Esan beharra dut oso landuak dituztela
koreografiak eta, benetan, miretsi egiten ditut, ez baita erraza egunero abesti
bat aukeratzea, abestiari dagokion arropa jantzi eta, are gutxiago, koreografia
primeran egitea. Imajina dezakezuenez, jarraitzaile mordoa dute eta hauek iruzkinetan
eskerrak ematen dizkiete egiten duten lanagatik eta era horretan
entretenitzeagatik.
Pozgarria da benetan berrogeialdi puta
hau alaitzen digun jendea egotea eta umore apur bat jartzea bizi dugun egoera
latz honi. Baina, egia esan behar badizuet, ez dakit ausartuko nintzatekeen
hori egitera, barregarri geratzeko beldurra edo. Zuek animatuko
zinatekete halako bideoak egitera? Edo beste zerbaitera? Badakizue abesten?
Inoiz abestu duzue jendaurrean?
Beren bideoak ikusteko hementxe duzue
lotura: https://www.facebook.com/540421775/posts/10156860866331776/?sfnsn=scwspmo&extid=o9Vt1TWGUJjlCFDO&d=n&vh=i
17 iruzkin:
Kaixo,
Bidioak ikusita ez dakit zer pentsatu. Alde batetik, meritu handia daukatela uste dut eta humore ona ere bai. Baina beste aldetik erridikulua egiten dutela iruditzen zait ere.
Nik orain, beno, inoiz ez dut ondo abestu. Eskolako koroan abesten nuen eta ez dut ulertzen zergaitik, oso txarto abesten dudalako. Eskola erlijiosoa zen eta mezatan abesteko esan zidaten eta abestu nuen. Asko ginen eta beharbada ez zidan entzuten.
Animo, gutxiago falta zaigu!!!
Maite
Nik ez nuke egingo horrelako bideorik, nik bakarrik abesten edo dantzatzen dut alkohola edatu ondoren. Nire kasuan, ez dakit danzta egin edo abestu, etz ez dut inor abestu jende aurrean egoera normal batean. Jakingo banu bai abestuko nuke jende aurrean, baina denbora honetan pentsatsen ari naiz lagun batekin sukaldeko kanal bat irekitzea.
Kaixo guztioi!
Ez zait interesatzen Interneten agertzea, ez facebooken, ez instagramean, gainjartze publiko hori ez zait gustatzen.Ez dut profil publiko altua izan behar, ez dut ezer saldu behar, beraz, ez naiz agertzen.
Baina abestea asko gustatzen zait, eta gainera oso ondo egiten dut. Nerabezaroa astebururo pasatu dut mendira igotzen gitarrarekin eta nonahi kantatzen.
Hasieran lotsa ematen zidan, baina egiten jarraitu nuen, eta inguruan 200 lagun baino gehiago zituen talde batean abestera iritsi nintzen.
Musikak lasaitu eta hunkitu egiten nau, gure emozioak kudeatzeko baliabiderik errazena da, eta beti funtzionatzen du.
Agur bero bat
Valentina
Kaixo guztioi!
Benetan ez zaizkit gustatzen halako bideoak ikustea eta jakina ez egitea! Ez naiz hain ausarta. Agian irakutsiko nuke zerbait eskuz eginda besteei irakusteko, hori bai, baina besterik ez.
Gainera, oso txarto abesten dut baina nahiko nuke ondo egitea. Hamar urterekin musika ikasi hasi nintzen baina pianoaren notak entzutean oso txarto ulertzen nituen, hor ez daukat etorkizunik...
Laster arte!
Kaixo guztioi!
Orain egingo ez nukeenaz hitz egin dezaket.Ez nuke horrelako bideorik egingo interneterako. Ez da kantatzen eta ez da dantzatzen, eta ez dut hainbeste irudimenik egunero emanaldi bat egiteko.Egia da, halaber, ez ditudala horrelako bideoak ikusten ni ez naute entretenitzen
. Nahiago dut beste gauza batzuk egin edo ikusi entretenitzeko
Agur
Edurne
Ba nik badut lehengusu bat egunero antzeko zerbait egiten duena. Egun osoa ematen du ikuskizuna prestatzen, soinekoa, koreografia eta gainerakoak eta esan behar dut oso ondo geratzen zaizkiola.
