Artaldeetan batek egiten duena egiten
dute besteek ere, itsu-itsuan. Bestelako taldeetan berdin, bat izutzen bada
talde osoa izutzen da eta horren atzetik doaz, inertziaz edo. Instintiboki
egiten omen dituzte halakoak animaliek, pentsatu gabe. Hala ere, gizakiok
arrazionalak gara eta ez dugu halakorik egiten. Horrela izaten da gure
bizimodua, beti ere aldatzen ez duen zerbait ez badago.
Baina pandemia honek erabakitzeko
berezko dugun horretan ere eragina izan du. Ez dakit gogoratuko duzuen
berrogeialdi honen hasieran supermerkatuetan ez zegoela komuneko paperik.
Jendea erotu egin zen eta zoroen moduan salgai zegoen paper guztia agortu egin
zen di-da batean. Geroago mundu guztia gozogintzan hasi zen eta
supermerkatuetan irina aurkitzea miraria zen. Ezin ahaztu ere guztiok kirolzale
amorratu egin ginela eta bizikleta estatikoak saltzen zituzten dendek sekulako
negozioa egin zutela.
Orain, zorioneko deseskalada honetan,
gauzak bere onera bueltatzen ari zirela pentsatzen genuenean, etxeko
lorategietan jartzeko igerilekuak daude
modan eta agortzen hasiak dira. Oporretan joan ezin izateak beste aukera batzuk
bilarazi dizkigu eta orain igerilekuen txanda heldu da. Baduzue lekurik
igerilekurik jartzeko? Horrela bada erosi lehenbailehen, baten bat geratzen
baldin bada.
Zergatik zoratzen gara eta denok gauza bera erosten dugu
kontrolpean ez ditugun larrialdietan? Zeuk ere komuneko papera kiloka erosten
zutenetakoa izan zinen? Zer erosi zenuen pandemia honen hasieran bukatuko
zelako beldurrez?
10 iruzkin:
Nire ustez, pentsatsen dugu ez dagoela egongo etorkizunean eta horregatik, hobe da kiloka erosi orain.
Nire kasuan, ez genuen erosi hainbeste komuneko papera erosi, kantitate normala baizik. Bagenekien nire etxean ez zegoela egongo arazorik horrelako gauzak erosteko eta horregatik, ez genuen erosi hainbeste gauzak.
Sarri tan erosten dut hau eta denboraldia luzea irauntzen da nire etxean kakahueteko gurin bote bat erosi nuen egoera hau hasi baino lehen eta oraindik dago erdi beteta, baina hori gertazten da gurinarekin. Gainer, botea ia kilo bat da eta asko irauntzen du.
Kaixo, guztioi:
Beldurrarekin gauza arraroak egiten ditugu animaliak bezala. Garunaren alderdirik senezkoena esnatzen zaigu, arriskua dagoenean korrika egitera behartzen gaituena. Ez dut ulertu zergatik erosten zuten jendeak water papera, beharbada, ohikoa ez den beste modu batean erabiltzeko. Baina ez dut jakin zertarako.
Nik ez dut halako antsietaterik izan eta zorionez, eguraldi honek harritu egin nau despentsa betearekin. Elikagai freskoak bakarrik erosi ditut. Sasoiko produktuak erosi ditut eta ez dut sumatu ezer garrantzitsurik falta zenik.
Agian uste baino antz handiagoa dugu animaliekin, beti arrazionalak garela iruditzen bazaigu ere. Ez nau kezkatzen ideiak, ugaztunak gara eta batzuetan irrazionalak eta kito.
Agur bero bat
Valentina
Kaixo guztioi!
Bai, horrela gara gizakiok, eta horretarako uste dut ez dagoela erremediorik.
Benetan ez nuen ezer hainbeste gauza erosi. Bakarrik erosi nituen parafarmaziatik sendagaiak, nire etxean batzuk beharrezkoak direlako. Janariak eta beste gauzak astean behin erosten genituen eta horrela ondo moldatu gara berrogeialdian.
Eta gainera nire etxean ez gara gozoak, gozoa gustatzen zaigu baina beti neurriz jaten dugu. Horregatik ez dugu irina erabili berrogeialdi honetan horrelako gauzak egiteko.
Hori bai, etxe handi bat edukiko banu, igerileku bat erosiko nuke...! 🏄
Laster arte!
Kaixo:
Betidanik horrela izan gara. Jende asko gauza bat erosten badute, erosten dugu badaezpada edo agian hona delako, hau askotan guztiz kontrakoa izaten. Gauza bera gertatu zen konfinamedua hasi genuenean. Oraindik ez dakit zergatik, baina komuneko paperarekin jendea zoro bihurtu dira.
Niri dagokidanez, ez nuen komuneko paperik erosi aste bat baino lehen eskaintza bat zegoen eta momentu horretan erosi nuelako. Baino aitortu behar dut gauza bat erosi dudala eta oraindik ez dut erabili eta uste dut ez dudala erabiliko. Konfinamendu momentu batean jendea hasi zen legamia naturala erosten eta behin supermerkatura joan nintzenean ikusi nuen legamia naturala zegoela (supermerkatu askotan agortuta zegoen) eta ikustean bi erosi nituen. Lehen esan dudanez, oraindik hozkailuan dago...
