29, 29 urteko aldea dute Melaniak eta Donaldek, eta 29
urteko aldea dute Frantzian lehen dama
izan daitekeenak eta lehen ministroa izan daitekeenak, baina bigarren kasu
honetan emakumea da zaharrena.
Ez da oso ohikoa emakumea gizona baino zaharragoa izatea,
baina egon badaude kasu batzuk, eta Frantziako lehen bikotearena da azkena.
Jendeak gaizki pentsatzen du gizona zaharragoa denean, baina emakumea denean...
askoz gaizkiago. Emakumea gazteagoa denean, ustezko maitasun harreman horretan
dirua dela lotura esaten da, baina gizona gazteagoa denean, zein da lotura?
Eskolan maitemindu zen, bere irakasleaz, lengoaje
irakasleaz. Emakumea ezkonduta zegoen eta pare bat seme-alaba zituen, oker ez
banago. Mutikoaren gurasoek, semearen aferaz jabetu zirenean, Parisera bidali
zuten. Herriko eskola utzi zuenean, bueltatuko zela eta berarekin ezkonduko
zela esan zion.
Esan eta urte batzuk pasa ondoren bete zuen esandako hura.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina