2015/11/27

DENON AHOTAN

Abenduaren 3an, betiko legez, euskararen eguna. Bai, euskarak badu bere eguna. Urtean egun bat, maiteminduek berena duten bezala edo zenbait gaixotasunek berena. Egun bat euskarari buruz hitz egiteko, baina euskaraz hitz egiteko … auskalo!

Ugari dira egun horretarako antolatzen diren ekintzak han eta hemen. Ekintza instituzional ponposoak eta herri ekintza xumeak. Herri euskaldunetan eta herri erdaldunetan. Euskara dakitenentzat eta egun on edo gabon soilik esaten dakitenentzat.

365 egun dituen urtean egun bakar bat euskararentzat, euskara gurea esateko egun bakarra, euskara denona izateko egun bakarra. Gero beste 364 egun hizkuntza-eskakizunei edo tituluei buruz hitz egiteko eta euskara interesen arabera erabiltzeko.

Eta ezin kexa egin, gutxienez, egun bat!!! Munduan bakarra den hizkuntzarentzako egun mundiala. Erronka honetan sartuta gaudenok elkar zoriontzeko eguna, ospatzeko eguna.

Guk argi daukagu. klaseak bukatu ostean, ardotxo bana hartuko dugu egun horretan. Ospatzeko modurik onena iruditzen zaigu. Lasai eta gustura arituko gara euskaraz.

Mintzodromoak, esamoldeez eta sinonimoez jositako ginkanak edo euskararen jatorriaren inguruko hitzaldiak proposatzen dizkigute egun seinalatu honetan, baina bada hori nahi duguna euskaldunok? Bada hori euskara ikasten ari zaretenok nahi duzuena? Ez dakigu ba …

Zer proposatuko zenukete euskararen egunean egiteko? Zer egin nahiko zenukete? Eta zer uste duzue euskararen egunaz?

23 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...



Aupa lagunok!!!


Ezer esan baino lehen, euskararen eguna ospatzen dudan nire lehen aldia dela aipatu nahi dut, zera, aurten nire lehen aldia ere bada euskaltegian. Egia da urtero joaten naizela nire alabaren ikastolara egun hau ospatzeko, baina berea jaia da, ez nirea.

Gaur goizean nire alaba eta biok Clara Campoamor deritzon kultur etxera joan gara gabonetako koloniak bere izena emateko. Han geunden bitartean, beti bezala, programazioari begirada bat eman nion ea zein zen abenduaren egitaraua eta nolako uztekabea euskararen egunerako ekintza ugari antolatu izan zuten ikustean.

Ekintza hauetatik artean badago erakusketa bat Euskal Futbol Selekzioari buruz eta gainera, sei t'erdietan bertso saio bat izango da. Nire ustez, aukera ezin hobea da euskal kulturan urperatzeko eta horregatik nire proposamena hauxe da. Agian kultur etxean geratu ahal dugu seietan denbora aprobetxatzeko, erakusketa begirada txiki bat emateko eta gero bertsoez gozatzeko!!!. Zer diozue? Ez dirudizue apartako plan bat? Niretzat behintzat bai.

Bukatzeko, nire ustez egun honek garrantzia handia baino handiagoa du euskara erabilera bultzatzeko modu ezin hobea delako.

Kultur etxean elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan!



Gero arte.

Rodri B2Fidel

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Hasteko, euskararen eguna bazegoela nekien, baina noiz zen, ordea, ez. Beraz, ospatuko dudan lehenengo aldia da. Euskara denbora asko daukan hizkuntza berezia da eta historioan zehar debekatuta egon da batzuetan. Gaur egun kaletik euskaraz hitz egin ahal izatea eta euskara batua bat izatea denok hobeto uler gaitezen gauza on bat da.

Egun hau ospatzeko, nire ustez hoberena zerbait hartzera joatea da eta ahal izatekotan euskal musika talde baten kontzertura joatea. Gaur egun euskal talde oso onak daude, esate baterako, Gatibu, Berri Txarrak, Su Ta Gar, Vendetta, Betagarri... Uste dut Gatibuk kontzertua daukala hemendik hurbil urtarrilean... Zuen eskuetan utziko dut proposamena. Beno lagunok, klasean ikusiko gara elkar

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

UB1 zortzietatik hamarretara

Aupa lagunok!

