2016/06/24

ONENA

Ona. Ikasturte ona izan da aurtengoa. Jende jatorra, ikasle finak eta, gehienak, langileak, oso langileak. Horrela gustura egiten dugu lan. Horrela lana eta ikasketak beste gauza bat dira. Sakrifizio handirik gabe etortzen gara lanera edo klasera.

Ordu asko eman ditugu elkarrekin. Bederatzi hilabetean gauza asko pasatzen dira klase batean, klase bateko lau pareten artean. Gozoak eta gaziak. Aurten, aitortu behar dugu, gehienak gozoak izan dira noiz edo noiz haserretu bagara ere. Dena arrosa kolorekoa ezin da izan. Une onak gehiago baloratzeko txarrak ere egon behar dira eta, zorionez, azken hauek aurten gutxi izan dira.

Dena bukatu den horretan bakarrik onak gogoratu nahi ditugu eta gonbidatzen zaituztegu klasean izan duzuen momenturik onena, dibertigarriena, hunkigarriena edo alaiena gurekin konpartitzera. Esan zein izan den aurtengo ikastaroan beti gogoan izango duzuen une hori.

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso zaila da une bat erabakia barregarria gure klasean, asko izan direlako.
Gure taldean bakoitzak bere "tiro" dauka buruan eta guztion artean primeran pasatu dugu. Izaera ezberdinak gehitu dugu eta kartoizko orquestra bat lortu dugu euskera hitz egiteko.
Hasieran desafinatu genbiltzan, bakoitzari bere gauzak kexkatzen zen eta helburu ezberdinak geneuzkan, baina geure zuzendari esker eta geure lanari esker, oso finduta amaitu dugu kurtsoa.

Dibertigarriena "champion" izan da nire ustez,gero eta eztabaida gogorrak lortu ditugulako.

Eskerrik asko musikoei, Iker, Nagore, Vicen, Paula, Toñi, Idoia, Rodri, Aitziber, Olga, Vanesa eta Ainhoa eta gure kartoizko orquestra zuzendariari, Fidel.

Ondo izan

BERISFIDELB2




Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Atzera begira jarriz gero, kar kar, ez da batere erraza erabakitzea urte honetako bakarrik une bat. Azkenean ea ea denetarik egin dugulako, ezta? “Terapiak”, eztabaidak, hitzaldiak, antzerki pizka bat… Baina niri ere eztabaidak izan dira gehien gustatu zaizkidanak. Hori bai, denari buruz hitz egin dugu… Kapaz izango ez nintzela pentsatu nuen, euskeraz izanda, baina azkenean bai, dena da posible.

Giro ona, oso ona gainera eduki dugu kurtso osoan gure klasean eta hau da gauza garrantzitsuenetariko bat astero klasera gogoz joateko. Maitek esan duen moduan, bakoitzak bere instrumentoarekin baina orkestra berberan. Hobeto jotzen da zuen ondoan, eta horregatik denoi eskerrak eman nahi dizkizuet.

Ondo pasa uda! Laster arte 

OlgaB2Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,
Hasteko ikastaro ona izan dela aitortu behar dut.Ikastaroko onena guztiok oso desberdinak ginela izan da eta aldaerak klasea aberastu du. Nahiz eta lagun batzuk bere parte hartzea funtzeskoa zen esperientzia asko bizi izan dituztelako, baina pixkanaka denok, lotsatienak ere, parte hartzen joan gara, hau "komandantearen" arrakasta da.
Zalantzarik gabe,giroa bikaina izan dela uste dut, izan ere datorren kurtsoa berriro ikusi ahal izatea espero dut. Nire kasuan piloa ikasi dut konturatu gabe, orduan, zer gehiago eska naitekeen.

Uda ona opa dizuet eta laster arte,
Adio
Fidel B1E6-8

B1 A.T erabiltzaileak esan du...

Kaixo, lagunok:

Gauza onak besterik ez ditut gogoratzen, egia esan, ez dut uste momentu txarrak edo gaziak bizi ditudanik... Izan ere, gero eta gehiago disfrutatu dut klasean ikaskideekin eta etxean ikasten nire kabuz.

