2020/06/08

86. EGUNA: KROKODILO DUNDEE

Gaurko Teleberrian  Valladoliden krokodilo bat bilatzen ari direlako berria entzun dudanean harrituta geratu naiz. Normalean, Teleberria ikustean deskonektatu egiten dut, berri gehienak pandemiari buruzkoak baitira. Horregatik, krokodilo hitza entzun dudanean ametsetan ote nengoen pentsatu dut.

Ez dakite nola, baina Niloko krokodilo bat dabil Valladolideko ibaiko uretan. Niloko krokodiloa? Nola heldu da horraino? Halako gauzak film amerikarretan bakarrik pasatzen zirela uste nuen. Badakizue, lagun taldea asteburu pasa joan aintzira ondoko etxola batera eta bertan krokodilo erraldoia edo azkar baino azkarragoa den marrazoa, edo bestelako piztiaren bat. 

Baina gaur entzun dudana ez da filma izan, benetakoa izan da. Askotan entzun dugu batzuei animalia exotikoei izatea gustatzen zaiela, baina gauza bat da nork bere etxean edukitzea eta beste gauza bat animalia hori guztiekin partekatzea. Handiegi egin da etxeko bainuontzian izateko ala? 

Espero dut animalia aurkitzea, jakina! Baina are gehiago animalia horra bota duena harrapatzea eta merezi duen zigorra jartzea. Covid 19a gutxi bazen, orain uretara sartzen garen bakoitzean nor aurkituko ote dugun pentsatu beharko dugu?

Nola uste duzue heldu dela krokodiloa uretara? Zer zigor merezi du uretara bota duenak? Zilegi da animalia exotikoak etxean izatea? Izango zenukete?

8 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Berria ikusi nuenean, ere harrituta geratu nintzen. Ezinezkoa da! Normalean ez naiz sartzen ibaietara edo pantanoetara, beldurra ematen didalako. Eguzkia hartzen dut eta batzuetan hankak sartzen ditut uretan freskatzeko baina berria entzun eta gero, ez naiz ezta hurbilduko ere!
Ez dakit nola heldu den krokodiloa uretara, segur aski itsasontziz edo agian Espainiako zoologiko batean zegoen. Auskalo!
Animalia harrapatzea baita bota duen pertsona ere aurkitzea garrantzitsuena da. Eta, jakina! zigorra gogorra izan behar da, gutxienez isuna eta kartzela. Animalia exotikoak etxean, zoologiko batean edo basoan egon behar dira baina ez edozein lekuan. Biztanlerion bizitza arriskuan jarri dute eta ia gehienok ez dakigu nola erreakzionatu behar dugun animali hauekin.
Espero dut laster egoera konpontzea.

Janire

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Animaliak gustatzen zaizkit, baina etxekoek bakarrik egon beharko lukete etxean. Orain jendeak animalia exotikoak ditu eta nekatzen direnean edo handiegiak direnean naturan askatzen dituzte. Beraz, arduragabekeriaz gain, animalia horien beharrari buruzko ezjakintasun handia erakusten dute.
Odolak irakiten nauela, arimarik gabeko norbaitek txakur edo katu bat uzten duenean. Aitaren herrian, uda ematen dugu han uzten dituzten txakur guztien babesleku edo harrera-etxe bila.
Krokodiloarenak giza ergelkeriari buruzko nire itxaropen guztiak gainditzen ditu.
Gaur irakurri dut, gainera, animaliaren habia aurkitu dutela, beraz, krokodiloa ondo egokitu da ibaira eta klimara.
Espero dut astakiloa harrapatzea eta kartzela-zigorra jartzea, isun on batez gain.

Agur bero bat
Valentina

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Harrituta ere geratu nintzen berria entzun nuenean. Ez dakit nola baina norbaitek Nilotik ekarri zuen, urte batzuetan bere etxean krokodiloa eduki zituen, gero zerbait arazo izan zuen berarekin, eta ibaira bota zuen. Nire ustez pertsona honek zigor handia merezi du. Beharrezkoa bada, Kontratatuko nuke “CSI” aurkitzeko...!

Ez nuke inoiz etxean edukiko, zelako beldurra! Eta ez nuke hori egingo jakina, bere jarrera oso arduragabea izan da, eta benetan ez dut inoiz ulertzeko...🐾

Laster arte!

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Atzo telebistan krokodiloari buruzko berria ikusi nuenenan, ezin nuen sinetsi norbaitek halako ergelkeria egin izanak! Ziur aski pertsona axolagabe horrek piztia maskota gisa zeukan etxea eta, gero eta handiagoa izanez gero, beldurrak zegoen eta erabaki zuen narrastia ibaian aske uztea.

Hori gutzi balitz bezala, adituek habi batzuk ibaiertzeko inguruan aukitu dituzte, eta uste dute, tamaina handiko krokodiloa bada, gai izango litzateke hesietatik igotzeko, hau beldurra! Isun gogorra ez ezik, kartzelara eramango nuke pertsona arduragabea hori!

