Pandemia hau pasa den mendean edo lehenago gertatu izan balitz, ez zatekeen
faltako Elizak bultzatutako profesioak Jainkoari laguntza eskatzeko. Kaleetan
(agian ordutegi jakin batean) apaiza gurutzeari lotuta eta, ondoan,
meza-mutilak. Askok eta askok birusa gizarte ustel honen bekatuak garbitzeko
zigorra dela esango zuketen pulpitutik, eta asko eta asko etengabeko arrosarioa
errezatzen egongo ziratekeen elizan konfinatuta.
Baina, garaiak aldatu dira eta denok egoera berrira egokitu behar dugu.
Koronabirusa ez da Jainkoaren zigorra, txinatar deabru horien maldizioa
beharbada bai, batek daki! Elizak itxita daude eta apaizak ez dira kalera prozesioetan
ateratzen. Orain (beste garai batean pentsaezina) debekatu digute mezatara
joatea. Lehen behartu eta orain debekatu, mundua hankaz gora dago. Orain,
erromatarren garaian bezala, meza klandestinoak antolatzen dira eta eliztarrak
legetik kanpo daude. Orain, Ingalaterran, apaizak jendea konfesatzen du
elizatik kanpo eta bekataria kotxetik atera gabe. Azken hau bai dela egoera
berrira egokitzea eta derrigorrezko distantzia mantentzea. Amen.
Zertan uste duzue aldatuko dela zuen ohiko bizitza?
Ikasketan edo lanean zer egin beharko dugu egoera berrira egokitzeko? Zer
deritzezue meza klandestinoei? Zer erantzukizun du Elizak pandemia garai
hauetan?
10 iruzkin:
Nire kasuan, ez dakit zenbat aldatuko dela. Badirudi, bakarrik batzuk joango dira klasera eta besteak bideo-konferentzia bidez, baina ez dago ezer esanda. Horregatik, ez dakit zer aldatuko den.
Egoera berrira egokitzeko ohitu behar naiz, klasera gutxiago joango naiz eta gehiago interneten bidez izango da, eta lan gehiago edukiko dut, ikusi dudan aste honetan, irakasleak ez daukate neurririk eta lan asko bidali digute guztioi, pentsatsen dute bakarrik dago bere ikasgai munduan.
Nire ustez, txarto iruditzen zait meza klandestinoak. Gobernuak esan badu mezak ez egotea, ez dakit zergatik apaizak pentsatsen dute hau beraiekinez ez da joaten eta nahi dutena egiten dute. Horregatik, nik hau amaitzeko, izugarrizko isun bat ipiniko nuke eta segi badute gartzelara bidaliko nuke, agian honekin ikasten dute haiek pertson normal bat bezala dira.
Elizak erantzukizun gehiago hartu beharko luke garai honetan, jende gehiagori laguntzeko, baina dakigunez bakarrik daude Gobernuari dirua eskatzeko eta bere eraikuntzak ondo mantentzeko. Ikusi ahal dugu hau Aita Santua agertzen denean, beti urrez beteta bere gauzak, eta ezer emtaen besteoi.
Kaixo guztioi!
Bakoitzak ahal duen lekuan bilatzen du kontsolamendua, batzuek mezak antolatzen dituzte, eta beste batzuek botiloiak. Nire auzoko bizilagunak gaueko solasaldiekin hasi dira kalean gau beroak aprobetxatuz. Badirudi denok gaudela harremanetan eta ginena izaten jarraitu nahi dugu eta egiten genuena egin.
Bizitzak maskarekin eta distantzia sozialarekin jarraituko du. Batzuek hobeto eramango dugu, eta beste batzuek legea nola hautsi bilatuko dute. Ezer berririk ez.
Kolpeka ikasten dugu, badirudi hori dela modu bakarra eta gure erantzukizuna onartu beharrean, errua gobernuari eta gainerakoei egotziko diegu. Adimendunak konponbideak bilatzen ari diren bitartean, ergelek errudunak bilatzen dituzte. Dirudienez, Erdi Aroan jarraitzen dugu, hori bai Internetekin eta telefono mugikorrekin.
