2020/04/26

43. EGUNA: GORA GURE GAZTEAK!!!

Gazteek ez dute heziketarik. Gazteek ez dute manera onik. Gazteak berekoiak dira. Gazteek ez dakite zer den bizitza. Gazteak…  Zenbat aldiz entzun ditugu halakoak? Hamaika aldiz esango nuke nik. Ez dakit espresio hauek betidanik existitu diren, belaunaldiz belaunaldi iraun duten esaldiak diren ala oraingo kontua baino ez den. Baina apustu egingo nuke guztiok entzun ditugula gure bizitzako uneren batean, ezta?  Edo zuetako batzuen kasuan orain ari zaretela halakoak entzuten. 

Zoritxarreko pandemia honek bizimodua goitik behera aldatu ez ezik, orain arteko zenbait topiko ere aldatu egin duela uste dut eta hauetako bat gazteen inguruko iritzi ezkor hori dela esango nuke. Gure gazteei inoiz bizi izan ez dugun egoera batera moldatzea egokitu zaie egun batetik bestera, abisurik gabeko egoerara. Etxean geratu beharra, etxetik ikasi beharra, kalera joan ezina,  eta tutik esan gabe, kexu egin gabe aurre egin diete arazo hauei guztiei. Kasu askotan adineko eta heldu askok baino hobeto aurre egiten jakin dutela esango  nuke. Arauak protestarik egin gabe onartu dituzte eta sekulako ikasbidea izan dira guztiontzat. Egoera honen aurrean leporatzen zaizkien heziketa falta, manera on falta, elkartasun falta,… topikoak baino ez direla argi utzi dute. 

Nola baloratzen duzue gazteek erakutsitako jarrera egoera honetan? Adieneko edota heldu batzuek baino jarrera hobea erakutsi dute? Zertan? Zergatik dute gazteek fama hori?

16 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, egoera honetan, guk, gazteok, jende adinekoa baino askoz hobeto moldatu egin gara, eta hobeto egiten ari gara egoera honetan. Azkenean, nik egun osoan ikusten dut adineko jendea ibili egiten edo hurbil daukadan plazan multzo bat hitz egiten, beraiekin egoera hau ez dela joaten dirudi. Gainera, ezin duzu ezer esan beraiei, ez-atseginak ipintzen dira gazteekin. Adibidez, ni kalera joaten naizenean, dena azkar egiten dut, inorrekin hitz gabe eta etxera joan, eta hau gazteok ia jende bakarra gara hau egiten.

Horregatik, nik esango nuke bai egia dira gazteei esaten duten gauzak orokorrean, baina begiratu ere egin behar dugu adineko jendeen portaera, haiek askoz txarragoak direlako.

Amaitzeko, nik uste dut gazteen fama txarra etortzen dela beti ikusten da gazteak beti gauza txarrak egiten dutela edo ezer egin gabe egoten dira egun osoan etxean. Horregatik, jende heldua esaten dute hori gazteei buruz.

ANA erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
ANA erabiltzaileak esan du...

Ez dut uste gazteak helduak baino hobeak direnik. Zaren pertsona motaren arabera. Badira gazte jasanezinak, taldean ezkutatzen direnak eta oraindik gizarte-arauak ikasten ari direnak, edo hori sinetsi nahi dut.
Horrek ez nau hainbeste kezkatzen, ia denok errebelde nahikoak izan ginelako adin horretan. Gehiago kezkatzen naute gaizkile gisa jokatzen duten eta aldatuko ez diren helduek.
Ez daukat neraberik inguruan eta ezin dut haien portaerari buruzko iritzirik eman. Uste dut ez direla ateratzen gurasoek ez dietelako uzten, eta kito.
Inor mitifikatu gabe. Denok gaude etxean behartu gaituztelako.

Ana Cobos

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo,

Egia da denok entzun ditugula esaldiak horiek gure garaian, eta errepikatu egiten direla gaur egun ere.Uste dut gazteak arduratsuak direla eta badakitela bizi garen mundua, adibidez, klima aldaketaren aurkako borroka. Baina uste dut etxetik ez irtetera hobeto moldatu direla, sare sozialen eta Interneten bidez gehiago bizi direlako.Eta hori ez da aldatu, handitu baizik. Zaharrenak, tabernetan harremanak izaten ohituta gaude, etab. Gure bizitza soziala ez dago sare sozialetan, kalean baizik.Gazteak helduak izango dira eta esaldi berberak esango dituzte, bizitza da.

