2020/04/24

41. EGUNA: UDAKO OPOR EZOHIKOAK

Orain Aste Santuko oporrak bukatuta, udako oporrak izan beharko genituzke buruan eta, zenbait kasutan, hartuta ere bai. Birus honek hainbat ilusio eta plan hondatu dizkigu dagoeneko eta, batek daki, hemendik aurrera gehiago ere ez ote dizkigun hondatuko.

Egia esan, patuaren gauzak edo, aurten oraindik ez genuen erabakita nora joan udan eta, behintzat, gure kasuan hori ez da oso normala. Urtero, udan, bidaia luzeak egitea dugu gustuko. Urte osoan lanean eman ondoren, geure buruari nolabaiteko saria eman nahi diogu eta aurrezki guztiak bidaiarako izaten dira. Normalean, urrutiko lekura joateko bidaiak direnez eta data zehatzetan joan ahal garenez, konfiantzazko bidaia agentziara joaten gara. Horregatik, otsaila aldera badugu bidaia hartuta eta horrela dauden deskontuak baliatu ahal ditugu bidaia merkeago ateratzeko. 

Baina, esan bezala, aurten ez genuen ezer erabakita, bagenituen leku batzuk buruan, baina argi ezer ez, eta, egia badiotsuet, izugarri pozten naiz, horrela ez dugu desilusiorik izango, beno desilusioa baino, sekulako haserrealdia esango nuke.
 

Ez dakit noiz bidaiatu ahal izango dugun beldurrik gabe eta lehen genuen ilusioz, baina gu hasiko gara destinoren bat aukeratzen. Behintzat, hori eginez arinago pasako ditugu egun luze hauek. Ametsak izatea ez dago gaizki, ezta?

Bazenuten aurtengo udarako bidaiarik? Noiz bidaiatu ahal izango dugu beldurrik gabe? Zein bidaia egin nahiko zenukete amesgaizto hau amaitzen denean?

22 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nik uste dut zaila izango dela aurten oporretara joatea, ez bada Espainiatik. Atzerritarra joatea ezinezkoa izango da, niretzat, mugak itxitak egongo direlako. Gainera, bidaiak garestiak izango dira, hegazkinetan distantzia mantentzeko jende gutxiago sartiko direlako. Atzo ikusi nuen pentsatzen dutela manparak erabiltzea. Hori erridikulua iruditzen zait.

Nik aurten joan nahi dut lagun batzuekin Malagara. Hemen ere arazoa, lagun asko bagara, nola gordeko dugu distantzia apartamentuan? Eta duda bat: Hondartzan ere maskarilla eraman behar dugu?...

Maite

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nik ez neukan bidairik bat orain, baina bai neukan buruan praktikak egitea beste herrialde batean, Alemanian konkretuki, baina orain ez dut egingo.

Nire ustez, uda honetan oso zaila izango da bidai bat egitea, bai Espainian bai beste herrialde batean. Horregatik, hobe da hemen geratzea, baina hurrengo urtean, bai jendea bidaiatuko egingo dute normal modu batean, arazorik gabe.

Hau amaitu eta gero, nahiko nuke berriro Europa bidaiatzea, orain ipar herrialdeak, edo Kanada joatea, beti gustatu zait herrialde mota hauek ikustea.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nik ez nuen uda honetarako planik, eskerrak.
Futuroskopera ilobekin joateaz hitz egin genuen, baina ez genuen ezer erreserbatu.
Ez dut uste denbora batez beste herrialde batera bidaiatu ahal izango dugunik, izurritea hainbat abiaduratan garatzen baita munduan zehar. Era berean, ez dugu ziurtasunik izango ez infektatzeko.
Ziurgabetasun garai batean sartu gara gure osasunari dagokionez, gutxienez, denok txertatuta egon arte. Eta denek esan nahi dute, baita Afrikako eta Asiako herrialdeek ere.
Zaila ikusten dut hori, txertoak lortzearen atzean dauden interes ekonomiko handiengatik.
Baina, tira, lehen ere ez genion hainbeste begiratzen alderdi sanitario horri bidaiatzean, eta gure bidaietan gaixotasunen batekin ere kutsa gintezkeen.
Azkenean, onena kutsatzea eta antigorputzak garatzea izango da, ordenan eta gutxiri.
Merkeena eta osasungarriena izango da. Azkenik, errazena eta merkeena birusa hartzea da.