Ondo izan!
Kaixo, guztioi:
Egoera horiekin gauza lehenengoko beharrak desagertzen dira. Gainera, beldurrak zoratzen gara eta ikusi dugu gauza bat ez dagoela supermerkatuan eta jende guztia joango da gauza hori erostera. Denak mundua amaituko balitz bezala erosten.
Nik, komuneko papera erostera joan nintzenean, ezin izan nuen erosi ez nuelako egon. Azkenean, musuzapiak eta paperezko ezpainzapiak erosi behar izan nituen, agian, supermerkatuetan izan baino lehen genuen papera amaitzen bazaigu ere.
Pandemia honen hasieran hainbat gauza bukatzeko beldur direlako, botilako ura biberonerako, haurrentzako esnea eta pixoihalak erosten nituen.
Badirudi orain erosketen egoera lasaitu dela eta supermerkatuak denetik ari dira izaten.
Ondo izan.
Kaixo!
Egia da konfinamendua hasi zenean jendea zoratu egin zela eta komuneko papera erosten hasi zen gelditu gabe. Komuneko paperen ondoren legamia izan zen, eta orain ia inon ez dago, mundu guztia hasi zen sukaldatzen etxean, eta supermerkatuetan amaitu zen.
Nire ustez, jendeak uste zuen amaitu egingo zela, eta hobe zela asko erostea eta soberan geratzea. Gainera, agian gero supermerkatuetan ez litzateke egongo.
Nire kasuan, ez nuen erosi hainbeste komuneko papera, eta ez nintzen joan supermerkatura erosketak egitera. Banekien supermerkatuak ez zirela itxiko eta joaten jarrai genezakeela, beraz, ez zegoen kezkatzeko arrazoirik.
Nik uste dut jendeak animaliak bezala jokatzen zuela, beren senak esan zien egiteko, eta han zeuden denak, pentsatu gabe.
Dánae.
Kaixo,
Ba,ez daukat argi zergatik denok gauza bera egiten dugunik,baina, egia esan,ikusi nuenean nola erosten zen jendea komuneko papera,keskatuta geratu nintzen. Agian beldurrari esker gauzak zentzurik gabe egiten dugu....
Nire kasuan,erabaki nuen komuneko papera ez erostea,eta azkenean amak utzi nion pakete bat,zeren eta derrigorrezkoa zen erostea,dendetan ez zegoen.
Pasa den astean erosi nituen 8 pakete legamia,normalean pizza egiten dut ostiralero,baina pandemia madarikatu hau heldu zenetik guztiak okinak nahi dugu izan.Hori dela eta supermerkatu guztietan ez zegoen legamiarik horrexegatik, aurkitu nintzenean,lotsarik gabe 8 pakete eraman nituen etxera,bada ezbada...
Agur.
Patricia
Egia esan, ez dut ezer tipikorik erosi konfinamenduan. Bizitza normala egin dut. Gutxiago atera naiz kalera, noski, baina supermerkatuan erosi dut betikoa.
Oraindik ez dut ulertu zergatik erosi duen jendeak konpultsiboki. Beldurra librea da.
Zoritxarrez, nire etxean ezin da igerileku bat jarri, hemen ez da ezerik sartzen.
Zerbait originala pentsatu beharko da uda etxean pasatzeko.
Agian gozogintza egiteko unea da..
Ana Cobos
Gabon:
Ezjakintasunagatik edo segurtasunik ezagatik egiten ditugu gizakiok erokeriak batzuetan, baina, beldurrak jota gaudenean, askotan gai gara edozein gauza egiteko.
Hortaz, horren aldetik, komuneko paperaren pilatzeak berrogeialdia hasi zenean ez ninduen harritu. Benetan harritu ninduena produktu horren aukera zen. Esan nahi dut, argi dago komuneko papera gauza beharrezkoa dela. Hala eta guztiz ere, hain ezinbesteko gauza ote da? Hain ordezkaezina supermerkatura arrapaladan erostera joateko? Azken finean, zure etxean bazaude eta ura, eskuoihalak eta xaboia badauzkazu, non dago larrialdia?
Pandemiaren hasieran ohikoa baino erosketa handiagoak egin nituen supermerkatuan, ez bukatuko zelako beldurrez, irtenaldiak bakantzeko baizik.
Gizakiok berehala zoratzen gara edozein egoerarekin ezin duguna mantendu. Ez dakit zergatik, gehienok animaliak bezala joan ziren supermekatuetara denetarik erostera, agian pentsatzen zuten janaria edo lehen gauzak bizimodurarako amaituko zirela. Papera amaitu zenean supermerkatuetatik, edo hobeto esanda, jendeak bainugelarako papera gehiegi erosten zutenetik, ikusten da argi eta garbi jendea ez duela burua erabiltzen, denon etxebizitzetan daukagulako bainugelan garbitzeko paperik gabe. Nire etxean, gurasoak dira erosketak egiten dituztenak, baina, gogoratzen naiz, lebadura ez zegoela inondik, joan ziren supermerkatu guztietara eta lebadurarik gabe bueltatzen ziren etxera. Oso barregarria iruditu zitzaidan, nork pentsatuko zuen lebadura guztia agortuko zutela supermerkatutik.
Arkaitz.
Argitaratu iruzkina