Edurne

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nire ustez, egoera berri batera azkar egokitzeko gaitasunaren dagoela, adinarekin baino gehiago. Haurrak, salbuespenak salbuespen, hobeto egokitzen dira egoera berrietara.
Adineko pertsonen kasuan, berriz, zailagoa da erresistentziarik ez egotea. Horrela topatu ditugu denok amonak kalean auzokoekin hizketan, ohi bezala.
Haurrak ez ditugu kalean ikusi, eta ez dugu haien etxeetan gertatzen zena entzun. Uste dut oihu bat baino gehiago izango zela. Eta normala da, haurrek zailtasunak dituzte frustrazioa kudeatzeko. Emozioak kudeatzen ikastea espero dut, hori litzateke egokiena, bere hezkuntzaren parte da.
Dena den, txalotu egin behar ditugu, oso ondo portatu baitira. Espero dezagun orain beren ibilaldietan ere portatzen jakingo dutela, eta ez zaiela oso gogorra egingo lagunekin jolastu ahal ez izatea.

Agur bero bat
Valentina

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Bai, aitortu behar dut. Egoera honetan pentsatu nuen haien jarrera horrela izango litzatekeela, pixka bat errebeldea. Baina aitortu ere behar dut oker nengoela. Ondo moldatu dira egoera honekin, eta egunero kalera helduak gazteak baino askoz gehiago ateratzen dira. Edo hori badirudi.

Dena dela, ez zegoen erremediorik. Bestela kaltegarria izango litzateke haientzat eta denontzat. Gainera, uste dut haientzat teknologiarekin etxean errezagoa izan dela ondo moldatzea.

Beti gazteek fama txarra eduki dute eta nire ustez beti edukiko dute, garai errebeldearekin
lotuta dago eta hori bai ala bai pasatu behar da...🏆

Laster arte!

andreabujedo_ erabiltzaileak esan du...

Arrasti on,

Argi dago berrogei Aldi hau guzgion bizitza aldatu duela ezta? Ni gaztea izanda, izugarri aldatu dug nire eguneroko bizitza. Gaztea izanez beti kalean nebilen, hala ere, etxean ere gelditzen nintzen baina ikasteko eta klaseko gauzak egiteko, beztela egun osoa kalean, eta nire ama esaten duen moduan, etxea ez da nire gainean eroriko, beti kanpoan nagoelako.

Nire ustez, gazteok ari garen lana eviten guretzat izugarria da, azkenean, denok ostiralelaren zain gaudelako cure laguna ikasteko. Ni izugarrizko gogoak ditut nire laguna ikusteko, eta danok batera parranda on batera joatea. Egia da, gazte askok helduei gauzak irakatsi dietela, batzuetan helduak dirá txarrenak.
Gazteok beti fama txar hori izan dugu, belaunaldiz aldatzen joan dena, baina ez dakit okerragorantz. Baina, están beharra dago, guztiok ez garela berdinak, eta ere daudela heldu batzuk gu baino txarragoak direnak.

Bihar arte, Andrea A.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on:

Egia da ni gaztea nintzenean entzun ohi nuela zer nolako lotsagabeak eta gaizki hezitakoak ginela gazteok, uste dut nire garaiako nerabezaroan bat-batean lasaitu egin zelako orduan arte nagusi izan zela eta gure gurasoek eduki izan zutela heziketa zorrotza eta gogorra.

Ados nago zuekin gazte askok heldu batzuek baino jarrera hobea erakutsi dutela, oro har arauak gogo onez betetzen dituztelako eta, gainera, elkar ulertzea adierazten dutelako.
Are gehiago, askotan gazteak dira, hain zuzen ere, egoera honekin gehien galdu dutenek: ikasketak ez dakite nola jarraituko dituzten, bikotearekin ezin dira izaten elkartu, lagun arteen harremana birtuala da, ... dena aldatu da haientzat.