Agur bero bat.
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nire kasuan aste santuko bidaia ordainduta neukan eta oraindik nago borrokan dirua berreskuratzeko, beraz, pozten naiz bakarrik bidai bat kontratatuta edukitzea...azkenean sekulako dirua izango litzateke.

Zaila izango da uda honetan bidaiak egitea, seguraski Espainatik ez dugulako arazorik baina atzerrira joan nahi badugu.. itxaron beharko dugu. Ez dut uste ilusioa aldatuko denik, kontrakoa, sendatuko dugu ilusio hori eta bidaia gehiago baloratuko dugu.
Bidaia egin nahi badugu ez dut uste beldurrik izango dugun, azkenean kontzentziatuta gaude eta arauak betetzen baditugu ez dugu arazorik eduki behar.

Egoera hau bukatu eta gero nahiko nuke Europatik baidai bat egin, turismo sektorea eskertuko digute.

Ondo segi,

Janire

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Aste Santuan Granadara bidaia joateko nuen, eta noski, birusarekin bertan utzi behar izan nuen.Uztailean Valentziara joatea pentsatu nuen, baina ezin izango dut, inguruabarrengatik.Eta ez zait axola oporretan inora ez joatea.Nire familia eta lagunak ondo egotea nahi dut.Aita kezkatuta dago abuztuan bere bilobaren urtebetetzea delako eta berarekin egon nahi duelako ospatzeko eta horregatik espero dut etxeoak biltzea ospatzeko

Edurne

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi
Aurten uste dut herritara joango naizela nire familiarekin eta ez dut bidai bat erreserbatuko. Normalean udan hondartzatik hurbil leku batera joatea gustatzen zait deskonektatzeko, naturaz gozatzeko eta lasai egoteko. Eta udazkenean beste bidaia luzeago bat egin ohi dut leku berriren bat ezagutzeko baina 2020an ez dut inongo bidaiarik egingo.
Ez dakit noiz bidaiatu ahal izango dugun beldurrik gabe baina uste dut aurten ez dela posiblea.
Egoera honetako ona da dirua aurrez dezakegula eta datorren urtean ametsetako bidaia egin ahal izango dugu.
Ondo ibili eta Animo
Rocío

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Argi dago aurten oporrak desberdinak izango direla guztiontzat. Batzuk beste lekuetara joateko beldurra izango dute eta etxean geratuko dira; beste batzuk herrira joan ahalko dira, eta zorionekoak bidaiatzera joan ahal izango dira, Espainiatik bada ere.
Nire kasuan, abuztuan erreserbatutako oporrak ditugu Gironako hotel batean; oraingoz ez ditugu bertan behera utzi. Oraindik itxaropena dut.
Badakit zaila izango dela joatea, baina uste dut ezinezkoa dela, beste modu batera bada ere.
Eta gauza positiboak ere ikusi behar dira: hondartzetan leku-kopurua ezartzen badute, ez dira jendetsuak, txandaka jan beharko dugu, higiene sakonagoa izan eta, batez ere, gure aisialdi-modua aldatu.
Okerrena da herriko jaiak ez direla lehengoak izango. Eta zaila izango da horretara ohitzea
Laster arte!
Natalia M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Nik zorionez aurtengo bidai luzea eginda daukat, urtarrilan Berlinera eta Poloniara joan nintzelako. Badakit nahiko data arraroa dela bidaiatzeko, baina pasa den urteko oporrak ziren, eta horrela atera zaigu.
Egia esanda, urtarrilan bazegoela coronavirusen gaia,baina azaletan. Gogoratzen dut aire
portuetan maskarila batzuk ikusi genituela, baina oraindik ez zen gaurko arazo izugarria.
Hala ere, krisia pasa eta gero, gustatuko litzaiguke hegoaldera joatea irailan, Cadizera adibidez. Ea joan gaitezken ala ez!
Rubén

Olatz erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztiei!

