2020/05/14

61. GALDERA BAT ZUENTZAT

Gustuko ditut telebistako lehiaketa batzuk. Gaur egun, pandemiaren urrez, telebistako lehiaketa guztiak ikusten ditut, errepikatzen dituztenak ere bai. Galderen erantzunak badakizkidala ikusteak itzel pozten nau. Amak askotan esaten dit telebistara joateko, ez dakit benetan ala txantxetan esaten didan, baina ez naiz ausartzen. Etxetik erantzutea, lasai egonda, oso erraza da, gainera, asmatzen ez baduzu ez da ezer gertatzen. Ez duzu ezer galtzen, inork ez du zutaz barre egiten, dena etxe barruan geratzen da…, hala ere, telebistan egonez gero, kirioak dantzan, auzo-lotsa, barregarri geratzearen beldurra, … buff, ez dut ezta imajinatu ere egin nahi egoera hori.

Gainera, zenbait lehiaketatan kulturaz gain, castingean tontoarena egitea ere eskatzen dizute. Ez dakit “Atrapame si puedes” lehiaketa inoiz ikusi duzuen, baina parte-hartzaile bakoitzaren aurkezpenean zenbat lelokeria egin behar duten ikusteak atzera eragiten dit. Txistea kontatu? Abestu? Pasadizoren bat kontatu? Halako gauzak egiten baneki, umorista izango nintzateke. Zerikusirik du horrek gero agertzen diren galderekin? Ezer ez.

Gero ere badaude pertsona jantzia izatea eskatzen duten lehiaketak, “Pasahitza” esate baterako, horretan tontoarena egin beharrean, hiztegi osoa ikasi beharra duzu. Edo Jordi Hurtado hilkorrak aurkezten duen “Saber y ganar” ospetsua. Horretan hiztegi osoa ez ezik, dauden entziklopediak ere ikasita joan behar duzu. Tira, esandakoa ikusita, argi dago ez naizela inongo lehiaketara aurkeztuko eta etxetik parte-hartzen jarraituko dudala, amak bertara joan beharko nukeela
 esaten jarraitu arren.

  

Gustuko dituzue halako lehiaketak? Zein duzue gustukoen? Parte hartuko zenukete batean? Zeinetan? Zer iruditzen zaizkizue batzuek esaten dituzten astakeriak?

10 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Niri ez zait honelako lehiaketak gustatzen, ez ikustea eta ez parte hartzea. Orokorrean, ez dut honelako lehiaketak ikusten, bai ikusten nuen duela pare bat hilabete Pasahitza eta Saber y Ganar lehiaketak nire amonarekin, baina orian konfinamenduagatik, ez dut ikusten.
Nik ez nuke parte hartuko honelkao lehiaketetan, azkenean asko ikasi behar duzu hara joateko eta orian, ez daukat hainbeste denbora ondo prestatzeko.

Astakeriak esateko zure etxean geratu ahal zara eta han esatea eta ez kentzea lekua beste pertsona bati.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Niri gustatzen zait honelako lehiaketak. "Date el bote" programa oso ona izan zen, bi alde zeuzkan, alde batetik barregarria... galdera batzuk aproposak ziren erantzun astakeriak erantzuteko eta beste aldetik, galderak kultural ikasteko.

Nire ustez beste programa ona "Pasapalabra" da. Astakeriak alde batean usten dituzte eta protagonistak dira hainbat arlotako galderak.

Programak desberdinak dira, nahiz eta biak gustuko izan ez nuke parte hartuko lotsarengatik eta ez nagoelako prestatuta arlo guztietan.

Laster arte!

Janire

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri lehiaketak ikustea gustatzen zait baina inoiz batean parte hartu dut. Batzuk dibertigarriak dira eta asko ikasi ahal duzu. Egun honetan noizean behin "Ahora Caigo" ikusten dut. Bere aurkezlea oso barregarria da eta denbora ondo pasatzen dut eta barre egiten dut berarekin.
"Pasahitza" ere gustatzen zait kulturala delako. Nahiz eta gehiago gustatzen zaidana azkeneko proba izan, lehiaketa guztia ikusi ohi dut. Adibidez, atzo gauean lehiaketa beste kanale batean berriro ematen dio. Egia da lehiakideak oso onak direla baina gonbidatu ospetsuak ez hainbeste. Batzuek bezala Chenoa izugarri ergelegiak izatea erakutsi zuten eta kultura orokorrari buruz ezer ez jakitea.

Rocio

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!


Une honetan ez dut lehiaketarik ikusten denborarik ez dudalako, baina lehiaketak gustatzen zaizkit, batez ere Pasa hitza eta etxeko sofatik lehiatzea gustatzen zait. Telebistan ez litzateke lehiakide ona izango, ez nuke nire izena ere esango. Beldur eszenikoa izateak ez du asko laguntzen milioika pertsonaren aurrean lehiatzeko.
Nire nerbioak menderatzea lortzen dut beste pertsona batzuen aurrean hitz egiten badut, baina beste hainbaten aurrean ezingo nuke. Boomen parte hartu nahi duen lagun bat daukat, ni ez naiz parte hartzera animatzen. Urduri banago euskarazko ahozko azterketengatik!

