2015/04/17

LORE-BEGIEN GARAIA

Udaberria dugu. Udaberriak odola berotzen du. Dena berotzen du. Eta egia esanda, bero hori eskertzen da. Neguko hotza atzean utzita, alaiago gaude aurrean dugun beroaz gozatzen.

Inguruan dauzkagun lore-begiak loratzen dira udaberrian eta beren onena ematen digute. Beren urteko unerik ederrenean daude, dena emateko prest.  Pentsatzen nuen baino lore-begi gehiago daudela konturatu naiz, inoiz baino gehiago, txoko guztietan bat,  gutxienez. Ez dakit klima-aldaketagatik den edo zergatik, baina Euskal Herrian gero eta lore-begi gehiago eta mota gehiago ditugulako susmoa dut.

Plazera da kaleratzea eta argia ikustea. Neguko kobazulotik kanporatu eta naturan bertan egon. Argia, koloreak eta usaina … usaina … eta askotan kiratsa. Neguko lore-begi kirasdunak loratzen dira udaberrian eta beren onena ematen ez badute ere (udarako uzten dute), perretxiko moduan ugaltzen dira. 

Udaberrian kaleratzea eta argia ikustea plazera bada, handiagoa da plazera usaina gozoa denetan.

Batzuk dira nire inguruan dabiltzan lore-begi kirasdunak eta identifikatuta ditut dagoeneko. Ikusi eta berehala egiten dut ospa. Ezin ditut jasan eta ezin diet ulertu. Ziur nago haiek ez direla konturatzen eta kiratsa guri darigula pentsatzen dutela. Ez dakit horregatik edo potro faltagatik den, baina inor ez da haiei ezer esatera ausartzen eta istorio honetan, beste batzuetan bezala, ez dut esango diedan lehenengoa izan nahi. 

 Zer deritzezue lore-begi kirasdunei? Zein da arrazoia jendea hain zikina izateko? Ezagutzen duzue lore-begi kirasdunik?  Zer egin beharko genuke? Zuzenean esan, zeharka esan edo ezer ez esan?

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun txarra edonork dauka, baina egia da pertsona batzuerena pasada bat dela. Badakit bizitza oso txarto dagoela baina dutxa bat egunero hartzea ez da hainbesterakoa. Zuzen esan? Inoiz ez, baina bloga haste aldera modu on bat da. Zerbait esan nahi diguzu? 😜

Tamara 8-10 am

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esanda, lore-begikirasdunei nazkagarriak deritzet eta, zer esanik ez, albait azkarren ospa egiten saiatzen naiz bere aldetik. Baina askotan, nahiz eta identifikatuta eduki, zaila da ospa egitea. Esate baterako, lanean. Askotan argi daukagu nortzuk diren baina, kasu horretan bere kiratsa nozitu behar dugu, nahitaez, ospa egitea ezinezkoa baita.
Uste dut ez dagoela arrazoirik hain zikina izateko baina, garraio publikoa erabiliz gero, egunero egoera hori jasan behar dugu. Nire kasuan, goizero metroz joaten naiz lanera eta, oso goiz izan arren, lore-begikirasdunak daude, dagoeneko. Ez dakit zergatik izango den baina, badirudi mundu guztiak ez daukala egunero dutxatzeko ohitura eta beren ohiturak jarraitzen duten bitartean, besteok beren kiratsa jasan behar dugu. Bestalde, jakin badakigu orain dela urte batzuk erretzaileek tabernetan erre ohi zutela eta behintzat, tabernetan tabako usaina zegoela. Orain, aldiz, tabernetan ez dago erretzerik eta are gehiago nabaritzen dira usain txarrak batez ere gauez, tabernetan jende asko dagoenean. Lehen tabernetan kea egonda ere, nahiago nituen tabako usaina eta kea kiratsa baino, behintzat tabako usainak kiratsa ezkutatzen zuelako.
Esanak esan, inoiz ez diot hori esan inori lotsagatik. Argi dago kiratsa jasatzea deserosoa dela baina, hori esatea are deserosoa iruditzen zait eta, litekeena da aukerarik onena zuzenean esatea baina, lotsa ematen dit. Gainera, pixka bat heziketa eza ere iruditzen zait. Eta hori zeharka esateak ezinezkoa dirudi. Esaten diozu ala ez baina, nola diozu hori zeharka? Hori dela eta, arazoak saihestuko baditugu, hobe da ezer ez esatea eta ospa egiten saiatzea, baldin eta posiblea bada.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esanda nik ere nire inguruan kirasdun usainak nabaritu ditut udaberria heltzerakoan,beno hain zuzen ere, beroa egitean. Adibidez, ni beti Bilbora metroz joaten naiz , eta noizean behin lekutik aldatu behar dut desodoranteak norbaitzuk abandonatuagatik.Oso desatsegina da eta ez da ulertzen zergatik pertsonek ez duten dutxa bat hartzen edo gutxienez ez dituztelako besapeak xaboiaz garbitzen. Agian kirats usaintzen hain ohituta daude non ez baitira konturatzen.Nik,zoritxarrez, gainera beti irudikatzen zait nola edukiko dituzten beren oheko izarak.
Nire aurreko lanean, mutil baten izerdi-usaina oso gogorra zen. Nik denbora askotan zehar berarekin ez dut egon behar baina lankide batzuentzat oso desatsegina zen egunero usain hori usantzea eta horregatik gure nagusiak kontu handiarekin berarekin hitz egin zuen arazo hori konpondu dezadan.
Niri adibidez asko kostatuko zait lore-begi kirasdunari bere usainari buruzko zerbait esatea, ziur aski, etsipenez jasango dut.

