2015/05/08

APAINGARRI

Egurrezkoak ditut, apaingarri. Hor daude biak, bi aldeetan, baina ezertarako ez. Bi horiek dira txartoen erabiltzen ditudan gorputzeko atalak. Behar beharrezkoak dira baina, neuk behintzat, ez ditut ondo erabiltzen.

Guztiok dugu gaizki erabiltzen dugun gorputzeko atal bat. Batzuek, handia izan arren, buruan ilea baino ez dute; beste batzuek, hanka politak eduki arren, ez dakite ganoraz ibiltzen; horrela, batzuek gorputzeko atal bat eta besteek beste bat, baina denok bat.

Ez dela hainbesterako pentsatuko duzue eta ziur aski uste baino hobeto erabiliko ditudala esango didazue, baina nik belarriak apaingarri ditut, egurrezkoak. Dena probatu dut, ondo garbitzea ere bai. Garai batean garbitasun eza izan zitekeela uste nuen. Zulotxoetan sartzeak beti errespetua eman didalako utzi nituen pake santuan bi horiek, ezer entzun ezin nuen egunera arte.

Aste honetan azterketan egin duzuen proban klaseko azkena nintzen eta, zuek bezalako askok, ez nuen beste erremediorik. Kopiatzea zen nire salbazioa. Baina gauza baterako benetan egurrezkoak baditut, apaingarri baditut, musikarako da. Txikitako ilusiorik handiena txistua jotzea zen, txistulari izan nahi nuen, baina ezin. Txistua banuen, baino ez nuen belarririk jotzeko. Eskuz jotzen da eta birikiak behar dira, baina musikarako belarriak behar dira. Musika maite dut, baina ez naiz musika egiteko kapaz. Musikari ona izateko behar den guztia dut, belarriak izan ezik.

Eta zuek? Musikarako gaitasunik duzue? Badakizue instrumenturik jotzen? Zein? Zer deritzozue gaur egungo musikari? Zergatik?

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etxean, autoan, ibili bitartean...normalean musika entzuten dut, nahiz eta aste azken asteetan atzoko azterketagatik Euskadi Irratia entzun egin dut. Ikusiko dugu zertarako balio izango duen hainbeste ordu Euskadi Irratia entzuten.
Nire kasuan, inoiz ez dut instrumentorik jo oso trebea jotzeko ez naizelako. Gainera, ezkertia naiz, eta zuek jakiteko, ez dakit alkandora baten mahuka lotzen eskuineko eskuaz niretzat ezinezkoa baita.
Baina, egia esan oso berezia naiz musikarekin jendeari gehien gustatzen zaion musika niri ez zait gustatzen nire ustez musika komertziala txarrena baita. Argi dago, gaur egungo musika musika-konpainaren menpe dagoela, horregatik, nahiz taldeek, nahiz abeslariek, batzuetan haien konpainak agintzen duena egin behar dute.
Beraz, nire ustez Radio3 gehiago entzun beharko ginateke musika osoa Los 40 Principales ez delako.

Alberto Seo.B2.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Musikarako ez daukat gaitasunik,hori egiaztatu nuen gau batean nire lagunekin karaoke batera joan nintzenean.Nire txanda heltzean beste lagun batekin mikrofono hartu nuen eta abesten hasi nintzen. Nire lagunak gutxi gora-behera melodia jarraitzen zuen baina nik ez nuenez ondo egiten barre egiten hasi nintzen disimulatzeko.Egun horietatik bakarrik dutxan abesten dut.
Hala eta guztiz ere, eskolan txirula jotzea izugarri gustatzen zitzaidan eta nire logelan ordu asko praktikatzen nuen gero eta hobeto egiteko,nahiz eta niri gehien gustatzen zaidan instrumentua gitarra da, bai entzuteko,bai jotzeko,baina inoiz ez dut gitarra jotzez ikasten.
Gaur egungo musikari ondo deritzot, agian bai oso komertziala da baina interneten bidez edo irrati-igorle batzuei esker musika bereziagoa entzun daiteke.
Musikako talde asko daude eta konpositoreak ere, baina ospetsuak izatera bakarrik heltzen dira bakar batzuk. Nire garaian musikako estiloa ezagunenak pop,punk, heavy,ska eta rock ziren baina orain ez dakit zeintzuk diren estilo berriak.
Oli

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Betidanik gitarra jo nahi dut, baina alferrik,ez daukat belarririk jotzeko.Errealitate bat da eta denborarekin konturatu naiz izugarrisko gaitasuna daukadala.Gaur egun onartuta daukat, baina urte pilo kostatu zait.
Nire bizitzan bai ikasteko, lasai egoteko,bai ondo egoteko musika oso inportantea da, hortaz, ordu guztietan musika entzuten ematen dut."Ochentera" naizenez M80 entzuten dut.
Orain modan dago beste talde modernagoak.Nahiz eta musika izan ni bakarrik horrelako musika entzuten dut parranda joateko, besterik ez.

