da umeen bideo-jolasak erabiltzea kontuen ordez, eta bi gauzak aldi berean egotea beharrezkoa da. Adibidez, gauez kontuak irakurtzea eta asteburuan bideo-jolasak jolastea.Izan ere,adituen arabera bideo-jolasek burmuineko funtzio batzuk garatzen laguntzen dute,hori dela eta,bai umeek bai helduek erabiltzen badute haien burmuina langilea edukiko dute.

Marioli

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik txikitan debora ematen nuen edozein jolasetan,ez zegoen nintendorik, ez play stationik.Beno hobeto esanda nik ezta nire anai-arrebak ere ez ezagutu genuen.

Orain,ordea,ume bat sei edo zazpi urterekin makina batekin aurkitzen dugu eta gainera oso trebeak dira. Kapaz dira egoteko denbora luze.Nire ustez ez da komenigaria hainbeste denbora jolesten uztea, dagoeneko ez dakite egiten beste gauza uzten badituzte.

Umeak ez ezik gu ere arriskuan gaude .Gure mugikorrean edozein aplikazio jaitsi dezakegu eta konturatu gabe denbora luze jolasten pasatzen dugu.Zorionez,ni ez nago teknologiaren menpetasunatuta baina os erreza da jaistea.
Hitz gutxietan dena dago ondo kontrol batekin.
Nik uzte dut adi egon behar dela gure gaurko umerekin eta haiek konktsola ala nintendo ezkatuko balute,nik ez nieke emango hamalau edo hamabost urterekin eduki arte.

M.G. 18:00-20:00

Fermin erabiltzaileak esan du...

Nire ustez gure bizitzan jolastea beharrezkoa da , agian, ezinbestekoa. Zergatik? Jolasten dugun bitartean dibertitzen dugulako eta arazoak ahazten ditugulako.

Jolasteak ez dauka adinik. Nagusien artean dominoa eta kartak erregeak dira. Umeek eta gazteek, ordea, jolasteko teknologia berriak nahiago dituzte: kontsolak, ordenagailuak, mugikorrak, … eta guk, tarteko adinekook, makila guztiak ukitzen ditugu.

Egia da, nahiz eta gure semeek ez sinetsi, gurekin bideo-jokoen mundua jaio zela. Guk bideo-jokoekin lehen urratsak eman genituen. Lehenengoan, auzotegiko tabernetan Martetarrak hondatzen ditugu eta Comecocos-arekin mamuak jan genituen. Gero, etxeko kontsolak ere ezagutzen genituen , bueno, nire kasuan, nire lehengusuaren etxean, karratu eta zirkulu zuri eta beltzekin futbolean jolastuz. Zelako partidak.

Orain, teknologia berriei esker edonon , edonoiz, edonork “formula 1” gida dezake edo txakur txiki bat hezi dezake. Nire aitonak makina hauek deabruak dakartzala esango luke , baina, hori ez da egia. Denok dakigu iratxo horikara batzuek bideo-jokoak ekarri zizkiguten gure bizitza dibertigarriagoa egiteko.

Fermin Arias

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oraindik gogoratzen dut 50.000 peseta gastatu nuela Play Station II famatuan. dudarik gabe, hau izan da nire bizitzan egin dudan inbertsio txarrena, dirua bota nuelako erabiliko ez nuen gauza batean. gogoratzen dut, bakarrik bideo-joku bat erosi nuela, konkretuki Harry Potter bideo-jokoa, eta asko kostatzen zitzaidan pantailak pasatzea. normalean lagun bat etortzen zen nire etxera pantailak pasatzeko eta horrela nik jolastu ahal izateko.

Aitortu behar dut bideo-jokuetan ez daukadala trebetasun handirik eta horregatik aspertzen naute. Orain ez dut inoiz ez jolasten eta egia esanda nahiago dut, ez litzaidake gustatuko orduak eta orduak egotea bideo jokuen menpe.

