Kokotaraino nago Jitsiren
bitartez klaseak emateaz. Gero eta txartoago entzuten da, gero eta arazo
gehiago dugu. Galdera bat bota eta birritan errepikatu behar izaten dut denek
ulertu ahal izateko. Edo ikasleak gorrak dira edo nik ez dut ondo ahozkoatzen.
Baina ez, ez bata, ez bestea. Ez da zuen errua, ez nirea.
Txarrena da mundu guztiak
esaten duela horrelako sistema mantenduko dela datozen hilabeteotan eta
etorkizuna dela, klaseak ez direla lehen bezalakoak inoiz izango. Birusak,
antza, klaseak emateko modua ere aldatu egingo digu. Kaguen birusa!!!
Nola zaudete ikastaroa bukatzear dagoenean?
Aprobetxatu duzu ikastaroa? Uste duzue etorkizunean horrela ikasiko dugula?
7 iruzkin:
Kaixo guztioi!
Bai, nekagarria da batzuetan, eta askotan iruditzen zait ez dudala indar gehiago jarraitzeko, baina beste egun bat pasatzen da. Atseden hartu behar dugu baina bukatu eta gero egin ahal izango dugu. Gutxi falta da eta merezi du eustea...
Honetaz gain, uste dut askotan horrela ikasiko dugula. Telelanarakin horrela izango da, enpresa askok hori esaten dute, eta nire ustez ikastaroekin horrela izango da ere bai. Nahi gabe, beste modu bat ikasteko edo lan egiteko sortu dugu denon artean, eta zaila izango da hau kentzea, dudarik gabe zerbait geratuko da. Hori bai, aurrez aurre nahiago dut, sentsazio diferentea da Interneten bidez, erabilgarria egoera honetarako, baina diferentea, nola ez...⏳
Ondo segi!
Kaixo guztioi:
Nik egia esanda, ikasturtearen amaiera ere pixka bat kostatzen ari zait. Aurten, gutako askorentzat ia existitzen ez den ikasteko modu bat bizi izan dugu. Euskaltegian euskara ikasi dudan aurreko urteekin alderatuta, egia da ikasturtearen garai honetan nekatzen hasia zarela. Aurten, pandemiarekin,amaiera arraroa izaten ari da. Hasieran ez genekien zer gertatuko zen, gero online klaseak izaten hasi ginen ahozkoa praktikatzeko eta azkenean hori guztia baztertu behar izan dugu idazlanak gehiago prestatu behar ditugulako. Nahaspila bat!
Onartu behar dut etxetik mugitu behar izan gabe klasea eman ahal izatea oso erosoa dela, baina faltan botatzen dut, halaber, ikaskideekin egotea, norbaitek klasea pozten duen txantxa bat egitea edo, besterik gabe, jende gehiagorekin harremanetan jartzea. Pantailan ez dago hori guztia, ia ez duzu hitz egiten ondo entzuten ez delako; izan ere, bi pertsonak batera hitz egiten badute, ez da ezer entzuten, etab.
Itxarotea eta etorkizunak zer ekarriko digun ikustea besterik ez zaigu geratzen, baina ohitzen joan beharko dugula uste dut.
Kaixo,
Egia esan,ez nago bakarrik kokoteraino,nazkagarria baizik.Niri ez da modurik egokiena ikasteko,nire etxean ezinezkoa da lasai egotea,gainera, itxialdiren erruz, asko kostatzen zait konzentratuta egotea.
Ez dut uste ikastaroa aprobetxatu dudanik,nire ustez,aprobetxatzea ez da bakarrik gainditzea,baizik eta gehiago jakitea.Zoritxarrez,aurten,euskaltegira joan gabe,nire kasuan ez dut nabaritzen gehiago dakidala.
Espero dut datorren ikasturtea normal izatea,batzuentzat erosoagoa da klaseak etxean jasotzeaz,baina ez dut uste komenigarria izango denik,batez ere umeentzat.Izan ere, nire iritziz, ikasleen artean harremanak edukitzea da garrantzitsuena,eta hori galtzen bada, kaltegarria izan daiteke.
Agur.
