Gustuko ez dugun pertsonarekin ez geratzeko ere ondo
datorkigu gure aitzakiatxoa. Nork leporatuko digu gezurra dela gaur egun mundu
guztiak arazo berbera duenean! Eta etxeko lanak egiteaz libratzeko, zer? Amak
edo bikotekideak zerbait egiteko agintzen edo eskatzen digutenean zein aproposa
den aitzakia. Hortxe dugu, beti ahoan, beti laguntzeko prest. Aitzakia merkea
dio amak askotan. Merkea bai, baina ematen digun laguntza dirutan ere ez genuke
ordainduko.
Baina, inolako zalantzarik gabe, aitzakia honek gehien
laguntzen dituenak ikasleak dira. Irakasleak agindutako idazlana egin ezean
hortxe dute ahoan, eskolan txikitan ikasitako biderketa taula baino hobeto
ikasita, inoiz ahazten ez dena, inoiz zalantzarik sortzen ez duena, baina beti
estualdi horretatik garaile ateratzen gaituena.
Barkatu, baina denborarik izan ez dudalako aitzakia jarri nahi ez dudanez hasiko naiz etxea apur bat atontzen, asteburuan gonbidatuak ditut eta.
Zeuk ere erabiltzen duzu
aitzakia hori? Zertarako? Beste aitzakiarik erabiltzen duzue? Zaila da aitzakia
asmatzea nahi ez duguna ez egiteko? Aitzakia jarrita, besteek sinetsi egiten
dute ala aitzakia baino ez dela dakite?
10 iruzkin:
Kaixo lagunok!
Egia esan, nik nahiago dut aurrez aurre joatea eta sentitzen dudana esatea aitzaki bat esatea baino, baina egia da batzuetan ezin dugula horrela bizi.
Esate baterako, gustuko ez dugun pertsonekin hobeto da aitzaki bat esatea "Barkatu baina ez zaitut gogoko tontoa iruditzen nauzulako, prisa daukat, agur" esatea baino. Hobe da pentsatzen duzuna gordetzea eta ondo geratzea pertsona horren aurrean, bestela, horrela bizitzekotan, arazoak aurkituko zenituzke.
Nik normalean esaten dizkidaten aitzaki guztiak nabarmentzen ditut, edo behintzat hori uste dut. Nire familia, lagun eta bikotearekin ez dut aitzakirik esaten normalean. Arazo bat egotekotan zuzen esaten diet eta aldrebez berbera espero dut. Beno lagunok, laster ikusiko gara.
Agur!
Aitzakiak oso ondo datorkigula ukaezina da.Denok,uste dut salbuespenik gabe,noizbait erabili ditugu eta,erabilgarriak direnez,jarraituko ditugu erabiltzen.Azkenean aitzakiak gezurrak baino ez dira baina, gezurren artean,txikienak.Beraz,hain txikiak direnez,batzuetan ez ditugu gezurtzat hartzen.Gainera,nahiz eta gezurrak direla jakin,azkenean sinesten ditugu.
Bestalde,aitzaki onak asmatzeko ,irudimena eduki behar da.Niretzat adibidez,irudimenarik ez dudanez,oso zaila da itzaki onak erabiltzea.Horregatik,nahi dudanean baino gehiagotan,behartuta nago nahi ez dudana egitera.
Egia esan,aitzakiak askotan erabiltzen ditugunez,ohitura bihurtu dira eta ez gaitu kezkatzen sinesten gaituzten ala ez.Badakigu batzuetan sinesgarriak ez direla baina momentu hartan oso lagungarriak dira.
Dena den,ondo legoke noizbait aitzakirik ez ipintzea eta nahi ez duguna egiteko esfortzua egitea.Gero eta alferragoak gara eta aitzakien aitzakia daukagunez,alferragoak izango gara.Beraz,ni behintzat,saiatuko naiz aitzakiak ez erabiltzen.
Amaia Sanchez.
Kaixo denoi,
Egia da batzuetan aitzakiak erabili ditut nahi ez dudan gauzak ez egiteko edo geroko uzteko.
Baina gehienetan ez da aitzakia, "interes-gatazka" baizik. Hau da, ez da hainbeste gezurra edo aitzakia erabiltzea bezalakoa, baizik eta nire interesak besteak dira eta nik neuk sinesten dut esaten dudana... Beraz, niretzat egia denez, ez dago aitzakirik...
Ondo ulertu didazue, ezta? ;).
Laster arte!.
UB1 zortzietatik hamarretara
Kaixo lagunok!
Aitzakiei buruz nire experientzia kontatuko dizuet.
Normalean, niri ez zait gustatzen aitzakiak esatea. Niretzat aitzakia batzuk esatea gezurra bat esan bezala da, eta ez zaizkit gustatzen gezurrak esatea.
Horregatik, nik normalean nahiago dut egia esan. Eta salbuespena da norbaiti kalte ez egiteko. Bestela, nahiago dut egia esan.
Nire ustez bizitzan zintzo izatea ez dauka preziorik, eta hórrela izan behar da.
Beste gauza bat da, adibibidez okertuta nagoela, eta nahi gabe argi ez dagoenik gauza bat esatea edo errealitatea aldatzea. Adibidez etxeko lanei buruz beti pentstzen dut nik nire emazteak baino gehiago egiten dudala, eta nire emazteak errieta egiten dit, aldrebes pentsatzen duelako. Egoera hauetan, aitzaki batzuk erabiltzaen ditut, edo errealitatea handitzen dut, adibidez etxera berandu heltzen naizenean norbaitekin hitz egiten ari nintzelako, gure okindegia itxita zegoela eta horregatik beste lekura joan behar izan dudala esaten dut . Baina hau normala da, ezta?
