2011/01/17

INTSUMISIOA

Urte berriko lehenengo asteotan beti dago harritzen gaituen berriren bat, martxan jartzeko egunotan guztion ahotan dabilena. Aurten tabakoaren aurkako lege berria da eta ez da makala sortu den txalaparta.

Egia esaten badiotsuet ez nago ez kontra, ez alde. Ez naiz gauzak zuriak ala beltzak direla esaten dutenetariko bat. Zuri eta beltz mota asko daude eta, jakina, grisak ere bai. Baina auzi honetan, aho bete hortz utzi nauena intsumisioaren aldeko aldarrikapenak entzutea izan da. “Nik nire etxean (lokalean) nahi dudana egiten dut, nirea baita”, “Lege hori bete dezadan nahi badute, etor dadila goardia zibila”, “Tabernariok langile bana kale gorrian utziko dugu gobernuari presioa egiteko” eta hauek bezalako adierazpenak entzun eta
irakurri egin ditugu egunotan: MATXINADA!!!

Honek guztiak zer pentsatu eman dit eta kasu honetan ere grisak ikusten ditut.

Zer deritzezue lege berriaren kontrako adierazpenei?
Ondo iruditzen zaizue legea ez betetzea
?


11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Komunikabiedeetan insumisoen lehengo kasuak agertzen zirerenean, guztiok uste genuen publizitatea egiteko zela . Eta argi dago, erretzea uzteagatik telebistan agertzen duten jatetxeak edo tabenak lehen baino famatuagoak direla.
Orain insumisoak aitortzen dutenek ez dute egiten fama lortzeko inon agetzen ez dutelako eta presioa egiteko egiten dutela esaten dute. Hala ere, ezertararko balio izango duela uste dut legea aldatuko ez duelako. Bestalde, legea ez betetzeko izuna ipintzen hasten direnean gaia amaituko duela eta berehala ahaztuko zaigula ziur nago.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bakoitzaren esku dago lege hau betetzea ala ez,hori bai, gero ondorioak onartu beharko genituzke, denok dakizkigu eta. Bestalde, tabernariek gobernuari presioa sartzeari ondo deritzot, agian, lege honen berrikusketa lor dezakete. Ez nago legearen aurka baina egia da batzuetan gehiegizkoa dirudiela. Edozein kasutan, beti bezala, gauzak eginda egon zirenean protestatzen dugu. Hemen bakoitzak bere buruaz zaintzen du eta gero berandu da. Frantziatarrek, ordea, beti kaleratzen dira protestatzeko eta askotan haien nahiak lortzen dituzte. Batzuetan inbidia ematen didate...Haiek badakite bere herria gelditzea.
Vanessa G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Antropologia interesatzen zaigun guztioi jendearen jarrerak interesatzen zaizkigu. Gainera, Admistrazioaren kontra matxinatzen direnak begikoak ditugu normalean, Administrazioak maizegi egiten baitigu kaltea, onurak eman baino. Baina halako hutskeriengatik hainbeste komedia egiteak benetan tristatzen nau. Benetazko kalte larriak egiten dizkigutenean, bai Administrazioak, bai nagusiek, edo irakasleek (Euskaltegikoek ez, noski)… askoz hobeto onartzen ditugu. Antza, BEZeren igoera, zentzugakeko legeak ateratzea eta abar, gauza arinagoak dira. Nire ustez, gizakiak ez gara batere arrazionalak.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta tabernetan giroa orain lehen baino argiagoa izan, argi dago lege berriak kalte egiten diela jatetxeei. Horregatik, jatetxe batzuek lege honen aurka protesta egiten dute, azken finean, bezeroak galdu ahal dituzte!. Bestalde, lege berri bat agertzen den bakoitzean, normala da salbuespenak bilatzea eta gastronomiko-elkarteek aukera aprobetxatu nahi dute lege honetatik libre geratzeko.

