2020/05/08

55. EGUNA: URDINA ALA GORRIA, ZEIN MOZTU?

Ez dakit zein herritan izan den, baina bitxia, oso bitxia iruditu zait mutiko batzuek egindakoa. Itxialdi hau dela eta, mutikoak, irakasleak bidalitako etxerako lanez nazkatuta edo, bere etxera joan ziren eta wifi konexioa moztu egin zioten. “Kableak gurutzatu” (euskaraz haizeak jo) eta, zizt-zatz, kableak moztu eta akabo arazoa!!!

Irakaskuntza mundu honetan, gurea garrantzitsuena dela pentsatzea da irakasle guztiok daukagun akatsa. Gure ikasgaia, gure lana, beste gauza guztien gainetik egon behar da, eta gure ikasle maiteek ahalegin guztiak eta denbora osoa eskaini behar dizkiote horri. Horregatik, konfinamendu honetan irakasle gehienek (agian nik barne) lanak eta lanak bidaltzen dizkiete ikasleei, besterik egiteko edukiko ez balute bezala.

Ez dut haiek egindakoa zurituko, baina haserrea pasa ostean, haien irakaslea izango banintz, barkatuko nieke. Gaizki dago egin dutena, ez dago aitzakiarik. Baina, eskolan zer edo zer ikasi beharko bagenu, egoera zailetan konponbidea lortzea izan beharko litzateke. Eta kasu honetan, zergatik ez, konponbide ona aurkitu zuten. Tamalez, harrapatu egin zituzten. Plana ona zirudien, baina plana ezin hobea izateko lehenengo baldintza besteek ez harrapatzea da.

Zer uste duzue mutikoek egindakoaz? Zigorrik merezi dute? Konfinamendu honetan lan gehiegi bidaltzen dituzte irakasleek? Gogoratzen duzue eskola garaian zuek egindako bihurrikeriarik? Zein?

9 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, eta irakurri dudanatik, txarto iruditzen zait egin dutena, bai lan asko eduki ahal dugu ikasleok baina hori ez da arrazoia hori egiteko. Horregatik, nik bai zigortuko nieke ikasleei.

Nire kasuan, bai lan gehiegi bidaltzen digute irakasleek, astero bi edo hiru lan bidali behar diegu eta batzuetan, pare bat partzialak. Azkenean, aste honetan lan gehiago eduki ditugu klasean geundenean baino.

Nik bai gogoratzen dut pare bat bihurrikeriak. Adibidez, nire ikastola basoaren gertu dago eta gogoratzen dut egun batean pare bat klasekide eta hirurok joan ginen basora eta han geunden arratsalde osoa eta irakasleak etorri behar ziren guri bilatzeko.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Bi hauen irakaslea izango banintz, astebetez egongo nintzateke barrez. Egoera etsietan, irtenbide etsiak. Biek baliabideak dituztela erakutsi dute, ideia aitortu behar zaie.
Baina goizegi da horrelako portaerak izateko. Horregatik zigortu beharko zintuzket nire nahigabean.
Ezagutzen dut heldu bat baino gehiago, misterioz ordenagailuko programek funtzionatzen ez diotena eta besoak gurutzatuta dituena. Edo sistema erortzen denean berehala itzaltzen dutela ordenagailua eta ez dute presarik berriro pizteko.
Haur horiek beren adinera bakarrik aurreratu dira. Ni oso adi egongo nintzateke beren ideiekin, ziur aski gainerako ikasleek baino baliabide gehiago izango dituzte.

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon guztioi!
Bai, irakurri nuen 9 urteko ikasleek Wifi kendu ziotela beren irakasleari, etxeko lan asko bidaltzen zizkielako. Egia esan, grazia egin zidan. Badakit bere portaera ez zela zuzena, baina umekeria zela uste dut. Ez diet barkatu, baina ez dut uste oso larria denik. Bai, irakasleari barkamena eskatu eta eragindako gastuak ordaindu beharko lituzkete, baina etxean 50 egun baino gehiago eman ondoren, zer espero dugu!
Denok izan gara txikiak noizbait, eta seguru bihurrikeriak egiten genituzten. Nik, adibidez, egun batean, lagun batekin jolasean nengoen eta ikastetxeko horman salto egin genuen goxoki dendara joateko, baina gero, ezin izan genuen saltatu berriro eskolara sartzeko. Astebetez jolasik gabe geratu ginen, eta, jakina, gurasoei kontatu zieten. Hori okerragoa izan zen, noski!
Laster arte!
Natalia M.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Txarto iruditzen zait egin dutena, baina suposatzen dut etxerako lanak egiteaz nekatuta zeudela. Zorrotza naiz baina barkatuko nieke. Batzuetan irakasleek agian lan gehiegi bidalitzen diete. Nire bi ilobak egunero zortzi eta erdietan daude jarrita ordenagailuaren aurrean.

