2010/10/15

HERRIKO PRINTZESA

Belen Estebani gorroto diot. Itsusia, edukazio gutxikoa eta guztion lepotik bizi dela iruditzen zait. Ez naiz monarkikoa eta, agian, horregatik ez dut herriko printzesarik behar.

Gauetan ikusten dut telebista eta gauero afaldu bitartean pantailan La Esteban ikusteak amorru ematen dit. Ahoa irekitzen duen guztietan nazka ematen dit eta ezin ditut jasan ez bere begirada galdua ezta bere ahotsa higuingarria ere.

Ezin dut ulertu nola lor dezakeen bera bezalako pertsona batek hainbeste arrakasta. Hasieran, ikasketarik gabeko jendeak miresten zuela pentsatzen nuen, baina karreradun askotxo ere badira bere defendatzaileak eta Andreita-gatik ez dakit, baina “La Esteban”-engatik prest daude hiltzeko.

Batzuetan muntaia bat baino ez dela uste izan dut, Belen, gizagaixoa, hedabideak audientzia igotzeko erabiltzen ari diren amu horietako bat baino ez dela eta ezertarako behar ez dutenean pantailatik botako dutela. Baina, beste batzuetan ez daukat hain argi eta fabrikatzen ari diren fenomenoa gero eta handiagoa dela eta egun batean bere kontrola galduko dutela iruditzen zait. Ez dakit nola bukatuko den istorio hau, baina sarritan herriak bere mitoak, idoloak edo printzesak behar ditu, ez errealitate gordinetik alde egiteko baizik eta beregan bere burua islatuta ikusteko
.

Zer deritzozue Belen Esteban fenomenoari?

21 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dagoela jendearen zurrumurruen kaso egin hori arazo askori eraman duguelako..Miren karmele 1ºA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez , Belen edo deitzen zaio herriko printzesa oso ondo egin du bere bizitzan , pertsona ospetzu batekin ezkondu zen ez dakit maitasungandik izan zen baina dibortzio zenetik diru asko irabazi du . Etxe polita bat dauka eta nahi duena dirua du .
Nik ez dut inoiz ikusten , nahiago dut beste gauza batzu egin , baina ez dakit zergatik , baina herialde honetan nahaskeriak interesatzen dira eta jendeari gustatzen bazaio ondo iruditzen zait baina ez dakit horrela doa herrialdea .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Harrituta nago gertatzen dena ikusten. Hainbeste eta hainbeste hitz egiten da " La Esteban"-i buruz baino audientzia gehiago lortzen dela suposatzen dudalako. Baina jada kokotaraino nago. Ematen duten irudia nahiko esplotatuta dago. Nahi dutena lortu dute, hau da, gizarteko fenomeno bat eduki, behar denean erabiltzeko. Are gehiago, emakume horrek jokoa ematen badu hobeto, baina badago jendea oso nekatuta.
Emakume hori oso trauskil, ahozabal, zarpaila da. Hau guztia bere aurpegian ikusten da. Penagarria da lortzen ari den diru kopurua egiten duenagatik ikustea.
Ez da normala ikasketarik gabe eta ezer baliagarria egin gabe 25.000€ hilako lortzea.
Arazoa da ikusten duen jendea.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Neska hau ez da nire gustokoa. Bere bisitzaz salerosi nahi badu, berez denetik entzuteko prestatuta izan behar du.
Bera telebistaren eskuan dagoen neska bat da, eta ezer esateko izan gabe, telebistan asko eta asko esaten ditu, eta oso ondo kobratzen du, gainera.
Noizbenka,komunikabideetako biktima bat dela entzun du. Berriz, oso ondo bizi da.
“La Esteban”-en arrakastak gure telebistaren maila adierazten du.
Raul G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ezin dut ulertu Estebanen fenomenoa eta oro har, prentsa arrosa fenomenoa ere ez. Estebanen rolloa ikustea erraza denez jasotzen duen jendea egotea ulertu behar dut baina, "Belen Estebanzaleak" egotea ezin dut ulertu. Ez jarraitzeko eta arrakasta ez edukitzeko pertsonaren eredua den arren kontrakoa gertatzen da. Kulturgabetasunarik handiena dela uste dut.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Garaiaren arabera zeozer jartzen da modan, guk jakin gabe eta etengabe erakusten digute behin eta berriro...momentu honetan emakume hau da. Guztiok badaukagu iritzi bat hari buruz, ona ala txarra, baina badaukagu;honela lortzen dute nahi dutena, beraren gainean hitz egitea.Argi dagoena, bere arrakasta handia dela, beharbada famatu arrunta motaren kontra agertzen delako. Bestalde, nahiko kuskuzeroak gara, eta emante du gustatzen zaigula besteen bizitza ezagutzea. Berarekin erreza da filme bezalakoa baita.
Leticia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, batzuetan jendea ez daki edo ez du nahi beren arazoak aurre eman eta horregatik beste gauzak ikustea nahiago du bere arazoei buruz ez pensatzeko.

Gainera, "Sálvame" edo "DEC" ikusteko ez duzu behar asko pensatu eta gaur egun jendea oso alferra da eta ez zaio gustatzen ezeri buruz pentsatzea.

Bestalde, egongelan esertzen duzuenean telebistaren aurrean pentsatu ez duzuela nahi ulertzen dut, bizitza nahiko gogorro delako batzuetan, baina nire ustez, beste moduak daude deskonektatzeko.

Zoritxarrez, nire ustez, personai honek pizka bat gure gaurko gizartea adierazten du.

