2015/11/06

BANOA, OK

Telefonoa piztu eta dagoeneko hortxe daude. “Egun on, guztioi!”, “Eguraldi ona gaurkoa!”, “ Ostirala, azkenean!” … eta mezuei dagozkien ikonotxoak ere erantsita. Egunero berdin! Egunero lelokeria berberak, gau eta egun.

Whatsapp taldeaz ari naiz. Sasoi onean onartu nuen gonbidapena aspaldiko auzokoen taldean sartzeko! Urteak eta urteak elkar ikusi gabe daramatzagun pertsonok egunero agurtzen, lagun minak bagina bezala. Batzuetan auzo-lotsa ere izaten naiz, ez baitakit zer jarri edota zer erantzun hor esaten diren tontakeriei.
Onar dezaket Whatsapp talde guztiak ez direla berdinak izango. Koadrila taldeak, ikaskide taldeak, lankide taldeak, opor taldeak .. nahi beste talde sor ditzakegu eta bakoitzak bere berezitasuna izango du. Horrela, leku eta pertsona guztien berri izango dugu. Baina ezin didazue ukatu batzuk nahiko astunak direla, taldeetako Whatsappean hamaika mezu daudenean, zeinek irakurtzen ditu? Nondik hasi mezuok irakurtzen? Zeini eman erantzuna?

Tratagaitza izango ez ote naizen galdetzen diot neure buruari, baliteke. Agian, denok gara iritzi berekoak, baina ondo geratzearren inork ez du ezer esaten. Batek daki! Dena den, egunero telefonoa piztean goizeko txoria txioka ez hasteko hasiko naiz talde batzuetatik ateratzeko aitzakiaren baten bila, ezer esan gabe taldetik baja hartzea ez omen dago ondo ikusita eta.

Zer deritzezue Whatsapp taldeei? Bazaudete horrelako talde batean? Baduzue horrekin astuna den lagunik? Nor? Zergatik?

23 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

U B1. Zortzietatik hamarretara.

Kaixo lagunok!

Niri ez zait gustatzen watsappa erabiltzea, baina uste dut ondo dagoela eta bere abantailak dauzkala.

Ni talde bakarrik batean nago, ez dut nahi gehiagorik eta espero dut inork ez ni gonbidatzea. Ja, ja. Nire arrazoiak esango dizkizuet.

Beti bezala, uste dut lanabesak ez direla txarrak, jendea bestela, eta gauzak nola erabiltzen diren.

Adibidez, esango dut positibo bezala, mesu edo komunikabide azkarrak direla, urrun dauden pertsoneentzat eta azkarra adoz gai bat buruz ipintzeko onak direla… eta abar.

Batzuetan pertson arraroak badaude, edo bakarrak sentitzen badiren, edo farrez egiteko, txarto erabili ahal dute watsappa. Adibidez, gaueko hiruran parrandan dagoen pertsona bat eta watsapp bat bidalitzen badizu eta zu lotan zaude,…

Gainera, watsappa impersonala da eta konfiantzarik ez badaukazu, jendea pila bat okertzen da, eta hau arriskutsua da, lagunak egiteko eta galtzeko baita ere. Je, je.

Badakigu komunikazioa ahozko eta ez ahozkorik dela, eta watsappeekin ahozkorik ez dena ezin dugu ikusi, eta hau importantea eta arriskutsua da baita ere. Horregatik, esan ahal dut wassapek okertzen gaituztela, edo geu okertzen gara. Ez dakit.

Gero ikusten dudan beste gauza txarra, segurtasunari buruz da. Ez dut fidatzen nire datu pertsonalak internetetik daudela, eta zertarako erabili ahal diren. Arriskutsua ere bai, eta kezkatzen naiz.

Baina lehen esan dudanez eta hala ere talde bat daukat lelokeriak hartzeko eta bidaltzeko.