B.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da lege berri hau izugarrizko polemika sortu dela. Badaude tabernak bere diru-sarrerak murriztu egin direla. Konponbide bat bilatu beharrean, eztabaidak sortzen ari dira.Ulertu behar dute legea legea dela, eta astakeriekin hasten badira, ziur aski gobernuak egoera gogorrenean jarriko duela, Nafarroan gertatu den bezala hala tabernetan nola txokoetan debekaturik dago erretzea.
Bestalde, pentsatu behar dute zergatik dagoen hainbeste zerbitzari biriki minbiziarekin (batez ere erretzen ez dutenak).
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni erretzailea naiz eta egia esanda legea grazia handirik ez didala egin aitortu behar dut, baina horrek ez du esan nahi legea hautsi egin behar dudanik. Europako herrialde gehienetan halako legerik orain dela urte askotxo exiztitzen dira eta segurazki jende erretzaileen kopurua jeitzi egin dela. Espainar estatuako agintariek egindako asken lege honek estatuak bizi duen krisia lanbroaz estaltzelo erabili dutela ziur nago. Legea alde batera utzi egin behar dugu eta benetan importanteak diren legeei begirada bat bota egin behar diegu adibidez erreforma laboralak lagilegoari egingo dion galera.
ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Erretzen ez dudanez, eta betidanik tabakoaren kontra izanez, pozik nago lege berriarekin. A zer giro garbia tabernetan urtarrilaren biaz geroztik! Bestalde, norberaren askatasuna murrizteari onartezina deritzot, azken finean, ados nago tabernaren jabea "bere etxean" nagusia dela.
Dena den, intsumisioa eta matxinada aldarrikatzen ditugu, baina legearen oinarria sendoa da: osasunaren babesa. Gainera, europan zehar indarrean jarri zituzten mota honetako arauak orain dela urte batzuk eta ez da ezer gertatu.
S.A. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta jende asko lege berri honekin ados ez egon, errespetatzen behar dugu. Gauza bera gertatzen da beste lege batzuekin, hasieran kostatu zitzaigu onartzea baina denboraren poderioz logika eta sena lege horiek onartzera bultzatu egin digute.
Orain dela urte batzuk ezinezkoa zen pentsatzea bidai bat egitean autobus batean edo hegazkin batean ezin zuela erre, eta gaur egun guztiz kontrakoa gertatzen da , zeren eta arraroa irudiko baitlitzaiguke erretzea.
Egia da kostatuko litzaiguke tarbena batean egotea erre gabe edo kerik gabe, baina gure osaunak eskertuko luke.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Tabernak dituztenak ulertzen ditut diru asko galduko dutelako, baina oso ondo irudintzen zait lege berria eta oso pozik nago berarekin.

Bai, ni ez naiz erretzaile baina ondo iruditzen zaien lagunak ere dauzkat eta erretzaileak dira.

Orain lehen baino gehiago gustatzen zait tabernetara joatea. Lehen, taberna batera joan nintzenean ke usainez beteta irteten nintzen eta niretzat usain hori ez da batere gozoa eta oso txarra da osasunentzat jakina...

Bakoitzak pentsatu dezake nahi duena eta beren kontra ere manifestatu dezake baina lege hori beharrezkoa eta bidezkoa iruditzen zait eskubideak ematen dizkigulako erretzen ez dugunei.

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lege berri honek benetan arazoak sortzen ari ditu. Erretzailea naiz eta niretzat ez da gauza errraza legea betetzea, ohiturak aldatzea oso zaila izaten ohi da. Ez da gauza bera zerbait hartzea lagunekin eta erretzeko posibilitatea edukitzea, edo lagunekin zerbait hartzen egotea eta kanpora joateko beharra izatea. Eguraldi ona egiten duenean ez dago arazorik, baina eguraldi tzarra, euria eta hotza egiten duenean, zer gertatzen da?? nire aukera erraza izan da, lagunekin kalean edo baten etxean egoten naiz, baina pertsona guztiak gauza bera egiten badu kalte haundiak sortuko ditu tabernetan, eta badago jende ugari tabernetaz bizitzen direnak.
Diana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Denok dakigu tabakoa txarra dela osasunerako, baina keak erretzaileei eta ez erretzaileei kalte egiten dienez, legeek zerbait egin behar dute ez erretzaileen eskubideak babesteko.
Aldi berean, norberak bere gorputzarekin nahi duena egin ahal duenez, legeek erretzaileen eskubideak ere babestu behar dituzte.
Eta hor dago koxka: bien eskubideak babesten lortzen. Eta legeek probatu egiten dute Konponketa haien artean aurkitu arte.
Beharbada, lege hau ez da izango nahikoa helburu hori lortzeko, baina ez da inporta, saiatzen jarraitu behar dugu, saiatzen ez bagara inoiz ez baitugu lortuko.

I.R (Gurutzeta)