2020/04/15

32. EGUNA: HAMAIKA IKUSTEKO JAIOAK GARA

Uste nuen balkoiko txaloak gu seguru egoteko ospitaleetan lanean ari direnen lana eskertzekoak zirela, gure etxean ezer ez faltatzeko supermerkatuetan lanean ari direnen lana eskertzekoak zirela,…baina usteak erdi ustel! 

Beti bezala, gure artean badaude beren burua baino harago ikusten ez dutenak eta pertsona horiek egunero egunero egiten duten lanari behar duen balioa ematen ez diotena, are gehiago, izenik gabeko ohartxoak bidaltzera ausartu ere egiten direnak. Bestela, ez dakit nola azaldu ahal den supermerkatuko langile bati bere ate azpitik sartutako oharra. Nola esan ahal zaion supermerkatuan nahi dugun guztia prest egoteko atseden barik lanean ari den langileari bere etxera ez den leku batera joateko, gainerako auzokideak arriskurik gabe lasai egoteko.

Edo atariko sendagileari bere atea eta eskutokia lixibaz garbitzea bere baimenik gabe? Ez dakit nik, baina nor bere etxean bizi bada, ez dakit zer arrisku ikusten duten. Gauza bera pentsa lezake medikuak eta hain garrantzitsua den bere lana egitera ez joatea, kutsatu egingo delakoan edo.

Berri horiek irakurri ditudanean sinestea ere kostatu egin zait bizi dugun egoera honen aurrean zer jarrera erakusten duten batzuek. Eskerrak pertsona horiek ez direla medikuak edo supermerkatuko langileak, bestela jai izango genuke. 

Zer deritzezue kasu hauei? Nolako pertsonak dira besteen lana epaitzera ausartzen direnak? Uste duzue, kalera ateratzen garenean, kutsatuta dauden edo egon direnekin gauza bera pasako dela?

Argazkiaren iturria: LA VANGUARDIA egunkaria.

16 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,

Oso txarta iruditzen zait hori egitea. Haiek gu ondo egoteko lan egiten dute eta horrela ordaintzen diogu, bueno, diete batzuek. Nik uste dut gutxi izango direla, baina beti bezala zarata handia egiten dute.

Normala da beldurra edukiko, baina hau pasada da. Ez dakit gero zer pasatuko dela, baina agian jendeak beldurra izango dugu. Konponbidea bakuna da, ea azkar lortzen duten.

Maite

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut kasu hauek nazkagarriak dirá, jende honek ezin du besteei esan ea nola bizi behar diren edo zer egin ahal duten. Hau egiten duten jende hauek izango dira sinesten duten berari guztiak, bai egiak direnak bai gezurrak ere eta horregatik, beti daude besteei saiatzea kontrolatzea.
Pentsatu behar dute person hori esker haiek joan ahal dira supermerkatura janaria erosteko edo ospitalera joan.
Uste dut orain, denetarik pasatu ahal da, baina egun batzuk pasa eta gero dena normalera bueltatuko da.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nire ustez, besteen egoeran jartzeko gai ez diren miserableak dira eta ergelak ere badira.
Eta gustatuko litzaidake haren ekintzek ondorioak izatea.
Beraientzat onena litzateke, horrela ikasten dute, eta gizartearentzat ere bai.
Beldurrak pertsonen txarrena eta onena ateratzen du.
Zorionez, jende gehiago behar bezala erreakzionatzen ari gara eta etxean geratzen gara, segurtasun distantziak gordetzen ditugu, adinekoei laguntzeko borondatez lan egiten dugu eta abar.
Animo gutxi eta koldarrak dira!
Agur bero bat
Valentina

Amaia erabiltzaileak esan du...

Egun on:

Ohar horiek benetan tamalgarriak eta lotsagarriak iruditzen zaizkit! Nire ustez, begirunerik gabeko jendea direla; are gehiago, tontolapiko hutsak direla mezu horiek idazten dituztenak.

Besteen lana eskertu beharrean, epaitzera eta kritikatzera ausartzen dira. Gainera, hori bai, besteen sakrifizioz baliatu egiten dute. Ergelak bai, baina kezkarik gabeko lotsagabeak ere!


Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egunon!!!
Kasu hori telebistan ikusi nuenean, ezin nuen sinetsi. Jende miserablea dago, baina puntu horretara arte... Tamalgarria iruditzen zait gaur egun lehen lerroan dauden pertsonekin hain sentsibilitate eta enpatia gutxiko jendea egotea, jaten ematen digutenean eta gaixoak zaintzen dituztenean.
Hala ere, zorionez, horrelako jende gutxi dago, eta gehienok eskerrak ematen dizkiegu egunero arriskatzen ari diren pertsonei.
Agur bero bat!
Natalia M.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Jarrera horiek ez dira normalak, berekoiak eta txarrenak baizik. Ziur aski, horrela ere dira haien etxeetan. Jende asko laguntzen ari da eta ez dituzte merezi erantzun horiek.
Benetan pena ematen dit albiste horrek eta kalera ateratzean ez da pasatuko gauza bera kutsatuta dauden pertsonak, edo hori pentsatu nahi dut, bestela jasanezina izango litzateke...


Laster arte!

Mikel erabiltzaileak esan du...

Nire ustez hau egiten duen jendea, kalera hamar aldiz egun batean ateratzen den berbera da, sinestezina iruditzen zait zortziretan ateratzea zure elkartasuna adierazteko, baina egunean zear nota horiek jarri etxeen ateetan.

Hau guztia amaitzerakoan gende gutxi geratuko da koronabirusa pasa gabe, horrexegatik nire ustez egingo diren komentarioak ez dira oso txarrak izango.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Atzo berri hori ikusi nuen telebistan eta ezin nuen sinetsi. Gai horrek asko haserretzen nau. Jendea berekoia eta errespeturik gabe dela erakutsi du. Nola esaten dio hori? Eskerrak pertsona horiek ez direla medikuak edo supermerkatuko langileak, guk etxean geratu ahal gara eta geroaldian egitea.
Beldurra pasatu ahal du langilearen familiak elkarrekin bizi direlako. Beste auzokideak ez dute arriskurik.
Oso erreza da oharra atean uztea baina supermerkatuko langileei esker, egunero jaten dugu eta haiek birusari erakutsiago daude. Lan handia egiten ari dira.
Uste dut jenteak solidarioagoa izan beharko lukeela.
Ondo ibili
Rocío

andreabujedo_ erabiltzaileak esan du...

Egun on,
Mezu hauek jasotzea benetan lotsagarriak eta penagarriak direla iruditzen zait. Egoera honetan behar duguna indarrak dira, eta bakarrik bizi bazara, zure familiatik urrrun, zure auzokideengan jaso ahal duzu indar hori. Bolada honetan pertsona indartsuak eta ausartak behar ditugu, supermerkatuan lan egiten duen gisajo honek bezala. Beste aldetik, auzokideak oso berekoiak direla iruditzen zait, eta gainera izugarrizko aurpegia dutela uste dut. Argi dago, egoera hau beldurra ematen duela, baina arriskuan dauden lehenak landunak dira.
Ondo izan,
Andrea Bujedo.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo talde:

Atzo bertan irakurri nuen berri hau eta esan behar dut naskagarri eta lotsagarri iruditu zaidala. Ez dut ulertzen nolako gizartea dugun hain berekoia, hainbeste gaztakeriarekin...

Noski, denetarik nahi dugu, bai elikadurak erosi, bai hospitalera joan behar dugunean, baina gero honelako langileak nahi ditugu urrun.Benetan lotsagarri...

Pentsatzen dut jende honi, debekatu behar zela sarrera hospitaletan eta supermerkatuetan eta horrela, seguraski, iritzia aldatuko luketeela.

Ainhoa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Egoera larriek pertsonen onena eta txarrena ateratzen dute. Pertsona gaizto eta berekoiak beti egon dira eta beti daude.
Haietatik txarrena ateratzen dute, orain sufritzen ari garen pandemia bezalako egoera txarrenak aprobetxatuz. Uste dute beraiei ez zaiela inoiz okerrik gertatuko. Gertatzen zaien arte.

