2020/04/01

18. EGUNA: HORRELA BAI!!!

Horrela bai!!! Horrela pasako nuke nik berrogeialdia, eta beharrezkoa izango balitz denbora luzeago.

Horrela bai!!! Kexarik ez. Baina, zoritxarrez, hori bakarrik batzuen esku dago, edo hobeto esanda bakarrik baten esku dago. Ez gara berdinak eta ez gara inoiz berdinak izango. Aditu askok, azken egunotan, esaten digute koronabirusa bezalako gaixotasunak oso gaixotasun demokratikoak direla, guztioi berdin eragiten digutela. Bai, eraginean, agian, berdinak izango gara. Birusak ez du bereizketarik egiten: hau aberatsa da eta libre, edo hau pobrea eta kutsatuta. Kabroi hori kabroia da, baina demokratikoa.

Demokratikoa ez dena berrogeialdia pasatzeko modua da, bestela galdetu Thailandiako erregeari. Herritik hanka egin eta Alemanian dago, luxuzko hotel batean bere harenanekin, hogei emakumerekin. Horrela bai!!! Imajinatzen duzue zuen burua han hogei emakumerekin edo gizonekin… Hemengoak garenez eta imajinatzea denez, ziur aski, berrogeialdia berrogeirekin hobeto.

Zer iruditzen zaizue Thailandiako erregeak egin duena? Berrogeialdia famatu batekin pasatzeko aukerarik izango bazenute, norekin pasako zenukete? Zergatik?

14 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai, hori bada ondo pasatzea berrogeialdian. Dena den, egun batzuk pasa ondoren ez dakit nik.

Nik Brat Pittekin egongo nintzateke. Txikitatik maite dut. Oso polita da eta ez da aktore txarra. Entzun dut ez da oso garbia eta hori berrogeialdian arazoa izan daiteke. Baina berekin pasatuko nuke.

Maite

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Hori bai modu on bat berrogeialdia pasatzeko, baina nik uste dut pare bat egun eta gero oso aspergarria izango dela, guztioi pasatuko da hori.

Ni Christopher Nolan egongo nintzateke. Horrela, eskatu ahal lioke bere filmak azaltzea, oso zailak dira ulertzeko. Gainera, nire filmako direktore gogokoena da. Honekin, hitz egin ahal gara egunak eta berrogeialdia azkarrago pasatuko da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez gobernante guztiak gauza bera egiten dute,batzuk bere herrietan ezkutuak daude,beste batzuei ordea,ez zaienez axola beraiengandik zer esaten duten, atzerrira joaten dira
Eta seguruenik sukaldari ospetzu batekin pasatuko nuke berrogeialdia,egunero gauzak deserdin batzuk dastatzea eta ezer egin gabe,hori ez dauka preziorik

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoei!
Valentina naiz.
Ba egoera horietan benetan pertsonak nolakoak diren ikusten dugu, batzuk oso berekoiak eta beste batzuk oso solidarioak.
Nik uste dut berrogeialdia David de Jorgerekin pasatuko nuela, horrela janaria prestatzen ikasiko nuen, gainera oso divertigarria iruditzen zait.
Besarkada handi bat

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!
Ze ausarta hogei emakumeekin batera!
Garai honetan pasatuko nuke Dr. Houserekin, erabilgarria izan ahal delako bere zorakeria konponbide ona lortzeko...!

Ane erabiltzaileak esan du...

Gaiki iruditzen zait pertsona hori egin duena, ia nazioarteko mailan berrogeialdia deitu bada, betetzeko da, eta ez jauzi egiteko. Diru asko eta potere asko eduki arren, legeak bete behar dira. Denok nahi duguna egiten badugu ez litzateke pandemiaren arazoa konponduko, baizik eta gehiagora joko luke.

Nire eskuetan egongo bazina norekin pasa nahi dudan berrogeialdia nire familia osorekin egotea aukeratuko nuke. Horrela ziur egongo nintzateke denok seguru eta elkarren lagun gaudela.

Ainhoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo talde!! Gero eta gutxiago falta zaigu normaltasunera bueltatzeko. animo!!

