2016/03/18

AMETSAK AMETSAK DIRA

Jende askoren ustez, nire lanean gauzarik onena oporrak dira. Ematen du potro jorran ibiltzen garela urtearen zati handi batean, oporrak baino ez ditugula. Eta egia da, beste lanbide batzuen aldean ezin gara kexatu. Udakoak, Gabonetakoak eta orain Aste Santukoak … guztira bi hilabete baino gehiago. Bueno, horiek eta egun solte batzuk ere bai.

Opor luzeak izatea guztion ametsa da. Oporretan bizitzea. Proportzioa txarto eginda dago, bi hilabete lan egin eta hamar opor izan beharko luke. Oporraldiaren amaieran lan egiteko irrikan egongo ginateke, ez litzateke opor osteko ajerik egongo. Baina ezinezkoa da, lan egin behar dugu oporrak izateko eta beste gauza guztiak ametsak baino ez dira.

Oporrak gauza asko egiteko garaia da, normalean egiten ez ditugun gauzak egiteko. Baina bereziki gauza baterako badira, hori bidaiatzeko da. Mundua oso handia da, leku desberdin askoz osatutako planetan bizi gara. Zuen ametsetako bidaia zein den galdetuko banizue, erraz egingo genuke zerrenda luzea. Baina nora ez zinateketen inolaz ere joango galdetuko banizue …

Opor luzeak izate guztion ametsa da? Zein izango litzateke opor proportziorik egokiena?

11 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Denbora asko pasa da idatzi gabe. Egia esan, ministro, senadore eta halako lanak kontuan izaten ez baditugu, irakasleen oporrak hoberenak dira, ikasleenak bezalakoak direlako. Lan askotan oporrak motzagoak dira edo bananduagoak daude eta ezinezkoa da denbora tarte bat lekua ezezagun batean igarotzea.

Azken finean hoberena bakoitzak bere lanarekin eroso egotea da. Era honetan ez dugu oporretan pentsatuko denbora guztian. Beno lagunok, espero dut oporretan ondo pasatzea.

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Niri asko gustatzen zaizkit oporrak, gehien gustatzen zaidana bidaiatzea delako. Baina nire lanean ez da erraza oporrak hartzea, abentura bat baizik.

Oso jende gutxi gara gure bulegoan eta beti jendea egon behar da bezeroak pozteko. Horregatik lehenengoz hitz egin behar dugu lankideen artean akordioa egiteko eta gero gure nagusiari galdetu behar diogu zenbat egun hartu ahal dugu. Normalean badakigu aste bat izango dela. Normalean ez du arazorik ipintzen datekin, baina lan asko dugunean ezer esan gabe lortzen du guk oporrak ez hartzea oso arduratsuak garelako. Ala leloak, ez nago zihur.

Horrez gain ordu extra asko egiten ditugu lan gehiegi dugunean eta opor gehiago pilatzen ditugu. Horrela heldu naiz 2016ko hasierara 35 oporretako eguneekin, normala 20 egun direnean.

Gainera nire lagunekin hitz egiten dudanean ezin naiz asko kexatu ez naiz txarrena daukadana, beste batzuek gaizkiago dutelako oporrak hartzeko.

Azkenean hainbeste lan ondoren lortzen dute nire oporrak aldatzea. Niri asko gustatzen zait motxilako turismoa egitea, baina batzuetan aldatzen dut pixka bat atseden hartzeko.

Nire ustez opor gehiago eduki behar ditugu. Hilabete bat gutxiegi da, baina horrez gain besteen oporrak errespetatu behar ditugu. Ezin ditugu beti opor gehiago eskatu eta gero besteak beti bere lanetan egotea nahi.

Hurrengoa arte lagunok!

UB B2 Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Niri oporretan egotea ere gustatzen zait, baina… zelako putakeria!, bakarrik hilabete bat urte osoan! Eta garai honetan hainbeste esplotazioarekin gero eta gutxiago!

Hainbeste aldiz neure buruari galdetu diot…zer egin? Zer egin ahal izango nuke? Eta aspaldiko aurkitu nuen nire erantzuna… saiatu ondo bizitzen, nahiz eta lanean egon. Hau da putakeria handia! Egunero, zortzi ordu lanean eta beti kexatzen. Egia da gazteagoa nintzenean oso kexatia nintzela, eta lanak haserretzen ninduela, baina gero eta gutxiago, behintzat ikasten ari naiz.

Hau da helburua, izugarri gozatzea denarekin. Oporretan, lanean, hondartzan, mendian, zure lagunekin eta zure “etsaiekin” kar, kar.

Ez da erraza eta entrenamendu handia behar da, emozioak krontolatzeko. Ez da kontrol mentala bakarrik, emozioak ere. Begiratu bizitzari alaiarekin eta amodioarekin.

Eta uste dut horrela hobeto biziko gara, nahiz eta baldintzak txarrak izan.