Ni ez naiz hain ausarta, are gehiago, nahiko lotsagarria naiz, baina aitortu behar dut noizbait, larunbaten batean, gaueko ordu txikietan eta alkohola hartu ondoren, karaoke batean abestu izan dudala, eta, egia esan, nahiko ondo egiten nuen.
Kepa
Asko gustatzen zait jende desberdina egotea. Trebetasun berezia duen jendea dago eta gero dago lotsarik ez duen eta guztiarekin ausartzen den jende hori guztia. Bizitza oso dibertigarria izan daiteke. Batzuetan ikusten ditut barre asko eragiten didaten bideo barregarriak (https://www.facebook.com/Rolloid/videos/10155438839372048/).
Bestalde, nahi duena egiten duen jendea asko gustatzen zaidan arren, nik ez dut sare sozialetan agertu nahi, ez dut ezaguna izan nahi. Facebooken eta Instagramen jartzen ditut margotzen ditudan koadroak, eta gutxi gehiago. Eta dutxan bakarrik abestu.
Ana
Kaixo:
Nik esan behar dut bideo horiek ez zaizkidala gustatzen eta normalean gauza horieri ez ditut erraparatzen. Baina, hala ere, nik miretsi egiten ditut besteen saiakerak gu alaitzeko.
Gainera ez naiz sare-sozialzalea, ezta abeslari edo dantzari ona ere. Gaitasuna horiei benetan inbidia diet. Berriro jaioko banintz edo bizitza berria edukiko banu, musikari eta dantzari ekingo lieke, zalantzarik gabe!
Ondo pasa oporretaren azken eguna.
Kaixo:
Nik es nituzke bideo horiek egingo oso lotsatia naizelako. Aldi berean uste dut, coronavirusaren egoera kontuan izanda bideoak egitea ondo iruditzen zait batez ere ez aspertzeko. Bestetik, bideok lan asko daramate atzetik, koreografia prestatu, arropa berezeia jantzi... Nik oso alferra naiz eta gauzak aurretik prestatzea ez zaizkit gustatzen.
Xabi
Kaixo!!!!
Nik esan behar dut gero eta ausartiagoa naizela halako bideoak egitera.Momentu dibertigarria izaten duzu bideoak egitean eta publikatzen duzunean barregarria izan daiteke besteentzat egun hauetan.
Nire gustukoa da "Tik Tok"-en bideoak ikustea,koreografiaren trebetasunak erakusteko aplikazioa.Orain modan daude "tik-tok"-en bideoak bai famatuen arloan bai gazteen arloan,bizio batean bihurtu da coronavirusaren krisia agertu zenetik eta esateko beharrean nago ez dela iruditzen den hain erraza.
Bestalde,niri asko gustatzen zaizkit ingelesezko abestiak baina normalean bakarrik nagoenean ausartzen naiz abestera.Oso lotsatia naiz abesteko baina ez dantzatzeko jajajajaj
Agur!!
Niri asko gustatzen zaizkit halako bideoak, lortzen dute ni barre egitea, baina ez dut uste ni ausartuko naizenik baten bat grabatzera eta gutxiago sare sozialetan igotzera.
Txikitan ballet-era joaten nintzen, horregatik dantzatzeko taulak ditut, hala ere, ez nuke besteen aurrean dantzatuko, oso lotsatia naiz eta. Abesteko kualitatea ez dut,nahiz eta koro batean abestu ( joaten nintzen kontserbatorioan hirugarren urtetik aurrera derrigorrezkoa zen, bestela ez ninduten inoiz hautatuko)
Eskertzen diet honelako bideoak egiten dituzteei. Niretzat oso dibertigarriak dira eta.
Ainhoa
Ni nator zurekin, oso zaila iruditzen zaidalako egunero performance bat prestatzea eta gainera grabatzea sare sozialetara igotzeko. Nire kasuan, ezta pentsatu ere! lotsa handia ematen dit, rididikulo sentidu handia daukadalako, baina egia da, behin,tontakeria bat nire alabarekin egin nuela eta berak, instagramen ipini zuen eta barre asko egiten dugu.
