Urtero miss edo mister lehiaketa ikusi ohi dugu. Hor pasarelan egoten dira neska edo mutil batzuk, ilusioz beterik, irabaziko zain. Baina bakar batek baino ez du irabaziko eta beste guztiak, buru makur, etxera hurrengo lehiaketara arte.
Adituen arabera, lehiaketa hauetan edertasuna ez ezik, beste ezaugarri (intelektual) batzuk ere hartzen dira kontuan. Baina, nire ustez, inoiz ez du polita ez den batek irabazi edo, behintzat, oso polita ez den batek.
Lehiaketa hauen inguruan, azken urteotan batez ere, susmo txarrak egon dira eta badirudi kasu batzuetan kanpotik (urrunetik) ikusten dena ez dela barrutik (hurbiletik) ikusten dena. Ez dugu esan nahi iruzur egiten dutenik, baina bideoa ikusita zalantza handiak ditugu.
OHARRA: gizonak ere bai.
ZER DERITZEZUE MISS EDO MISTER LEHIAKETEI?
19 iruzkin:
Ez da luzera hogeita hamasei modeleen desfile bat,luzerekin oso nagusi egiten dagoen.
Ondo irudi dut pertsonari normal erabili duten nola modeloak,gehiago balio ematen dugulako fisikori eta pertsonari ahazten dugu.Miren karmele 1ºa
Nire ustez , lehiaketa hauetan bakarrik edertasun begiratzen da .
Oso azaleko dira , eta ez zaizkit batere gustatzen , baina dirudienez Jendeari asko gustatzen zaio , batez ere gizonei .
Normalean lehiaketa hauetan pertonak ia ia desfilatzen dira arroparik gabe eta bakarrik ospe txiki bat nahi dute , eta beste gauza batzuk berdin zaie .
Jose
Edertasun lehiaketak tamalgarriak direla uste dut. Ipurdia erakusteko prest egotea, beste batzuek azter dezaten, ezin daiteke oso osasuntsua izan. Gorputza saltzeko era da nolabait eta hori ez zait gaizki iruditzen. Nire onetik ateratzen nau, ordea, haiek ukatzeak eta dena hain ederra dela esateak Hauxe ez du inork sinisten.
Ana Pi.
Jadanik ez dakit zer esan. Gai honi buruzko arazoak hainbeste dira non penagarrietan bihurtzen diren lehiaketa mota hauek. Gure buruarekin pozik egotea garrantzitsuena da, are gehiago, posible da lan egitea eta bizitza arrunta eramatea eta, aldi berean, zure gorputza ondo edukitzea baina osasunarekin.
A.J
Iragarki hau oso interesgarria da. Nire ustez, pixka bat matxista da. Ikusleek txalo egin bukatu dute modelua gizon bat denean.Moda gustatu duzuenean, modelua berdin da.
Cris 1.A
Missen hautaketetan ez dut uste nesken inteligentzia bikinia jarrita konprobatu daitekenik. Gaurko gizartean emakume argalak eta titidunak ematen dira adibide bezala, baina orain dela berreun urte emakume lodiak izaten ziren gizonen begiradak erakartzen zituztenak. Moda kontu bat da, disenatzaileek aukeratzen dituzte halako emakume argalak, beraien diseinuak munduak ezagutu ditzan. Esan, esaten da missen hautaketa prozesua matxista dela, baina ez dut uste inork emakumeak halakotan parte hartzen behartzen dituenik.
alfertsu gurutzeta 3.maila
Edertasuna baloratzen da, horregatik edertasun lehiaketa da!. Baina ez dakit zer esan honi buruz, suposatzen dut lehiaketari aurkesten dutenek telebista edo moda munduan zerbait lortzen nahi dutela. Argi dagoena aurkesten duten artean bat aukeratu behar dutela; eta batzuetan, antza denez,ez dira hain politak eta surrumurroak esaten dute tongoak daudela. Ez dakit.
leticia
Nori ez zaio gustatzen emakume/gizon politak ikustea?
Niri, behintzat, asko gustatzen zait. Baina, soinurik gabe. Normalean lehiaketetan parte hartzen dutenek lelokeria handiak esaten dutelako.
Edurne
Uff, zaila da iritzi bat ematea gai honen inguruan.
Pentsatu nahiko nuke edertasuna eta beste zerbait bilatzen dela, iruzurkeria edo beste trikimailurik gabe. Adimen test bat egiterik ez dagoenez, eta ez dut uste helburua denik, pertsonalitate erakargarria eta xarma bilatzen omen da.
Topikoez aparte, ez nago kontra, irtenbide bat izan daiteke bai neska bai mutil batzuentzat, geroago karrera egiteko telebistan edo modelo bezala.