Berehala euskararen eguna iritsiko da. Euskarari buruz hitz egiteko, proposamen onak egiteko… Egun polit bat da.

Baina geuk egunero euskaraz hitz egiten dugu, behintzat bi ordu Euskaltegian. Niretzat Euskararen egunak, egunero dira, edo horrela izan behar da.

Ez dakit gustatzen zaizuen euskara, eta ez dakit Euskaltegi kanpoan hitz egiten duzuen beste pertsoneekin, baina Euskaltegira goazenentzat, beti da euskararen eguna, ezta?

Nik orain dela hamar urte ezer ez dudala euskaraz hitz egiten, eta seguruenez gaurkoa lehenengo baino txarragoa dela, baina uste dut inportanteena da ikastea, nekerik gabe, eta bakarrik espero dut egun batean, hiru edo lau urte barru, ondo hitz egiten dudala.

Une honetan ez dakit ondo hitz egiten baina konformatzen naiz murduskatzen dudanean. Batzuetan lanean, batzuetan nire alabekin, irratia entzuten, eta zergatik ez, batzuetan euskaraz pentsatzen.

Agian guretzat izan behar da egunaren euskara eta utzi dezagun euskararen eguna instituzioentzat. Baina beste plan posible egon ahal izango du. Nire kasuan, egun horretan, seguruenez ezin izango dut nire Euskaltegiko adiskideekin joan zerbait edatera, eta pena bat da, bi edo hiru garagardoekin euskaraz hobeto hitz egiten dudalako, kar, kar. Oraindik ez dakit zer egingo dudan.


Bueno lagunok, laster arte.

koldo Feijoó erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!
Euskara egun bakar bat izatea tristea da, beste 364 egunetan erdaldunen eguna balitz bezala, baina tira, instituzioak ondo geratzeko edo egiten dute,dena bezala,euskara gure artean dagoela gogorarazteko edo.

Nik ez dut inoiz ospatzen egun hau, nik ahal dudan egunetan egiten dut euskara eta hori da nire proposamena: euskaraz hitz egitea ahal duzuen momentuetan, alegia, jaietan bazaudete, txosnetan, erakunde batera jo behar baduzue edota beste hainbat gauza egiteko, egin euskaraz, ez lotsarik izan.

Gure esku dago euskara ez galtzeko ez instituzioentzaren esku.

Leire B2 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!
Banekien euskeraren eguna ospatzen zela, txikitan eskolarekin ibilaldietara joaten nintzen eta jarduera pilo antolatzen ziren. Baina egia esanez, ahaztuta neukan noiz ospatzen zen eguna.
Umeekin lan egiten dudanez eta eskola baten ondoan haurtzaindegia daukagunez gauzak prestatzen ari direla nabaritzen ari gara, adibidez, aste bat daramate musika jartzen, jolasak prestatzen...
Gure umeak oso txikiak direnez haiekin bakarrik abesten dugu, ipuinak kontatzen ditugu...baina gurasoentzat informazioa jasotzen dugu haiek nahi badute euskera bultza dezaten.
Dena den, euskera beti bultzatzen saiatu behar gara lan guztietan, kalean, lagunekin...ez bakarrik egun batean.
Nire proposamena euskera bultzatzeko euskaltegitik kanpo jarduera batzuk prestatzea da; sagardotegi batera joatea, Barakaldotik jolasak prestatzea, gure herritik musika euskeraz jartzea...
Honekin ziur jendea animatzen dela!! Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Eskolan beti ospatzen genuen euskararen eguna, baina ez nuen gogoratzen noiz zen. Eskolan egiten genuen festa bat arratsaldean euskal musikarekin, euskal dantzekin eta "talo txorizoarekin". Egia esanez ez zen talo txorizoarekin, ogia txorizo pamplonarekin baizik, baina primeran pasatzen genuen. Dbh-ren asken urteetan ezberdina zen eta bakarrik pozten zigun klasea ez izatea euskara eguna izatea baino.

Euskararen eguna ospatzeko denok pentsatzen dugun gauzak kontzertuak egitea, tragoak hartzea lagunekin eta ondo pasatzea dira. Baina egin behar genuen ospakizuna izan behar izango luke euskara hitz egitea izan ahal dugun egun guztietan eta leku guztietan.

I.L B2 Idoia

B1 A.T erabiltzaileak esan du...