Bueno lagunok. Laster arte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Gaur egun eskuko bat daukagun guztiok ,edo ia guztiok, whatsap erabiltzen dugu, bai gauzak pertsonalentzat bai lanearenentzat. Teknologiaren aurrerapenari esker 24 orduko txat bat daukagu edozein momentutan edonorekin hitz egiteko.
Gainera ,informatuta gaude ea persona gurekin hitz egiteko prest dagoenentz , edo ea gure mezuak irakurtzen dituen ala ez. Baina, noski, mezua jasotzen duen pertsona egon ahal da leku edo egoera ezberdinetan, alegia : autoa zikintzen, ohean, hortzak garbitzen, eztabaidatzen edo komunean.
Hala ere , idazten duenak, batzuetan, ez du gauza honetan pentsatzen eta “double check” ikusi ondoren pentsatzen du: “ergel hori, nahiz eta irakurri ez du nahi erantzun!”. Eta poliki poliki haserraldi txiki bat bihurtzen da. Izan ere, komunikazioa esaten duena baino gehiago balio duela dirudi. Honen ondorioz wifi ez edukitzeko antsietatea agertu omen da mendikuntza arloan.
Azkenean ez zait arraroa iruditzen, edozein ikasketa estatistikoak jakinarazten digu whatsap existitzen denetik dibortzio gehiago daudela.

Esanak esan, whatsap bi ahoko arma delakoan nago, elkarrekiko harremanak piztu arren, gaizki ulermen asko sortzen. Orduan, ez daukagu ahazterik gauzarik garratzitsuenak, beti bezala, bestearen aurpegiaren aurrean hobeto heltzen direla. Are gehiago, gure hizketa guztiak eta bidaltzen dugun guztiak serbidore batean daude gordeta eta niri hau ez zait batere gustatzen.

Gezurra dirudi gizartea zenbat eta konektatuago egon, orduan eta bakarrago gaude...
Joan behar dut, whatsap bat daukat eta ;)

Olga B2 Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Normalean Whatassapp taldeak erabiltzen ditut. Zortzi taldeetan parte hartzen dut baina ez dut hitz egiten denetan. Batzuk, irakurtzeko bakarrik dira, besteak hitz egiteko, besteak iritziak eman eta entzuteko.
Behin talde baten kanpora egon nahi nuen eta hori egin nuen. Baina, administrazaileak galdetu zidan zergatik hori egin nahi nuen. Ez nuen ausartu egia esatera: taldea ez zela interesgarria niretzat eta jarraitzen naiz.

Talde mota horiekin berdina egiten dut betik. Ez ditut irekitzen edo ez ditut mezu gustiak irakurtzen.

Whatassap taldeak denbora galtzeko mota bat izan behar dira. Zerrendek,ordea, abantaila gehiago daukate, nire iritzian.

MF Fidel B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok:

Nik talde asko daukat Whatassapean, pentzatzen dut hau metodo azkarragoa dela gauza momentuan esateko eta oso erreza dela. Egunero mezu asko edukitzen dut telefonoan, batzuetan zorabitzen naiz, ez dakidala nondik hasi, baina normalean presako mezuak irekitzen dut, edozer gauza gertatzen bada momentu horretan.
Niretzat Whatassapa komunikatzeko ondo dagoela eta probetxugarria izaten da.

Marina B1Fidel

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Ez dut uste artikulua idatzi duena tratagaitza denik, niri gauza bera gertatzen zait eta. Nire herriko lagunekin daukan Whatsapp taldea isilduta dut urte osoan zehar, betiko tontakeriak eta mezu kateak baino ez dutelako bidaltzen. Horrek ez du esan nahi nire herriko lagunak ez ditudala gogoko, haiekin bakarka hitz egiten dut whatsapp edo skype aplikazioen bidez, baina whatsapp taldeak oso gogaikarriak izan ahal dira batzuetan. Hemengo lagunekin whatsapp talde bat dut ere, baina bakarrik elkar ikusi nahi dugunean erabiltzen dugu, hau da, elkartzerakoan. Elkartzeko gogorik ez badugu, whatsapp taldea hilerri bat dirudi, inork ez baitu ezer ez esaten.