Zorionez, ez nuen udako oporretako bidaia hartu, baina nire bikotekideari opor-egunak aldatu zitzaizkiolako. Aldatu izan ez banitu, hemen eta gainean sekulako haserrearekin geratuko nintzatekeen zoritxarreko horietako bat izango nintzatekeela uste dut.

Orain, gertatzen ari den guztia ikusita, herrira joan eta lasai garagardo bat hartzeko aukera izateaz konformatzen naiz. Ez dut gehiago eskatzen, ez dut uste eskatzeko urtea denik ere. Espero dezagun Espainian behintzat jendea mugitu ahal izatea eta datorren urtean garai hobeak etortzea.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Guri gustatzen zaigu Aste Santuan bidai bat atzerrira, Europako herrialde batera, egitea. Udan,ordea, ahal dugunez, Andaluziako kostaldean igarotzen ditugu egun batzuk urtero.

Urte honetan, ostsaila ordurako bi bidaiak hartuta eta ordainduta genituen, lehenengoa Poloniara apirilean joateko, bigarrena Cadizra uztailan bidaitzeko. Lehenengoa bertan behera utzi behar genuen, ikusiko dugu bigarrenarekin zer gertatuko den... baina itxura ona ez dauka, ezta?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo talde:

Niri alderantziz gertatu zait. 16 urte nituenetik beti lan egin dut udan diru pixka bat lortzeko eta azken 4 urtean zehar bakarrik 15 egun "udan" hartzeko eskubidea neukan. Baina "uda" barruan ere sartzen ziren bai ekaina osoa, bai iraila.
10 urte pasa ondoren, aurten uda osoa librea izango nintzatekeen, eta nire familiarekin Moncofara joango nintzatekeen. Antza denez, ezinezkoa izango da bidai hau egitea, eta ez dakit hemendik atera ahalko dugun ala ez. Ni konformatzen naiz Palentzian daukadan herrira joatearekin. Eguzkia eta lasaitasuna bakarrik behar dut gutxienez eta pation daukadan igerilekua.

Baina dena normaltasunara bueltatuko denean, Caribera joatea nahiko nuke.

Ainhoa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo

Nire familian ohikoa da ideiarik ez izatea udako oporretara begiratzean, eta oporrak izatean betiko lekura joatea edota improvisatzea.

Nire ikuspuntutik gutxienez beldurrik gabe bidaiatu egingo dugu hainbat urte barru, birus honek oso gogor eman digulako eta ziur aski ez dugu azkar ahaztuko. Hau guztia amaitzerakoan gustuko litzaidake bidaiatzea Madrilera nire lagunekon, hor hainbat lagun ditugulako eta denetariko gauzak ditugu egitekoç

- Unai

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Benetan ez neukan bidaiarik uda honetarako baina amets egitea momentuz doan da. Ez da garai ona Txinara joateko baina hori esango nuke: Txinara. Bere ohiturak aurrez aurre ikusteko eta hizkuntza pixka bat praktikatzeko. Oraindik ilusioia dut, agian bi hilabete barru ez, baina hori bai, badaezpada, Wuhan saihesten...

Beno, lehenengoa beharrezkoa da txertoa edukitzea, hori gabe ezinezkoa izango da munduan zehar ibiltzea, eta hori, nire ustez, beste bide luzea izango da. Gainera ibilaldi birtualak ez daude hain txarto irudimena garatzeko!✈️

Laster arte!

andreabujedo_ erabiltzaileak esan du...