Bueno lagunok, laster arte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo. Azkena iritzia naiz eta U B1 20.00h-22.00 naiz. Eskerrik eta barkatu.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Nik ez dakit zenbat eguneko izango litzateke nire ametsezko oporrak, baina gutxienez 60 egunekoak: hilabete bat jarraituta hartzeko eta bestea urtean zehar banatzeko, ohiturarekin apurtzeko. Lehen hilabetean bidai bat ala bi egingo nuke herri urrun bat ezagutzera, eta banatutako oporretan hurbilago dauden norakoak joateko aukera izango nuke. Beste bat bidaliak egiteari buruz pentsatzen bai, baina beste egunak etxean geratzeko erabiliko nituzke.
Luzeago oprrak izatea bada langile guztiok nahi dugun gauza bat. Badaude herri batzuk non langileek badute oporretako egun gutxiago, baina hau ez da nire arazo. Nire lan egin behar dugu bizitzeko, ez alderantziz, eta gaur teknologiari ezker errezagoa da: lehen baino denbora gutxiago beharrezkoa da orain ia lanpostu guztietan. Orduan, eta gainera soldatak igotzen ez direla ikusi ta gero, enpresariek langileon ahaleginak konpentsatu dezakete aisialdian, eta horrekin gainera lanpostu berriak sortzen dira.
Beno ba, hurrengora arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo lagunok!

Niri oporretan joatea gustatzen zait. Oporretan egiten duzu normalean ez dituzu egiten gauzak adibidez herrira joatea, beste herrialde joatea... Gainera oporretan beti eguzkia bilatzen ditugu hondartzara joateko.
Guztiok orain idazten txiringito batean kopazo batekin iruditzen dugu ezer egiten, ze ondo. Baina errealitatera bueltatzen dugu eta euriarekin lan egiten gaude kar,kar,kar.
Oporrak oso motzak dira beti, luzea iruditzen dira baina gero azkar bukatzen dira.
Nik oporretan beste leku berriak ikustera gustatzen zaizkit eta bere ohiturak ikustea gustatzen zait.
Ikusiko dugu nora joango garen uda honetan kar,kar,kar
Beste momentu arte

A B1 Idoia 20:00-22:00

Anonimoa erabiltzaileak esan du...



Aupa lagunok!!!


Ba bai lagunok, uste dut okertu egin naizela lanbide aukeratzean, denok dakigunez irakaskuntza lanbideen onetariko bat da, irakasleek umeek beste oporrak dauzkatelako.

Nahiz eta utopia bat irudi, badakit lanean gozatzen den jendea dagoela, baina nire ustez, lanbide bat asko gustatzen zauizun arren, egunero aritu behar duzunean, azkenean betebehar batean bihurtzen da eta hasieran hobby bezalakoa zen lanbide hori agian ez da izango zeure gustukoa.

Horregatik, noizbait loteriari buruz edonorekin hitz egiten dudanean eta pertsona horrek lan egiteari ekin egingo duela esaten didanean, zoratuta dagoela pentsatzen dut, ba nik beti pentsatu dut bizitza laburregia dela lanean alferrik galtzeko. Honegatik guztiagatik, nire ametsetako proporztioa, textuan aipatzen den bezalakoa izango litzateke, hau da, bat edo bi hilabete gutxi gorabehera lan egiten eta gainerakoa oporretan, kontratu erreleboetan egiten den bezala.


Gero arte.

Rodri B2Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,
Zalantzarik gabe, opor luzeak askoko ametsa da. Nire ustez, ona da hilabete bat jarraian hartu ahal izatea, hots, zure hilabetea ez duzu zatitu behar izatea. Beste gauza bat, nire esperientzian, egun eteneko edo txandaka lanak higadura handiagoa sufritzen du. Batez ere, egun guztian zaudela lanean sentsazioa ematen duelako. Gainera, askotan ezin zara apuntatu beste aktibitatera;adibidez, ikastaroak, kirolak, hizkuntzak...

Bestalde, opor proportziorik egokiena pertsona bakoitzaren arabera. Niretzat, urtean oporretako hiru hilabetetan oso ondo egongo litzateke, segur aski, zoriontsuago lan egingo nuke.

Bueno, besterik gabe, laster arte,
Fidel B1 E6-8

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!!

Zenbat denbora idatzi gabe... Opor luzeak izatea guztion ametsa da zalantza barik. Nahi duzuna egiteko, bidai bat egiteko, familiarekin egoteko edo behintzat ohetik berandu altxatzeko.

Egia da irakasleak opor luzeak dauzkatela eta gehienok inbidia daukagu, baina haiek bere lanan beste gauza txarrak badituzte. Beste batzuk opor oso luzeak dituzte adibidez ministroak, diputatuak... eta hauen bizitza ez da bakarrik oporrak izatea, baita soldata onak ere.

Nire ustez opor proportziorik egokiena izango litzateke egutegiari buelta ematea. Hau da festa ditugun egunetan lanera joan eta beste egun guztietan OPORRAK! Betidanik amestu dut horrekin.

Laster arte!!

Iker L. B2-Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lgunok!!!

Nire kasuan, Fidelek esaten duen bezala da. nire lanean gauzarik onenak oporrak dira, egun asko daukat eta. Argi utzi nahi dut ez naizela irakaslea, beraz, irakasleen oporrak mito bat da, beste lekutan ia-ia oporrak berberak dauzkagu. “Txollo” bat dela aitortzen dut.

Nire ustez, denbora libre izatea, guztiok amets egiten dugunarekin gauza bat da eta jendeak gero eta garrantzitsu gehiago ematen du.
Ez dakit zein den opor proportsiorik onena, ziur aski bakoitzak bere neurria dauka. Neurea argi daukat, urte osoa. Nik handienarekin pentsatzen dut, loteria suertatuko litzaidakeela nahi dudana da honela inoiz ez nintzateke goiz altxatuko,

BERIS B2FIDEL