Shere

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jolastu hitzean pentsatzen dugunean, panpinekin jolastea pentsatzen dugu eta pentsamendu honek ez da egia. Denok ikusi ahal dugun bezala jolasteak ez dauka adinik eta orduan ez dago hain txarto ikusita. Azkenean, jolasteak esan nahi du denbora ondo pasatzea irudimenarekin. Argi dago bideo-jokoetan irudimena lantzen da eta denbora pasatzen da ere.

Nire ustez bideo-jokoak inportanteak dira gure bizitzan mugak daudelako eta burmuina lantzen dugulako. Hau da, bideo-joko guztietan pantailak edo mailak daude egiteko eta hurrengora joateko, aurrekoa ondo egin behar duzu eta irudimena landu behar duzu. Horregatik helduen artean bideo-jokoetan jolastea ez dago txarto ikusita.

Nik bideo-jokoetan jolasten ditut hain zuzen ere play station ateratzen dituenak, nire lagunekin jolastu ahal dut nire etxetik Interneten bidez. Gazte guztiak gauza bera egiten dugu beste gauzetan pentsatzen dugu eta.

Ander AM

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gure garaian ume guztiak makina bat dauka jolasteko. Lehen kalean jolastu genuen esta ondo pasatu orain, ordea, aldatu da eta orain kalean bankuetan ume asko daude bere kontsolekin. Nire ustez umeak jolastu behar dute eta kirola importantea da osasunerako, horregatik gaur egun ume asko lodiak dira beti telebista aurrean edo makinarekin jolasten ari da.
Belén

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Telebista ikusi dugun bezala, edozein toki da ona jolasteko.Lehen bakarrik umeek egiten zuten orain aldiz, helduen artean ere modan dago.Teleberri guztietan Diputatuen Kongresoan gertatukoa ikusi ahal izan gara ,non presindentea “candy Crush” bideojolasa jolasten harrapatu duten saio batean egin bitartean.

Neuk behintzat inoiz ez dut eduki arazo hau, lehen eskuko telefonoa erosi nuenean , bideojolasaren bat jolasten nintzen , baina orain ez daukat astirik egiteko.Beti nago oso lanpetuta eta liburu on bat irakurri nahiago dut.

Beste aldetik,nahiz eta nik ez egin adituen arabera jolastea oso ona da helduentzat, jolastuz zure burmuinaren capaza hobetzen eta stresa murrizten zaitut .
aitor 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jakina! Betidanik jolastea gustatu zait eta gustatzen zaizkidanak betiko mahaiaren jolasak dira. Segur aski beste belaunaldi baten naizenez, jolas guztien artean kartetan jolastea onena da kartak edozein lekutara eraman baititzakegu. Gainera, kartekin egin dezakegun jolas kopurua kontaezina izan daiteke.
Baina, kartak izan ezean, bai partxisa, bai xakea, jolasteko ondo egon daiteke.
Gauza argi bat daukat, noizean behin jolastu arren, oraingo jolasak, zein elektronikoak, zein ordenagailuarenak, ez zaizkit batere gustatzen.
Lehen tabernek makinak jolasteko zeuzkaten eta esate baterako ia taberna guztiek petako-makinak zeuzkaten. Taberna batzuetan astero puntuaketa gehiena egiten zuenari, tabernariek sariaren gisa, kafe, kopa eta purua ematen zizkioten. Orduan, taberna bakoitzak arbel txiki bat, puntuaketa eta izena apuntatzeko, zeukan eta jolastuz gain tabernariekin harremana sortzen zen.
Hala ere, oraingo tabernek, ostera, makina-txanponjaleak bakarrik dauzkate. Eta hori dela kausa esan behar dut lehen zegoen tabernariekin harremana ez ezik jolasak ere erabat aldatu direla.
Hau alde batera utzita, ez dut uste gero eta pertsona heldu gehiagok jolasten dutenik zaharretxeetan, behintzat, beti jolasten baitute. Eta niri bezala gustatzen zaizkienak betiko jolasak dira.
Hala eta guztiz ere, jolasak desberdinak balirateke ere, jolasten ikusteari ondo deritzot. Horrez gain, egia esanda, haientzat edozer aktibitate egiteak ez dauka zertan kaltegarria izan kontrakoa baizik. Gainera, denbora atsegina igaroz gero ondo baino hobeto egongo da.
Hala ere, gaurko umeen ohiturak, ordea, osoro aldatu dira eta jolas-elektronikoekin jolastu ezik jolasten ez dakite. Jolasetan ohitura aldatu izanak pena handia ematen dit nire ustez gaurko jolas berriak, jolasgarriak izanagatik, oso hotzak dira eta.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ados nago obsesioa izan daitekekin. Nahiz eta hasieran jostailu inozente bat izan, mugarik gabe osasunerako kaltegarria ahal izan da .Egia da gero eta arruntagoa dela bideo-jolasekin jolastea, bai edozein lekuetan , bai edozein momentuan ....Gainera, gaur egun , adina ez da inporta. Edonori bideo-jolasekin jolastea gustatzen zaio. Uste dut hau dela arasoa.Nire iritziz, zuk ez badauzkazu muga edo arauak , ezinezkoa da muga edo arauak ipintzea. Ondorioz, joku inozente bat mendekotasun batean bihurtzea posiblea da.