S.A. Gurutzeta - 3.maila
Ez dakit zer pentsatu behar dudan gai honi buruz. Alde batetik, aukera ona izan daiteke lehiaketak irabazten dituztenei, adibidez, desfile gehiago lor desakete, agian telebistan zerbait egin dezakete...Bestalde, nork esan behar diegu nolakoak izan behar diren politeenak? Lehiaketa hauekin gure pentsamoldea aldatu nahi dute eta edertasun canon-a aldatu dute.Honek, arazoak sortzen ditu gizartean, gero eta anorexia, bulimia eta bigorexia kasu gehiago daude.
Vanessa G.
Nire iritzian , lehiaketa hauetan bakarrik politak direnak joaten dira. Argi dago lehiaketa hau mis edo mr aukeratzeko dela, orduan jendea polita izan behar da, bestela, beste lehiaketa bat izango litzateke. Orduan, ondo iruditzen zait, baina lehiaketa hauek ez zaizkit asko gustatzen, oso luzeak direlako. Gero etxean, ikusi nahi baduzu ikusi edo ez.
M.B.
Nik uste dut gai hau azalekoa dela, edertasuna edukitzeak ez daukalako meriturik. Gainera, lehiaketa hauek zaharkituak dira, zeren eta gaur egungo gizartean emakumeak garaikur baino gehiago dira. Gehiegizkoa da emakumeak ibiltoki baten gainean eta bainujantzi batekin jantzita ikustea.
Zorionez, gizakiak beste ezaugarri batzuk ditu saritzeko.
B.V.
Nahiz eta esan lehiaketa hauetan edertasuna baino gauzak gehiago kontutan hartzen direla, argi dago hori gezur hutsa dela.
Lehiaketa hauetan aurpegi polita eta izugarrizko gorputza edukiz gero dena daukazu eginda.Ez dauka inolako garrantzirik zure nortasuna, inteligentzia... hori dela eta horrelako lehiaketak ez ditut ezta ikusten ere, niretzako askoz funtzeskoa da azkarra eta pertsona ona izatea, polita izan baino.
marta (zibergela)
Nire ustez miss eta mister lehiaketetan ez da kontuan artzen zein den inteligenteena ezta ikasketa gehien dituena, gorputz perfektua eta aurpegi politena puntuatzen da, baina, hori oso subjektiboa da, pertsona bati polita iruditu ahal zaio neska edo mutil bat eta beste bati ez, horregatik urtero konflikto handiak daude.Beste alde batetik, nesken pisua, batzutan, kezkagarria da, oso gutxi pisatzen dute, ez dira konturatzen exijentzia oiekin neskak gaixotzen direla? gainera zer dauka neska batek 1,75 neurtzen duena eta 45 kg pisatzen duena? hori ez da polita eta gainera arazo larriak ekarri ahal dizkio bere bizitzan.
mireya (gurutzeta)
Horrelako lehiaketak urtero ospatzen dira, gaur egungo gizarteak itxurari inportantzia gehiegi ematen diolako.
Nik gorroto egiten diet. Argi daukat polita izateak ez duela ezertarako balio.Gainera, denbora pasa ahala, hainbeste edertasuna galtzen da.
Pena handia ematen dit bai mutilak bai neskak ibiltoki horretan desfilatzen ikusteak.Inork ez die esan hobeto bizitzeko azkarra izatea, edo batez ere, ona izatea askoz hobea dela polita izatea baino?
I.R (Gurutzeta)
Gaur egun gure gizantean fizikoa oso importantea da. Zu oso tontoa ahal zara baina polita bazara fama lortu ahal duzu. Ez zait ondo iruditzen, baina egia da. Lehiaketa horietan edertasun baino ez da ikusi behar.Adimena eta edertasuna pertsona batean erakargarriena da,ezta?
Arantza P.
Egia da, pertsona bat ezagutzen dugun bakoitzean bere fisikoa den lehenengoa begiratzen diogula. Nahiz eta leloa izan, dirudienez gaur egun edertasuna garrantzitsuena da pertsona batengan, bai emakumeengan, bai gizoneengan. Hala ere urteak pasa eta ahala edertasuna aldatu da orduan nork erabakitzen du ederra dena ala ez? Nire ustez zaila da erabaki hau hartzea, zeren eta bakoitzak edertasunari buruzko iritzia baitu eta iritzietako bakoitza egiazkoa izan ahal da.
C.R. Gurutzeta 3.maila
Gaur egun, edertasun lehiaketeei buruz asko hitz egiten da, nire ustez honelako leiaketetan bakarrik kontuan izaten da edertasuna, ez dira beste motako gauzak begiratzen eta honelako leiaketeekin erakusten dugu zeintzuk dira gauzarik inportanteenak. Gaur egungo gizarteentzat edertasuna ezinbestekoa da, denok izan behar gara politak, ergelak eta altuak, eta hori kaltegarria izan dezake gazteentzat.
Diana
bideoa oso ona da ,neskek maneatzen zaie eta , neskek soineko asko dauzkate eta gizonari engainatzen diote , nik uste dut neskak gizonaren argi gehiago dira
ezkongabe ondoren gauzak ez dira politak. eta nik uste dut neskak gauza ederragoa dira
miguel s 1ºa
Argitaratu iruzkina