Oli

Fermin erabiltzaileak esan du...

Udaberria iritsi da eta aurten, momentuz, eguzkia eta tenperatura onak disfrutatzen ari gara. Denok pozik gaude animaliak, landareak eta, noski, gu. Baina, dena ez da hain polita garai honetan.

Beroarekin agertzen dira izerdia. Gehiengorentzat ez da arazoa, baina, uraren alergikoak diren pertsona batzuentzat badirudi arazo bat dela, bere gorputzetik neguan ezkutatuta zuten zerbait jaiotzen baita, gorputzaren usaina.

Egia da asko izerditzea,kasu batzuetan, gaixotasun bat dela. Horri buruz, nire lagun batek bere usaina gaixotasuna zela esaten zigun. Gero denborarekin bere emazte ohiak bere gaixotasuna ura ez ukatzea zela esan zigun. Gainera, ez daukate aitzakiarik, arazo hau indarrik gabe uzteko farmazietan produktu batzuk dituztelako.

Niretzat metroan edo autobusean joatea pertsona hauekin ondoan oso desatsegina da, baina, uste dut bere gorputzaren usaina kolonia merkearekin kamuflatzen duen pertsonarekin joatea txarragoa dela, nahi gabe nahaste jasanezina eta nazkagarria eragiten ari da.

Zer egin momentu honetan? Errazagoa da leku aldatzea, baina, posible ez bada, onena da arnasa eustea eta hurrengo geltokian jaits dadila otoitz egitea da.

Fermin

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez daukat ezer udaberriaren kontra. Uda nahiago dut hondartzara joatea gustatzen zaidalako baina nik ez dauzkat lore-begi kirasdun arazoak edo gutxienez ez dut nabaritzen. Udaberria niretzat alaia da egunak argitsuak direlako. Orduan zorionez garbitzen ez duten pertsonek ez ditut nabaritzen. Baina zikina doana zerbait esan behar zaio. Bestela, bere inguruan daudenak txarto pasatuko dute.

Ander AM

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Udaberria poztasuna adierazteko garairik onena da. Hain zuzen ere, udaberria niretzat beti da udaren aurrerapena, eta gozatzeko atsegina.

Nik ez dut inoiz udaberria lotzen kiratsarekin. Udaberrian pentsatzen dudanean beti sartzen zait buruan loreak, berdetasuna, argia, edertasuna, etab. Benetako kiratsa oso momentu gutxitan nabaritzen dut, agian nire ingurukoek beti garbi mantentzen direlako.

Egia esanda, ez ditut udaberri asko gogoratzen. Gogoratzen dudana da selektibitateko azterketak prestatzen, baina hori beste istorio bat da.

Asier 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, ez dut ulertzen zergatik egun osoa pasatzen duten usain nazkagarri horrekin. Ziur aski konturatzen ez direnez lore-begiek ohitura hartu egin dute eta haien ustez kirats normala da. Normalean dutxa harten duenak ez dauka arazorik, nahiz gorputzako krema, nahiz desodorante ematen zaiolako.
Zoritxarrez, nire inguruan badago jendea dutxa bat hartzen ez dakiena. Kasu batzuentan haien lanagatik izan daiteke, baina , beste kasu batzuetan argi dago dutxa ez ezagutzegatik. Nire lanean, orain dela urtebete bazegoen langile bat usain kiratsa jariotzen zuena. Aldagelan egoten zenean, kanpora joan behar nuen jasanezin zelako. Eta txarrena zen ezkonduta zegoela. Orduan, jakin nahiko nuke nola lo egin dezaken bere emazteak berarekin nazka eduki gabe.
Gogoratzen dut, lankide batek berarekin hitz egin zuela eta hasieran bere usaina aldatu zuen, baina , denbora pasa ahala, lehen bezalakoa izan zen eta lankideok berriro bere kiratsa sufritu genuen. Gaur egun zorionez, langile horrek gurekin ez du lan egiten eta nahiz eta jendeak ondo ez ikusi, berak gurekin ez lan egiteak pozten gaitu aldagelara arazorik gabe sartzen baitara.