Egia da egunerokotasuna mantentzeko onena dela, eta suposatzen da beharrezkoa dela kurtsoa aurreratzeko. Bakarrik horregatik ondo dago, baina benetan orain ez da lehen bezala eta haien burua ere ez. Edo hori esaten didate haiekin hitz egiten dudanean, gaur berriro galdetuko diet...! 🤣

Laster arte!

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Egileen adinaren arabera, gertaera hau bihurkeri bat ala txerrikeria bat iruditzen zait. Hau da, haurrek egin badute ala nerabezaroek (edo helduek!) egin badute hurrenez hurren, ez dudakalo uste egitekoa gauza bera denik. Izan ere, momentu honetan Internet gabe geratzea eta munduarengandik atzetuta ibiltzea gauza berdin-berdinak dira. Zigor gisa, konponketa ordaintzera behartuko nieke.

Edozein kasutan, suposatzen dut irakasle batzuek ikasleei bidaltzen dizkien etxerako lanak gehiegizkoak izan daitezkeela, baina ziur nago hori ez dela gehienak egiten ari direna, baizik eta klaseetako erritmoa eta edukien maila mantentzen saiatzen.

Dena den, egia da etxean konfinatuta egoteak ez du esan nahi egun osoa libre daukazula, eta eguneroko ekintza guztiak etxetik egiten badituzu, arriskua izango duzu lanegunak eta jaiegunak ez bereizteko.


Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Ez dakit egia den ala ez, baina egia bada, fan naiz haur horretaz.
Egia esan, irakasleek eginbehar gehiago bidaltzen dizkigute etxean konfinatuta gaudenez gero. Hasieran erlaxatuago egon ziren, baina hau luzerako zihoala ikusita, etxeko lanak bidaltzen hasi dira, ordu eta egun guztietan.

Hasieran, bakarrik ziren etxeko lanak; gero, bideollamekin hasi ziren, eta orain ez digute lasai uzten. Ordu guztietan etxeko lanak bidaltzen dizkigute, eta atzo esan ziguten seguruenik maiatzaren 18an itzuliko garela klaseetara. Beraz, suposatzen dut dena normaltasunera itzuliko dela. Ez dakit pozik egon ala ez, eginbehar gehiago bidaltzen dizkigute, baina nahi dugun moduan egin ditzakegu. Normalean etxeko lanak ohean, sofan...egiten ditut eta ez naiz jaiki behar joateko eta beste gauza batzuk egin ditzaket.

Dánae.

ANA erabiltzaileak esan du...

Originala da egin dutena, eta inteligentzia erakusten dute, baina uste dut ondorioak izan behar dituela. Hori izan ahal da ikaskuntzetako bat, ekintza guztiek ondorioak dituztela.
Egin duten triskantza ordaindu beharko dute, eta agian irakasleak beraiekin duen lan-estrategia aldatu ahal du.
Izan ere, irakasleak ere ondorioak atera beharko ditu, eta horietako bat da bere sistema ez dela hain baliagarria.
Munduko historian lehen aldia da pandemia batean ikasleei etxeko lanak bidaltzen diete. Hau surrealista da.

Ana Cobos

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

AUPA!
Niri pasadizo honekin beste gauza bururatzen zait: orain dela urte batzuk, txikia nintzenean, nire ikastetxeko mutil nagusien batek horrelako taktika zeukan azterketak ez egiteko. Baina egia esanda, taktika hori oso indartsua iruditzen zait gaur egun.
Garai hartan, tamalez, ia egunero zeuden hilketak biolentziagatik. Eta mutil honek azterketa importantea zuenean,poliziari deitzen zion ikastetxean bonba bat zegoela esaten.
Lotsagarria bai, baina badaude bere buruaz bakarrik arduratzen diren pertsonak!
Askenean arrapatu egin zuten eta gainera bere gurasoek oradaindu zuten izuna...

Ruben

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzat, ikasleek egin dutena oso txarto iruditzen zait, etxerako lanak bidaltzeagatik wifi kableak moztea gehiegi iruditzen zait. Ez dakit zenbat urte zeuzkaten mutiko hauek, baina, ez dauka ez zentzurik, ez arrazoirik wifi kableak mozteko. Gainera, berrogeialdean gaudenez, denbora berbera egon behar genuke etxerakolanak egiten, klaseak dauzkagunean bezala. Ez dut uste zigorrik merezi dutenik, baina bai hitz batzuk beraiekin argitzeko gauzak. Gogoratzen naiz, klaseko kideok jartzen genuenean oztopo bat ate azpian irakasleak ez sartzeko klasera zelako bihurrikeriak aintzinakoak.

Arkaitz.