Gemma 22

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikia nintzenean, gogoratzen dut beti jolasten nengoela. Astebururo, nire gurasoekin mahiko jokoetan jolasten nituen. Baina 9 urte egin nuenean, nire gurasoek party festa jokoa oparitu zidaten eta asko gustatzen zitzaidanez, eskolara eramaten nuen nire klase lagunekin jolasteko.

Gaur egun, esan behar dut, jolasteko adin bat edukitzea ez dela falta egin behar. Gero eta jende helduago ikusten da jolasten. Gero eta jende gehiago bere etxean play station edukitzea arrunta da. Orain dela urte batzuk, errege magoak play station 2 oparitu zidaten. Nire aitari eta niri asko gustatzen zitzaigun jolastea. Baina asko jolasten genuenez, aspertu ginen.

Esan behar dut, mahiko jokoa bezala ez dagoela. Familiariarekin jolasteko oso ondo dago eta lagunekin baita ere. Orain 23 urte dauzkat eta oraindik mahiko jokoetan jolaste dut asko gustatzen zaidalako.

Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta jolasteko denborarik ez daukadan, jolasak asko gustatzen zaizkit eta asteburuetan batzuetan mahiko jolasak jolasten naiz familiarekin. Gabonetan, udan eta aste santuan beti ohitura hori daukagu eta apostuak ere egiten ditugu. oso dibertigarria da.
Ez dut uste jolasak bakarrik umeentzako direnik, jolas batzuk helduentzat dira adibidez, Rola jolasak. Mahiko jolasak ere bakarrik helduentzat dira.

Nire ustez gero eta jende gehiago jolasak irakasteko eta ikasteko erabiltzen dute. Eskolan, unibertsitatean baita lanako formazioetan ere. Jolasak gero eta garrantsitzu gehiago daukate, jadanik ez dira harruen gauzak bakarrik.

Lara 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan, egun osoan ematen nuen jolasean, 90. hamarkadan lehenengo kontzolak agertu egin ziren eta naiz eta etxean gurasoek oparitua izanda, kalean ere jolasten genuen lagunekin.

Gaur egun, orden, neska-mutilak 4-5 urterekin makinak dituzte horregatik gaur egungo umeek oso trebeak dira teknologia berriekin. Umeek denbora asko egiten dira honako makinekin eta horregatik, dagoeneko, ez dakite beste gauzak egiten.

Hau esanda, ikus dezakegu honako makinak baztertzen ez badituzte ez dira sozialak izango eta ezin izango dute beste umeekin jolastu edo gaixotasun berri batzuk ugariagoak izango dira, adibidez epilepsia.

Hau ekiditzeko, gurasoek ere mugikorren dependentzia izateari utzi beharko zuten umeek gurasoek imitatzen dituztelako, horrela teknologiak ondo erabiliko dituzte bai gurasoak bai umeak.