Alberto Seo. B2.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Apirila aiegatu da eta apirilarekin udaberria. Aurten, momentuz eguraldi ona egiten ari da. Tenperatura onak daude eta egun guztietan eguzkia jotzen du.

Dakigunez, beroa egiten duenean, pertsonek izerditan amaitzen dute. Izerdiaren usaina naska handia ematen du eta batez ere, kiratsa txarra denean. Normala da gorputza usaina edukitzea, baina usain ona edukitzeko ez litzateke gaizki etorriko, egunean behin usain-kengarriak botatzea.. Oso desatsegina da metroan edo autobusean joatea eta usain honekin topatzea. Baina nire ustez, eramaten dugun bizitza- erritmoarekin, normala da izerdia egitea. Gauza naturala da baina prebenitu ahal da.

Nik egun guztietan dutxa bat hartzen dut. Horrez gain, kolonia asko gustatzen zaidanez, egunero 3 aldiz egunean botatzen naiz.

Egia esanda, ez naiz ausartzen norbaiti esatera usain gaizki daukala.Pertsona bakoitzak usain desberdina du eta errespetatu behar da, baina ez litzateke gaizki etorriko kolonia bat poltsoan eramatea.

lORENA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Udaberrian gauden arren, eta edozein lekutan lore-begiak ikus ditzakegu, betidanik futbol bezala leku onena lore-begiak ikusteko telebista izan da.
Hain zuzen ere, aurten, Euskal Herrian eguraldi txarra eginagatik, Espainian eguraldia primeran izan da eta hori dela kausa orain telebistaren bidez, egunero, lore-begi berriak ikusi ahal ditugu.
Dena den, telebistan ikusten ditugun dokumentalak direla bide lore batzuk ederrenak izanda ere, daukaten usain gozoa ezin dezakegu nabari. Hortaz, lore guztiak miresgarriak direla dirudite. Hain justu, munduko lore handienak daukan kiratsa ikaragarria da. Baina, telebistari esker kiratsik gabe bere edertasuna goza dezakegu.
Hau alde batera utzita, gezurra irudita ere, batzuetan pertsonak eta loreak, itxura direla, kiratsa direla, nahiko antzekoak izan daitezke. Izan ere, gaztetan mutil bat ezagutu nuen eta mutilak hanka bat eskaiolatuta zeukanez, egunero kolonia jarri ohi zuen dutxa emanaren ordez. Hortaz, egun batzuk igarotakoan kiratsa jasanezina zen.
Hala eta guztiz ere, gaur egunean, noizehan behin, bai garraiobideetan, bai tabernetan, kirats handia nabari dezakegu. Sarritan, arazoaren jatorria garbitasun gabezia izanagatik, noizbehinka, gaixotasuna izaten da eta kasu horietan medikuarengana joan ezean, kiratsa kentzea ezinezkoa da.
Gainerakoan, aholkuak ematea dohainik denez, kirasdunei sudurrez arazo handia daukatela esango nieke. Baina, egia esateko, ez esan ezer eta urrundu ahalik eta azkarren litzateke egingo nituzkena.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Udaberria,zenbat gustatzen zaidan!Urtero,gogoarekin itxaroten dut,batez ere,neguko ohiturak apartatzeko eta udaberriko ohiturak berreskuratzeko.Aurten,azkenik,gure lehengo egunean,mendian egonez agurtu nuen udaberria.buelta eta buelta,begi itxita eta besoak zabalduta neuzkalarik,harrapatu nituen usain guztiak.Izan ere,udaberria lur bustita usainari izugarri deritzot.

Betidanik,amak esan dit txakurra bezala naizela,txikitan edozein gauza hartzen nuenean usain ohi nuen.Atarian,gure auzokide guztien etxeko usaina ezagutu nuen.Behin,atarira sartzean,sofa txiki bat zegoen sarreran,momentuan,Luisaren sofa zela esan nion amari,geratu zen harrituta eta zergatik badakizu?galdetu zidan,bere etxeko usaina daukalako,erantzun nion.

Egia esanda,jakin gabe usainak,informazio ugari ematen digu,beraz aitortu behar dut,nire bikotekidearen maitemindu ninduena bere gorputzaren usaina izan zela.

Bestalde,nahiz eta bakoitzak gure usain berezia izan,gogorra da edozein lekutan gustatzen ez zaizkizun usainak jasotzea.Batez ere,ez daukazu eskapatoriarik,esate baterako,imaginatu euskaltegian 2 ordu segidan,beraz,AGUANTA!ez joan komuera...,hobea delako klaserik ez irtetea,bestela sartzean...ufff,nahiago dut zaplastada bat.Dena den,fragantzia gogorra jasotzeak nire buruari galdetzen diot zer nahiago dudan!

nagore b2 8-10