2010/10/08

MOTO BAT BEZALA

IRAKURMENA:
Puntu bidezko gidabaimenak lagunduko al du istripuak murrizten? Segidako loturan klik eginez gero, Jon Uriarteren iritzia daukazue gai honen inguruan (IVAPeko aldizkariko 47.zbk.). Irakurri arretaz eta hitz egiteko puntuak prestatu.

Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Zein da metodorik onena istripuak murrizteko?

HIZKA-MIZKA:
MOTORRA GIDATU AHAL IZATEKO 18 URTE
  • Motoa autoa bezain arriskutsua da.
  • 16 urterekin adingabeak dira; beraz, zein erantzukizun dute istripu batean?
  • 18 urterekin oraindik txoriburuak badira, 16rekin are gehiago.
  • Motoa da errepideetan babes gutxieneko ibilgailua.

  • Gidabaimenik behar ez duten gidariak badira, zergatik ez 16 urteko moto gidariak?
  • Gida ditzaketen motoak bizikleten antzekoak dira.
  • Oso esparru mugatuetan ibil daitezke.
  • 16 urterekin hartu ahal duten esperientziak gero zilindrada handiagoko motoak eta autoak gidatzeko balio diezaieke.

iruzkinik ez: