Liburuarekin gertatzen zait bikotekidearekin gertatzen
zaidana. Batekin banago, fidel-fidela naiz, beste guztiak begiratzen ditut,
baina irakurri … bakarrik azala irakurtzen dut. Igual ez naiz kapaz bi liburu
batera irakurtzeko. Ziur aski, istorio biak nahastuko nituzke eta ez nuke
zeinetan nagoen jakingo. Dudarik gabe, izenak nahastuko nituzke eta batari
bestearena esango nioke eta alderantziz.
Liburua irakurri badut ez dut pelikula ikusten eta
lehenago pelikula ikusi badut ez dut liburua irakurtzen. Liburuekin kafearekin
gertatzen zaidana gertatzen zait. Hartu dudana ona bada, nahikoa da.
Ez ditut ulertzen bizitza osoan liburu bat ere irakurtzen
ez duten pertsonak, jakina, ez bada inoiz herritik atera ez direlako, maitasuna
ezagutu ez dutelako edo kafeak logura kentzen dielako.
Zeintzuk dira zuen irakurtzeko ohiturak? Zer uste duzue liburu
bat ere irakurri ez dutenez?
12 iruzkin:
nik uste dut, liburuak importantea direla bizitzeko, liburuek istoriak kontatzen dituzte eta horrela gure buruan imajinazioa buelta ematen dituzte.
Gaur egun liburuak ez dira merkeak eta orain elektroniko liburuak daude eta jende askok internetik liburuak deskargatzen
dituzte, hau da, liburuak horrela baino merkeagoak dira eta guztiok liburu batzuk ikus ditzakegu.
Nahiz eta pertson batzuek ez zaien liburuak irakurtzea, nire ustez istoriak asko galtzen dira, horregatik liburuak importanteak dira guztiontat.
Liburu on bat irakurtzen dudanean nola amaitzen den istorioa jakiteko irrikatzen nago, hori dela eta, denbora librea eduki bezain pronto, liburua irakurtzen dut amaitu arte.
Horregatik, inoiz ez dut bi liburu batera irakurtzen,baina hori agian gertatzen zait egunero ez daukatelako ohitura irakurtzetik. Harrigarriena da, irakurtzea izugarri gustatzen zaidan arren, urtero bakarrik sei edo zazpi liburuak leitzen ditut, batez ere, Udan edo Aste Santuan. Oporretan lasaiago naizenez errazagoa egiten zait liburuen istorioetan sartzea, horregatik liburu bat irakurtzen dudan bitartean, amorru asko ematen dit norbaitek edozein gauzari buruz hitz egiten.
Gaur egun, ez dut sinesten pertsona asko daudela bere bizitzan liburu bat ere irakurtzen ez dutenak. Haientzat pena handia izango litzateke irakurtzearen plazera galtzea, gainera asko ikasten da besteen istorioak irakurtzen.Nik uste dut, pertsona horiek, gutxienez, egunkariak edo aldizkariak irakurtzen dituztela.
Oli
Liburuak irakurtzea!, zelako alferkeria ematen zitzaigun txikia ginenean.Garai hartan ez genuen ulertzen hain importantea zirenak.
Gero, heldua garenean pentsamendua jainkoari esker aldatzen da eta jende gehienak egunero zerbait irakurtzen dut, bai egunkaria, bai aldizkaria, bai liburua.Gaur egun, liburu fisiko desagertzen ari diren arren , beste gauzak edo artkiluak dauzkagu irakurtzeko, hau da, e-liburua eta abar...
Nire kasuan, inoiz ez zaizkit gustatzen liburuak irakurtzea, batez ere, ikasketak bukatu nituenetik, asko irakurri behar nuelako.
Normalean ez daukat denborarik eta gutxi daukana telebista ikusteko erabiltzen dut.
JONNY 6-8
Egia esan ez daukat irakurtzeko ohiturarik.Bai,bai horrela da.Nik txikitan liburuak irakurri beharrean beste gauza bat egin nahiago nuen.