Asko barre egin dut, batez ere ostiraletan, agian nekea gehiago nabaritzen zen edo ez dakit zergatik baina Fidelen ateraldiekin negar egitera heldu naiz.

Bereziki gogoratzen dut Marinaren hitzaldia, hunkitu egin ninduen...

Ummm, zalantzarik gabe une onak gehiengoa izan dira.

Mila esker denoi, ondo izan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, lagunok:

Ezin dut momentu bakarra aukeratu. Nire ikaskide eta irakaslerarekin oso gustora sentitu naiz. Momentu desberdinak egon dira. Adibidez, klasean asko barre egitea. Niretzat oso inportantea izan da, horrek lasaitu nau eta. Barre egitea negar egin arte osasungarria izan da.

Giroa jatorra izan da, asko ikasi dut eta nirengan konfidantza ere irabazi dut.

Eskerrik asko denoi, ondo pasa oporretan!

MF B1



Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Atzo dirudi lehen klasea izan zen eguna... Hasieran oso isilak geunden elkar ezagutzen ez genuelako, baina, denboraren poderioz klasekideak baino zerbait gehiagotan bihurtu gara, orain lagunak gara.

Segur aski faltan izango ditut momentu asko, baina berriro ikusiko garenez lasai nago. Asko ikasi dut kurtso honetan eta, gainera, oso ondo pasatu dut, giro oso ona egon baita. Beno lagunok, euskaltegi ondoan dagoen tabernan ikusiko gara ezta? Laster arte!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok:
Bai, nire ikaskideak Unaik esaten duenez, berriro klasean. Ni ere oso pozik nago iaz nire helburuak lortu nituelako eta espero dut kurtso hau ere gainditzea. Nahiz eta B2 maila zailagoa izan, ahal dudan dena egingo dut lortzeko.

Hasieran ez nekien zein eredua egin baina azkenean jardun biko eredua erabaki nuen onena dela uste dudalako. Bi egun astero joan arren, ziur nago gehiago ikasiko dudala. Gainera iazko irakaslearekin eta iazko ikaskideekin nagoenez, ez zait kostatzen klasera joatea oso gustura nagoelako. Denok oso jatorrak dira.

Klaseak hasteak pereza handia eman dit, baina poliki poliki nire lana antolatzen hasi behar dut ariketak ez pilatzeko. Euskara oso ondo hitz egiteko gogoa dut , beraz kurtso honetan gogor lan egin behar izango dut.

Beno datorren astean gauza gehiago kontatuko dizkigut.

Laster arte!!

HELEN B2 8-10 IDOIA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

KAIXO LAGUNOK¡ ORAIN DELA URTE BATZUK UTZI NUEN EUSKERAZ ETA BERRIRO HARTU DUT OSO POZIK ETA ILUSIOAREKIN .ESPERO DUT GAINDITZEA ETA ONDO KLASEAN PASEATZEA,NAHIZ ETA ORDENAGAILUA EZ DA NIRE LAGUNA ETA BERAREKIN TXARTO KONPONTZEN DUT ,SAIATUKO NAIZ ONDO EGITEN.MOMENTUZ BIHARKO MINTZAMENA PRESTATZEN ARI NAIZ ETA HORREXEGATIK IDAZTEN UTZIKO DUT ,LASTER ARTE

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

KAIXO LAGUNOK¡ ORAIN DELA URTE BATZUK UTZI NUEN EUSKERAZ ETA BERRIRO HARTU DUT OSO POZIK ETA ILUSIOAREKIN .ESPERO DUT GAINDITZEA ETA ONDO KLASEAN PASEATZEA,NAHIZ ETA ORDENAGAILUA EZ DA NIRE LAGUNA ETA BERAREKIN TXARTO KONPONTZEN DUT ,SAIATUKO NAIZ ONDO EGITEN.MOMENTUZ BIHARKO MINTZAMENA PRESTATZEN ARI NAIZ ETA HORREXEGATIK IDAZTEN UTZIKO DUT ,LASTER ARTE

CRISTINA