Hala ere, dirudienez, gauzen alde ona ikusten saiatzen dira eta konfinamenduari buruzko aldeko jarrera azaldu dute, heldu guztiontzako eredua izanez.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egoera hau berezia da denontzat. Nik uste dut gazteek ikasgai handia eman digute helduei.
Kasu askotan gazteak zaharrenak baino hobeto portatu dira. Adibidez, etxean geratu dira eta ez dira kalera atera ezta ogia erosteko ere.
Hala ere, zahar asko ikusi ditut egunero kalera irtetea. Nik uste dut zaharrenak ez dutela konfinamendura moldatzen jakin.
Gaur umeek kalera irten dira eta hurrengo egunetan gobernuatik diktatutako neurriak errespetatzen dituzten ikusiko dugu.
Ondo ibili
Rocio

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Egia da bizitza osoan denok entzun ditugula horrelako esaldiak. Gazteok oso fama txarra dugu beti, zer egiten dugun ez jakiteagatik, gutxi pentsatzeagatik, egun osoan kexaka aritzeagatik... baina inoiz ez dira aitortzen egiten ditugun gauza on guztiak.
Gazteei buruz hitz egiten dutenean, esaten da buru gutxi dutela, ez dutela pentsatzen... eta jendea pentsatzen du egiten dugun gauza bakarra dela festara joatea, edatea eta hormonak botata dauzkagula. Hala ere, hori baino gauza gehiago egiten ditugu. Gazteok gauza askotan parte hartzen dugu, lagundu egiten dugu gure artean, kausa askotan laguntzen dugu...
Adibidez, nire klubean begirale guztiak gazteak gara, eta ahal dugun guztian laguntzen dugu; umeekin egoten gara larunbatetan eta igandeetan, oporretan, gabonetan eta gainerakoei laguntzeko jarduera guztietan.
Beste adibide argi bat da orain bizi dugun egoera, mundu guztiak hasieran pentsatu zuen kexatu baino ez ginela gehiago egingo. Hala ere, denok ari gara etxetik ikasten, gurasoei laguntzen eta egoera eramaten saiatzen.
Amaitzeko, uste dut ez direla benetan baloratzen gazteak eta ez direla kontuan hartzen. Gazteok ekarpen handia egin dezakegu eta oso arduratsuak izan gaitezke.

Dánae.

Zuriñe erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!!

Egun hauetan ikus dezakegu gazteok helduak baino jarrera hobea erakutsi dugula.Etxean geratzeko egoera ez da erraza ez guretzat ez besteentzat baina agindako arauak errespetatzen ditugu nahiz eta aspertutak egon.Helduen jarrera erabat arriskutsua izan da eta ez zaiela axola dirudi.

Nire kasuan betidanik jaso ditut aipatu dituzun espresioak,nire ustez helduek esaten dituzten esaldiak bakarrik erakusten du iraganaldiari begira bizi direla.Helduentzat gazteak mundu eroso batean bizi dira eta ez dakite zer den esfortsua.Nire ikuspuntutik mundua aurrera egiten den era berean,hurrengo belaunek oztopoei beste era batean aurre egiten diete.Horrek ez du esan nahi gazteek ez dutela egiten esfortsurik.Gazteek fama txarra izan dute gauzak beste era batean egiten dutelako eta helduentzat ez dela manera onik,haiek nahi dutena da gazteek haiek bezalako izaera izatea eta hori ezinezkoa da.

Konfinameduak hainbat irakurgaiak erakutsi digu,helduen akatsak besteak beste.Edozein krisiari aurre egiteko erakutsi diegu helduei gazteok gaikoagoak garela,arduratsuagoak garela aipatutako arauekin eta ez garela helduek gutaz hartu duten irudia.

Ondo segi

MONICA B2 erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon ,
Zenbat aldiz entzun ditugun esaldi horiek, nire ustez topikoak baino ez direnak, gazteak modu negatiboan aipatzeko. Gazte hau, hezi gabea, modu gabea, errespeto gabea... zenbat aldiz entzun ditugun.
Baina pandemiak erakutsi digu ez direla egia, gazte arduratsuak eta solidarioak ditugula, lehen eta orain adineko batzuk baino gehiago.
Gazteek fama hori belaunaldien arteko iritzi bat da, betiere adinekoen ikuspuntutik.