Jendea entretenitzeko ondo daudela uste dut, baina batez ere,oso jende argia eta sortzailea gure artean daukagula.Teknologiek, gainera, aukera asko eskaintzen dizkigute eta hau da beldurra kentzeko unea!
Mariñe
Kaixo taldea!
Gaurko bloga irakurtzen ari nintzela, bideoa nolakoa izan zitekeen pentsatzen nuen, baina ikusi dudanean lotsaz hil naiz. Nik hori egin behar banuen... ez nuen ezer egingo jajaja.
Nire familian, urtebetetze bat edo gertaera garrantzitsu bat iristen denean, beti gustatzen zaigu familia eta lagunak agertzen diren bideo bat egitea. Normalean nahiko denbora lehenago abisatzen dugu, vaina azken unera arte ez baitut nire partea grabatzen. Pentsatu behar dut hitz egin behar dudala edo interpretazioren bat egin behar dudala, gero jende asko ikusi eta urduri nagoela. Beraz, imajina dezakezuenez, oso lotsatia naiz Interneten argitaratzeko.
Ondo izan!
Gabon!
Bai, aitortzen dut gustatzen zaidala jendeak Internetera igotzen dituen bideoak ikustea. Batzuk oso dibertigarriak iruditzen zaizkit, eta orain jendeak denbora gehiago duenez, gero eta irudimen handiagoa du.
Nik inoiz ez dut bideo bat lehenago igo, eta orain ere ez nuke igoko.
Gainera, ez dut ez kantatzen ez dantzatzen, ez dut grazia handirik, baina gustatzen zait jendeak gozatzea, imajinatzea eta ondo pasatzea etxean zauden bitartean. Terapia oso osasungarria dela uste dut.
Bihar arte!
Natalia M.
kaixo!
Niri gustatzen zaizkit halako bideoak, azkenean helburua oso onuragarria da, barre egitea eta denbora pasatzea da.
Hilabete honetan, astero egin dugu bideo halakorik familiako whatsap taldean. Batzuetan erronkak dantzak izan dira eta beste batzuetan kirol erronka. Baina arauak ditugu!! eta arau nagusia da bideoak gure artean geratzea pribatuak direlako... orduan lasai, ez naiz bat-batean zuen mugikorran agertuko kar kar.
Ondo izan!
Janire
Arratsalde on,
Ni harrituko nintzatekeela bideoak dantzatzen, abesten edo mozorrotzen grabatzera.
Izan ere, ni aisialdiko klub bateko kidea naiz, Atarrabikoa, eta egunero umeentzako erronkak, probak, zuzenekoak, dantzak... prestatzen ditugu. Gure programazioa hau da:
Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan erronkak egiten ditugu.
Astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan instagramen egiten ditugu zuzenekoak haurrekin, eta oso ondo pasatzen dugu
Egia esan, oso lotsagarria naiz, baina nire umeengatik edozer gauza egiten dut. Atarrabin nagoenean, lotsa galtzen dut.
Normalean nik beste monitore batekin egiten ditut astearteetako zuzenekoak, Ekaitzekin, eta umeentzako jokoak eta erronkak prestatzen ditugu.
Hasieran guk egiten ditugu, eta gero haiek errepikatzen dute eta azkenean zuzenean sartzen dira.
Denbora pasatzeko oso modu dibertigarria da.
Dánae.
Nik ez nituzke horrelako bideorik egingo, ez zaidalako gustatzen argazkietan agertzea, eta gutxiago bideo batean, Internetera igoko dena. Gainera, lotsa handia ematen dit. Nahiago dut, dutxa azpian abestea, badakit, abesten, ez naizela oso ona, baina, dutxatik ateratzen den uraren soinuarekin,kamuflatzen du nire ahotza, eta, dirudi abeslari famatua naizela.
Horrela, ez dut jendea entzun behar zein txarra naizen, behin karaoke batean abestu egin nuen eta ez zen esperientsia ona izan.
Hala ere, bideo hauek egiten dituztenei animatu nahi diet, guztioi alaitzen digutelako.
Arkaitz
Argitaratu iruzkina