Beno lagunok, laster arte!

Unknown erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Ba ni ados nago Olgarekin, WhatsApp bi ahoko arma delako.
Iritsi zenean komunikatzeko aukera berri bat zen: azkenean SMS irudiekin eta dohanik bidaltzeko aukera genuen, baita taldeak egiteko aukera.
Baina gero iritsi zen iragarki horretan agertzen zena: "infoxicación". Askotan jasotze ditugu prozesatu dezakegu baino informazio gehiago, eta askotan erabakitzen dugu Whatsappeko talde batetik irtetzea elkarrizketaren haria segitzeaezin dugulako ala tentelkeri asko esaten ari direlako.
Orduan, ondo dago alde batetik bakarrik batzuetan ikusten duzun lehengusu horrek ume bat izango duela jakitea whatsapp-ari ezker, baina bestaldetik askotan ezin duzu sakelako telefonoari begiratu bi ordu barru eta berriro begiratzen duzunean, 189 mezu berriak... beste bizitza behar duzu WhatsApp-ean egunean izateko.
Horregatik, askotan erabakitzen dut talde batzuetan kasurik ez egitea, zerbait importante bada, badago oraindik telefonoa deitzeko erabiltzen duenik eta.

koldo Feijoó erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Familiarekin, lagunekin, laneko kideekin eta beste motatako taldeekin whatsapp taldeetan sartuta nago, batzuk isildutak beste batzuk, ordea, ez.
Batzutan oso astunak edo interes gabeko gauzak bidaltzen dituztelako isildutak ditut. Hori ez du esan nahi beraiekin arazoren bat daukadanik.

Denok daukagu lagun bat zein oso astuna jartzen den mesuak bidaltzen, baina seguruenik gu geuk lagun horren moduan jokatzen dugu noizean behin.

Nire ustez talde batean egoteak beste edonor zutaz gogoratzen delako da. Ez jarri ain dramatiko eta ez baduzu egon nahi talde horretan, irten eta listo.

Beno...ea noiz egiten dugun euskaltegiko Whatsapp talde bat tontakeriak bidaltzeko....aioo

Leire B2 erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi,
Niretzat whatsapp erabiltzea oinarrizkoa da eta hainbat taldetan sartuta nago, betiko lagunekin, laneko kideekin, familiarekin... baita GH talde batean!!
Onartu behar dut batzutan aspergarria dela hainbat taldeetan egotea eta telefonoa isildu behar dudala baina beste batzutan barregarria izaten da besteen iritziak irakurtzea.
Denetariko taldeak daude, nire ahizpa hurrengo urtean ezkonduko da eta talde batean sartuta dago gauza merkeagoak erosteko eta diru asko aurrezten ari da... nire ezkontzan jakingo banu...!!
Gehien gustatzen zaidana bideoak, idatzizko mezuak, kokapena, argazkiak eta ahots-grabazioak jasotzea da.
Ikusten dugunez aplikazio hau oso erabilgarria da baina arriskutsua ere izan liteke. Gaur egungo umeek, 8 eta 14 urteren bitartean daudela, izaten dute lehengo eskuko telefonoa eta aplikazio hauek erabiltzean ez dituzte alde txarrak ikusten. Gehienetan, ondo pasatzeko erabiltzen dute baina kontutan hartu behar dugu arriskutsuak ere direla.
Teknologia berrien kontu honekin ere galtzen ari da komunikazioa. Lagunekin planen bat egin behar dugunean whatsapp-aren bidez egiten dugu, telefonoz deitu edota elkarrekin gaudenean hitz egin beharrean.
Persona lotsatien kasuan, bestalde, sare sozialen bidez gehiago eta errazago komunikatzen dira.
Whatsapp-a gure bizitzaren parte bihurtu da.
Ikusi arte!

