2020/04/02

19. EGUNA: ERRONKA HANDIA

Konfinatuta gaudenetik gero eta gehiago dira famatuek eta hain famatuak ez direnek proposatzen dizkiguten erronkak. Batzuk errazak izan daitezke, baina beste batzuk, argi dut, trukatuta daude; ezinezkoa da hori egitea, ezinezkoa, behintzat, neuretzat.

Oso trebea ez naiz, bueno, nahiko baldarra naiz eta kosta egiten zait abilezia eskatzen duten gauzak egitea, batez ere, orekarekin eta esku-trebetasunekin zerikusia duten gauzekin. Oso saiatua naiz eta, zergatik ez, burugogorra ere bai. Gauza bat egiten hasten naizenean, bukatu behar dut. Ezin dut utzi amaitu gabe. Bukatu egin behar dut.

Erronkak handiak ala txikiak erronkak dira. Eta gainditzen ditugunean izugarria da. Horregatik, orain etxean egun osoa eman behar dugunean, erronka bat gainditzea proposatzen dizuet. Zuek aukeratu zein: txoko batean botata dituzuen disko guztiak ordenatzea, patata tortilla egiten jakitea, euskarazko aditz-laguntzaile guztiak behin betiko ikastea, etxe osoa garbitzea,… nahi duzuena. Nik atzo aurkitu nuen 3D puzzlea egingo dut, bai ala bai.

Zer iruditzen zaizkizue, batez ere, Interneten proposatzen dizkiguten erronkak? Inoiz egin duzue erronkarik? Zein izango da egin nahiko zenuketen erronka?

11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,

Orokorrean tontakeria bat iruditzen zaizkit Interneteko erronkak, baina helburu solidario bat badute ez.

Nire erronka izango da gaurtik aurrera bizikleta estatikoak 20 minutu pasatzea. Nire mutilagunak oparitu zidan orain dela urte batzuk eta egongelako txoko batean daukat estretanatu gabe. Bueno, esango dizuet egiten dudala ala ez.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Maite naiz, ahaztu zait.

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, Internetan dauden erronkak orokorrean dauzkate trikimailu txiki bat eta horregatik, niri ez zait asko gustatzen horrelako erronkak egitea. Horregatik, puzzleak egitea edo horrelako gauzak egiten dut. Honekin, nire burmuina lantzen dut eta denbora pasatzeko ere balio du. Gainera, ez naiz oso trebea beste motatako erronketan eta horregatik, bakarrik hau egiten dut. Orain, nire anaia eta biok egiten ari gara 1000 piezako puzzle bat eta futbol zelai bateko 3d puzzlea eta espero dugu berrogeialdia bukatu baino lehen amaitzea puzzle biak.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Ona da erronka edukitzea berrogeialdia pasatzeko. Duela hilabete asko ez dut liburu bat irakurri batzuetan aspergarriak iruditzen zaizkidalako. Hau izan ahal da nire helburua, hastea eta bukatzea liburu bat. Onartzen ditut gomendioak...

Laster arte!

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Nire lagunak eta biok buruhausgarriak bidali genituen washap bidez eta dibertigarriak iruditzen zaizkit. Baina nite erronka da: lanaren ondorioz lehen astirik izan ez dudan liburu guztiak irakurtzea, eta asko dira.
Baina poliki poliki, lortuko dut.
Laster arte!
Valentina

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Interneten dauden erronkei ez diet kasurik egiten, ez zaizkidalako gustatzen eta, gainera, ez naizelako trebea zerbait erakusgarria egiteko.

Egia esateko, niretzat eguneroko zereginak dagoeneko behar baino erronka nahikoak dira!
Baina,adibidez, armairu batzuk ordenatzea helburu bat izango da aste hauetarako; ea lortuko dudan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Egia da jendeak, oro har, erronkak jartzen dituela Interneten. Batzuk besteak baino interesgarriagoak dira. Argi dago une honetan etxean gaudela, denbora gehiago dagoela irudimena sustatzeko, eta jendeak lehen egiten ez genituen gauzak egiten dituela.
Onartzen dut batzuetan inbidia ematen didatela pertsona batzuek egiten dutenari, baina uste dut ikusten dugun guztia ez dela errealitatea.
Nire kasuan, normalean, ez diet egiten Interneten ikusten ditudan erronkei, baina aste hauetan on line bideoen bidez ariketa fisikoa egiten eta denbora faltagatik lehen ezin nituen gauzak prestatzen aritu naiz: ogia, lasagna, gozogintza,… Gutxi hobe ezer ez baino!
Natalia

Olatz erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztiei!

Zer moduz konfinamendua? Oraindik aste batzuk geratzen zaizkigu, baina animo!
Niretzat, orokorrean, lelokeria bat iruditzen zait. Egiten duen jendeak, bakarrik egiten dute besteak bezala izateko, "postureoagatik".

Niri askotan erronka bota didate, baina oso burugogorra naizenez eta lortu arte ez naiz gelditzen, eta oso astuna izan naiteke, nahiago dut ez egin.

Beraz, beste batzuentzat erronkak; sare sozialetan ikus dezakegun bezala, gero eta jende gehiagok egiten ditu.

Ondo izan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da egun hauetan probak egiteak etxean gauden bitartean erlaxatzen lagun diezagukeela.
Batzuk oso dibertigarriak dira, baina beste batzuk nekatu egin gaitzakete.
Egun hauetan gehien erabiltzen diren bideoak ariketa fisikoenak dira, ezin dugulako atera eta horri esker konturatzen ari gara gure gelan, egongelan, sukaldean... hori ere egin dezakegula.
Niri proba hauek gustatzen zaizkit, horrela erlaxatu zaitezke eta lehen egin ez zenituen gauza berriak egiten dituzu.Gehien gustatzen zaizkidanak instagramekoak dira, ez bainaiz mugitzen.

Laster arte!

Dánae

ANA erabiltzaileak esan du...

Egia esan, erronkekin funtzionatzen dut. Orain urte asko konturatu nintzen dena hobeto nindoala erronkekin. Eta ordutik aurrera, hasten dudan guztia amaitzen dut. Burugogorra naiz eta trebea ere bai. Arte ederrak ikasi nituen eta gehiago gustatzen zaidana eskuekin gauzak egitea da.
Hala ere, konfinamendu honek mina ematen dit. Alferkeriak harrapatu nau eta ahalegin handia egin behar dut lan egiteko. Ziur nago laster dena normalitasunara itzuliko dela. Ez kezkatu!!!

Bestalde, ez dut facebook erabiltzen. Ez dut ezaguna izan nahi eta ez zait bidatzen dituzten gauzak egin gustatzen. Ez nago besteak egiten dutena adi. Gustatzen zaidana egin nahi dut eta nahi dudan momentuan egin nahi dut. Anarkikoa ala librea???

Ana

Marina erabiltzaileak esan du...

Gehienek esaten dutenez, normalean mota hauetako erronkei ez diet kasurik egiten. Baina orain desberdina da. Batzuetan, batzuk egiten ditugu batez ere gure alabarekin lotuta badaude. Dibertigarriak izan daitezke.
Nire aldetik esango dut, nahiz eta denbora asko ez izan, liburu bat lortu dut! Hasi nintzen orain duela bi urte. Hobe berandu inoez ez baino.