Arrasti on,

Mundu honetan egin ahal ditugun gauzen artean, bidaiatzea nire gustokoen artean dago. Egia esanez, urte hay oberena izango zela pentsatzen nuen, baina oker nebilen. Aste santuan nire lagunekin lekeitiora joango ginen, parrandaz joateko. Ere Madrilera joateko asmoa nuen, baina biletea hartuko nuen astean berrogeialdia deklaratu zuten.

Ez daukat argi noiz utziko digute lasai bidaiatzea, baina gitxienez Irailararte.

Birus madarikatu hau dena eramaten du, eta eskuartean ezer ez utzi digu.

Laster arte ekipo, Andrea A.

Zuriñe erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!!

Nire kasuan udan Plentzian nagoenez,irailero Sancti Petrira joaten naiz nire bikotearekin aste batzuk elkar egoteko.Zoriontsunez,nire bikotearen izekok egonaldia dohainik lortzen digu,beraz diruaren aldetik ez dut izan desilusiorik.Batek daki noiz amaituko den konfinamendua eta noiz bukatuko den bidaiatzeko murrizketak.Nik espero dut uztailerako gaurko egoera hobetzeak eta murrizketak gero eta malguagoak izateak.

Konfinamendua hasi zenetik,Gobernuak helarazi zigun aurten ez dugula izango ezagutzen dugun udarik.Agian udarako murrizketaren kopurua gutxitzen da baina segurtasun tarteko araua jarraituko da.Halaber,nahiz eta Gobernuak bidaiatzeko murrizketa kendu,herritarrok ziurtasun-gabeziarekin biziko gara Gobernuak txertoa lortu arte.

Hori guztia dela eta, ez dut beste bidaiarik erabakiko.Bidaiatzeko murrizketa irauten bada Sancti Petri-ko bidaia hurrengo urterako utziko dut.

Ondo segi

Samantha erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!

Nire ustez, uda honetan zaila izango da bidaiatzea, behintzat, Espainatik kanpo. Egoera honek luzatuz gero ezin gara oporretara joango, eta ahal izanez gero, neurri askorekin. Deslusio bat da, baina uste dut onena aurten ez bidaiatzea izango dela.

Nik ez neukan ezer pentsatuta, orduan ez daukat desilusio handirik. Aurten ideia zen nire mutilaren herrira joan, pasa den urtean bezala, eta horrela aurreztu pixka bat datorren urtean bidaia on bat egiteko.

Ez dut uste datorren urtean izango denik, baina ahal dudanean Kubara edo Mexikora bidaia bat egitea gustatuko litzaidake.

Samantha

Nerea erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi!

Uda honetan Mallorcara joatea pentsatu genuen hondartzara eguzkia hartzera eta ilusioi handia geunden, etxeko umetxoaren hegazkinez lehen bidaia izango zelako. Baina zorionez oraindik ez genuen ezer hartu. Nik uste dut urte honetan zaila izango dela oporretara joatea.

Beldurrik gabe bidaiatzeko hilabete asko beharko dituela iruditzen zait. Gainera, oso zaila da hegazkinaren barruan segurtasun distantzia mantenetzea eta kasu horietarako hegazkin gehiagoak erabili beharko lituzkete edo jende gutxiago joan zitekeen.

Nik hau amaitzen denean, buruan neukana, Mallorcatik bidaia egin nahiko nuke.

Zaindu zaitezte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Oraindik udako bidaia ez neukan artuta eta hobeto, zeren eta aste santuan artuta neukan biarritz kamping batera joateko eta oraindik ez diadate bueltatu dirua, oso zaila izaten ari da erreklamazioak ipintzea dirua berreskuratzeko.

