2020/05/18

65. EGUNA: DOTORE-DOTORE

Atzo, igandea zenez, kirol arropa jantzi eta mendira joan nintzen aspaldiko partez. Pandemiak kirolari bihurtu gaitu sofinga praktikatzen genuenok. Etxetik hurbil-hurbil dut mendia eta hara jo nuen jende gutxiago egongo zelakoan. Baina ez. Erromeria ematen zuen, jende pilo bat, adin guztietakoak, bakarrik, binaka edo taldeka. Zaila zen, benetan, pausu bat aurrera ematea eta derrigorrezko distantzia errespetatzea.

Baina, jendetza horren artean gehien harritu ninduena bikote bat izan zen. Biak ezin dotoreago jantzita, pintxo-pintxo. Marka handiko txandala eta txapinak. Erloju inteligentea eskumuturrean, taupadak eta oinkadak neurtzeko. Honaino pegarik ez, bakoitzak egiten du kirola nahi edo ahal duen moduan; nik, adibidez, elastikoa garagardo-dastaketa batean irabazitakoa eta prakak futbolean aritzen nintzen garaikoak. Ziur aski ez haiek bezain pintxo.
Harritu ninduena ez zen haien arropa izan, harritu ninduena izan zen neskak belarritakoak eta urrezko eskumuturrak zeramatzala eta, gainera, makilatuta, eta mutilak urrezko ez dakit zenbat gauza eta ilea engominatuta. Biak dotore-dotore eta bidean Frantziako lurrin famatuen arrastoa uzten zuten, besteoi kiratsa zerigularik.

Berehala burura etorri zitzaidan azalpena: igandea zen. Garai batean iganderako arropa genuen. Igandea dotore janzteko eguna zen. Igandea egun berezia zen. Dutxa hartu eta arropa onenak janzteko eguna. Baina, berehala, ondo pentsatuta konturatu nintzen azalpena oso bestelakoa zela.

Txikitako igande haietaz gain, uste dut bakarrik ezkondu nintzeneko egunean dotore jantzi naizela. Dotore-dotore. Zuriz jantzita. Jendeari ez zitzaion asko gustatu, baina nire ilusioa zen. Zuriz ezkondu nahi nuen, traje zuri batez jantzita. Bueno, gizona izateko apur bat arraroa, baina nire ilusioa zen traje zuria eta gorbata zuria. Guapo-guapo.

Joan zarete kirola egitera uzten digutenetik? Nolako esperientzia izan da? Normalean kirola egiten duzue? Zein izan da zuen bizitzan ezin dotoreago jantzi zareten eguna? Zergatik?

5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Kirola praktikatzen dut lauzpabost egun astero baina hau ez da berria, berrogeialdia baino lehen kirola egiten nuen ere.

Egunero ordu bat ibiltzea gustatzen zait baina erdigunetik egiten dut paseoa, mendia urrun dago eta. Arratsaldez ateratzen naizenean jende asko aurkitzen dut kalean baina azken egunetan oso goiz ateratzen ari naiz eta konturatu naiz jende gutxiago topatzen dudala. Jendearen kopurua garrantzitsua iruditzen zait, ez arroparengatik baizik eta segurtasun distantziarengatik. Kirol arropa eramaten dut erosoagoa iruditzen zaidalako eta noski, makilatuta gabe joaten naiz kirola egitera.

Asteburuetan edo egun berezietan dotorea janzten naiz, ez dut behar ezkontza bat dotorea janzteko.

Laster arte

Janire

Amaia erabiltzaileak esan du...

Gabon!

Uzten digutenetik, paseatzera edo, hobeto esanda, ibiltzera, joaten naiz ia egunero, ariketa fisikoa egiteko eta, batez ere, pixka bat mugitzeko. Kontua da egun osoa ematen dudala etxean, oraindik telelana egiten ari naizelako.

Egunaren arabera, aurkitzen dudan jendearen kopurua desberdina da, baina, oro har, arratsaldeko zortzietan eta bereziki egun eguzkitsua bada, pasealekuak jendez beteta daude. Pasa den larunbatean Errekatzora joan nintzen oinez eta oso ibilaldia onuragarria izan zen. Goizeko zazpietan irteten nintzen eta jende gutxi aurkitu nuen bidetik, noski.

Esango nuke nire bizitzan ezin dotoreago jantzi nintzela eguna nire ahizparen ezkontzaren eguna izan zen. Oso soineko berezia erosi nuen, kolorezko xal batekin batera eta konjuntoarekin oso ondo ematen zuten zapata takoidunak. Tamalez, ez nituen hiru ordu ere iraun hain dotore, bat-batean txarto sentitzen hasi eta berehala gaixotu egin nintzelako eta etxera (Mundakatik, taxi batean, ai ene!!!) itzuli behar nuelako, eztei-oturuntzarik gabe... Bai zorte txarra izan nuela!

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Bai egunero joaten naiz kirola egitea, konkretuki bizikletarekin joaten naiz buelta bat ematea. Esperientzia normala izan da, azkenean Errepidea nagoenean ia ezinezkoa da niretzat beste pertsona batekin egotea eta horregatik, ez da asko aldatu.

Bai normalean kirola egiten dut,korrika egin edo bizikletarekin egon, baina kirola egunero egitea saiatzen naiz.

Uste dutbduela bi hilabete "paso del Ecuador" festa egin nuenean, oso dotore joan nintzen, traje batekin. Baina normalean, ere alkandorarekin joaten naiz, horregatik beti dotore joaten naiz.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik oraindik ez naiz atera kalera kirola egitera, nire atarian egiten dut eta. Hamabostgarren solairuan bizi naiz, eta altzatzen naizenean lehiotik begiratzen dut, ea zenbat jende dagoen kalean. Egia da jende gutxiago dagoela orain lehen astean baino, baina nire ustez ezin da kirolik egin distantzia errespetatu barik. Gainera, ateratzen banaiz korrika egitera, distantzia askoz handiagoa da, txirrindulas beteta dago bidegorria eta ezinezkoa da korrika egitea. Ez dut uste, egun hauek kirolak egiteko direnik, nire ustez, paseoak emateko baitira. Batzuk dirudi pijamarekin jantzita daudela, beste batzuk, aldiz, dotore-dotore baina, ez hain dotore azken ezkontzara joan nintzenean bezala. Gogoratzen naiz, nire lengusinaren ezkontza izan zela, eta lehen aldia zen nik gogoratzen dudana, nire familia osoa gonbidatuta zegoela. Oso egun polita izan zen eta ni dotore-dotore nihoan.

Arkaitz.

ANA erabiltzaileak esan du...

Irten utzi ziguten egunatik, bakarrik lehen eguna joan naiz kirola egitera. Ikaratu egin nintzen. Jende gehiegi zegoen. Apartatu behar nuen jendearekin ez jotzeko.
Egun hori gogoratzen dudanean, faltan botatzen dut konfinamendua.
Gutxienez, pandemiaren aurretik, kirola egin nahi bazenuen, goizeko 8etan bakarrik zeunden kalean. Une honetan kalean ordu guztietan dago jende asko.

Pena handia da kiroldegi batean kirola egiten dugunentzat, beste kirol bat aukeratu beharko dugulako.
Ezin bada kiroldegira joan, zerbait egin beharko dugu kirola egiten jarraitzeko. Oraingoz, pisuak altxatzea amaitu da.

Ana Cobos