Gaur egun modu berdina jarraitzen naiz eta aitortzen dizuet damutzen zaidala.
Denborarekin konturatu naiz zein inportantea den irakurtzea, bai ondo idazteko, bai hizkuntzak hobeto jakiteko, bai baliabide gehiago edukitzeko.Baina txikitatik horrelako ohitura ez daukazu,adinarekin ez duzu edukiko.Hortaz,umerik badaukazue ahalik eta lasterren irakurtzea gomendatzen dizuet.
Orain momenturik daukanean, normalean gauez pitin bat irakurtzen dut.Ohiturarik ez daukanez denbora luze irakurtzeko behar dut.
M.G.
Esfuertzo handia izan zen liburu bat hartzea irakurtzeko!
Betidanik,enbidia handia ematen dit ikusteak, nola irakurtzen duen jendeak,gainera,gogoarekin eta beharrearekin irakurtzen jarraituz.
Nik ere ENGANCHE HORI sentitu nahi dut,pentsatzen nuen,baina alferrik!,beraz txikitan nire buruari galdetzen nion zergatik ez nintzen kapaz irakurtzeko.
Inoiz ahaztuko zait "LA HISTORIA INTERMINABLE" irakurtzen zuen mutilak,inpresionatu ninduen ikusteakzenbat disfrutatzen zen mutila irakurriz.Behin eta berriro saiatzen nintzen irakurtzen,baina beti zorabiatuta amaitzen nuen eta gero buruko mina agertzen zen.
Gaur egun,nire irakurtzeko ohiturak ez dira aldatu,egia esanda inoiz esistitzen dira,nahiz eta irakurketa ezjakintasunaren etsaia izateko uste dut.Baina beitu hemen nago astero,bloga engantzatuta eta nahiz eta gutxi izan,zuen istorio txikiak ere irakurtzen ditut gogoarekin eta astero pentsatzen dut ea ze gai tokatuko zaigun komentatzea!Gainera euskeraz noski.
nagore b2 8-10
Beti bezala, liburuena errepikatzen da nire bizitzan. Badakit honelako arloak indibidualak direla baina pentsa dezagun zenbat jendeari gustatzen zaizkion liburuak irakurtzen. Niri bi muturreetako egoerak gertatu zaizkit liburuekin edo irakurtzeko gogoekin.
Alde batetik, gazteagoa nintzenean ez zidan batere gustatzen libururen bat irakurtzea. Oso astuna, luzea eta bukatzeko ezinezkoa iruditzen zitzaidan irakurketa arloa. Irakurtzen nituen liburu bakarrak eskolan lantzen genituenak ziren; hau da, Zelestina, Quijote, Bernarda Albaren etxea, Zientziaren arbola, etab.
Beste alde batetik, azken urteotan nire irakurtzeko gogoak asko handitu dira, eta esan behar dut gero eta espresio modu handiagoak sentitzen ditudala idazterakoan. Nire amak ezarri zidan irakurtzeko gusto hori, berak asko gomenditzen zidalako eta azkenean kasu egin baitnion. Niri asko gustatzen zaizkin ikerketa historikoak egiteko ensaioak, nobela historikoak, fantasiazkoak eta thriller moduko nobelak.
Oro har, esango nuke irakurtzearena gustu partikularren barruan dagoela, eta horren ondorioz, kontu pribatua da. Telebista ikustearen eta lagunekin egotearen antzeko aktibidadea da niretzetat; hau da, denbora pasatzeko eta gozatzeko modu partikularra.
Asier 4-6
Egia esan, lehen orain baino liburu gehiago irakurtzen nuela. Beti denbora dugu liburu bat irakurtzeko, baina badaude pertsonak denborarik irakurtzeko ez dutena. Kasu hauetan, gero eta lanpetuta gehiago gaudenez, normala da ez irakurtzea lotan geratuko ginateke nekatuta egongo ginatekeela.