Ez dakit noiz amaituko den egoera berezi hau berriro bidai luzeak egiteko, uste dut birusa heldu da gedatzeko eta txertoa aurkitu arte normaltasuna ez da itzuliko.

Koronabirus desagertzen denean, gustatuko litzaidake menorkara joatea familiarekin.

Fernan



ANA erabiltzaileak esan du...

Duela urte asko ez dudala bidairik egiten. Alde batetik, ez dudalako gehiegi gogorik, eta, bestetik, txakur zahar daukadalako eta ezin du oso urrun bidaiatu. Beraz, ez nuen uda honetarako pentsatutako bidaiarik.
Egia esan, une honetan ez naiz bidaiatzeko beldur, jendea bere etxean dagoelako eta ezin nauelako kutsatu.
Bidaiatu ahal izango banu, Kanadako Ontario lakuaren pareko etxe batera joan nahi nuke.
Hor, konfinamendua eta nire bizitza osoa zoriontsua pasatuko nuen

Ana Cobos

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nire familia urtero Bartzelonara joaten gara oporrak pasatzera. Duela 12 urtetik hona, Santa Susanara joaten gara eta hotel berera joaten gara. Hasieran nire aita, nire ama eta nire ahizpa joaten ginen. Gero amamarekin joaten ginen eta pixkanaka-pixkanaka lagunak egiten joan ginen. Denok elkartzen ginen han urtero, eta horregatik amaitu dugu joaten, nire ama, nire ahizpa, nire lagun bat, nire beste bi aitona-amonak, Nire amaren bi lagunak eta haren alaba, ahizpa bat bezalakoa da niretzat, eta taldea osatzeko, urtero egiten dugu lagun berriak.
Hotelaren onena da denok ezagutzen gaituzuela, egunero gauza bera egiten dugu, baina niretzat nire herria bezalakoa da. Zerbitzariek, animatzaileek, garbitzaileek... denek dakite nor garen eta agurtzen gaituzte, laguntzen digute eta hitz egiten dugu egunero.
Ziur aski aurten hara joango ginen, beti bezala, baina mundu osoan dagoen birusarekin ezin izango dugu joan, eta ezin izango ditut nire lagun bartzelonarrak ikusi. Birus horrek plan guztietara aldatu gaitu, eta onartu egin behar da.
Hau amaitzen denean, bidaiarik onena ahalik eta urrutien joatea izango litzateke, eta zenbait egunez erlaxatu ahal izatea, gertatu den guztia ahaztu eta atseden hartu ahal izateko. Badakit ezin izango dela egin, baina asko gustatuko litzaidake. Hala ere, bidaiarik onena izango litzateke nahi ditudan guztiekin egon ahal izatea, eta ezin izan dut denbora horretan ikusi, nahiz eta nire bizitzako bidaiarik laburrena izan eta 5 minutuz bakarrik egon.

Dánae.

MONICA B2 erabiltzaileak esan du...



Kaixo.
Aurten New Yorkera joatea erabaki genuen, baina ni urrian hasi nintzen lanean eta oraindik ez dakit noiz emango dizkidaten oporrak, horregatik ez daukagu ezer gordeta, zorionez.
Atzerrira edo hegazkinez bidaiatzeko denbora asko beharko dugu.
Japoniara eta Hawaiira joan nahi nuke, baina uda honetan Laredoko hondartzarekin eta Burgosko herri batekin geratuko naiz, ahal bada, eta bestela Barakaldon geratuko gara, baina ziur nago edozein lekutan familiarekin oso ondo pasatuko dugula.

Monica

Unknown erabiltzaileak esan du...

Aste santuan landetxe bat alokatu nuen baina koronabirusaren ondorioz bertan behera utzi nuen, eta uste dut uda honetan ezin izango dugula biaiatu, arriskutsua izango da, egoera zaila da eta hau ez da joku bat, uste dut txertorik ez dagoen arte , hobeto da geratzea gure herrian.
Mery