2009/06/29

DENA AGERIAN


Garai honetan eguzkia hartzea da ohikoena igerileku eta hondartza guztietan. Pieza bateko bainujantziak, bikiniak edo trikiniak, igual dio, beltzaran egotea da gakoa. Baina, ditxosozko markak ere ezin ditugu ahaztu. Batzuek horrexegatik egiten dute top lessa edo, ezer gabe, larrugorritan hartzen dute eguzkia.

Arazoa pertsona famatuak zaretenean eta inguruan paparazziak daudenean dago. Kontuz ibiltzen ez bazarete zuen altxor preziatuak aldizkari guztietan ikusiko dituzue. Auzitegi Gorenak hartutako azken erabakiak areagotu egin du arazoa: pertsona famatuen top lessak interesa eduki ahal du eta notizia izan daiteke, Maria Reyesen kasuan gertatu bezala.

Zorionez, blog hau irakurtzen dugun gehienok ez gara batere ezagunak eta auzokoren batek edo gure amaren lagun batek ikusten badi(zki)gu auzoan bi eguneko protagonistak izango gara eta guztion ahotan egongo gara.


Zer deritzozue Auzitegi Gorenaren erabakiari?
Zuen ustez, bada notizia famatu baten top lessa?
Nudismoaren aldekoak zarete? Zergatik?
Egiten duzue?

7 iruzkin:

Josune erabiltzaileak esan du...

Egia esan, nik ez dut top less egiten, baina bakoitzak egin ahal du nahi duena eta haiei gustatzen bazaie, zargatik ezin dute egin?
Bestalde, niretzat ez da notizia bat famatu baten top lessa, hori ez da inportantea eta haiek pertsona normalak dira.

Amagoia erabiltzaileak esan du...

nik ez dut inoiz top less egin,baina hondartzan jende asko ikusten da horrela, eta ondo iruditzen zait. Nire ustez txarragoa da, aldizkari baten portada izatea.top less egiten dute eta diru asko irabazten dute hori egiteagatik baina gero esaten dute "robado" bat zela,pena emateko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

lelokeria iruditzn zait uda guztietan emakume famatuen titiak aldizkarietan agertzea,zeren eta mundu honetan gauza garratzitzuagoak daude.
bestaldetik esango nuke udaro egiten dudala top less jejeje!!!!!!!!!!
castre

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun jende asko top less edo nudismo egiten du eta normala iruditzen da. Zergatik ezin izaten du top less egin jende famatuak? azkenean pertsona normalak dira.

Pili

Josune erabiltzaileak esan du...

KAIXOOO!!!!!
Hemen nago barnetegian ikasten...
Egia esan, oso ondo nago, oraindik bakarrik bi egun egon naiz, baina bueno ondo nago euskaraz bizitzen!!!!
Beste egun batean berriro idatziko dizuet kontatzeko!!!!
Agur eta ondo pasa!

Lorena erabiltzaileak esan du...

Txantxa badirudi ere, gure gizartea oraindik oso matxista da, ikus dezakegunez erabakiarekin. Denok geure gorputzarekin nahi duguna egin ahal dugu, barne famatuak. Top less egitea gauza normala da, baina beste gauza desberdin bat da portada batean agertzea, kasu askotan baimena barik.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ospetsuak beti haien atzetik kazatariak eta argazkilariak dituzte, udan ere bai. Top lessa egin nahi badute haien eskubidea egongo dira. Baina gero ezin dute kexatu. Dena den niretzat beste pertsona batzuk bezalakoak dira eta aldizkari honetan ez ditut interesaten.
Arantza P.