Uste dut, irakurtzeko ohitura hartzeak onura asko duela gauza asko ikasten baitira. Liburuei esker, historia zoragarri batzuk bizi egin ditut, gainera, historiak irakurtzea filma ikustea baino gehiago gustatzen zaizkit.
Nire kasuan, orain dela zenbait denboratik, eguneko egunkariaz gain, bakarrik oposizioen gaiak irakurtzen ditut, nire etorkizunerako beharrezkoa baita.
Ikerketek esaten dute oroimen ona edukitzeko irakurtzea dela. Horretarako, txikitatik denok irakurtzeko ohitura hartu beharko genuke oroimen ez galtzeko.
Beraz, irakurtzen ez dutenek kontuan hartu beharko lukete irakurtzea onena dela gure oroimenentzat, horregatik, ez dakit zergatik badago jendea irakurtzen ez duena.
Alberto Seo. B2.
Irakurtzea, zelako miragarria den. Nire txiki semea irakurtzen ikasten ari da, hunkituta dago,egunero pasatzen du dena irakurriz: iragarkiak, kartelak, … Nire ustez, oraindik, falta zaio politena: liburuak.
Nire ustez liburu guztiak magikoak dira. Batzuek, interesgarriak, harrapatzen didate droga bezala, beste batzuek,intrigazkoak, ez didate lo egin uzten. Noski, guztiak ez zaidala gustatzen, baina, asko errespetatzen ditut ,batez ere, beste pertsona bati ,ziur aski, gustatzen zaizkiolako.
Nik liburu batzuk buruan ditut. Eskola garaian, atseginez Zalakain eta bere abenturak gogoratzen ditut. Gero, gaztetan txirringak ez direla udarako ikasi nuen. Baina, nire ustez libururik onena “La historia interminable” da. Ez dakit zenbat aldiz irakurri dudan, baina, beti irakurtzen dudanean gauza berri eta hunkigarriak aurkitzen ditut.
Orain, ez daukat denborarik irakurtzeko, baina udan espero dut berriro hastea, hiru liburu buruan dauzkat. Jakina, beti bezala banan-banan.
Fermin Arias
Nik ez dut liburuak irakurtzeko oihutarik, horregatik ezin dut asko esan liburuak irakurtzeari buruz.Baina esan ahal dut irakurri dudanean niri gustatzen zait eserita irakurtzea,ez etzanda ezta zutik ere, gainera oso garaiz uzten diot irakurtzeari.Honek ez du esan nahi kultura falta daukadanik,bakarrik liburuak irakurtzea aspertzen nau. Berriz, egunkariak, gutunak,iragarkiak irakurtzen ditut oso errezak eta arin irakurtzen direlako.
Ander AM
Betidanik liburuak bidaia-lagun onak izan dira. Izan ere, irakurketaren bidez abentura sinestezin pilo bat bizi izateaz gain, edozein lurretik edo espaziotik lekutara, irudimenezkoak izanagatik, joan ahal izan naiz. Gainera, hori guztia nire etxetik mugitu gabe egin ahal izan dut.
Dudarik gabe, bakoitzak irakurtzeko bere ohiturak dauzka eta ezin dezakegu esan batzuk beste batuk baino askoz ere egokiagoak direnik. Musika entzuten dutenak daude eta hotsarik entzutea gustatzen ez zaienak. Era berean, batzuek zenbait batera, nahastu gabe, irakur ditzakete. Beste batzuk, ostera, hainbeste hitz ikusteak, futbolari buruz hitz egin ezean zorabiatzen ditu.
Hala eta guztiz ere, nire kasuan erosotasuna nahiago dut. Behin baino gehiagotan eserita irakurri dudala ere, zein sofan, zein ohean, irakurtzea gehien gustatzen zaidana da. Horrez gain, isiltasuna eduki behar da edozer zarata entzuteak, oso ozenki izan ez arren, irakurtzeko gogaitzen bainau.
