2016/05/06

FEDE KONTUA

Ez dut gai honetaz nire iritzia emango zuena ezagutu arte. Ez zaituztet baldintzatu nahi eta nik pentsatzen dudana zuek pentsatzea. Libre utzi nahi zaituztet, beti bezala. Hemen nahi duzuena idatzi ahal duzue, betiere besteen iritziak errespetatuz gero. 

Ez naiz itzulinguruka ibiliko eta esan nahi dizuedana esango dizuet argi eta garbi. Badago erlijio berri bat gure artean, protesta sozial bezala agertu zena, pastafarismoa deitzen dena. Bai, ondo irakurri duzue, pastafarismoa; pasta eta rastafarismo hitzetatik eratorria. Jakina, kasu guzti hauetan bezalaxe, Estatu Batuetatik etorritako kontua da eta pasta gurtzen dute. Benetan bitxia erlijioa. 

Esandakoa, zer deritzozue erlijio honi? Janari bat  gurtuko bazenute zein izango litzateke? Zergatik?

3 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Ba ni esan nahi nuke benetako fededun bat naizela.
Txikitatik, kristau erreligiotan hazi nintzen, erligio hori ezagutzen eta ikasten. Horrexegatik, adinduan ikusi nuen ez dudala inolako jaungoikotan sinesten, batez ere Biblia ezagutzen, eta apostata bihurtu nintzen (nire bataioa anulatu nuen Elizan). Biana denbora pasa ta gero, ezagutu nuen erlijio berri bat.
Karmakoa ondo iruditzan zidan, baian norbaitek asmatu zuen erlijio berri bat Estatu Batuetan kristauek duten poteren aurka: pastafarismoa. Bobby Henderson Kansas-ko Unibertsitateko kidea zen, eta idei hau garatu zuen "Kreazionismo"-ri aurka egiteko. EEBB estatu batzuetan, eta Kansas adibide bat da, Biblian agertzen den Munduko sorrera ikasten da eredu istoriko baten bezala, horregatik Henderson erabaiki zuen, frustatu bestean, beste erlijio parodiko bat sortzea. Ez naiz sartuko erlijio honen eredutan, zuen bidali dezakezue, baina esango nahi nuke asko gustatzen zaidala ideia, umore honekin egindako protesta bat delako, gero ta jarrailtzaile gehiagorekin: gaur egun estatu batzuetan benetako erlijio bat bezala onartuta dago, adibidez Austria eta Txekian.
Gustatzen zaidana da, esan dudan bezala, umore onekin espiritu kritikoa defendatzea, irreflexio aurrean. Horregatik gustatzen zain erlijio hau.
Eta zuek, deritzozue?

B1 A.T erabiltzaileak esan du...

Ai, ene... Pastafarismoa... Ez nuen orain arte inoiz entzun. Informazioa bilatu eta gero eta jakitean parodia bat dela hobeto ulertzen ditut izena eta helburuak.

Hala ere, berdin zait erlijio zaharra ala berria izatea; niretzat, "erlijio" hitzak berak dauka ezkorra esanahia, nahiz eta, kasu honen bezalakoa, parodia bat besterik ez izan.

Ikusi arte,

Unknown erabiltzaileak esan du...

Aupa lagunok!

Nahiz eta txikitatik salestar ikastetxe batean ikasi, ez naizela oso fededuna esan behar dut, guztiz kontrakoa naiz. Nire familian badadude batzuk oso fededunak direnak eta beste batzuk, ordea, ez hainbeste. Nik azken hauetakoa naiz.

Beti esaten dut gauza bera, 9 urte berriro izango banitu, ez nuke komunoia egingo. Urte horiekin ikusten duguna bakarrik opariak dira. Gainera entzuten dudan musika gehiena ez du fededuna izateari laguntzen. Esfortzu pertsonalan eta besteekin kabroi bat ez izatean sinesten dut.

Hau guztia esanda, ez nagoela erlijioaren kontra esan behar dut, salestarrek, adibidez, balore positibo asko transmititzen dituzte eta gauzarik garrantsitzuenetariko bat irakatsi nahi dute, pertsona ona izatea. Erlijio bakoitzak bere modura egingo du, baina hori da garrantsitzuena. Ez nago erlijioaren kontra, bakoitzak nahi duen gauzaetan sinetsi dezala, baina, auzokoa molestatu gabe eta kuestionatu gabe.

Amaitzeko, nire ustez, erlijioen arazo handienetako bat da zaharrak mantentzen direla egunero aldatzen den mundu honetan. Ez dira egoera berriei egokitzen, eta horrek jende gazte askoren errefusatzea eragiten du.

Beno lagunok, laster arte!