2020/04/12

29. EGUNA: PROTAGONISTAK GEU

Ergela edo masokista naiz, edo gauza biak, ez dakit. Whatsapp talde batean komentatu zuten filma ikusi nuen atzo, “Contagio” filma. Eta ez dakit ikusi nuena filma zen edo egun hauetan sufritzen ari garena. Zenbait gauza igual-igualak ziren eta, amerikanoen gauzak kenduta, gure hiria izan zitekeen, gure
Koronabirusa izan zitekeen. Protagonistak ere geu izan gintezkeen. Eta birusa sortzeko modua, konspirazioak alde batera utzita, birus kabroi honen modukoa izan zitekeen. Sarritan errealitateak gainditzen du fikzioa, baina espero dut kasu honetan bukaera desberdina izatea.

Ikusi nuenean ez nintzen beldur izan, ez naiz oso ausarta, baina une hartan ez nintzen izutu; pelikula amaitu ostean, ordea, bai. Telebistako albisteak ikusi nituenean ikaratu egin nintzen eta ez nekien ikusten ari nintzena filmaren jarraipena zen.



Gaur ez dakit zer ikusiko dudan. Film hori bilatu nuenean “Virus” pelikula aurkitu nuen eta balorazioetan zioten daukagun pandemia aurreikusi zuen pelikula zela. Ez dut ikusteko gogo handirik, atzokoarekin nahikoa izan dut. Horregatik, gaurko sarreran eskatzen dizuegu konfinamendua pasatzeko film bat gomendatzea eta zergatia azaltzea. Posible balitz, gomendatu daukagun egoera ahazteko filmen bat.

12 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire kasuan, ia edozer filma ikusten dut eta orain denbora daukdanik, film asko ikusi ditut. Egun honetan ikusi dudan gehien gustatu zaidan filma izan da "Rocketman". Film honetan Elton Johnaren bizitza kontatzen da, bai gauza onak bai gauzak txarrak eta abesti betetaz dago. OSo ona iruditzen zait, ez hain luzea eta balio du guk hasteko pentsatzen ea zer nolako bizizta daukagun eta nola aldatu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nik ez dut Contagio filma ikusi eta uste dut ez dudala ikusiko. Dena den, horrelako pelikulak gustatzen bazizkizue gaur aukera duzue. Igandero, sextan eta lehen cuatron, katastrofeei buruzko filmeak emanten dituzte.

Zer pelikula gomendatu? Ez dakit, bakoitzak bere gustua du. Baina apur bat frikia naizenez eta denbora daukagunez, Star War saga osoa.

Maite

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Ez zaizkit gustatzen hondamendien filmak, aurreikusteko modukoak, amerikarrak eta aspergarriak dira erabiltzen dituzten hainbeste topikorekin.
Orain filmak behar ditugu, une batez konfinamendutik atera eta erlaxarazi gaitzaten.
Paisaia bikaineko filmak, edo itsasoan gertatzen direnak... edo barrez.
Aste Santuan gaudenez, nik oso gustura ikusiko nuke berriro "La vida de Brian"

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri, etxean ikusteko, gehiago gustatzen zaizkik serieak filmak baino baina, filmeren bat ikustekotan, egoera honekin zerikusirik ez duen bat aukeratuko nuke. Egun osoa, telebista piztean birusarekin zerikusia duten berriak agertzen dira eta, horregatik, filmeren bat ikusi nahi dudanean honekin erlasiorik ez duen bat jartzen dut, komediaren bat ahal izanez gero. Egun hauetan "Resacón en Las Vegas" berrikusi dut momentu on bat pasatzeko asmoz.

Egoitz

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Benetan ez zait gustatzen halako filmeak, "apocalipsis" islatzen dituenak... Inoiz ez zaizkit gustatu aspergarriak eta artifizialegi iruditzen zaizkidalako, eta gainera, hasieratik badakizu nola izango den filmea edo bere garaipena (hondamendiak, suteak, etb). Horregatik, nahiago ditut misteriozko edo detektibesko filmeak. Nire ustez, azken bertsioia "Asesinato en el Orient Express"-eko, Kenneth Branagh, Penelope Cruz edo Michelle Peiffer agertzen dira, oso ona da eta oso ondo eginda dago. Perfektua arratsalde baterako...

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Kaixo talde,

Jakinda, gaur egungo egoerarekin gehienok daukagula denbora gehiago etxean egoteko.Hori dela eta, telebistan zer edo zer ikustea balio du gure burua entretenitua eukitzeko. Altzatzen naizenetik telebistako berriak Koronabirusekoak dira, horregatik filme edo serie bat aukeratu beharko banu komeadiaren arlokoa izango litzateke.
Atzo bertan ikusi nuen Toc toc filmea, eta lortu nuen ordu eta erdi batean zehar Koronabirusa ahaztea eta barre egitea. Dena dela, gehien gustatzen zaidan fimeak edo serieak misteriozkoak dira. Gomendatzen dizuet Netflixko Dark seriea, bakarrik 2 denboraldi daude baina niretzat oso ona da.