Hau alde batera hutzita, krisia dela kausa, batzuek ez dutela libururik irakurtzen oso garestiak direlako esan dezakete. Eta egia izanda ere, aitzakiaez da batere ona. Betidanik, ez erosteko jendea liburutegi batera liburuak hartzera joan daiteke; hortaz, zioak ez irakurtzeko axolagabekeria izan behar du.
Dena den, egia esateko, guztioi liburu berak ezin dakiskiguke gusta; baina, liburuak gustu guztietarako daudenez, liburu egokiena aurkituz gero, irakurtzea gustatzen ez zaienak, batez ere, bere irakurketarekin zoriontsu leudeke.
Iñaki Gurutzeta.
Irakurtzea oso garrantzitsua da baina egia da ez daukadala irakurtzeko ohiturarik. Txikian nintzenean, asko gustatzen zitzaidan liburuak irakurtzea eta gogoratzen dut, Harry Poter liburu guztiak irakurri nuela baina orain ez daukat irakurtzeko asmorik.
Unibertsitatean nagoenez, egunero testuak bidaltzen digute irakurtzeko eta horrexegatik testu hauek irakurri eta gero ez daukat gogorik irakurtzen jarraitzeko. Asko gustatuko litzaidake denbora izatea liburuak irakurtzeko baina ez da posible.
Uda alegatzen denean, beti hasten naiz liburu bat irakurtzen eta udan zehar 2 edo 3 liburu irakurtzen ditut.
Ez ditut ulertzen irakurtzen gustatzen ez zaien pertsonak. Ikerketek esaten dutenez, irakurtzea oso ona da gure garunarentzat eta oso garrantzitsua da txikitatik ohitura hartzea. Horregatik, proposatzen dut gauero 15 minutu irakurtzea horrela ohitura edukitzeko.
lore
Aitortu behar dut irakurtzea gustatu arren, gero eta gutxiago irakurtzen dudala, denborarik ez baitaukat. Baina bai liburu bat bi edo hiru aldiz irakur dezakedala. Orain dela urte batzuk liburuak erosteko ohitura neukan eta liburu horiek gustatuz gero, ez zait inporta orain berriro irakurtzea eta noizean behin egiten dut. Egia da liburu asko daudela eta litekeena da lelokeria bat izatea, baina liburu batean beti gauza berriak aurki ditzakegu, nire iritziz. Gainera, liburu bat orain irakurtzen badut, ez dut uste bost urteren buruan gogoratuko dudanik, nire oroimena nahiko txarra delako. Agian, oro har bai, baina ziur aski xehetasunak ahaztuko zaizkit.
Bestalde, liburuekin gertatzen zait filmekin ere gertatzen zaidana: denbora gutxitan ahazten zaizkit. Hori dela eta, denbora pasa ahala filma ere berriro ikus dezaket, arazorik gabe, ia-ia ez zait gogoratzen eta.
Dena den, bat nator sarrerarekin, neuk ere ezin dut ulertzen nola, jende askok ez duela liburu bat ere irakurri bizitza osoan eta hori gutxi balitz bezala, jende askok hori esaten duenean, harro dago hori esateaz. Uste dut hori lotsagarria dela, ezjakintza frogatzen duelako. Liburuen artean denetarik aukera dezakegu eta ez dugu zertan libururik aspergarriena aukeratu. Hots, normalean nobelak irakurtzea aukeratzen dut, zerbait entretenigarria irakurri nahiago baitut. Eta oso irakurketa landua ez izanda ere, beti hala hiztegia nola gauza berriak ikasiko ditugu baina horretarako ezinbestekoa da liburuak gure gustuaren arabera aukeratzea. Bestela, aspertuko gara eta liburua uztea erabakiko dugu. Hori dela eta, liburua hasten naizenean, hasieratik erakargarria izan behar da edo uzten dut eta beste bat aukeratzen dut. Uste dut irakurtzea zaletasun bat dela eta ez dudala merezi denbora galtzea zerbait aspergarria irakurtzen, merkatuan liburu asko daudenean.
Nuria
Argitaratu iruzkina