M.G.B2

Fermin erabiltzaileak esan du...

Gure bizitzan musika oso garrantzitsua da. Musika leku guztietan disfrutatzen dugu. Jaietan nahitaezkoa da, ospakizunetan beti kantatzen dugu albiste batzuk, bidaietan basatiak (umeak) lasaitzeko musika erabiltzen dugu, iragarkietan atentzioa emateko, etab.


Nire ustez musika emozioa da. Niri denetatik gustatzen zait entzutea. Klasikoa, modernoa, popa, rocka, … Musika-mota guztietan abesti politak daude, bereizketarik gabe. Nire bizitzan zehar ez dakit zenbat abesti ezagutzen dudan, ehunka. Asko ahaztu ditut, baina, beste batzuei esker nire bizitzako momentu konkretuak gogoratzen ditut. Adibidez, Pecos entzuten dudanean gogoratzen dut nire arrebaren logela posterrez beteta edo Europeren abestiak entzuten ditudanean nire gaztaroko berbenak bururatzen ditut.


Nik musikazalea edo entzutearen zalea naiz. Ez dut inoiz tresnarik jo , bueno, bai, txikitan ikastetxean flauta jo nuen pixka bat. Uste dut musika jostea zaila dela , baina, konposatzea mirari bat dela iruditzen zait. Nire lagun bat musikaria da eta erraza dela esaten dit, baina, nik bere lana asko miresten dut. Nire ustez bizibide zailena musikaria da. Partiturak begiratzen ditudanean, ez dut ulertzen nola demontre dakiten hori irakurtzen, Lorek esan duen bezala, koloretan flipatzen dut.


Amaitzeko, esan nahiko nuke une honetan musika pirateriagatik zaurituta dagoela, mesedez, ez dezagun hiltzen dela utz.
Fermin

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri betidanik musika gustatu zait,baina gauza bat da gustatzea eta bestea musikan aritzeko gai izatea.Honetan ez naiz inoiz saiatu nahiz eta musika-tresna batzuk deigarriak iruditu.Adibidez,pianoa beti oso tresna dotorea iruditu zait baina uste dut praktikatzea oso zaila izan behar dela.Egia da musikan aritzeko belarria eduki behar dela baita gaitasun bereziarekin jaiotzea ere.Azken hau oso inportantea da eta hori ez badugu inoiz ez gara izango musikari xelebreak.
Gaurko musika nire ustez oso sinple da.Gehienetan ordenagailuz egiten da eta ateratzen da ateratzen dena,hau da,abesti guztiak doinu berberarekin.Badirudi modan dagoela eta jendeari (batez ere gazteei) oso gustatzen zaiola.Baina,nire adinekoek eta zaharragoek orain dela 20 urteko abestiak entzuten ditugunean,liluratuta geratzen gara.Hori bai dela musika!abesti horiek betirako geratuko dira geure buruan.Tamalez,gaur egungo gazteek ez dituzte abesti horiek ezagutzen eta inoiz ez dute sentituko guk doinu horiek entzutean sentitzen duguna.
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan apaiz ikastetxe batera joan nintzen eta egun batean, elizako abesbatzan egoteko, abadeek ikasleoi proba-kanta egin ziguten. Bada, ahoa ireki bezain pronto, lehenengo musika nota emateko, taldetik kanpo geratu nintzen. Harrezkero, musikaren mundua, kanta alorrean behintzat, nirea ez nintzela konturatu nintzen.
Dena den, jo ta ke, saiatu nintzen berriro gitarra jotzen. Baina, emaitza antzekoa izan zen eta musikarako belarririk ez neukanez, utzi behar nuen.
Hala ere, ez ahotsik, ez belarririk, ez neuzkala jakindakoan, film batean ahozko arpa ikusi nuen eta jotzeko musika jakitea beharrezkoa ez zenez, instrumentu horren maiteminduta geratu nintzen eta bat erosi nuen. Gaur egunean, oraindik, daukala aitortu behar dut eta noizean behin jotzen dut.
Gainerakoan, betidanik musika entzutea izugarri gustatu zaidan arren, azken urteotan, agian denbora faltagatik, musika gutxi entzun dut.
Hala eta guztiz ere, musika entzuten dudanean, irratian entzutea ez zait gustatzen; zeren eta irratian denetik dago eta entzuteko gustatzen ez zaidana ez entzun nahiago dut. Gainera, irratian soinua ez da hain ona. Horrez gain egunero musika eta abelari berriak ateratzen badira ere, niri lehengo abeslariak, bakarrik, gustatzen zaizkit. Horregatik, musika klasika gustatzen zaidala esan nezake.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Unibertsitatean musika ikasten dugu eta eduki hori irakasteko prestatzen gaituzte. Ez da musika akademia batean ikasten den edukia, baina lehen hezkuntzan irakasteko nahikoa da. Esan behar dut bokazioa ez didala piztu eta gustukoa ez dudala; ordu azpergarriak eta nekagarriak baitira eta ahazteko errazak diren ondorioz askoz zailagoa da ikastea.
Nire eguneroko bizitzan musika entzuten dut mugikorrean edo ordenagailuan, baina denbora pasatzeko egiten dut, bestererik ez. Gainera, ez dut musika tresnarik jotzen. Niretzat askoz errazagoa da entzutea, praktikatu ostean.
Oro har, musikaren mundua nire bizitzan ez dago oso zabalduta. Ea musika ikasgaia gainditzen dudan.