Suposatzen dut jende hori ez dela gehiago medikura joaten, ezta supermerkatura ere, ez kutsatzeko.
Hau guztia gertatzen denean ere ez daitezela inoiz etxetik irten.

Hainbeste haserretzen nau horrelako jendea egoteak. Koldarrak direlako eta ez dutelako aurrez aurre erasotzen.

Egoera gogor honi aurre egiten laguntzen diguten guztien lana animatzen eta aitortzen jarraitu behar da

Edurne

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nire ustez mesu hauek lotsagarriak dira. Egunero haien osasuna arriskuan jartzen dutenen kontrako mesuak ulertezinak dira haien lanik gabe galduta egongo ginelako bizi ari garen egoera honetan.
Baina gauza hauek erakusten gaituzte zer nolako jendea bizi den gure gizartean eta zer gutxi baloratzen duten langile hauek egindakoa.
Zorionez gutxiengo bat da eta, espero dut,egunero jendearen beroa sentitu dezatela.

Egoitz

ANA erabiltzaileak esan du...

Ulertzen dut iruzkin hauen desatsegina, baina ez da dramatizatu behar. Zuetako askok esan duzuen bezala, gutxi dira iruzkin horiek egiten dituzten pertsonak. Askoz gehiago gara lehen lerroan daudenen lana eskertzen dugunak.
Ausartuko nintzateke esatera pertsona horiekin toleranteagoak izan behar dugula. Argi dago, sozializatzeko edo emozioak kudeatzeko arazoren bat dutela. Horiei entzungor egin behar zaie eta enpatia eta elkartasun erakustaldi gehiago egin, zeren orain arte gutako asko isilik egon gara eta txalotu besterik ez dugu egin.

Ana Cobos

Unknown erabiltzaileak esan du...

Atzo Interteten bidez berria irakurri nuen eta oso harrituta geratu nintzen irakurtzean, ez dakit nola jendea hori egin ahal duten, ez da normala, egoera oso gogorra da, haiek ordu asko lan egin behar dute, eta orain Konfinamendua amaitzen duenean....auzokideek lanera joan beharko dute, ikusi nahiko nuke non lan egiten duten, seguraski bat baino gehiago Lan bat izango du jendearekin harremanetan eta guk gauza bera esan beharko genieke
Mery

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Hasteko, oso gaizki iruditzen zait neska horren auzokideen portaera.
Denok dugu lan bat, eta duina da. Horregatik, lan guztiak errespetatu eta baloratu egin behar dira.
Orain egoera berezian gaude eta horregatik batzuk lanera joan behar dute eta beste batzuk ez. Denok jan behar dugu egunero, aktibo eta ondo jarraitu ahal izateko, eta egun hauetan janaria etxean izateko lanean ari diren pertsona guztiak beharrezkoak dira, gainera nire ustez haiek heroiak dira eta erizainek, medikuek... eta egunero laguntzen diguten ere bai.
Albistea irakurri nuenean harrituta geratu nintzen ez nuelako sinesten jendea hain txarra zen, ezin nuen sinetsi jendea maila horretara iritsi zenik.
Niri ez litzaidake inoiz bururatuko hori egitea, lan guztiak baloratu behar dira eta, batez ere, errespetatu.
Orain galdera bat daukat kartela idatzi dutenentzat:
Zer gertatuko litzateke zuen etxetik alde egiteko esango balizute, lan egiten duzun lekuan lan egiteagatik?

Dánae

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kasu hau bereziki, oso txartxo iruditzen zait, nortzuk dira, auzokide horiek, lan garrantzitsua egiten duen pertsona horri, beste leku batera joatera bizitzeko esateko, ez dauka zentzurik, zelako arraultzak dauzkaten hori esateko, eta gainera igogailuan idazteko.
Zoritxarrez mundu honetan, denetariko jendea dago, beraz, beti egongo dira pertsonai hauek, baina, ez dut uste, kalera bueltatzerakoan, txarto begiratuko dugunik kutsatuta dauden edo egon diren pertsonei, edo hori pentsatu nahi dut.

Arkaitz.