Kaixo, lagunok:

Ez dut normalean ospatzen zeren edo noren eguna, hala ere, zer edo zer gogoratzeko egun bat edukitzea garrintzitsua dela uste dut.

Badakigu gauzak inportanteak egunero edo askotan kontuan hartu beharko genukeela baina horrek ez du egun berezi bat aukeratzerik, denogatik jakina, ostopatzen. Zertarako? Ba gauza pila baterako: jai egiteko, gogoan izateko, horri buruz hitz egiteko... Eta zergatik ez helburuak edo Konpromisoak geure buruarekin egiteko.

Eta hauxe da nire proposamena: ardotxoz joateaz gain, bakoitzok pentsatzea eta idaztea konpromiso bat euskararekin, betetzeko urte honetan datorren euskararen egunerako. Benetako konpromisoa. Ausartzen al zara???.

Laster arte!.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzat, Euskararen eguna beti epela izan da. Ez naiz konturatu Abenduaren 3-a egun espeziala izan dela. Lehenengoan, ospatzeko zuk zer ospatzen duzun jakin beharko duzu. Eta ikusi dudanaren arren beti izan da pozteko, alaia izateko eta ez dakit zer gehiago. Eta errelitatea da Barakaldon ez dutela Euskera hitz egiten eta Euskeraz dakien jende helduagoak, gehienetan, bere lanean behar du.
Horregatik, Euskararen egunean gogoratuko banituen nondik datorren, bere jatorra eta istorioa. Horretarako erakusketa kulturala egingo banuen eta denda guztietatik pasatzeko banintzen; saltzaileei ikusiaraziko badiet Euskera haien parte dela eta guztiok nahi dugu haiek hurbilago sentitzen dutela. Gizartearen parteak sentitzen du Euskara ez dela haientzat eta atzerritarra bezala sentitzen dute.
Ezinezkoa da dena egun batean egitea. Proposatzen dut urtean lau egunak edukitea eta lan egitea poliki poliki. Bakarrik, sentimenduari buruzko izango denean,Euskararen eguna ospatuko beharko dugu.

MF, Fidel B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!
Badakit urtarrilean ospatuko dela euskararen egunaz.Hala eta guztiz ere, aurten oso lanpeturik nabil eta ez naiz konturatu ostegun hau dela.Pasa den urtean data haungatik beste euskaltegi batera nindoan eta euskararen egunaz ere ospatu genuen.Bideo klipa egin behar izan genuen. Oso lotsatia naiz,orduan ez neukan gogorik parte hartzeko. Nahiz eta azkenean oso laburra izan zen eta protagonista beste ikaskide bat izan zen.Gero gainerako taldeeko bideo guztiak ikusi genituen eta nire ustez dibertigarriena izan zen.
Segur aski oso originala ez naizela aitortzen dut,niretzat ondo dago euskarako egun ofiziala izatea,baina onena euskara egunero erabiltzea da.Nire kasuan,momentuz hemen nago euskaltegian,hori bai,konpainia onean ikasiz.Hortaz, abenduaren hiruean ospatuko nuke zerbait lagunen artean hartzera joanez.Iruditzen zait txakoli batez eta pintxo goxo-goxo batez euskaraz asko hobeto hitz egingo genuke. Zer iruditzen zaizue? Apuntatuko zarete?
Bueno lagunok arratsaldera arte,

Fidel B1E6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!
Badakit abenduan ospatuko dela euskararen egunaz.Hala eta guztiz ere, aurten oso lanpeturik nabil eta ez naiz konturatu ostegun hau dela.Pasa den urtean data haungatik beste euskaltegi batera nindoan eta euskararen egunaz ere ospatu genuen.Bideo klipa egin behar izan genuen. Oso lotsatia naiz,orduan ez neukan gogorik parte hartzeko. Nahiz eta azkenean oso laburra izan zen eta protagonista beste ikaskide bat izan zen.Gero gainerako taldeeko bideo guztiak ikusi genituen eta nire ustez dibertigarriena izan zen.
Segur aski oso originala ez naizela aitortzen dut,niretzat ondo dago euskarako egun ofiziala izatea,baina onena euskara egunero erabiltzea da.Nire kasuan,momentuz hemen nago euskaltegian,hori bai,konpainia onean ikasiz.Hortaz, abenduaren hiruean ospatuko nuke zerbait lagunen artean hartzera joanez.Iruditzen zait txakoli batez eta pintxo goxo-goxo batez euskaraz asko hobeto hitz egingo genuke. Zer iruditzen zaizue? Apuntatuko zarete?
Bueno lagunok arratsaldera arte,