Ander 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun,dauzkagun treneekin (ordenagailuak eta mugikorrak,batez ere) edozein pertsona edozein lekutan jolastu ahal du.Oso erraza da.Mugikorretan, esate baterako,joku pilo bat daukagu eta joku hauekin ez gara oso trebeak izan behar.Maila ugari daude gure trebetasunaren arabera.
Jolas hauek oso entretenigarriak dira eta batzuetan gure burmuinari lan eginarazten diote.Horretarako oso onak,bai,baina gauza guztiekin gertatzen den bezala,alde txarrak ere baditu.Jende askok jolas hauenganako menpekotasuna du eta ez daki,adibidez,mugikorrarik gabe egon ezta bazkalorduan ere.Hau,heziketa falta ez ezik,gaixotasun bat ere izan daiteke.Adituek oso kasu larriak ikusten ohi dituzte.Gehienetan gazteak dira menpekotasun handiagoa erakusten dutenak,nahiz eta helduen artea ere gero eta kasu gehiago egon.
Hau guztia ikusita,jolas hauek zentzuz erabili behar ditugu arazorik ez izateko.
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jokuei buruz hitz egiten dugunean umeak bakarrik jolasten direla pentsatu ohi dugu eta uste dut zeharo oker gaudela. Argi dago jokuak desberdinak direla, baina nahiz umeek, nahiz helduok jokatzeko ohitura daukagu. Izan ere, betidanik adinekoek kartetan jokatzen dute , baina urteak pasa ahala jokuak aldatuz doaz eta teknologia berriei esker aukera gehiago daukagu jolasteko.
Txikitan astebururo auzotegiko tabernetan jokatzen nuen. Orain, aldiz, gauzak aldatu dira eta ume guztiek kontsola bat daukate etxean. Horri esker, joku gehien artean aukera dezakete eta gainera, ez dute zertan etxetik irten. Hori abantailak eduki arren, desabantailak ere badauzka, mendekotasuna handiagoa izan daitekeelako. Horregatik, nire ustez, ondo dago joku horiek erabiltzea, baldin eta neurriz erabiltzen badira. Bestela, zenbat eta joku horiek gehiago erabili, orduan eta mendekotasun arazo handiagoa edukitzeko arriskua edukiko dute. Gainera, ez dut uste oso ona denik umeentzat hainbeste ordu jokatzea, umeek umeekin egon behar baitute.
Nire kasuan, aitortu behar dut bideo-jokuetan nahiko traketsa naizela eta horregatik, azkar aspertzen naiz. Hori dela eta, eskuko telefonoan ez daukat jolasik eta kafea hartu bitartean edo metroz joan bitartean zerbait irakurri nahiago dut denbora pasatzeko.
Dena den, gero eta pertsona heldu gehiagok ekiten dio jolas elektronikoekin jokatzeari. Joku horiei esker, burmuineko funtzio batzuk garatu ahal dituzte eta gainera, teknologia berriak erabiltzen ikasten dute. Hori dela eta, nire ustez, abantailak baino ez dituzte.
Nuri

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire bizitzan Mc Flyren trilogiak eragin handia izan du, benetan ez dakit zenbat aldiz ikusu egin dudan jadanik. Ondo legoke aurrera edo atzera aukeratzea nahi dugunean, baina , oraindik ez dut uste denbora gutxitan lortuko dugunik helburu horretatik oso urrun gaudelako.
Nire kasuan etorkizunak ez dit beldurrik ematen, horregatik , nahiko nuke etorkizunera bidaiatu jakiteko nola egongo ginateke.
Argi dago denon artean gaur egun egiten ari garena etorkizunean nabarituko dugula. Hau da, zenbat eta gauza osoak hobeto egin orduan eta ondo aurkituko dituzte geure seme-alabek.
Nahiz eta lehen etorkizunera joango nitzatekeela esan, benetan gehien gustatzen zaidan garaia bizitzea 80ko hamarkada izango litzateke "la movida " bizi nahiko nukeela. Garain horretan nabarmen hutsa zena bizitzan arrakasta izaten zen. Zoritxarrez, haur bat nintzenez garai hori ezin nuen bizi, horregatik , 80 hamarkadako argazkiak ikusten ditudanean, ere , nahiko nuke atzera bidaiatu.

Alberto Seo. B2