B1 A.T erabiltzaileak esan du...


Kaixo denoi,

Nahiz eta Whatsapparen defendatzaile handia ez izan, onartu behar dut informazioa edukitzeko oso era azkarra izaten dela. Nire kasuan, adibidez, lagunekin geratzeko edo nire umetxoaren ikastola berriak jakiteko erabiltzen dut.

Hala ere , oso gutxi idazten dut, bakarrik ezinbestekoa, eta bai, batzuetan pizka bat aspertzen nau.

Badago batere gustatzen ez zaidan gauza bat, hau da, zerrendak. Alegia, "bidal ezazue textu hau zeure hamar ezagunei... hau lortzeko...eta egun polita eta zoragarria izango duzu...".

Grrr... Horrek ez nau aspertzen, haserretzen nau baizik. Beharbada neu ere tratabaitza naiz... Zelako pena hemen ez edukitzea Whatsapp horien emotikonoak... ;-).

Ikusi arte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...



Aupa Lagunok!!!


Ah! zer esan whatsappeari eta eskuko telefonoari buruz. Hasteko esango dut, nahiz eta informatikoa izan, ez zaizkidala batere gustatzen eskuko telefonoak eta horrelako gatchetak. Duela gutxi arte ez neukan smart deritzoten eskukoa eta oso trankil bizi nintzen, baina askenean nire emazteak bere eskuko aldatu zuen, ni berearekin geratu nintzen eta hor hasi zen infernua.

Ez dut nahi tratagaitza dirudi baina kasu gehienetan niretzat whatsapp taldeak jasanezinak dira. Eta kasu gehienetan esaten badut, kasu gutxitan baliogarriak direla deritzet eta. Aitortu behar dut noizbatean talde hauek erabili ditudala eta zerbitzu ona eman didatela, adibidez lagunekin oporrak antolatzeko, edo loteria hartzeko.

Honetako txarrena, talde horretan lankide edo lagun astun bat dago denean. Niri bai whatsappean bai facebookean gertatu zait eta gainera pertsona berbera da kasu bietan. Facebookean nire adiskidetasuna eskatu zuen eta onartu nuenetik aurrera, web horrian sartzen naizen bakoitzean txorakeri pilo bat aurkitzen dut. Gauza berbera gertatu zidan whatsappearekin eta arazo handiena da nola aterako naizen taldetik hura haserretu gabe. Hau da hau egoera!!!

Gero arte.

Rodri B2Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, blog-zaleok!!

Lehen telefono mugikorren komunikabideak ez ziren batere merkeak, egia esanda gaur ere ez dira hain merkeak, eta edonork ezin zuen ordaindu balio zutena edo komunikatzeko beharra hain handia ez zutenez ez zuten halako zerbitsuak kontratatzen.

Gaur egun, gure eskuko telefonoetatik ahotsezko deialdiak egiteaz gain datuzko deialdiak ere egin ditzakegu, idatzitako mesuak eta argazkiak bidal ditzakegu edonon zein edonoiz. Hau bai izan dela gure artean komunikatzeko aurrepen handia, baina teknologiaren aurrerapenarekin batera zenbait eragospenak heldu zaizkigu ere.

Ez badugu ondo neurtzen nori azaltzen diogun gure telefono zenbakia galduta gaude, edonork dei diezaguke , bai gure "lagun" batek edo ezezagun batek zerbait saltzeko asmoz. Kaka!!, eta zer erantzungo diot? Eta whatsapp-eko talde batean partaidea bazara eta han azaltzen diren istorio huts horietatik kokotaraino bazaude... Zer egin? Nik argi daukat, talde horietan sartu baino lehen zein helburu duen aztertzen dut eta bururatu zenerakoa okertzen bada alde egiten berehala.

