Koitaduak xentimorik ez, baina edadeko bizio guztiak zituen.
Barre egiten genion, baina ez zen inoiz falta behar zuena emateko prest zegoena.
Mahai-futbolean beti egiten genion lekua, zigarro-mutxikinak (pibiak)
berarentzat ziren eta eskotean pagatzen genuenean berea ordainduta beti egoten
zen. Kabroiak, baina bihotz onekoak!
Amets egiten zuen. Ametsetan nahi duguna gara. Bere
ametsa amerikanoa izatea zen, amerikano diruduna izatea. Pelikuletan agertzen
diren amerikanoak, diruz josita dauden amerikanoak.
Egun batean herritik joan zen kanpora lan egitera.
Gurasoek eraman zuten. 80. hamarkadako industria birmoldaketa eginda, aitak lan
egiten zuen enpresak ateak itxi eta beste leku batera joan ziren ogi bila.
Ez genuen bere berri izan hurrengo urteetan, duela ez asko, udaberriko egun eguzkitsu
batean, mahai-futbolean jolasten ginen lekura postal bat heldu arte:
Kaixo, lagunok:
Eskerrik asko denagatik.
Eskerrik
asko mahai-futbolean utzitako lekuagatik.
Eskerrik
asko zigarro-mutxikinengatik.
Eskerrik
asko eskotean nire ordez jarritako diruagatik.
Eskerrik
asko, benetan, nire lagunak izateagatik.
Ametsa
bete dut, orain benetako amerikanoa naiz.
Besarkada handi bat.
Donald
Oharra:
amerikanoagoa izateko aldatu dut izena. Daniel ez zen amerikano dirudun batek
izan dezakeen izena. Bye, bye my friends.
Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak egin berri
dituztenez, lagun horren istorioa etorri zait burura. Horrelaxe ikusten
genituen amerikarrak, dirudunak batez ere. Eta zuek, nola ikusten dituzue amerikarrak? Zer gustatzen
zaizue eta zer ez? Zer deritzozue Donald Trumpi?
6 iruzkin:
U B2 JB
Kaixo lagunok:
Inoiz ez zaizkit gustatu amerikarrak. Testuinguru honetan amerikargatik Ipar Amerikakoak direnak ulertzen dut.
Niri betiko gustatu zaizkit indioak. Baina aztertzen dut txikitan filmetan gehien gustatzen zaidana John Wayne zela dotorena zen eta, baina urte batzuk eta gero indioekin joan nintzen. Nire iritzian onenak dira.
Nik ezer ez daukat amerikarren aurka, amerikar pertsonekin eta ez zaidana gustatzen bere kultura da. Anbizioa, lehia, lan egiteko bizitzea, edonor leku altuenaraino iritsi ahal da muturra baduzu… etiko balioak ez direla nire gustukoa.
Eta Trump amerikarrena ematen du.
Amerikar gizartea ez da ona jenderentzat eta bizitzeko ere, desberdintasuna handia sortzen duelako. Pertsona trebatua bazara, ondo biziko zara, baina gaixo bazaude edo ez zara hain trebatua… izorratuta zaude. Gizarte apur gupidagabea bat da. Amerikarrak bere gizarteaz harro daude eta esaten dute aukeraren herria dela, baina uste dut eta hórrela esaten dute estatistikek gezurra dela. Normalean pobrea jaiotzen bazara, hórrela geratuko zara.
Hemen, Euskal Herrian zorionez eta momentuz problemak dauzkagunean gizarteak zaintzen gaitu, baina han pikutara zoaz.
Eta nire iritzia amaitzeko abesti polita kantatuko dizuet: “Baina orain nahiago nuke indio banintz abokatu inportantea baino”.
Bueno lagunok. Laster arte.
AMETS AMERIKANARRA
Amerika,Amerika herri berri ederra ,amets betetzen dutenean ,Nino Bravoren abesti baten hitza zen.
Agian ,garai hango batzuentzat horrela izan zen.Gaur egungo Amerika,gutxienez, desberdina da.