Agur bero bat
Valentina
Aupa!
Nire uztez Ingalaterrako elizarena normala da. Atzo boxeo taldekoek pasatu zidaten beste adibide bat: «ez dakit zein» herrian udaltzaingoek ginnasio izkututa itxi zuten, eta oraindik datuak ez jakin arren, seguraski milaka taberna klandestinoak daude hortik haien zerbitsuak ematen.
Askenean, denbora luzea da otoitz egin gabe, edo deporte egin gabe....garagardorik gabe batez ere.
Rubén
Nik benetan pentsatzen dut, nire bizitzan ez dela ezer aldatuko, eta besteen kasuan berdin. konfinamendu hau amaituz gero, jendea aste bete edo hilabete ahaztuko da. Agian, lehenengo hilabetetan, distantziak mantentzen ditugu, ikastoletan edo garraioetan, baina, seguru nago, jendea bueltatuko dela konfinamendu hau baino lehen egoerara bezala. Zorionez, niretzat, jende askok ikusi izan du, Elizak eta horren inguruan dauden gauza guztiak, ez direla, beharrezko gauzak, edo ezinbestekoak hobeto esanda. Argi dago, iruzkin honekin, jendea ikusiko duela ez naizela fededuna, eta, pandemia honek benetako gauzarik onen artean egin duenetariko bat da, ingurumena alboan utzita, ikusi dugu, elizak ez direla beharrezkoak mundu honetan. Espero dut, pandemia hau amaituz gero, jendea gutxiago joatea elizetara.
Arkaitz.
Egun on!
Egia esanda nire bizitzak ez ditu hainbeste aldaketak izan, noski normaltasunara bueltatu nahi dudala, baina ez nago hain txarto. Jende multzoek ito egiten naute eta egoera honetan bizitzera ohitzen ari naiz.
Elizari buruz, nahiago dut ezer esatea, ez dut inor mindu nahi.
Paseo bat ematera eta kirola egitera utzi digutenetik, nire betiko ibilbidea jendez beteta dago, mendi alboko ibilbidea. Han txakurra solte eraman dut beti inor ez zegoelako, eta oraintxe bertan ezinezkoa da bizikletaz beteta dagoelako. Espero dut laster normaltasunara bueltatzea.
Ainhoa
Kaixo!
Ez dakit zenbateraino aldatuko du birus madarikatua honek nire bizitza, baina badakit aldatuko dituela gauza asko, tamalez. Zaila izan arren, ziur nago azkar moldatuko naizela, beste irtenbiderik ez dagoelako eta beti saiatzen dut gauzen alde ona ikusten.
Lanari dagokionez, ikastxeetan hezkuntza semipresentziala egitera behartuta badaude ikasleak, eskatuko diot nagusiari alabaren egutegi berdina izatea. Ez dut uste arazorik izango dudanik, gauza horretarako oso gizon ulerkor delako eta, nire aldetik, esker onekoa izango naizenez, bulegoan bezain arduratsua izango naiz lanarekin. Horrela biek gaindituko genuke, zalantzarik gabe.
Gehiago kostatuko zait aisialdirako etorriko diren mugak onartzea; izan ere, nahiz eta zoragarriak ez izan, nire zaletasunak izugarri garrantzitsuak dira niretzat. Hala ere, moldatuko naiz, jakina!
Nire iritziz, elizak bi aurpegi dauzka: erakusten duenak eta ezkutatzen duenak. Egoera zaila honetan eredugarria izan beharko litzateke, eliztarrei ikasten arauak bete behar direla. Alegia, bere hitzak erabiliz, "etsenpluaren bidez predikatu" beharko luke.
Arratsaldeon!
