Bigarren fasetik gertu egonda,
gauza gehiago egin ahal ditugun arren,
ez da gauza bera. Beste garai batean halako eguraldia zegoenean, inolako
ordutegirik bete gabe, hondartzara, mendira, kalera,… joan gintezkeen eguzkiaz
gozatzera. Beste garai batean data hauetarako udarako planak egiten hasten
ginen. Beste garai batean udako oporrak hartzeko irrikan geunden, urte osoko lanaren
saria jasotzeko irrikan. Beste garai batean eguraldi honekin batera udako jaiak
hasten ziren, herri guztietako jaiak.
Beste garai batean
halako gauzei ez genien garrantzirik ematen, berezkoak zirelakoan edo… a ze
inozoak ginen!!!! Gaur egun, honek
guztiak Karinaren aspaldiko kanta gogorarazten dit, “ Buscando en el baúl de los recuerdos” izenekoa. Bertan edozein
igarotako garaia hobea izan zela esaten zuen zatia, batez ere. Honen bihozkada izango
ote zen?
Eguraldi onak alaitu egiten zaituzte orain
bizi dugun egoeran? Baduzue kalera ateratzeko gogo handiagorik? Beste garai
batean bazenuten ilusiorik uda atarian? Espero duzue hondartzara edo beste
inora joatea udan? Nolako uda aurreikusten duzu?
9 iruzkin:
Bai alaitzen nau eguraldi ona izatea, azkenean hasten bada euria egiten ez naiz kalera joango eta ezin izango dut kirola edo beste motatako gauzak egin. Nire kasuan, ez daukat gogo handiagorik, bai joan nahi dut edozeinr momentua kalera baina ez gogo handiagorik, bakarrik nahi dudanean joatea.
Txikitan, ilusio handiagorik nengoen udan, baina orain praktikarekin eta beste gauzarekin garai normal bat bezala da niretzat, bakarrik aldatzen da praka motzarekin joan ahal naiz.
Bai espero dut hondartzara edo beste leku batera joatea, orain ez gaude hain txarto eta espero dut udan beste leku batera joan ahal dugula.
Nire kasuan, hemen geratuko naiz uztailean eta gero nire gurasoekin joango naiz abuztuan, ez dut beste leku bater joango nire lagunekin, dena bertn utzi genuelako.
Niri eguraldi ona beti alaitzen nau, oso polita dira egunak eguzkitsuak direnean. Gaur, pentsatu dut kalera aterako naizela, agian autoa hartzen dut eta hortik galtzen naiz. Ez da izango lehen bezala, udan beti antolatzen nuen nolakoak izango ziren oporrak, baina, ilusio gehiagorekin aterako naiz gaur kalera, eta esango diot birus honi hemen nagoela eta ez zaidala harrapatuko. Horrez aparte, ez dut uste udan hondartzara joango naizenik, horregatik, aprobetxatu nahi ditut egun polit hauek kalera ateratzeko. Oso iluna ikusten dut aurtengo uda eta, arraroa ikusten dudalako hondartzako jendea neurtzen toailarekin bi metrotara egotea.
Arkaitz.
Kaixo!
Bai, orain gauzak aldatu dira baina ziur nago bi edo hiru hilabete barru gauzak hobeto egongo direla, denok dakite hori gertatuko dela , baikorrak izan behar dugu ! Nire kasuan berdin zait, badira lau urte udan lan egiten dudala, normalean Urrian joaten naiz oporrotara baina aurten ez dut uste joango garenik, bide luze bat egiteko oraindik beldurra ematen dit.
Hori bai, ahal ditudan egunetan aprobexatuko ditut.
Abesti hori asko ezagutzen dut, zenbat aldiz abestu dudan lagunekin!
Mery
Kaixo, guztioi:
Txikia nintzenean Toledon pasatzen nituen oporrak. Eguraldia eguzkitsua eta bero handikoa zen beti. Beti bilatzen genuen itzala eguzkitan ezin genuen egon.
Ohitura hori edukitzen jarraitzen dut eta hemen hainbeste bero egiten ez badu ere, nik itzala nahiago dut oraindik.
Eguraldi ona gustatzen zait, soineko bat janzten duzulako eta nahikoa delako. Erosoagoa da oinez ibiltzea euria egiten ez badu, baina 30 gradura iristen garenean, nik ez dut etxetik irten nahi.