Barka nazazue, baina mesu bat bidali didate whatsapp-etik eta erantzun behar diot,
Agur!!!

Vicente JB 2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Gaur egun wathsapean gero eta talde gehiago izaten ditugu, baina ez bakarrik normalenak: koadrillarena, unibertsitatearena, lanena edota familiarena... baizik eta momentu baterako taldeak.

Hau da, zerbait berezia egiteko talde bat sortzen da, nire kasuan urtebetetze bat badaukat pertsona horri opariak erosteko talde bat daukat, gau batean unibertsitateko jendearekin geratzeko, eskolako kideekin egun batean afaltzeko ... Azkenean talde pila bat elkartzen dira, baina taldetatik irten ordez han geratzen gara denok sartuta ez garelako irteten ausartzen, gehienetan txarto ez geratzeagatik. Hemen azterketa bat bukatzen duzunean bezala gertatzen da, lehenengo pertsona ez egin arte guk ez dugu pausua ematen.

Nik ere badaukat talde batean astunegia den pertsona batek, nire izeba, ez dakit zenbat argazkiak bidaltzen duen, batzuk barregarriak dira baina beste batzuek ez daukate bat ere graziarik hau dela eta mobila argazkiz beteta amaitzen da.

Ez dakit taldeetan denbora gehiena hitz egiten dutelako edo mobilarekin egotea ohituta gaudelako baina oso menpekotasun handia daukagu.

Idoia B2Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa!!

Urte eta erdi daramat wachapparekin eta ez dut asko erabiltzen,izan ere lanean wachapparen bidez,
notifikazio guztiak bidali ohi dizkigute,baina nik ez dut parte hartzen,azkenean egunero ikusten dugu
elkar eta pentsatzen dut ez dela beharrezkoa.

Wachapp agertu zenean,jende guztiak gauza berberari buruz hitz egiten zuen,"EEEEE!!WACHAPP BADAUKAZU??"galdetzen
zuen, mirari bat bezala!!,nire inguruan zenbat ikusten nuen zenbat gorrotatzen nuen wachapp.Estralurtarra sentitzen
nuen.

Nire laguna,komunera joaten zen bakoitzean,normala zen egunkaria zeramala ikustea,beno, badakigu zertara joaten zen,baina denbora gutxitan
zegoeneko ez zuen egunkaria eramaten,baizik eta mugikorra,wachapp erabiltzeko!!BENETAN!!ez dakit ea barregarria edo penagarria iruditu zitzaidan.
Behin,hainbeste konfidantzarekin erabiltzeagatik,PLAS!!komunaren barrura erori zitzaion,GUAUUU!!!hori bai,barregarria zen!!.Harrezkeroztik,egunkaria
berriro berreskuratu zuen.

Alde batetik,aitortu behar dut harreman naturalei aldatuarazten dionak asko kostatzen zaidala onartzea,gizartea nola mugitzen den teknologiarekin ikusita,
beharra ez ezik menpekotasuna ere sortuarazten digulako ustean nagoelako.

Bestalde,gaur egun mudu berri hau onartuz,banago bi taldetan;bata nire alabaren eskolako informazio guztia izateko eta bestea nire lagunekin komunikatzeko,
baina lagunak edo pertsonak ez nauen kezkatzen, baizik eta obsesioak,beraz,batzuetan bat-batean desagertzen naiz eta kitto!!,egia esanda,nire lagunek ezagutzen
nautenez ez didate ezer galdetzen eta haiek ere pentsatzen dudana onartzen dute.

agur.