Ez dakit bihar nolakoa izango den, baina gaur egun zaila da niretzat: 7 urteko haur bat zaintzea eta bere etxeko lanak egiten laguntzea, telelana, etxeko lanak eta etxetik kanpo lan egiten duen senarra. Bizitza aldatu dit, noski. Eta espero dut egoera horrek ez duela asko iraungo, izan ere, irailean jarraitzen badu, ez dakit zer gertatuko den.
Lanbide heziketako ikastetxe batean lan egiten dut eta ziurgabetasun handia dago: irailean irekiko al gara? ikasleen erdiak baino ezingo dira etorri klasera? nola egingo dugu eskola aurrez aurre eta internetez emateko?
Beraz, hezkuntzan egoera horretan bagaude, eliza ez da gutxiago izango. Gero eta jende gutxiago joaten da mezatara, gehienak adinekoak dira eta une honetan meza telebistan ikusten edo irratian entzuten dute elizak itxita izan behar dutelako.
Beraz, egokitu egin behar dute, eta meza online bidez eman beharko dute, besteak bezala. Zergatik ez?
Hala ere, zoritxarrez, elizak batzuetan ez du konfinamendua betetzen. Kontuak eman beharko dizkiote, Jainkoari ez ezik, legeari ere.
Agur bero bat!
Natalia M.
Kaixo!
Hasieran uste nuen bizitza asko aldatuko zela konfinamenduaren ondoren, baina azken astean gertatu dena ikusita, zalantzak ditut.
Jendea pentsatu gabe ateratzen hasi da, hasieran haurrak atera ziren, gero nerabe, heldu eta pertsona nagusi guztiak hasi gara irteten. Arazoa da haurrak kopuru txikiagoa direla, baina nagusiak askoz gehiago gara, eta, adibidez, igandean ikaragarria izan zen. Jendea 8:00etan irten zen berehala etxetik, eta denok joan ginen oinez, korrika, bizikletan, ariketa egiten eta denok leku beretara joaten ginen.
Horretaz aparte, elizari dagokionez, ez zait ondo iruditzen konfinatuta gauden bitartean mezak egiten aritzea, baina okerragoa iruditzen zait mezetara joaten den jendea. Mundu guztia etxean geratzen ari gara birusa ez hartzeko, tabernak ez daude irekita, dendak ere ez daude zabalik eta diru asko galtzen ari dira, beraz, eliza ere itxita egon beharko litzateke. Ulertzen dut oraindik ere jende asko dagoela elizara joatea gustatzen zaiona, eta fedea du horretan, baina askoz garrantzitsuagoa iruditzen zait dendak, tabernak, jatetxeak... irekitzea, eliza baino.
Dánae.
Kaixo guztioi!
Ikasketan eta lanean zerbait aldatuko du, eta oraindik ikasten dugu nola, baina hori bai, edozein lekutan, segurtasun neurriekin, eta hau bakarrik aldaketa handia da guretzat. Batez ere, patzientziaz ibiliko gara ilara luzeak ez dutelako laster desagertuko.
Nire ustez, pandemia garai hauetan, Elizak erantzukizuna daukat, bai. Denok dakigunez, “Caritas” da bere erakunde ofiziala jendeari laguntzeko, eta gaur egun, bere lekutara jende asko joaten da egunero jateko . Agian ez da nahikoa baina uste dut laguntza inportantea dela...😇
Laster arte!
Krisi garaian, klandestinitateko gauza handiak sortu izan dira beti. Jendeak egoera berrira egokitu behar du. Burmuin onenetatik eta beharretik sortzen dira ideia handiak.
Ez didate beldurrik ematen aldaketek, baizik eta jakin-mina dut nola moldatuko garen ikusteko.
Nire bizitza ez da asko aldatu, baina gizartea aldatu egingo da eta nik ere aldatu beharko dut.
Eta azkenik, Elizak ere aldatu egin beharko du. Jainkoari eskerrak.. kar, kar, kar.
Ana Cobos
Argitaratu iruzkina