Monica P

Olatz erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nire kasuan hainbat aldiz entzun ditut bloggean aipatutako esaldiak, eta aitortu behar dut beti gorrotu zait, askotan arrazoirik gabe eta oso modu txarrean esaten zidatelako. Eta denok bezala umeak izan gara, baina ez deabruak.

Orain konfinamenduarekin, ire ustez, irudi bat saldu digute, haurrek primeran egin dutela, adibide bat direla, eguneroko txalo zaparrada merezi dutela, oso ondo eraman dutelako. Baina ez dut uste horrela izan denik kasu guztietan. Guraso askori oso zaila egin zaio egoera hau.

Egia da proportzionalki haurrek helduek baino hobeto egin dutela, ez da zaila. Gaur kaleak ikusteko aukera izan duenak ikusiko du, besterik gabe, guraso asko arduragabekeria egiten ari zirela gobernuak emandako aholkuei muzin eginez.

Beraz, nahiz eta fama txarra izan, uste dut lehen, orain eta beti gazteek helduek baino portaera hobe izango dute.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Uste dut balore handia daukala gazteek erakutsitako jarrera, egon dira berrogei egun baino gehiago kalera irten gabe eta batzuk ziur kexatu direla baina gehienek arauak bete dituzte.

Gaur ikusi dut telebistan nola zegoen parkeak, adibidez Getxon, herriko emparantza beteta zegoen, jendea hitz egiten zegoen launaka, segurtasun distantzia bete gabe eta ez ziren adinekoak gurasoak baizik.

Heldua zarenean, pentsatzen duzu gazteak baino azkarragoa zarela baina uste dut ez dela egia, daude helduak oso azkarrak direnak baina ere aldrebez. Normalean pertsoanren arabera izaten da.

Pandemia bukatzen denean, uste dut beste generazioa sortuko dela, daude generazio Y, millennials, X eta orain koronabirusko edo covid.19 ko generazioa izango da.

Fernan

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Bai, espresio horiek behin baino gehiago entzun ditut eta normalean adineko pertsonak esaten dituzte, baina aurreiritziak dira.

Konfinamendu honetan orokorrean gazteok ondo moldatu egin gara eta gure bizitza segi egin da teknologiari esker. Kexatu egin gara, noski, baina ez kalera ateratzeko, baizik eta gure ikasketak ondo baloratzeko eta jarraipen egokia izateko.

Egoera larria da eta telebistan ikusi dugun irudiak penagarriak dira, jendea multzoetan zegoen, aita eta ama ume batekin kalean, hau da, arauak bete gabe. Badirudi gazteok helduak baino kontzienteagoak garela.

Espero dut jarri dituzten arauak aldatzea, zorrotzago izatea eta jarraitu aurreratzen eta ez atzera egin.

Janire

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, topiko guztiak betetzen dituzte gaurko gazte askok, baina, egia da, topiko batzuk zehartzen ari direla. Argi dago, lehen gazteek, beste mentalitate bat zeukatela, hamar urtekin batzuk lanean zeuden, gurasoei laguntzeko, oso zaila eta gogorra zen dirua etxera eramatea, eta lehentasuna janaria zen. Gaur egun aldiz, hamar urteko umeek, gehienek, ez guztiek, luxu asko dauzkate, esate baterako, eskuko telefonoak, arropa berezia, mota askotako zapatilak..dirua "erraz" sartzen da etxean.
Mundua, denborarekin eboluzionatzen du, zoritzarrez jende guztia ez. Ere badago jende asko pentsatzen duena, bizi garela mila eta bederatziehun eta berrogeitahamar garren urtean, eta hau adineko edota heldu asko pentsatzen dute. Metroan ikusi ahal da argi eta garbi, gazte askok heldu batzuk baino jarrera eredugarriagoa dauzkate, heziagoak dira, jende asko badago metroan sartuta altzatzen dira eserlekutik, ez dute bultzatzen beste batzuei eta isilagoak dira. Hau gertatzen da hezkuntzagatik, baina, ez ikastolako hezkuntzagatik bakarrik, baizik eta, etxeko hezkuntzagatik ere. Denborarekin ziur aski, topiko hauek desagertuko dira pixkanaka-pixkanaka

Arkaitz.