nagore b2 fidel

ai b2 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi¡¡

Nik ez naiz famatua interneteko tresnak asko eralbiltzeagatik,baina egia da gero eta gehiago whatsappa erabiltzen dudala.Hasieran nire lagunekin geratzeko erebili nuen , baina orain guztietarako erabiltzen dut.
Gaur egun ezin du lo whatsappa ikusi arte, eta normalean lelokeriaz beteta dago,eta konturatu gabe beharra bat sortu du egun osoa eskuko telefonoa ikusten pasatzen dut eta.Nahiz eta soinu gabe egon, berehala nabaritzen dut bibrazioa eta hartu behar dut.
Nik ez nuke esango tresna txarra denik baizik eta erabilera txarra emanten diogu.Batez ere whatsapp taldeetan, non bakoitzak lelokeriaren bat jartzen duen edo jasotzen duena berriro bidaltzen du.Askenean hala edo nola gauza bera behin eta berriro jasotzen duzu. Gainera talde guztietan langunkide astuna dago zeinek astia asko daukan tontakeriak bidalitzeko.
Agian garrantsitsuak diren gauzaetarako erabiliko bagenio, murristuko genuke bere erabilera eta languntza bat bihurtuko litzteke eta ez liguke galdaraziko geure burua

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok

Nire lagun eta familiarekin whatsapp talde ugari ditut, batez ere lagunekin. Lagunekin dudan taldea edozein gauzetarako erabiltzen dugu, bai planak egiteko zein txorakeriak esateko, hori bai zoramena!!

Goiz guztietan mugikorra begiratzea da, eta zorabiatzen zara hainbat komentario ikusterakoan. Nik ez dut kasurik egiten, whatsapparen elkarrizketak zabaldu, pixka bat irakurtzen ditut eta lelokeriak badira (Kasu guztietan lelokeriak izaten dira), bereala izten ditut.

Begira ze puntutaraino iritsi naizen, whatsapp talde batzuetatik irten egin naizela ez bait zuten ezertarako balio

Tresna ona eta azkarra da gure lagun edo familiarekin harremana ez galtzeko, baina batzuetan ez diogu erabilera zuzena ematen.


CC B2 Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Egia da whatsappeko talde asko daukagula eta askotan sentzurik gabe. Nire ustez, astuneegiak dira laguneko taldeak. Askotan, talde horiek egin genituenean bazeukaten zentzurik; lagunekin geratzeko, afari bat antolatzeko, baina denborarekin zentzu hori galtzen dute eta bakarrik argazkiak edo zentzugabe mezuak bidaltzeko balio dira.

Askotan, telefonoa hartzen dudanean, mezu asko daukadala ikusten dut, eta hori gertatzen zaidanean, noski, ez dut irakurtzen mezurik.

Batzuetan taldetik ihes egitea pentsatu dut, baina hori egiten badut, badirudi haserretuta nagoela, eta gero arazoak hel daitezke, horregatik uste dut errazagoa dela taldean egotea nahiz eta kasurik ez egin.

David B2 Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!
Izugarri gustatzen zait WhatsApp erabiltzea.Talde asko dauzkat eta zorte handia badut ere,talderik astuna ez delako. Nahiz eta hartarako oinarrizkoa da bere kideak.Talde batzuk ikastetxearen dira, besteak ingelesa taldeko dira eta horrela beste batzuk gehiago. Normalean berri interesgarriak bilatzen didate eta primeran pasatzen dut irakurriz. Horretaz aparte,Whatsappik ez baduzu jaso nahi, igorlea blokeatzea nahikoa da eta hau oso drastikoa bada haiek ez irekitzea eta kito.
Nik uste dut komunikazio-sistema arina eta merkea dela.Bueno,zalantzarik gabe,niretzat asmakizun handia izan da.
Gero arte,

Fidel B1 E6-8

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo Lagunok!

Ezin dezakegu esan Whatsapp gabe bizi gaitezkela,gure bizitzaren aurrearapen bat izan da eta. Ez dugu hainbeste diru gastatzen gure lagunekin geratzeko edonon. Amek ez dute deitzen seme-alabei ogia erosteko, whatsapp erabiltzen dute.

Esaten digute gazteek leloak gaudela mugikorrarekin, baina konturatuz naiz, nire ama dut adibide moduan, helduek ergelkeri gehiegi bidaltzen dituzte whatsappen bidez.

