Abenduaren 4tik 8ra da 44. Durangoko Euskal liburu eta disko azoka. Azoka guztietan bezala produktuak saldu eta erosi egiten dira eta azoka berezi honetan hitzak ere badaude salgai denok eros eta dasta ditzagun.
EUSKERABILItik azokara joatera animatzeaz gain, jai hau dela eta proposatzen dizuegu aste honetako sarreretan hitzez jolastea. Horregatik, hiru sarreretan parte hartu behar duzue.
Lehenengo joko honetan zerrendan dauden hitzetatik pare bat hartu eta, jakina, hiztegian begiratu gabe, eman bat-batean bururatzen zaizuen definizioa. Ziur aski ez duzu hitz bat ere ezagutuko, baina horixe da, hain zuzen ere, joko honen helburua. Irudimena eta orijinaltasuna oso preziatuak izango dira.
BARGASTA
OLDOZPEN
NARRITARRI
TOSTA
LARRAZKEN
8 iruzkin:
Egia esan, zaila iruditzen zait bat-batean definizioak ematea, baina ausartu egingo naiz.
- Bargasta : Baldragas
- Odolozpen : Doluminak
Narratiak dira animalia mota bat edo animaliak biltzen dituen ezaugarri bat.
Tosta arrantzaleek arrainak gordetzeko poltsa modukoa zerbait da.
TOSTA : erre, kolore eman janariari sua edo grila erabiliz.
BARGASTA: koadrilaren lagunek ipinitako dirua tabernaz taberna ibiltzen direnean.
ODOLZPEN: sarraskia edo antzeko zerbait. Odol> oldoztu > oldozpena
OHA
Hauek dira nire hitzak :
Tosta : atzeko parte ontzi batean ,arrantzatzeko balio du .
Narritarri : pertsonak barre egiten du eta txantxak egiten ditu .
Jose
Hiztegia ikusi barik, hitz hauek zer esan nahi duten ideiarik ez daukadanez, haien esangurak guztiz asmatuko ditut. Horrela:
-Bargasta: koadrilek biltzen duten dirua, tabernetan gastatzeko
-Oldozpen: oldartzeko ekintza
-Narritarri: narrastiek ezkutatzeko erabiltzen duten harria
-Tosta: txingortuta dagoen ogia
-Larrazken: azken izandako larrialdia
Ana Pi.
Ez dakit ezer hitz hauei buruz, eta hiztegiarik gabe ia ezinezkoa da! Baina logika aurkitzen saiatu naiz...
BARGASTA: BAR-GASTA. Norbaitek bere soldata GASTAtzen du "BAR" batean?
NARRITARRI: Kuzkuxero-itxura hartzen diot
TOSTA: Ogi txigortua (jatea besterik ez dut gogoan)
Eta ez naiz ezer gehiago esatera ausartzen barregarri geratzeak beldutzen nau.
B.V.
Tosta: Uste dut hitz Hori Andaluzian azKOtan erabiltzen dela.Haiek deitzen diete tostá ogi zatiei.
Beste hitzek ez dakit zer esan nahi duten.kar kar kar
LEIRE
ZORITXARREZ BAT ERE EZ DAKIT.
FGLEZ
Argitaratu iruzkina