Ainhoa

Olatz erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!

Konfinazioa hasi zenean, irakurri nuen aldizkari digital batean, "Contagio" eta "Virus" filmak une honetan bilatuenak eta bistakoenak ziren. Hori irakurri nuenean lehenik eta behin, jendea masokakoa zela pentsatu nuen, film horiek ikusteak ikaratu egiten zaituela. Horrelako filmak gustuko ez ditudanez, une honetan nahiago dut komedia-filmak ikusi.

Atzo, etxean, zinema-saioa egin genuen familian, eta Santiago Seguraren "Padre no hay más uno" filma ikusi genuen. Espainiarra da, baina barre egiten dizu eta oso atsegina egiten da; beraz, gomendatzen dizuet.

Une honetan dibertitzen saiatu behar dugu, eta hori guztia alde batera utzi, eta filmek lagundu egiten digute.

Animo guztioi!

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Niri gehien gustzatzen zaizkidan filmak thrillerak dira.

Baino arlo desberninean gizaki bizidunak ere nire gustukoak dira, batez ere Disney Pixarko filmak. Horietatik bat aukera beharko banu, "Coco" gomendatuko nizueke, niretzat oso gidoi original duelako eta, batez ere, familia-baloreak aldarrikatzen dituelako.

Samantha erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!

Nire kasuan, lan egitera joaten naiz, orduan ez daukat hainbeste denbora zuek bezala, baina asko gustatzen zait filmak eta serieak ikustea eta ahal dudan bakoitzean egiten dut. Pasa den astean, adibidez, Toy Story 4 ikusi nuen. Nire mutilari asko gustatzen zitzaion lehen filmea txikia zenean, niri bezala, orduan gehiago egiten badituzte guztiak ikusiko ditugu.
Asko entretenitzen nau House seriea, adibidez, nahiz eta zaharra izan, baina ados nago zuekin; hobeto ez ikustea bisuren buruzko filmak momentu hauetan.

Ondo ibili.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Filmeak eta serieak daude une hauek ikusi.Abenturak, akzioa, marrazki bizidunak. Nik Mandalorian telesailak 8 kapitulu ditu eta entretenigarria da, kapitulu laburrak dira eta mundu guztiarentzat. Vikingos serioa ere ikusten ari naiz.

Star Wars filmeko pelikulak, abenturazkoak eta abar.Niri, adibidez, ez zait gustatzen beldurrezko filmak. Nahiago ditut akziozko filmak

Amaieran bakoitzaren gustuen araberakoa da.

Agur

Edurne

ANA erabiltzaileak esan du...

Betidanik munduko katostrofei buruzko film amerikarrak gustatu zaizkit. Alde batetik, oso entretenigarriak direlako. Beldurra gainditzen duten eta arazo larrien konponbide bat aurkitzen duten pertsonai horrek gustatzen zaizkit. Jendea ausarta eta azkarra gustatzen zait. Agian inbidia izango da. Eta bestaldetik, Beti pentsatu dut, istorio horiek zerbait egiazkoa dutela.
Antzeko gauza gertatu zitzaidan “Estallido” filmearekin, (1995 Dustin Hoffman). filmea estreinatu eta gero, Ebolaz hitz egiten entzun zen. Ébola existitzen da oraindik eta lehen txertoa 2019 an agertu du. Txertoarekin esperimentatzen ari dira oraindik, ez delako behin betikoa.

Une honetan ez zait bururatzen gomendatzeko filmik. Uste dut guztiak direla onak konfinamendua pasatzeko. Denetarik egiteko denbora dugu.

Ana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Film batzuk oso ondo daude, baina nik telesailak nahiago ditut une on bat pasatzeko.
Filmak ordubetean edo bitan amaitzen dira, baina telesailek denbora gehiago irauten dute eta hobeto pasa dezakegu. Gehien gustatzen zaizkidan serieak "Anatomia de grey" edo "La casa de papel" dira. Hala ere, film bat aukeratu beharko banu "Antes de ti" izango litzateke.
Zalantzarik gabe, gehien gustatzen zaidan filma da.
Filma mutil baten bizitza kontatzen du. Istripu baten ondorioz mutila gurpildun aulki batean geratzen da. Orduan gurasoek neska bat kontratatzen dute hari zaintzea eta oso lagun onak egiten dira edo zerbait gehiago...
Ez dizuet spoilerra egin nahi, beraz, amaiera ikusi nahi baduzue, ikusi filma.
Oso ondo dago; baina, abisua, tristea da.

Dánae.