Fidel B1E6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok:
Inoiz entzun nuen euskararen eguna zegoela eta bat-batean bi aldiz horri buruz zerbaut entzun dut.Lehena izan zen pasa den astean euskarako klasean eta bigarrena orain dela ordu pare bat izan da. Nire ilobarekin egoten nintzen eta bera abesti bat kantatzen hasi da. Zein abestia zen galdetu diot eta esan dit euskararen egunean kantattu behar duena, eta oso pozik geratu da bere abestiarekin.
Horregatik pentsatu dut ostgunean abesti bat euskaraz denok kantatzea, baina trankil egon, nahiko badaukat euskara ikastearekin. Horregatik proposatuko nuke euskara hitz egiteko pota bat hartzera. Denok badakigu ardoarekin mihia askatuago eta azkarrago joaten dela eta hizkintzak errazoagoak iruditzen zaigula.
Horregatik hartu zamarra eta goaz tabernara zerbait hartzera.

Ainhoa Fidel B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasi baino lehen esan behar dut niri euskara izugarri gustazen zaidala.Txikitatik hasi nintzen ikasten eta praktikatzen eta ez dut inoiz gorrotatu.Euskaltegira poz-poik joaten naiz euskara irakasten duten ikasle gehienek euskara maite dutelako eta horrek ikasketa asko errazten du.
Euskarak egun bat izatea ondo iruditzen zait baina ez daukat oso argi zertarako balio duen.Egun horretan beste egun batzuetan baino euskara gehiago hitz egingo dugu?Arroago sentituko gara euskara jakiteagatik?Nik urteko egun guztietan sentimendu berbera izaten dut.Beraz,egun horretan ez nuke ezer berezirik egingo.
Dena den,nire ustez euskararen egunez gain,euskararekin zerikusirik duten hainbat ekimen antolatzen dira eta hau argi dago euskara gero eta gehiago erabiltzera bultzatzen duela.
Bukatzeko,esan nahiko nuke penagarria dela euskara ikastea beharra bat bezala.Jende asko euskaltegira joaten da oposaketa baterako edo bere lanerako perfila bat behar duelako baina ez du hizkuntza sentitzen behar den bezala.Horregatik ez du euskaltegitik kanpo praktikatzen eta,nire ustez,horrek ez du ezertarako balio.
AMAIA.

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...


Dakigun moduan, Abenduaren 3an euskararen eguna izango da, beraz, egun horretan euskaraz dakigunok saiatzen gara euskaraz hitz egiten. Hainbat eta hainbat herrietan ekintzak desberdinak antolatzen dira egun horretarako, adibidez, pintxo-poteoak, bertso afariak, kalejirak eta abar euskaraz mintza egiteko aukera izaten dugularik. Nire ustez hau primeran datorkigu, batez ere, euskararekin zailtasun handia dugunok pixka bat “aske” sentitzeko edo hobeto esanda euskara praktikan jartzeko beldur barik. Baina, hau behin ikusita, neure buruari galdetzen diot ea zer gertatzen den urteko beste 364 egunekin? Ea euskaraz barneratzen dugunok edo ikasten ari garenok hizkuntza hau mintzatzen dugun.

Tamalez, nik uste dut ezetz… nire ikastetxean nahiz eta aste honetan ospatu izango dugun euskararen eguna abestien bitartez edo antzerkien bitartez beste egun batzuk euskara mintzamenaren maila oso eskasa ikus dezaket. Hau da, batzuetan ikusten da nola andereñoen edo maisuen arteko hizkuntza ez den euskaraz izaten, gaztelania baizik. Beraz, badakit orri honetan proposamen batzuk esan behar dizkizuedala euskararen eguna modu polit batean ospatzeko, baina niretzat inportanteena izango litzatekeela, adibidez eskolaren lana euskararen erabilera sustatzea edo bizitzaren zehar dauzkagun egoera desberdinak euskaraz erabiltzea. Noski, euskaldun zaharra izaten bada edo ikasten ari diren pertsonekin (gu bezalakoa), azken finean hizkuntza bat olan ikasten da, ezta? Beraz, lagunak, aprobetxatu denbora eta praktika dezazun euskara norbaitekin, ziur nago hobetuko duzula!