Ariketeei buruz, normalean ez daukat problemarik, eta normalean egia esaten dut, oso nekatuta nengoela, ala ez neukala denborarik. Nahiz eta gezurra eman, ez dauka denborarik, eta hau nire andereño maiteak badaki.
Oraintxe bertan, niretzat gezurrik ez esatea hobea da. Eta egia esan ez da balioei gai bat bakarrik, sen ona bestela. Aitzakiak esan oso nekatuta da. Horrela ez daukat aitzakirik aitzakiak esateko.
Bueno lagunok, laster arte.
Aupa Lagunok!!!
Beno, normalean niri ez zait gustatzen aitzakiak erabiltzea gezurrak gorrotatzen ditudalako baina egia da, aitortu behar dut batzuetan aitzaki txiki bat erabili dudala. Esate baterako, kalean lasai noanean eta bapatean mormon deritzo batekin topo egiten dudanean edo ondo esana, hark ni bilatzen nauenean. Mormonak bere hitzaldia hasten du eta nik, derrepente eta petsatu gabe ez daukadala denborarik esaten diot.
Badaukat beste aitzaki bat. Nahi ez ditudan zereginak ez egiteko, beti ez dakit nola egiten den esaten dut eta batzuetan egia da eta ez dut interesik jartzen zeregin hori ez zait batere gustatzen eta.
Niretzat aitzakiak asmatzea zaila baino zailagoa da nik ez daukadalako inolako irudimenarik eta horregatik ere oso zaila da niretzat gezurrak esatea.
Suposatzen dut besteek aitzakia dela dakitela baina niri ez zait axola, aitzakiak gezur txikiak direlako eta gaur egungo gizartean onartuak daudelako, bestela kasu batzuetan egia esanez besteei mina egin dezakegu.
Gero arte.
Rodri B2Fidel
Aitzakiak erabiltzea gertatzen zait ezin dudanean beste gauza egin. Hau da ez dudalako zerbait nahi egin edo ez dudalako gustuko.
Batzuetan nagia nago eta horregatik aitzakiak jartzen ditut. Nire astialdian saiatzen naiz ezer ez egitea eta plan bat agertzen bada oso jatorra izan behar du aitzakirik ez jartzeko.
Uste dut nire lagunok dakitela aitzaki bat jartzen badudala arrazoi sakonak eduki behar ditut.
MF, Fidel B1
Egia esanda, aitzakiak oso baliagarriak izaten dira, eta erabilgarriak direnez, guztiok edozein momentutan erabili ahal izan genituen. Normalean aitzakiak gezurrak izaten dira eta erabiltzen ditugu gauza bat ez dugunean egin nahi adierazteko. Honen adibide argia, etxerako lanik amaitu gabe daukagunean edo gaixorik gaudelako esaten dugunean nahiz eta olan ez egon. Denok dakigu, hau ez dela egia, baina badirudi batzuetan gezur txiki bat esatea ez dela hainbesterako eta ez dio inori kalte egin. Nire ustez, azken gauza aipatu dudana kontuan hartu izan behar dugu, normalean aitzakiak esaten ohituko bagina inoiz ez genuke jakingo non izango ote liratekeen mugak, hau da, benetako egia eta hau niretzat bai dela gauza kontuan hartzekoa. Beraz, laguna ez ahaztu noizean behin aitzikien mugak ipintzea!
Paula (Fidel-B2)
Kaixo guztioi!
Normalean nire bizitzan oso zintzoa naizela uste dut eta gutxitan erabiltzen ditut aitzakiak.
Egia esanez, egoera batzuetan ezinezkoa iruditzen zait egia esatea, batzuetan beste pertsonei mina ez egiteko eta beste batzuetan oso erosoa delako.
Badago jendea aitzakiak esateko txarra dena eta badakigu noiz ari den gezurra esaten baina beste batzuk erraztasuna dute aitzakiak esateko. Gehienetan badakigu noiz den aitzakia eta noiz ez, baina onartzen dugu jendearekin ez haserretzeko.
Irudimen handia behar da aitzakia onak asmatzeko eta besteek sinesteko.
Txarto ikusten dudana lagunei edo familiari aitzakiak esatea da, suposatzen delako konfidantza handia daukagula haiekin eta hobeto ikusten dut konfidantza ez daukagun pertsonei aitzakiaren bat esatea.
Saiatu behar gara aitzakia handiak ez esaten!!
Laster arte!
Kaixo guztioi!
Nire ustez ez da txarra aitzakiak erabiltzea. Hori bai, ez da bera aitzakia gezurra baino. Askotan gure bizitzan betebeharrak sortzen dira :lagun baten urtebetetzea, enpresa bazkari bat, lehengusu baten ezkontza... Azken finean, beharbada ez duten konpromiso pilo bat gogorik betetzeko.Orduan aitzaki bat erabiltzen denean.Asko daude ere.Hala nola, "jada bihar egingo dut ","jende guztia egiten duena ",...Aitzakiak nahi dituenak aurkitzen ditu. Alabaina, haietaz abusatzea ez da serioa. Nire kasuan, aitzakia gutxitan ematen dut eta beti arrazoi sendoengatik.
Bueno gero arte,
Fidel B1 E6-8
Kaixo lagunok!
Denok aitzakiak erabiltzen ditugu, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago. Askotan ez dugu egia esan nahi, adibidez, mina ez agiteko eta horregatik aitzakiak erabiltzen ditugu. Ez da erreza aitzakia ona egitea.
Jendeak bere bizitzaren momentu askotan aitzakiak ipintzen ditu. Batzuk beti aitzakia berbera erabiltzen dute eta horregatik haiengan sinestea zailagoa da.
Gizartean, aitzakiak gezurrak ez direlako onartuta daudela esan daiteke.
Gero arte!
N B1 8-10
Argitaratu iruzkina