2009/07/28

EDOZEIN HERRIKO JAIXETAN


Udan egin ahal dugun beste gauza bat festaz festa joatea da. Euskal Herrian ez dago udako hilabeteetan jaiak ospatzen ez dituen herririk. Hiriburuetan nahiz edozein herri txikitan uztailean, abuztuan edo irailean badaukagu zer ospatu.

Jai asko egon badaude, baina jakin nahi dugu zuen ustez zeintzuk diren onenak eta zergatik, festetan zer egiten duzuen eta zein den programatutako gauza guztien artean gogokoen duzuena.


Oharra: sarrera honekin amaitutzat ematen dugu ikasturtea eta nahi baduzue, komentarioetan idatzi ahal diguzue zuen oporrak kontatzeko.

ONDO PASA OPORRETAN ETA URRIRA ARTE!!!

5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Krisian gaudenez ez naiz leku berezirik batera joango, baina nire amaren herrira eta nire mutilaren gurasoen herrira familia egotera joango gara. Ideia ona ere da, diru gutxi badaukazu, "plan alternativo" egin ahal izango duzu, eta gainera familiarekin elkartuko zara, noizean behin ez dago hain txarto.
Beno, ondo pasa oporretan eta iraila arte!!!!!!!
R.C.

Josune erabiltzaileak esan du...

Niri gehien gustatzen zaizkidan jaiak, bilbokoak dira. Urtero joaten naiz, kontzertu oso onak daude eta giro ona dago.
Aurten abuztuan Cadizera joango naiz aste bat. Beraz, irailean kontatuko dizuet nire esperientzia.
ONDO PASA ETA URRIRA ARTE!!!

Amagoia erabiltzaileak esan du...

Kaixo! Ni aurten ezin dut jai askotara joan, baina ekainean egon nintzen muskizen eta sestaon eta giroa oso ona zen. Gero bi egun egon nintzen barakaldoko jaietan, eta hauek asko gustatzen zaizkit jende ezagun asko ikusten ditudalako, lagun asko etortzen direlako eta gainera, nire urtebetezea da! jeje

Eta orain bilboko jaiak itxaroten ari naiz,baina bakarrik nago hemen hiru egun, gero joango naiz torreviejara aste bat!

gotzone erabiltzaileak esan du...

Bermeotarra izanda, argi dago zer esango dudan eta nongoak diren jairik onenak. Bermeokoak, noski! Hain onak dira non irailera arte itxaron behar dugun jaietan egoteko. Inork ondo pasatu nahi badu irailaren 6tik 16ra han egongo gara zuen zain! Gainera luze-luzeak, ezta?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beno, hemen nago, berriro euskaltegian. Orain dela bi aste etxera onik iritsi nintzen Indiatik.
Esperientzia oso positiba izan da, eta pentsatu gabe bihar bueltatuko nintzateke.
Alde handiz beteta dago. Nahiz eta zikina, zaratatsua eta nahaspila bat da, baketsua eta oso polita da. Dena kolorez beteta dago eta jendea oso atsegina da.
Aukera badaukazue joan behar duzue.
ONGI ETORRI GUZTIOK!
P.G