Gaur ez dakigu zer esan. Dena esanda
dago eta, gainera, azken orduko aholkuek edo gomendioek ez dutela ezertarako
balio uste dugu. Esan behar den guztia esanda dugu eta hamaika bider, gainera.
Beraz, idatzi bihotzez eta kitto!!!
Idatzizko azterketa larunbat honetan
egingo duzuenoi nola egin duzuen kontatzea eskatzen dizuegu eta azterketa egin
ez duzunok azterketa batean izandako pasadizoren bat kontatzera animatzen
zaituztegu.
6 iruzkin:
Aupa!
Beilatoki batetik nator, eta momentu filosofiko beatean izan naiz.
Aintzinako greziatarrek eta erromatarrek errepresentatzen zuten heriotza emakume bat bezala, Atropos deituta. Emakume horrek ez zuen ikusten, eta gizakien bizi-haria mozten zuen.
Ironikoa da, baian gure bizitza zehasten duenak heriotza da, une horretan gure bizi-haria zehastuta geratzen delako, hasiera eta amaiera batekin.
Ala beharbada ez, eta gure bizitza determinatzen duena une bakoitza da. Ea ba, erromatarrek ezaten (ala idazten) zuten bezala, "carpe diem", aprobetxa dezagun eguna. Ni saiatzen naiz, ta horregatik banoa kaña batzuk hartzera. Ondo izan, laster arte!
Erromatarrek ere zioten "alea jacta est" eta egoera honetan euren baiztapenak guretzat balio du. Bigarren azterketa eginda dago eta kurtsoan zehar egin dugun lana paper batean
idatzita dago. Esango dut gai errazak zirela, eta oso lasai egon nintzen azterketan, akats gutxi eta,garrantzirik gabe egitea,espero dut Orain bakarrik emaitzak itxaroten geratzen zaigu.
Aupa lagunok!!!
Bueno, bat gutxiago. Esan beharra daukat, nire ustez gaiak ez zirela batere zailak baina ez dut hitzik ere esan nahi badaezpada, Euskaltegian idazlana egin nuenean ez nintzelako irten sentimendu onekin eta gero ordea nahiko ondo egin nuelako. Horrexegatik, “El Señor de los Anillos” filmean esaten duten bezala: ez dut nahi ur molestatu.
Laster arte.
Rodri B2Fidel
(Atzo hasi nintzen hau idaztem¡n, baian gaur amaituko dut ;-))
Aupa!
Urte batzuk daramatzat hizkuntzak ikasten, baina gaur izan da nire lehenaldia horrelako azterketa bat egiten, hainbeste jendearekin... arkumeak hiltegirako bidean bezala!
Gutxienez ez naiz besteetan bezain urduri jarri, eta kasu horretan zirriborroa erabili dut (normalean "nire buruan" egiten dut). Ez dut uste bikainekoa izango denik nire azterketa, amaitu da gero konturatu naiz akats batzuk egin ditudala, baina larriak ez daitezela espero dut. Gustatuko litzaidake azterketa gainditzea, baina bakarrik froga bat bezala aurre egin dut, ez bizitzarako proba bat bezala, baina gainditzen badut, ba hobe niretzat.
Datorren hilabetean jakingo dugu.
Beno ba, sorte on besteontzat!
Ondo ibili!
Aupa lagunok!
Halako azterketa bat egiten dudan lehen aldia da, oposaketak bigarrena izango da. Hainbeste jende leku berberan gainditzeko gogo handiekin... nahiz eta egoera berria izan sortea izan dut eta ez naiz oso urduri jarri.
Klasean egindako beste idazlan bat zela pentsatu nuen eta horrek agian lagundu zidan. Ziriborroan pausoz pauso hitzak kontatu eta ideiak zerrendatu, idatzi, azterketa bi aldiz birpasatu eta etxera joan nintzen, hori bai, eskerrak ezabatzen den boligrafoa eraman nuen jaja. Espero dut dena ondo ateratzea...
Beno lagunok, laster arte!
Argitaratu iruzkina