Umeak Paristik omen datoz, baina nire lagun batek dioen bezala, argibiderik gabe. Argi dago umeak heztea lan zaila dela, beno … ondo heztea. Besopean ogia dakarte, baina ez instrukziorik behar diren une latzetan zer egin behar den jakiteko.
Ez dakit nire garaian gurasoak nola moldatzen ziren, baina oraingo gurasoek askoz errazago daukatela iruditzen zait. Gurasoak izateko akademiak ez badira ere, herri guztietako kultura-etxeetan antolatzen dituzte tailerrak edo ikastaroak guraso bikainak izan ahal izateko.
Gaur etxeko gutunontzira heldu zait datorren hilerako antolatuko dutenaren propaganda: “IKASI ZURE SEME-ALABEKIN JOLASTEN”. Harrituta geratu naiz. Antzinako jolasak berreskuratzeari eta elkarrekin jolasteari ondo deritzot, baina ez dut inolaz ere ulertzen nola ikasi ahal den seme-alabekin jolasten, hori berez ateratzen den zerbait da, ezta?
10 iruzkin:
Seme-alabekin jolastea ona da jokoak eta normak irakasteko, irabastea eta galtzea jakin behar dituztelako. Baina, importanteena da haiek, bakarrik eta gurasorik gabe, jolasten ikastea. "Bakarrik" esan dudanean haien artean, haserretu gabe, jolastea esan nahi izan dut.
Argi dago umeekin jolasteko ikastaroa egitea ez dela beharrezkoa eta eduki behar dela, heziketa ona emateko bezala, zentzua dena.
Baina, gaur egun, gero eta zentzurik falta gehiago dagoena arazoa dela uste dut.
M.C.
Jolastea, irakastea, hitz egitea... dena da heziketa eta jarduera guzti hauek konpartitu behar ditugu gure seme-alabekin. Testuan esaten den moduan inkstruzio libururik ez dago, eta gurasoek ikasi behar dugu umeekin batera. Horregatik, ondo deritzot ikastaroetan parte hartzeari,nahiz eta inoiz ez dudan gauza hori egin.
S.A. Gurutzeta-3.maila
Argi dago heziketaren modua aldatu dela. Gaur egun, aiton-amonak prest daude bere ilobekin geratzeko, zeren eta senide gehienetan biak lan egiten duten eta pena ematen zaie txikitxoa hainbeste ordu egotea haureskolan.
Bestalde, telebistan modan dago "super nany" bezalako programak, umeen heziketaren laguntzeko modu bikaina da, edo instrukzio-liburu ez dagoenez ohar batzuk kontuan hartzeko. Laguntza bat da umeen mundua ezagutzea, bere portaera aztertzeko, bere keinuak interpretatzeko eta, aldi berean, berarekin dugun harremana indartzeko eta hobeto moldatzeko bai hezikaterekin, bai jolasekin, bai haserre dauden unekin.
A.J
Beno, mundu hau zorotatu da. Edozertarako kurtsoak egiten dituzte. Egia da seme-alabak heztea oso zaila dela, baina orain dena haiekin egin behar da; jolastu, etxekolanak egin, gaia galdetu, parkeetara joan... Nire ustez gaur egungo umeeak txotxoloak dirudite. Dena haiekin egiten badugu, gero eta beranduago izango dira beregainekoak.Izan ere, oso inportantea da gauzak bakarrik egitea segurtasuna eta ahaltasunak lortzeko. Gurasoek gauzak egitea irakatsi behar diete, baina gero haiek egin behar dituzte, bestela beti norbaiten laguntza beharko lukete. Ah, zer desberdinak ziren gauzak gure garaian!
Vanessa G.
Umeak esponjak bezalakoak dira. Berdin die ikastea, bai abestuz, bai jolastuz edonola ikasteko gai dira. Garrantzitsuena da ondo ikastea eta batez ere jasotzen duten heziketa onena izango litzatekeela.Ez dago era bakarra eta unibertsala ikasteko. Normalean helduok beste era batzuk dibertigarriak edozer ikasteko erabiltzen ditugun heinean, errezago ematen dugu ikasten. Nolabait, gauza bera gertatzen zaie umeei.
C.R. Gurutzeta 3.maila
Guraso bikainak ez dira existitzen. Denok ahal dugun onena egiten saiatzen gara. Baina inoiz ez dakigu gure ustez onena dena haientzat onena den ala ez.
Jolasteari dagokionez gauza bera gertatzen da. Umeek bakarrik jolasteko gai izan behar dute beren sormena eta askatasuna garatu ahal izateko. Halaber, gurasoekin jolastea ere komenigarria izango litzateke elkarren harremanak indartzeko. Arazoa dago portaera hauen artean oreka lortzen gure seme-alabei kalte ez egiteko.
I.R (Gurutzeta)
Guztiok ez garela berdinak kontuan izan behar da. Nik, adibidez, ez dakit beste pertsona batzuekin jolasten, ez umeekin ez eta nire txakurrarekin ere. Ilobeekin egotea tokatzen zaidanean gaizki sentitzen naiz, eurekin zer egin ez dakidalako. Zorionez, duela gutxi nire lagun batek gauza bera gertatzen zaiola aitortu zidan eta hori entzuteak lasaitu ninduen.
Ana Pi.
Lehen ez zegoen hainbeste erraztasun gaur egun bezala, eta gure amek amatasunari aurre egin behar zioten laguntzarik gabe.
Bestalde, gaur egun zaila da familia eta lana orekatzea, eta zenbat eta erraztasun gehiago, hobe. Azken finean, denborarik ezak ezin du heziketaren kalitatean eragin. Horregatik halako ikastaroak laguntzen badigute, aukera onatzat hartu behar izango dugu, baldin eta berezkotasuna galtzen ez bada.
B.V.
Umeekin jolastea ez da batere zaila, ikasi egin behar ez den zeregina da. Gogorik izan ez gero, ez dut uste ikastarorik behar denik. Behar bada gurasoek, goizetik telebista piztuko ez baliete ez lukete ikastarorik beharko. Gogoak eduki egin behar dira semeekin jolasteko, holan gurasoen eta seme-alaben arteko elkartasuna indartu egiten da eta telebistak sortzen duen lelotasuna uxatu egingo lukete. Umeak, aurkibiderik gabeko liburu bat dira eta naiz horriak, naiz urteak aurrera joan ahala istorio bat agertzen zaigu begien aurrean.
ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA.
Zure harridurarekin guztiz adoz nago. Argi dago, oraingo gurasoek antzinakoek baino ahalbide eta prestakuntza gehiago daukatela, baina egia esateko, gaur egun, gurasoek ez dute lortzen aintzinan lortzen zutena, umeak hezkuntza on bat izateak.
Egun hauetan umeek ez daukate inolako errespeturik, ez gurasoekin, ezta bere kideekin ere.
Ez daukagu behar den denbora guztia, heziketa on bat emoteko, lanpeturik egoten gara eta umeek ez dakite zer den gurasoekin etxekolanak egunero egitea eta gero jolasetan haiekin egotea.
Ez da gauza erraza umeen heziketa eta eramaten dugun giza abiadurarekin ezin dira gauzak ondo egin, ez du esertarako balio ama edo aita izateko prestakuntza ona izateak, denborarik ez badugu gure umeekin nekez jota egon barik disfrutatzeko.
Diana
Argitaratu iruzkina