Bueno, berri hau irakurrita, enkabronatu naiz, asko gainera. Ekintza horiekin ikusten da gizartearen berekoikeria. Salvése quien pueda, ez?? Nire amonak esaten duen bezala. Eta nire amona aipatuta, konturatzen naiz zenbat behar ditudan bere musuak, besarkadad eta bere aholkuak. Berrogeialdian norekin egotea aukera izango banu, dudarik gabe nire amoneekin egongo nintzateke.Haiek etxean daude, bakarrik, beldurtutak..eta beste batzuk,hainbeste emakumeekin ondo pasatzen.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Hau portaera lotsagarria, errege horiena! Jakina, denok ez gara berdinak, baina batzuk ... batzuen nagusikeria benetan gehiegizkoa da! Halaber, hotel batean hogei emakumerekin hainbeste egun egotea benetako pagotxa ez zait iruditzen; agian gaztelu zoragarri batean geratu izango balitz ...

Nik ere sukaldari famatu batekin pasatuko nuke berrogeialdia, oso errezeta bereziak prestatzen ikasteko.

Ondo izan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!

Lotsagarria iruditzen zait Thailandiako erregea egin duena. Orokorrean, haserretzen nau ikusten dudanean nola pasatzen dute konfinamendua famatuak edo dirudunak, nire etxea haiena bezain handia balitz, hobeto pasatuko nuke konfinamendua, noski.

Nire kasuan ez nuke famatu egongo konfinamenduan, nahiago dut nire mutilarekin edo nire familiarekin egon. Nahiz eta batzuetan zaila izan, nahiago dut ezagutzen dudan pertsonekin egon.

Samantha.

ANA erabiltzaileak esan du...

Inportantena ez da besteek egiten dutena, garrantzitsuena une honetan egiten dudana da.
Aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak beti egongo dira. Konfinamenduak ez du kutsatu egiten, ez hotel batean, ez 10 emakumerekin, ez diruarekin...

Bestalde, berrogeialdia landetxe batean sail handi batekin pasatzea gustatuko litzaidake, arazorik gabe atera ahal izateko.

Ana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lotsagarria bai!! Jarrera honek islatzen du zein errege edo pertsona mota den, eta, suposatzen dut, etorkizunean bere herriak kontuan hartuko duela.
Nire ustez, egoera zail hauekin, maite duzun jendearekin egotea dirua baino garrantzitsuagoa da. Bistan dago etxe handi bat izateak laguntzen dizula berrogeialdia hobeto eramateko, baina , egia esaterako, benetan ez dit inbidiarik ematen bizitza horrek.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, Edurne naiz:
Kasu honetan Thailandiako erregea da baina edozein errege edo pertsona garrantzitsu izan daiteke mundu honetan.

Berrogeialdia baserri batean pasatzea gustatzen zait, famila eta guzti, aire zabalean egon ahal izateko Eta askatasunez mugitu ahal izatea pixka bat .Gauzak beti bezala baloratzen dituzu kentzen dizkizutenean

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!
Bai, entzun nuen telebistan Thailandiako erregea Alemaniara joan zela berrogeialdia bere harenarekin pasatzera. Egia esan, penagarria iruditu zitzaidan. Tailandiako jauregian geratu beharko luke, eta, nire ustez, ez da gaizki egongo.
Nik berrogeialdia pertsona famatu batekin pasatzea aukeratuko banu, norbaitekin hitz egin eta une on bat igarotzeko aukera izango nuke. Adibidez: Bill Gates-ekin, Dani Rovira-rekin, José Mujica-rekin.
Natalia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, egoera horietan ikusten da pertsonak nolakoak diren. Gainera, kalean super majoak eta onak izan gaitezke, baina etxean denok ditugu gure maniak.
Ni denbora gehiagoz giltzapetuta geratuko banintz, nire lagun eta familia guztiekin geratzea gustatuko litzaidake, nahiz eta haiekin nazkatuta amaituko nukeen.
Pertsona ospetsuei dagokienez, Aron Piperrekin geratzea gustatuko litzaidake, telebistan ikusi dudanez,oso atsegina eta pertsona ona delako. Gainera, oso ederra da!

Dánae.