2020/04/27

44. EGUNA: AUKERA APROBETXATU BEHAR

Adituek, batez ere, ekonomian adituek diote krisialdiak aukera-garaiak direla. Momentu txarrak ere aprobetxatu behar ditugu hobetzeko edo, ekonomian adituen arabera, sosa batzuk irabazteko.

Pandemia hau krisialdia da, handia gainera. Eta batzuk, betikoak, kriston negozioa egiteko aprobetxatzen ari dira edo iruzurrak egiteko eta, bide batez, poltsikoak betetzeko. Baina, oportunitate-garai honetan dena ez da dirua irabaztea. Momentu hau aprobetxatu ahal da gero, normaltasunera bueltatzen garenean, orain egiten ari den inbertsioak bere interesak emateko. Eta horretan ari dira pentsatzen gaizkileak. Orain pertsona on hutsaren mozorroa jantzi, gero mozorroa kendu behar dutenean, egingo dituzten bekatuak barka diezazkiegun. Hor daude, Italiako mafiakoak behartsuen artean janaria banatzen edo Mexikon Chaporen laguntzaileak oinarrizko produktuez osatutako paketeak banatzen, jakina, paketeetan Chaporen aurpegia.


Moral bikoitza haiena ala garaiko Robin Hood-ak? Hiltzaileak ala salbatzaileak? Aukera-garai honetan paperak nahasteko arriskua dugu, kontuz beraz.

Zer iruditzen zaizue Mafiak edo drogaren kartelak egindakoa? Krisialdiak aukera-garaiak dira? Non daude aukerak?

11 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, Mafiak egindakoa da normala beraientzat. Azkenean, beti daude saiatzen beste pertsoneei aprobetxatzea. Horregatik, egoera normala da beraientzat, bakarrik aldatzen da gero eta jende gehiagorekin egin ahal dute hori.

Betie esan dute egoera guztietan badago pertson batek krisitik onura ateratzen duela. Momentu honetan, higiene produktu egiten duten lanteagiak gero eta produktu gehiago saltzen daude edo kristalak egiten dutenak, taberna eta denda guztiak daude erosten eta.

Aukerak beti daude han, bakarrik behar duzu aukera ikustea eta denekin joatea, azkenean, behin edukiko duzu aukera hori heltzeko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egunon guztioi!
Gehienek diote krisiak aukerak direla. Eta egia da, bada egoera horretan ideia onak dituzten eta negozioa egiten duten jendea. Baina egia da, hala ere, beste jende, enpresa eta mafia askok egoera horretaz baliatzen direla beren irudia garbitzeko. Horregatik, ziur nago mafiek eta kartelek ez dutela ezer egiten zerbaiten truke.
Beste enpresa legal batzuek ere ez bezala, hala nola bankuek. Azken aldian entzun dut Gobernuak autonomoei 0 intereserako ematen dizkien kredituek baina haiekin aseguruak egitera behartzen dituela bankuak. Eta diru hori guztiona da. Beraz, azkenean, batzuk legez eta beste batzuk legez kanpo saiatzen dira egiten dute negozioa kaltetuenen kontura. Oso tristea da.
Natalia M.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Mafiatik ezin da besterik espero. Ez gaitu harritu behar bere kode moralaren barruan dago, besteen beharraz baliatzea botere gehiago eskuratzeko, horixe da bere helburua.
Beren beharragatik beren sareetan erortzen direnek bakarrik eman diezagukete pena.
Ni banketxeek eta enpresek kezkatzen naute; izan ere, eskaintzaren eta eskariaren legea dela eta, gehiegizko prezioak jartzen dizkiete premia biziko artikuluei, edo maileguen baldintza gehigarriei. Printzipioz legea errespetatzen duten baina gizartearen beharraren mafia gisa baliatzen diren banku eta enpresa horiek. Bankuak eta enpresak, publizitatean esaten digutenak gurekin daudela une txar hauetan laguntzeko. Bankuak eta enpresak, hori gertatzen denean, une honetan lortutako tratuez aprobetxatuko zirenak. Bankuak eta enpresak krisialditik aterako dira, dirua irabaziz eta irudia garbituta.
Mafia ilegala eta mafia legala daude, hori da errealitatea.
Agian etorkizunean, egin dutena ikusita, selektiboagoak izan beharko dugu, eta ez miseriaz baliatzen diren banku eta enpresak erabili, gu baikara enpresa horiek mantentzen ari garenak gure erosketekin.

Agur bero bat
Valentina

andreabujedo_ erabiltzaileak esan du...

Egun on,

Berrogeialdi honetan denetarik izan dugu, batzuek dirua galdu dute, aldiz, beste batzuk ez. Azken hau mafiaren kasuan aplikatu ahal dugu. Pertsonalki ez dakit asko mafiari buruz, baina hortik irakurri eta entzun dudana ez da batez ere ona. Mafiadunok betik egoera berdinetan lan egiten dute, besteon egoera txarretatik baldintztzen dira dirua irabazteko, eta nola ez esango diezu, mafia baitira. Azkenean dirua irabazten dute, era ilegalean edo legalean, baina niretzat mailegu-bankuak berdinak dira, azken finean jendearen egoera txarraz baldintzatzen dira beraiek dirua irabazteko.

