2020/06/02

80. EGUNA: IZPI ULTRA-BIOLETAK

Bigarren fasean gaudela oraindik gogo gutxi dut kalera ateratzeko. Aitortu behar dut zorioneko maskara jantzi beharrak atzera egiten didala egun askotan. Ohitura kontua izango da, segur aski, baina egun hauetan dugun eguraldia ikusita, sekulako zigorra deritzot maskara jartzeari. 

Hala ere, atera naizen apur horretan, bada harritu nauen zerbait: Ze beltzaran dauden batzuk! Ez dakit nola jarri ahal izan diren hain beltzaran, etxeko balkoietan edo leihoetan izan ez bada, jakina! Beraz, badira aldatzen ez diren gauzak, nahiz eta pandemian egon, ezta?

Egia da kolore apur bat izanik arropak hobeto ematen duela, baina eguzkia ordu luzez hartzea ezin da ona izan osasunerako, ez jauna! Askotan, uda heltzeaz batera, gogorarazten digute azala babestu egin behar dugula, gero arazorik ez izateko. Baina urtero ikusi ahal dugu ikatza baino beltzago dagoen jendea edo karramarro kolorea dutenak.

Hortaz, aurten ere pandemia eta guzti, jendea beltzaran ikusiko dugu kaletik, maskararen marka izan ezik, kar, kar, kar,…

Uste  duzue ona dela hain beltzaran jartzea? Zergatik jartzen da jendea beltzaran, besteen laudorioak entzuteko?

5 iruzkin:

Debatiente erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, beltzaran pizka bat jartzea ona da. Baina kontuz ibili behar gara, eguzkia gehiegi hartzen badugu arazo larriak izan dezakegu. Beltzaran jartzen den jendea normalean hori egiten dute haien burua ondo ikusi nahi dutelako eta besteek ikusteko zelako kolorea duten.


David López Loureiro

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Ez zait gustatzen hain beltza izatea. Egia da ni zuriegia naiz baina horrela izan nahiago dut. Jende askorentzat, Julio Iglesias erreferentea izaten zen, baina gaur egun Julio Iglesias are eguzkiatik eskutatzen da!

Bestalde, eguzkia pixka pat hartzea ona da. Adituen arabera, hogei minutu egunero hartzea nahikoa da. Esaten dute eguzkiak Bitamina D daukala, eta hori gure gorputzako beharrezkoa da. Uste dut ez daukadala Bitamina D nire gorputzan, baina esan dudanarekin erremedioa daukat hau konpontzeko...!🌞

Laster arte!

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Ez dut uste ona denik oso beltzaran jartzea, baina pixka bat beltzaran izateak ... horrek benetan ederki ematen digu, gure burua hobeto ikusten dugulako azal beltzarana badaukagu.

Eguzkia neurrian hartzea onuragarria da gizakiontzat, bitamina D ematen digulako eta bitamina hori beharrezkoa da gure osasunerako. Nire kasuan, duela pare bat urte sendagileak agindu zizkidan pilula batzuk bitamina horren faltagatik.

Baina eguzkiaren azpian ordu asko igarotzea ez da osasungarria azalarako, ezta itxurarako ere, minbizia ez ezik, zimur ugari sorrarazi ahal dizkigulako.

Kontua da orekari eustea, eta hori ez da erraza. Uste dut besteen aurrean ondo agertzea denoi gustatzen zaigula, eta horregatik saiatzen dela jendea beltzaran jartzen. Nire aldetik, badira urte asko amore eman nuela, karramarro kolorea besterik inoiz ez nuelako lortu eta kokoteraino nengoelako.

Unknown erabiltzaileak esan du...

kaixo, guztioi:

Gustatzen zait beltzaran egotea, baina ez zait gustatzen eguzkia hartzea. Ni esnea bezain zuri nago une honetan, beltzaran daudenak leihoan eguzkia hartu dutelako izango da.
Erdi euskalduna naiz, erdi toledotarra, eta eguzkia eta beroa soberan ditut. Eguzkiaren onena itzala izan da beti.
Ez dut ulertzen hondartzan eguzkitan orduak ematen dituen jendea, txarra da larruazalarentzat eta osasunarentzat. Hondartzan bainatu eta bainatzeko jantzia lehortzen den bitartean 15 minutuz eguzkia hartzea da nire muga eta egunero banintz, egiten ez dudana, ikatza bezain beltz egongo nintzateke.

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Beltzaran jartzea ez da txarra, baldin eta kontuz bagabiltza.

Pasaden larunbatean nire lagunekin hondartzara joan nintzen hondartzara eta eguzkitan egon nintzen denbora luzez, uretan ere egon nintzen, baina batez ere eguzkitan, eta gorri jarri nintzen. Ez nintzen beltzaran jarri, gorri jarri nintzen, erre egin nintzelako.

Nire azala oso zuria da eta urte osoan lehen aldia zen eguzkitan hartzen nuena. Ez nintzen konturatu eta eguzki asko hartu nuen. Gainera, aurten etxean sartuta egon gara eta ezin izan dugu eguzkia hartu.
Etxera iristen naizenean dena mintzen zait, "aftersun" botatzen nuen gorputz osoan, baina mina ikaragarria zen. Goizean ia ezin nuen jantzi, gorri-gorri nengoen, min ematen dit kamiseta jartzea.

Eguzkia hartzea ez da txarra, eta ona da pixka bat beltzarantzea, beltzaranak beti ederragoak gaude, baina kontu handiz ibili behar da.

Dánae.