Agur bero bat
Valentina

Olatz erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Niri mota honetako lehiaketak ikusteak asko gustatzen zaizkit, batez ere "pasahitza". Lehen denbora gutziago nuenez, bakarrik ikusten nuen "el rosco" partea eta etxetik joaten nintzen hizkiaren erantzuna ematen. Gaurko bloggan jartzen den bezala, etxean galderak erantzutea askos errazagoa da ez duzulako prisarik. Ez duzu ez galtzen ez irabazten.

Niri dagokidanez, uste dut ezin dudala telebistako programa batera joatea. Oso lotsatia naizenez, seguraski urdurrik jarriko nuke eta ez nuke pentsatu izan edo ahotsa blokeatuko litzaidake. Beraz, jarraituko dut mota honetako programak televistan ikusten.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa!!!
Niri, orokorrean, asko gustatzen zaizkit telebistako lehiaketak. Txikitatik ikusten ditut, gogoratzen naiz adibidez bideoan agertzen dena, date el botee famatua. Bazkaldu ondoren ,nire arreba eta biok erantzunak ohiukatzen genituen telelebista aurrean, bazirudien telebista Carlos Sobera zela eta gu parte hartzaileok...
Gaur egun, gehien gustatzen zaidana Ahora Caigo da. Aurkezlaria oso tipo jatorra eta barregarria da, eta programa ere oso dinamikoa dela iruditzen zait.
Egia esanda, gustatuko litzaidake edozein lehiaketara joatea parte hartzera, zergatik ez?
Gainera, oporrak dohainik atera ahalko
Litzaizkidake!
Rubén

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Gustatzen zaizkit baina bakarrik gauzak ikasteko, astakeriak egiteko ez zaizkit batere gustatzen lotsatia naizelako. Gaur egun bakarrik ikusten dut “Pasapalabra”, atzo berriro hasi zen, eta noizean behin “Saber y Ganar”. Nire ustez, “Saber y Ganar” “Pasapalabra” baino zailagoa da eta Pasapalabran bote handiagoa daukazu. Horregatik askoz gehiago merezi du Pasapalabrara joatea. Jakina lehen ikasi behar dituzu munduko hiriburuak eta olinpiar jokoen urteak. Bestela, ez joan, hori gabe galdua izango zara.

Agian ideia ona izango litzateke berrogeialdi honetan zerbait ikasten hasi dirua irabazteko, auskalo...! 💲

Laster arte!

NEREA erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Niri halako lehiaketak ikustea gustatzen zaizkit, pentsatzen eta barre egiten didalako.

“Password”, “Date el bote”, ”Ahora caigo” eta “Pasapalabra” oso onak eta dibertigarriak iruditzen zaizkit.

Ez nuke inoiz joango programa hauetan parte hartzera oso lotsatuta nagoelako jende aurrean hitz egitea.

Nik uste dut batzuek burura lehen gauza etortzen zaien esaten dutela, nerbioengatik edo ez jakiteagatik.

Ondo izan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Niri asko gustatzen zaizkit lehiaketa mota horiek, dibertigarriak dira eta ondo pasatzen duzu ikusten dituzun bitartean, baina momenturik onenak jendeak kultura orokorreko gauzetan huts egiten duenean izaten dira. Nik uste dut badakitela, baina une horretan hain urduri daude eta bururatzen zaien lehenengo gauza esaten dute. Okerrena da gero akats horrek zure bizitzan zehar jazartzen zaituela, eta, gainera, grabatua dago eta telebistatik eman dute. Beraz, zure lagun, senide eta ezagun guztiek ikusi dute. Ikusleentzat oso dibertigarria da, baina parte-hartzaileentzat ez hainbeste. Jende asko joaten da horrelako programetara eta oso argiak dira eta dirua eramaten dute, gauza asko dakizkitelako.

Dánae.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Gabon denoi:

Inoiz ez nintzateke ausartuko telebistako lehiaketa batean parte hartzera, ziur nago mutu eta geldituta geratuko nintzatekeela. Gainera, barregarri geratzearen beldur ikaragarria izango nuke... Ez, nahiago dut noizean behin etxean ikustea.

Egia esanda, ez naiz lehiaketazale amorratua, baina onartzen dut oro har atsegingarriak direla. Gehien gustatzen zaizkidanak "Pasahitza" eta "Saber y ganar" dira. Duela bi uda, oporretan nengoenean, "El concurso del año" egunero ikusten nuen alabarekin. Saio horretan, haietatik metro batzuk urrun zutik dauden pertsonen adina asmatu behar dute partaideek, bakarrik hiru galdera eginez lagungarri gisa. Lehiaketa ez da zoragarria, baina unea alabarekin, hori bai, benetan une itzela zen!