Patricia
Kaixo:
Ni bigarren batxilergoa amaitzen ari naiz eta nekatuta nago. Ezin dut gehiago egin. Eskolara joaten ginenean baino askoz gai gehiago ematen ari gara eta irakasleak ez dira gelditzen.
Lehen, eskolan, irakasleekin ematen genituen irakasgaiak, baina denbora asko galtzen genuen isiltzen, irakasleak azalpenak ematen, gauzak egiten... baina orain ezin dugu hori egin. Eskolak horrela ematea ikaragarria da, inori ez zaigu batere gustatzen. Duen gauza ona bakarra da asko kopiatu dezakegula irakasleek jakin gabe. Lehen ezin genuen egin, ikusten gintuztelako, baina orain lasai egon gaitezke.
Gainera, nire lagun guztiei aurpegitik gainditzen ari zaizkie ikasgaiak eta niri ez didate batere laguntzen.
Espero dut irailean horrela ez jarraitzea, bestela guztiontzat izugarria izango da.
Dánae.
Arratsalde on!
Aitortu behar dut oso nekatuta nagoela eta ikastaroa bukatzea nahi dudala. Azterketa ere ahalik eta lasterren egin nahi dut, benetako oporrak izateko. Baina horrek ez du esan nahi ez dudala ikastaroa aprobetxatu; aitzitik, online plataformak aukera eman digu ikasten jarraitzeko. Bueno, ez, plataformak ez, plataformaren atzean zaudeten irakasleek,jakina!
Denok egin dugun ahalegina errutina, bizitza, ikasketak jarraitzeko itzela izan da; izan ere, egoera berria zen denontzat. Pandemia madarikatua dela kausa, gure bizimodua bat-batean, egun batetik bestera, desagertu izan zen eta bizitza berri bat bost minututan asmatu behar genuen.
Uste dut gauza asko aldatuko direla hezkuntzan hemendik aurrera, eta beharbada klaseak tarteka interneten bidez emango direla. Baina ziur nago asko ikasi dugula egoeraz etorkizunerako eta, arazoak berriro sortuko balira, argi daukat hobeto prestatuta egongo ginatekeela eta ez gintuzketeela ustekabean harrapatuko.
Kaixo,
Ikastaroak bukatzear dagonenean oso reflexiboa jartzen naiz, beti pentsatzen dut; Eta orain zer? zer etorriko da etorkizunean? aspertuta baita nekatuta ere amaitzen dut baina azkenean nahiz eta ikastaroak luzea izan, egitea merezi du.
Egoera honetan erraza zen ikastaroa galtzea. Nire ustez, egun osoa etxean eman esfortzu handiagoa da. Errazagoa izango litzateke sofan egotea eta ez ordenagailuaren aurrean. Baina ikastaroa online ondo antolatu dute eta motibazioa ere mantendu dute, agian, euskaltegian baino gehiago.
Nahiz eta egoera honetan ondo moldatu, etorkizuneko ikastaroak nahiago ditut betiko metodoan. Ikastaroak presentzialak izatea eta komunikazioa aurrez aurre izatea.
Laster arte!
Janire
Kaixo, guztioi:
Ikastaro honetan nire helburua ikasitakoa ez ahaztea eta euskara gehiago eta hobeto hitz egitea zen. Uste dut lortu dudala, horregatik nago pozik.
Baina egia da azken hilabete hauetan deskontzentratuta, nekatuta eta aspertuta egon naizela, denbora aprobetxatu gabe eta horregatik sentitzen naiz gaizki. Uste dut ez dudala egin behar nuena, eta ez zait batere gustatzen sentsazio hori.
Baina ikasturtea amaitu da eta orain ikusiko dugu gure ahaleginen emaitza. Ikastaroa gainditu nahi nuke, nola ez, baina hain urte bitxia izan da...
Datorren urtean ikastaro osoa online egin behar badugu, badugu esperientzia, ez da aurrez aurreko ikastaro bat bezalakoa, baina ideiara ohitu behar dugu. Agian hori da ikasten jarraitzeko dugun modu bakarra.
Agur bero bat
Valentina
Argitaratu iruzkina