Besterik gabe, Andrea A.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nire ustez, gauza bat da krisialdietan dirua irabazten jarraitzen saiestea, eta beste gauza bat da jendeaz kosta ahala kosta aprobetxatxea gehien behartsua den unean.

Munduko mafiek (batzuk legal direnek!) hori egiten dute "opariak" behardunei emankortasunez ematen dizkienean. Horrelako iturririk inoiz ez nuke ezer hartu nahiko, haiekin zorretan egotearen pentsamendu bakarra, beldurrez, oilo-ipurdia jartzen baitzait.

Hala ere, goseak jota egongo banintz edo etxekook benetako beharra izango bagenu jatekoa lortzeko, ziur aski onartuko nukeela laguntza hori, horrekin deabruari arima saldu arren.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on talde:

Nik uste dut mafiari buruz edoizein gauza entzun dezakegula. Argi dago, dirua erraza etortzen denean,ahal handirik egin gabe, ez da kostatzen hainbeste besteak diru horrekin lagundu. Egia da, behartuta ez daudela, baina horrela haien aurpegia garbituko dute eta dena normaltasunera bueltatuko denean, lagundu duten jendeak gogoratuko dute zein solidarioa izan diren haiekin. Horrela, gizartearen kopuru handi bat ez dira haien kontra jarriko, ezta poliziari informazioa esango haien buruz.

Ez dut uste mafiak horrelako gauza egingo duenik, ezer espero gabe.

Ainhoa

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Beti errealitateak fikzioa gainditzen du. Bai. Eta gainera, gaitzerdi zerbait ona egiten duten...Batzuentzat aukera-garaiak dira, baina beste batzuentzat ez, agian haientzat berreskuratzeko garaia da.

Benetan garai honetan ez dakit zeintzuk diren aukerak, baina uste dut horietako bat izango litzatekeela zerbait telelanarekin zerikusia, beno, orain denbora daukagu pentsatzeko...

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Kaixo,

Bizitza honetan inor ez da ona eta ez da hain txarra. Mafiak edo drogaren kartelak nahiago ditut desagertzea, baina laguntzen ari badira, ez zait gaizki iruditzen,Jendea gosea pasatzen ari da eta lagundu behar duenak ez du egiten, baina bere politikariei dietak ordaintzen jarraitzen badu, euren etxeak dira. Eta Elizak koroabirusaren aurkako otoitzak bilatzen ditu, baina ez dituzte beren aberastasunak banatzen, eta ez dituzte pobreak vatikanoan jasotzen.

Eta Noski Krisialdiak aukera-garaiak dira, hemen adibidez ,supermerkatuek prezioak igo dituzte, dendek ere bai, berdinak izan beharrean.

Aukerak daude behar dugun guztian eta beste pertsona batek eman diezaguke, eta ordain dezagun eskatzen diguna prezioa kontuan hartu gabe.

Edurne

ANA erabiltzaileak esan du...

Gai batzuei buruz ezin dut iritzirik eman, ez naizelako hain azkarra.
Gaztelaniaz esaera zahar bat dago: "En tiempos revueltos, ganancias de pescadores"
Krisi-garaiak aukeretarako uneak izan dira, dira eta izango dira, aldaketak egiteko uneak. Alde batetik, gaiztoak daude, behartsuez baliatzen direnak, diru gehiago nahi dutenak, eta, bestetik, onak, krisiaren ondoren guztiok pixka bat gehiago hobetzea eragingo dutenak.
Galdera da, non egon nahi duzu?

Ana Cobos

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa !

Betidanik, mafiosoek aprobetatzen dute horrelako momentuak "tajada" ateratzeko. Gero, ez zaie asko kostatzen "tajada" horren zatitxo bat bueltatzea gizarteari, adibidez auzoa konpontzen, Pablo Escobar antzera. Baina nire ustez, mafiarik handienak ezkututak daude.

Barre ematen diet wassap-tik heldu zaizkidan mesu batzuek: "Amancio Ortegak miloi mordoa eman du kanzeri aurre egiteko" Hori da bere "tajadaren" zatitxoa. Bestela, galdetu Bangladeshen, edo Indian. Begiratu Herrialde horien ibaiak eta basoak....

Diru mafiosoa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Hasteko, gai honi buruz oso gaztea naizela uste dut, eta horregatik ez dakit asko mafiei buruz. Bakarrik daki filmetan edo telesailetan ikusi dudana, eta ez dakit egia dela edo ez.
Ikusi dudanez, esan dezakedan gauza bakarra da ez dela oso lan ona, ondorio asko dakartzalako, baina lehen esan dudan bezala, ezin dut gehiago esan.

Laster arte!

Dánae.