Gehienetan talde asko daukagu eta horietako askok ez ditugu erabiltzen. Ni batzuetan jende berberarekin nago bi edo hiru talde ezberdinetan eta ez ditugu batere erabiltzen. Beste batzuekin, alderantziz talde batean gaude elkar, baina ez dira inoiz isiltzen.

Batzuetan klasera edo ohera noa eta bueltatzean edo altzatzean ikusten dut mezu asko ditudala. Egun batean konturatu nintzen talde bakar batean 200 mezu nituela, logikoa denez gero ez nituen batere irakurri.

Noizean behin talde batzuetik ihes egitea pentsatu dut, baina jendea haserretzen da, ez dakit zergatik baina haserretzen da joaten bazara. eta gero kriston bronka, aurpegi luzeak eta azalpenak eman behar dituzu.

Ni egiten dudana isiltzea eta kasurik ez egitea da. Eta bakarrik erabiltzen dut momentu puntualetan edozein gauza garrantzitsua esateko eta behar dudan momentuetan.

Iker.L B2 Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasieran wassap agertu zenean primeran iruditu zitzaidan, baina gero eta nekatutago nago asmakisu honekin. Antza denez, elkar komunikatze errrezagoa egiteko sortu zen, baina urteak pasa eta gero kontrako gauza lortzen ari da.
Begira ezazue, taberna edo jatetxe batean zer gertatazen den koadrilla baten barruan, ekarrekin egon arren, inork ez du hitz egiten, eta guztiak buru makurtuta daude bere mobila begiratzen.
Ohitura hau ez du bakarrik jende gazteak izaten, baita nagusiak ere.

Sekretu bat kontatuko dizuet, nahiz eta wasap talde batzuen barruan egon, guztiak isilduta daukat, baino inok ez daki.
BERISFILDELB2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

I B1 20-22
Kaixo:
Nik talde batzuk daukat Whatsappean. Ez daude txarto gaia baten buruz hitz egitea, baina batzuetan astunak dira. Horregatik talde batzuk kentzen diot soinua, nire kuadrillarena bakarri dauka soinua.
Normalean, lan amaitu eta gero, nire mugikorrean mezu asko daukat, eta ez ditut irakurtzen. Ba dakit ez dagoela ondo, eta batzuetan gauzak inportanteak dira, baina ez daukat denbora.
Whatsappearen txarrena da argazkiak eta bideoak. Normalean ondo daude eta barregarriak dira, baina batzuetan pasatzen dira.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Garai honetan ia,ia denok eskuko mobila daukagu datuekin.Datuak ditugunez whatsapp ipini ahal dugu eta ipintzen dugu,gainera doanik da.Niri whatsapp edukitzea ondo iruditzen zait,ondo erabiltzen bada. Nik Euskaltegiko klaseko taldean eta beste taldean nago,baina ez dut asko erabiltzen.Taldeekin ez daukat arazorik,jendeak gutxi idazten duelako.Baina badaukat ezagun bat egunero whatsapp bat edo gehiago bidaltzen dit tontokeria bat esateko. Richard

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi¡
Whatsappean talde batzuk dauzkat. Nire ustez beste jendearekin geratzeko oso erosoa da; honela, ez diezu denei deitu behar. Askotan dena irakurtzea astuna da, zeren eta telefonoa pizten duzu eta mezu asko dauzkazu. Batzutan, hau pasatzen denean, besteei laburpen bat eskatzen diet dena ez irakurtzeko.
Nik normalean taldeak isilduta dauzkat, telefonoa beti jotzen ez egoteko. Zerbait inportantea bada deituko didatela pentsatzen dut. Asko jotzen egongo balitz, gehiago begiratuko nuke telefonoa eta ez litzateke beste gauzetan adi egongo.
Laster arte.

N B1 8-10