Paula (Fidel-B2)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo lagunok:
Hasteko,eskerrak blogean berria irakurri dudala,bestela,jada ezta ere ez nintzen oroitzen abenduaren 3an euskeraren eguna zela.
Egia esanez,inoiz ez dut egun hau ospatu,ez ikaslea nintzenean ez orain zaharragoa naizenik.Zergatik?,alde batetik datak gogoratzeko desastre hutsa naizelako ,bestetik nire ustez informazio gutxi dagoelako.Hau ez dut aitzaki bezala balio izatea nahi ,baina aurreko urteetan data hori heltzerakoan ez nuen ezer berezi nabaritzen kaletik nindoalarik.Esan nahi dut,euskera eguna zen baina egun arrunta zela ematen nuen.Inondik ez zegoen inolako informazioirik adierazteko zein egunean geunden eta zer ospatzen zen,euskaltegietan izan ezik.
gaur arratsaldean egunkarian udaletzeren batzuetatik egun horretarako hainbat ekitaldi antolatuko dituztela irakurri dut ,esate baterako dantzak,bertsolari lehiaketak eta abar.Ekitaldi hauek primeran iruditzen zaizkit,baina niretzat horrekin ez da nahikoa.Euskeraz urte osoa hitz egin behar da eta benetan,pena handia ematen dit urte osoa itxaroten egotea berriro ospatzeko.
nik oraindik ez daukat ezta ere ideiarik nola ospatuko dudan, baiana Ainhoak esandakoa primeran iruditzen zait,klasea amaitu ostean pote batzuk hartzen ditugu eta gero poz-pozik etxerako jjjj.

Asteartera arte!!!

Iker.Fidel b2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Seme-alabarik daukagunok badakigu abenduaren 3an euskaren eguna ospatzen dela, gure umeek urtero ikastolan ospatzen dutelako.
Niri euskara bere eguna izan dezala primeran deritzot. Gauza garrantzitsu guztiak bere eguna dauka eta euskara ere bai. Zergatik ez?
Euskara gure ondarerik bitxiena da eta harro izan behar dugu. Euskara munduan gure pasaporterik hoberena da eta zaindu behar dugu.

Zorionez, gero eta jende gehiagok hitz egiten du euskera eta gure seme-alabek primeran hitz egingo dute. Nik nire seme alabei, euskara ez dela hizkuntzako eskola bakarrik, geure hizkuntza da eta euskaraz bizi behar dugula esaten diet. Umeak euskarazko etorkizuna direla diot.

Zer egin dezakegu ospatzeko?..Ba…. Ostegunean Clara Campoamor kulturetxean euskaltegiko ikasle edo irakasle batek manifiesto bat irakurriko du euskararen alde. Polita izango litzateke euskaltegiko ikasleok han egotea guztion artean ospatzeko. Gero, topa egin dezakegu euskararen etorkizunagatik.

BERISFIDELB2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beste urte bat euskararen eguna ospa dezakegu, euskaraz bizitzeko konpromisoa har dezagun.
Gero eta jende gehiago dabil euskara ikasten. Hala ere, klasetik at, euskera ez da gero eta gehiago erabiltzen baina… hau aldatzea guztion esku dago! Motibazio asko dago euskera erabiltzeko eta justu hau gogoratzen gaitu jai honek. Izan ere, Euskararen eguna internatzionala da.

Ikastolan egon nintzenetik ez dut berriro ospatu…Baina aurten nahiko nuke ospatzea. Eta nola da modurik onena zerbait ospatzea? Ba...beti bezala! Janari eta edariarekin! Batzuk esan duten bezala, tabernetan euskaraz askoz hobeto hizt egingo genuke :)