Inoiz ez naiz egon amerikan, bakarrik komunikabideen bidez ezagutzen dut,baina esan daiteke oso,oso patriotak direla, eta harro sentizen direla amerikarrak izateagatik.
Edozein momentutan aprobetzatzen dute esateko.Baina zalantzak dauzka herri hori buruz.
Zergatik edozein etxetan aurki dezakegu arma bat, eta umeren bat erabiltzea?
Zergatik heriotza zigorra onartuta dago?
Zergatik dago zentsura ?Eta amaitzeko,zergatik pertsona xenofoboa eta matxista izatea heldu da?Zalantzak dauzka ,Herri hori buruz,benetan,
Kaixo, guztioi:
Nire kasuan ez dut amerikarrik ezagutzen eta nire ideiak asmatuta daude edo telebistan agertzen diren gauzak dira. Egia edo gezurra? Nahiko egia den susmoa dut.
Honela adierazten dut amerikarrek elikadura txarra daukatela eta pertsona lodiak ugariak direla. Politiko-ikuskizunak ere asko gustatzen zaie eta txapelekin edo apaingarriekin agertzen dita hautagaiei bultzatzeko. Hiritar asko aberatsa da eta diru askorekin bizi da baina eskalari asko kaleetean ere bizi da. Ez dago mediku segururik eta eskubideak ez dira guztientzat. Bakarrik balio du diru eta diru asko daukazunean.
Amerikan jaioteaz eta bizi izateaz oso harro daude eta uste dute herri hori munduan onena dela. Trump gizon aberatsa da eta bere ingurunean gizon eta emakume aberatsak daude. Ez dago zer ikusi jende arrunta eta pobrerekin. Ideia arrazista eta fascistak dauka. Bere herria munduaren nagisia dela uste du eta ez du sinesten klima aldekean.
Gaixo hauek!
kaixo denoi:
Istorio polita dirudi Donald izena irakurri baino lehen,baina egia da eskerrak eta eskerrak eman eta gero nahi duena egingo du jendearekin.Pertsonai hauek debekatuta eduki beharko dute lehendakaritza baina gizarte honetan argi dago pertsona ona izanez gero ez zarela helduko lehendakaria izateko.
Bueno ba amerrikarrei buruz zer esango dut,batzuk ziur aski ez dute nahi lehendakari honi baina ez daukate beste erabakia lau urte arte,gizajoak.
besterik gabe,hurrengora arte.
agur
Nire ustez amerikarrak oso modernoak dira. Hain modernoak dira non modernoz pasatzen diren. Beren arropa arraroekin eta era guztietako oinetakoekin joaten dira, eta zer? Inolako konplexuekin, ez arropagatik, ez haien pentsamenduagatik, ezta haien pisuagatik. Amerikarrak bakarrak dira, "pioneroak" teknologietan eta oso azkarrak.
Ez zaidana gustatzen da guk baino soldata altuagoak dituztela, baina zera, bertako bizitza baita ere da garestiagoa.
Bukatzeko, Trumpi buruzko zerbait esango dut: oso ondo marraztu zutela Simpsonseko seriean. Besterik ez.
Fidel B2.
Arrotzerri, otserri.
Kaixo lagunok!
Hasteko, politika ez zait gustatzen,beraz, ez dakit asko Trumpen gainean. Komunikabideek publizitaterik onena egin dutela argi dagoena. Esaterako, "astakeria" esaten zuen Kate guztietan ateratzen zen. Suposatzen dut hari gustatzen zitzaiola eta egunero debalde publizitatea izan du.
Bestalde, estadistiken arabera ez zen irabastea izango, baina hor dago. Boterea gustatzen bazitzaion bere ametsa lortu du. Alabaina, nire ustez, populazioak bozkatu duela kezkagarria da. Hortaz, zer pasatzen ari da?
Trump, berez, pertsona agintzailea, matxista, xenofoboa, aurreahaltsua...da. Nor imajina ahal duen norbaiti izaera honetaz herri bat zuzentzea. Ikusiko dugu zer gertatuko den, baina ekaitz gogorrak iragartzen ditut.
Bueno, besterik gabe, ondo izan
Fidel B2E6-8
Argitaratu iruzkina