Silvia - Barakaldo - 1B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut ulertzen zer gertatzen ari den. Tipa honek ez du ezer egin, bakarrik bere bizitzari buruz hitz egin. Gainera, oso txarto hitz egiten du eta beti erroilu berbera. Baina dirudienez jendearia asko gustatzen zaio. Telebistaren programa guztietan agertzen da eta bakarrik esaten du "¿ME ENTIENDES?"
MAITE B.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gai hau ikusi nuenean, Belen Esteban begitan hartuta daukala, tamalgarria dela eta abar esatekoa nintzen. Baina gero, gauza guztiek alde onak dituztela pentsatu dut eta Belenen kasua ez da salbuespen bat. Emakume honek gazteengan duen eragina kaltegarria bada ere, helduongan ez da hain larria. Bera ateratzen den programak ikusten ditudanean (tartetxo bat besterik ez, bestela ondorioak konponezinak izan daitezke), zer gaizki dagoen jendea pentsatzen hasten naiz eta nire inguruan dauden lagunak, familia eta neure burua intelektualtzat hartzen ditut.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, Belen oso ondo egiten ari da, ni bera banintz berdina egingo nuke, telebistan ateratzeagatik eta bere alabaren aitari duen gorrotoaz hitz egiteagatik diru pilo bat ordaintzen diote, azken finean bere bizitzaz hitz egiten du, mundu guztia egiten duen ekintza bat da eta gainera berari dirua ematen diote. Ulertzen dut denoi ez gustatzea, horretarako asmatu egin ziren koloreak ez? Bera telebistan ateratzen jarraituko da, pertsona askok kritikatzen diote baina gero telebistatik ez dute begirada kentzen, beraz, ez dut uste hainbeste gorrotatzen dutenik.

Mireya ( Gurutzeta )

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri berdin zait belen esteban telebistan agertzea ala ez, baina pixka bat aspergarria da programa guztietan bera ikustea. Arrakasta dauka denok kuzkuxeroak garelako eta beti telebista pizten dugu haien txutxumutxuak ezagutzeko.
Batzuei ez zaie gustatzen "xoni" bezalakoa delako eta beste batzuei, pentsatzen duen guztia esaten duelako arazorik gabe.
Jendeak programa hauek ikusiko ez balitu, ez luke hainbeste arrakasta edukiko eta ez litzateke agertuko telebistan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

aurreko testua nirea da
carla (gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Belen Esteban hasieran telebista saioetan ikusten nuenean, bera eta berak barnebiltzen duen irudia nahiz eta gustokoa ez izan, jasangarria iruditzen zitzaidan. Hala ere, gaur egun iritziz aldatu dut. Bizitzako edozein egoera (senarra, alaba) erabiltzen du saio ezberdinetan parte hartzeko eta dirutza galanta irabazteko.
Honek ondorio latzak izango dituela bere bizitzan uste dut, honek ez du betirako iraungo eta askotan, hobe da pribatutasun pixkat nahiz eta patriketan hainbeste diru ez izan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aurreko testua nire da ( Marta Zibergela)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Duela hamar urte telebistan agertu zenetik Belén Esteban eguneroko pertsonaia da eta bere bizitza ahotan dabil.
"Herriko printzesaren" titulua gehiegizkoa dela uste dut. Argi dago ez dela herriaren ordezkaria, eta ez dauka meriturik edo baliorik printzesa-mailara igotzeko. Toreatzaile ospetsu batekin alaba bat edukitzea da bere lorpen bakarra. Gainera bere haustura errentagarri egin zuten eta momentu hauetik aurrera telesaio guztietan agertzen kazetariaren rola egiten!

B.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Belen Estebanen pertsonaia ez zait gustatzen. Nik uste dut, beste programa baino garrantsitzuagoak dira. Belen Estebanen promagra "Salvame" zikinkeria bat da. Programa honeko lankideak ez dira kazetariak eta ez dakite ezer. Beti gauza berdinez hitz egiten dute.

Amaia 1ºA MAILA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ezin dut minutu batez emakume hau ikusi, benetan urduri jartzen nau eta. Ezjakintasunaren irudia da, eta batez ere, lotsagabekeriarena.
Dirutza harrapatzen ari bada, bejondeiola, baina nik ez dut minutu bat galduko bere aurpegi zimurtu ohiari begiratzeko.
Gure batez besteko hezkuntza maila adierazten du, halere: gustuko izaten ditugu zabor programak eta besteen liskarrak, kuxkuxero hutsak baikara.
S.A. Gurutzeta 3. maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez Belen Esteban ez da printzesa, nik uste dut telebistako pertsonai asmatu bat dela, audientzia goitzeko,baina telebista asko ez dut ikustesn horrexelako ez dut opiniatuko. xabi 1ºa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Belen Estebanak oso ondo egin du, diru asko irabasten ari da bere bizitza kontatzen. Gainera, Estebana telebistan ikusteko edo aldizkariak erosteko prest dagoen jende dago beti. Nire ustez, ez da tontoa, negozio bat antolatu du eta ondo atera da berarentzat. Hala ere, seguru nago jendeak beste gauza batzuk interesgarriagoak egin ahal dituela eta ez jakitea zer egiten ari den Belen Estebanak.

Arantza P.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzat ez du axolarik zer egiten duten emakume horrek eta bere inguruan daudenek.
Ezin ditut jasan bere ohiuak.
Nahiz eta dirutzat eduki, nire ustez, bere bizitza osoa diruagatik saltzen duen pertsona batek ez du ezer balio.

I.R (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri Belen Esteban eta bere fenomenoa ez zaizkit gustatzen, telebistan egun osoa dagoelako eta diru asko irabazten du.
Baina Belen Esteban herriko printzesa da, oso naturala eta normala dira horregatik jendeari asko gustatzen zaio.
Miriam 1ºA