Olga B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hamabost urte inguru neukanean amama ikurrina bat ikusi zuen nire paper-zorroan eta kontatu zidan Iparraldera joan zela ikurrina bat ikustera lehen aldiz. Nahiz eta arriskutsua izan, berarentzat bihotz-ukigarria zen aukera hau edukitzea, bere garaian bai ikurrina edukitzea bai euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen eta.
Zorionek orain gauzak asko aldatu dira eta ez gara konturatu zein inportantea da aukera hau edukitzea. Jende askorentzat euskara ikastea betebeharra da azterketa bat gainditzeko.
Nire ustez helburua izan behar da euskara erabiltzea, gure ohiturak ezagutzea. Horregatik egun hau ospatzeko gure kultura gehiago ezagutzea nahiko nuke, adibidez hitzaldiaren bidez.
Lehenaldia oraingo garaiotaren zati bat da eta gure kultura ez bagenu ezagutuko…gutaz zati bat galdu genuke.
Mar B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunak:

Nik urte guztian eskolan ospatzen dugu euskaren eguna, ikaslea izatean eta orain irakaslea izatean ere bai, orain nire lanean txarlelak eta esaldi batzuk egingo dugu umeerekin, bere helburua izaten da zer dela euskera guretzat.
Niri ondo iruditzen zait euskera eguna egitea, gauza guztiak daukate egun batek, eta euskera ere bai eduki ahal dut egun bat.Baina, egia esanda egun horretan lanera ez joan hobeto izango zen.

Marina. Fidel B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,

Hain globalizatuta dagoen mundu honetan euskarak meritu handia dauka, batez ere jasan behar dituen eragozpen handiak ikusi eta gero. Horrexegatik primeran deritzot egutegian euskara goratzeko eguna izatea. Horretarako daude data zehatz hauek, gure begien aurretik konturatu gabe pasatzen direnak gogora ditzagun.

Gaur, komunikabidei esker, munduko edozein lekutako bizimodua eta ohiturak ezagutu ditzakegu eta honek munduan ezaguerazteko aukera eman digu. Munduak badaki leku zehatz batean aspaldiko hitzkuntzaz mintzatzen den eta ohitura bitxiak dituen herria badagoela.

Nire belaunaldiko batzuok euskara ikasteko ahaleginak egin ditugu, beharbada gure lanetan aurreratzeko asmoarekin, baina azken finean ezer ez jakitetik genbiltzan, beraz, pausu txikia izan arren aurrerapausua izan da. Gure seme-alabek beste aurrerapausu handia emateko aukera izango dute, baita etorriko diren ilobek ere.

Euskararen egunean euskarari egin dezaiokegun omenaldirik onena euskaraz mintzatzea da, horretan gaude euskaltegian joaten garenok.
Zertan datza euskararen hizkuntza-eskakizunek eskatzen dutena? Gure bizitzan azaltzen diren arlo guztietan euskaraz aritzeko gauza izan behar dugulakoan, beraz, erderaz egiten ohi ditugun ekintzak euskaraz egin behar ditugu.

Horretarako harremanetan sartzeko gure artean erarik ezagunena martxan jartzeko klaseak bukatu eta gero txakoli edo sagardo bana hartzera joatea proposatzen dut, ea norbait hasten den kantatzen edo bertsoak botatzen.

Guretzat berdin dira
astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu
kantatzeko gaia.

... eta ausartzen bazarete afaltzera ere joan gaitezke euskal gastronomia dastatzera.

Vicente JB 2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,

Nik ez dut gogoratzen inoiz euskararen eguna ospatzea. Nire eskolan ez zen ospatzen. Han ez zuten pentsatzen euskara garrantzitsua zenik. Eta gero ez dut inoiz ikusi ospaketa hau, agian nire lagunek ez dutelako euskaraz hitz egiten edo normalean nire oporrak prestatzen ari naizelako. Hurrengo astea oso ona da oporrak hartzeko zubiagatik.

Nire ustez euskara ez du egun bat behar. Behar duena da gure ohiko bizitzan naturaltasunaz egotea. Nire ustez hau lortzen ari da gero eta gehiago umeei bere garrantzia irakasten eta lanetan garrantzia emanez.

Agur bero bat Andaluziatik

UBM Idoia b2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Nik ez nekien Abenduaren 3an euskararen eguna dela. Aurten konturatu naiz euskategian nagoelako. Nire ustez, ez da euskara eguna egon behar zeren eta euskara natural moduan ikusi behar da.
Nahiz eta Barakaldo euskalduna ez izan, gero eta euskarak garratzi gehiago dauka eta Abenduaren 3an udaletxeak gauza batzuk egiteko antolatu zituen. Jende asko ez zen kontoratu, ez zuten propaganda asko egin eta.
Laster arte

N B1 8-10