Asier 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esanda, ia-ia egunero musika entzuteko ohitura daukat. Altxatu bezain laster irratia pizten dut esnatzeko, zeren eta dutxatu edo gosaldu bitartean musika entzutea gustatzen baitzait. Dena den, aitortu behar dut musikarekin nahiko berezia naizela. Edozein musika entzun ahal dut, betiere erderaz denean. Bestela, ulertzen ez dudanez, aspertzen naiz eta irratia itzaltzen bukatzen naiz. Noizean behin, Euskadi irratia entzuten saiatzen naiz, eta nahiko ondo ulertuta ere, berehala aspertzen naiz, arreta handiago ipini behar izaten dudalako dena ulertzeko. Altxatzen naizenean, oraindik lotan egoten naiz eta ezin dut arreta ipini. Horregatik, gehien gustatzen zaidan irratia Cadena Dial da, taldeak zein abeslariak gustatzen zaizkidalako eta erderaz abesten dutelako.
Gaurko musikari zeharo komertziala deritzot. Argi dago musika konpainek ahal beste saldu nahi dutela, eta gehienetan, haiek nahi izaten dutena entzuten dugu, beren menpean baikaude, nire ustez.
Sarrerak esan duenez, musika maite dudan arren, ez naiz musikako egiteko gai, ez daukat musikarako trebetasunik eta. Txikitan ikastetxean musika ikasi ohi nuen, baina nahiko traketsa nintzenez, inoiz ez nuen instrumenturik jotzen jakin. Gainera, uste dut ikastea ezinbestekoa dela instrumentu bat jotzeko eta txikitan ez nengoen prest asko ikasteko, ikastea gorrotatzen nuen eta. Hau da, pianoa gustatzen zitzaidan, polita iruditzen zitzaidalako. Baina, horretarako asko ikastea beharrezkoa da, nahitaez eta nik ez neukan ikasteko gogorik. Hori dela eta, inoiz ez nuen pianoa jotzen ikasi.
Aste honetan azterketan ere nahiko txarto moldatu nintzen entzumenekin eta kopiatu behar izan nuen. Oraindik ez dakit zer gertatuko den baina, datorren astean ikusiko dugu kopiatzeak zerbaiterako balio izan zuen ala ez!
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esadan, musika entzutea asko gustatzen zait. Etxean nagoenean, ibiltzera joaten naizenean beti musika entzuten dut. Musika bizitza ematen dit. Musika mota guztiak gustatzen zait baina batekin geratu beharko bani poparekin geratuko nintzateke. Batzuetan kantaren baten letrarekin parekatuta sentitzen naizenez behin eta berriro entzuten dut. Bai triste nagoenean, bai pozik nagoenean musika entzutea gustatzen zait.
Esan behar dut musikarako gaitasunik ez dudala. Ez dakit inongo tresnarik jo eta abesten oso txarra naiz. Nire ustez, musikari ona izateko, ez du balio bakarrik ahots ona izatearekin edo tresna bat jo jakitearekin, dirua behar duzu eta kontaktuak behar duzu.
Musika talde asko daude baina ospetzua izateko denbora asko behar duzu. Nahiz eta gaur egun musika programeekin errazago eduki, lan asko egin behar da eta onena izatea.
lore