Gaurko egun batez (urriak 4), bueno… atzoko egun batez, baina
duela 10 urte, abian jarri genuen blog honetako lehenengo sarrera, inolako pretentsiorik
gabe, bakarrik zerbait erakargarria eta, era berean, dibertigarria sortzea
genuen helburu. Ez dakigu lortu dugun, … eta dugun esaten dugu Euskerabili denon artean egiten dugulako, zeuek
ere egiten duzuelako.
Hamar urteotan asko izan dira zuen iruzkinei esker egin
ditugun barreak, asko izan dira zuek kontatutako pasadizo barregarriak eta,
jakina, ez hain barregarriak. Apurka-apurka eman diogu forma proiektu honi eta
apurka-apurka lortu dugu honaino heltzea, orain garena izatea. Ez da erraza
izan, baina gauzak gustura egiten direnean errazagoa izaten da. Aitorpen
txikitxo bat: noiz edo noiz pentsatu dugu dena bertan behera uztea, baina … ez
dakigu ondo zergatik … eta jarraitu egin
dugu aurrera, orain ospatzen ari garen 10 urte hauek bete arte.
Beraz,
ZORIONAK!!! ea datozen urteotan elkarrekin
bidea egiten dugun, elkarrekin barreak egiten ditugun.
Loreak, pastelak eta xanpaina alde batera utzita, has
gaitezen kurtso berri honi dagokion sarrerarekin. Eta
lehenengo sarrera honetarako bururatzen zaigun gaia urtebetetzeak da: zein izan
da zuen urtebetetzerik onena? Zergatik izan da berezia? nola ospatu zenuten?
4 iruzkin:
ZORIONAK!!
Nire urtebetetzerik onena aurten izan da. Martxoaren 21ean da, eta egun horiek ez zuen ezer ez berezirik baina asteburuan ospatzerakoan denok elkartu ginen. Nire ilobak bi urte ditu eta nire ahizpeen oparia eraman zidan esnatu nintzenean. Gauez nire mutil lagunak afaltzera gonbidatu ninduen eta beren oparia eman zidan.
Amaia (B2 Idoia)
Nire urtebetetzerik onena duela bi urte izan zen.
Irailaren 8an da eta beti bezala etxean elkartu ginen guztiok etxean bazkaltzeko.
Geroago, opariak eman zizkidaten .
Amaitzeko, gauean, nire neskalagunarekin afaltzera joan nintzen Bilbora.
Nire urtebetetzea irailaren 8an da. Orain dela 2 urteko urtebetetzea hoberena izan zen niretzat. Nire gurasoek eta nire ahizpak esnatu ninduten, gosari goxoa prestatuta zegoen niretzat.. Opariak etxetik bilatzen hasi nintzen, hauek aurkitzen nituen bitartean, nota bat zegoen, hurrengo oparia non bilatu behar nuen lekua adierazten zutena. Eskolako lehenengo eguna zen, eta nire lagunek oso pozik jaso ninduten. Eta afariaren momentuan, nire familiarekin elkartu nintzen. Azkenik, asteburuan nire lagunekin ospatzera joan nintzen.
Itziar Mena (B2 IDOIA)
Argitaratu iruzkina