Oporrak ekainean edo urrian gustatzen zaizkit hainbeste bero egiten ez duenean. Aurten, entzierroaren ondoren, landetxe bat bilatuko dut ibilaldiak egiteko eta, ahal bada, hondartzara joateko.
Agur bero bat
Valentina
Egun on,
Niri egun eguzkitsu edukitzea pozten nau,nahiz eta gure egoera egokiena ez izan,eguzkia agertzen denean bizitza beste modu batean ikusten da
Aurten,zorritzarez,zaila izango litzateke edozein lekura joatea oporrak pasatzeko.Hala ere,(agian da nahi dudana) uste dut ekainaren bukaeran gure egoera guztik desberdina izango dela,horrexegatik gogoz espero dut hondartzara joatea.
Patricia
Kaixo!
Eguzkia egiten duen egunak beti dira atseginagoak euria egiten duena baino.
Eguzkia egiten duen egunetan kalera irten zaitezke, jolastu, lagunekin geratu, dibertitu... eta egun euritsuetan ere bai, baina estalita egon behar duzu ez bustitzeko, aterkiekin, eta hori ez zaio inori gustatzen.
Gainera, egun eguzkitsuetan, badirudi mundu guztia zoriontsuago dagoela. Guztiok udako arropak janzten ditugula, gure lagunak eta senideak ikusten ditugula, eguzkia egiten duela, beltzaranak jartzen garela... eta horregatik askoz gehiago gustatzen zaigu uda, negua baino.
Neguak gauza on asko ditu, hala nola Gabonak, urte berria, erregeak... baina uda bezalakorik ez. Udan hondartzara joan zaitezke, igerilekura, ez dago eskolarik, oporretan zaude, beste leku batzuetara bidaiatzen duzu, horregatik gustatzen zaio jendeari.
Uda hau beste urteetakoa baino pixka bat ezberdina izango da, baina espero dut oso ona ere izatea, gauza asko kendu dizkiguten arren eta beti bezain luzea izango ez den arren, uda beti izango da uda eta hori ezin digu inork kendu..
Dánae.
Kaixo guztioi:
Eguraldi onak berrogeialdian ere pozten nau, eguzkiaren argiak laguntzen nauelako baikorra izateko eta egoeraren alde ona ikusteko. Kalera ateratzeko gogoa dut, baina ezin dut esan irrikan nagoela ateratzeko, ezinezkoa delako lehen egiten nituen gauzak egitea.
Onartzen dut egunak pasa ahala, gero eta itxaropen gutxiago daukadala epe laburrean gure ohiko bizimodua berreskuratzeko. Hala ere, oporretarako planak baditut, eta espero dut betetzea. Bestela, modan dagoen "ohikotasun berrira" moldatu beharko naiz bai ala bai eta, orduan, egitasmo berriak aurkitu beharko ditut aurtengo udarako, uda baten itxura izateko.
Kaixo guztioi!
Uste dut nire uda oso normala izango dela, baina orain konturatzen ari naiz hau esaten dudanean ez dakit zein den normala ala ez gaur egun... Agian normala izango da paseatzea nahi dugunean, mesedez!
Gainera, ez zait asko gustatzen hondartzara joatea baina aurten bakarrik etxetik ateratzeko ideia ona izango litzateke, ala ez? Beste gauza bat konturatu naiz, joan hondartzara maskarilla batekin, ze bero, beldurra ematen dit...! 😷 🌞
Laster arte!
Ez zait beroa gustatzen, baina hori ez du esan nahi hotza gustatzen zaidala.
Egia esan, eguzki egunetan gustatzen zaidana argia da.
Eguraldi ona egiten duenean, kalean denbora gehiago egoten naiz. Egun libre badaukat, goizean goiz altxatzen naiz eta bakarrik etortzen naiz etxera jateko.
Mendira joatea gustatzen zait edo ezin badut, parkean zuhaitz azpian egotea liburu bat irakurtzen edo, batzuetan, margotzen.
Txakurra daukadanik, parkean denbora asko pasatzen dut. Ia nire lagun guztiak txakurra dute eta haiekin hitz egiten denbora pasatzen dut. Noizean behin, askariak egiten ditugu parkean eta orain, denbora ona egiten duenez, hori faltan botatzen dut.
Ziur aski, garai honetan, Gorostizan egongo ginateke otorduak prestatzen.
Ana Cobos
Argitaratu iruzkina