Behin irakurri nuen gizon baten izugarrizko istorioa. Gizonak suge arriskutsu bat erosi nuen maskota bezala eta, hilabete batzuk pasa eta gero, egunero altxatu zenean, sugea aurkizen zuen logelaren zoruan, ohearen ondoan etxanda. Albaitari bati galdetu zionean narrastiaren portaerari buruz, medikuak erantzun zion neurriak hartzen ari zela, ea nahiko handia zen jabea jateko. Zer arraio pentsatzen ote ari zen?


Irati Cid erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nik orain arte ez dut izan krokodiloari buruzko berririk, baliteke telediarioa gero eta gutxiago ikusten dudalako izatea edo ikustean deskonektatzen dudalako. Hala ere, albiste hau entzun izan banu, arreta jartzera behartuta egongo nintzateke, arraro baina arraroa baita.

Argi dago krokodilo hori norbaitek jarri duela hor, hori ez baita bere habitat naturala. Horregatik, pertsona hauek egiten dutena zigortu egin beharko litzateke, animaliak bizi diren lekutik hartu eta zirku edo zoo batean jendea entretenitzeko erabiltzen dituztenak.

Txikia nintzenean, hainbat jolas-parkeetara eta zooetara joan nintzen, hauek animaliak zituzten, eta gauza polit eta harrigaria bezala ikusten nuen. Orain, ordea, ez nintzateke itzuliko, animaliak kaiolatzearen kontra ez ezik, leku horietan haiekin egiten denaren kontra nagoelako.

Hau guztia lotsagarria iruditzen bazait, lotsagarriagoa da animalia exotikoak erosi eta etxean kartzelaratzen dutenek. Gainera, animali exotiko gehienak arriskutsuak dira, sugeak adibidez, batzuetan beren jabeak jaten dituzte.

Horregatik guztiagatik, galdera hau egin dut: zergatik ez utzi aske politago ikusten dena?

Agur bero bat.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Harrituta geratu naiz albistearekin. Ez nuen entzun, eta aho zabalik geratu naiz. Zer egiten du Niloaren krokodilo bat valladoliden?
Munduan azken aldian gertatzen ari denak zientzia fikziozkoa dirudi. Lehenik mundu osoa koronabirusarekin, gero anonymusa, egia den ala ez jakin ez arren orain ikaragarria dela uste dut. Barakaldo ez da atzean geratzen, pasa den larunbatean nire etxe ondoko parkean polizia, udaltzainak, anbulantziak... zeuden batzuk pistolekin eta labanekin zeudelako, eta atzo marihuana plantazioaren berri eman zuten Zorrotzan.
Krokodiloari dagokionez, ez dakit zer esan, harrituta geratu naiz. Animaliek beren habitat naturalean egon behar dire eta libre egon, guk bezala. Etxean horrelako animaliak dituzten pertsonek ez dakit zergatik egiten duten. Animalia horiek ez daude etxean edo leku itxietan bizitzera ohituta, libre utzi behar lituzkete.

Dánae.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Sinestezina iruditzen zait berria,nori bururatu zaio tamainako zorakeria egitea?
Hasteko gustatuko litzaidake jakitea noztik dago kokodriloa hori Espainan,eta baita ere,non zegoen gordeta.Zelako bainugela behar den kokodriloa bat barruan edukitzeko!!!
Ez hori bakarrik,nola heldu zen ibairaino? garraiobideetan ez dut uste..,karkar kar
Gainera, pertsona bakar batek ez dauka haibeste indarrarrik bakarrik eramateko,beraz,bi
edo hiru personak parte hartu zuten,eta dudarik gabe,ni epailea izango banintz isuna garrantzitsua jarriko nieke
Argi dago etxean horrelako animaliak dauzkatenek,arreta deitzeko egiten dutela ,bestela ez dauka zentzurik.
Ez dut uste zilegi izango denik,beren habitan bizi behar dutelako,eta gu ez gara inor kanpora ateratzeko.
Bihar arte
Patricia

ANA erabiltzaileak esan du...

Gero harritu egingo gara gaixotasun berri bat agertzen delako. Animalia basatia da, bere habitat naturaletik kanpo eta gizakiarengandik hurbilegia dago.
Seguru asko animalia sufritzen ari da bere ingurunetik kanpo dagoelako, beste klima batekin eta bere espezieko beste animaliarik gabe.
Agian, ez da ondo jaten ari Valladoliden elikagai egokirik ez dagoelako.

Eta minik eragin gabe ehizatu eta bere habitat naturalera eramateaz, ez dugu hitz egiten.
Gastu handiegia, enpatia handiegia.

Tira, hau guztia zentzugabekeria bat da.

Ana Cobos