Nire lagun batek berriro jaioko balitz emakumea jaio nahiko lukeela esaten du beti. Berak abantailak ikusten dituen horretan; nik, ordea, desabantailak. Berak sentimenduz edo amatasunez hitz egiten duenean; nik, ordea, minez edo oztopoz. Ez gara ados jartzen, baina ez nau konbentzitzen, ez dut emakumea izan nahi. Oso tematuta dago asunto honekin eta, ez dakit nik … baina nazkatuta nauka. Pasa den asteburuan pikutara bidali aurretik operatzeko esan nion, baina berdin dio, aste osoan ibili da matraka berberarekin. Dena den, hurrengo batean galdetzen badit, baietz erantzungo diot: emakumea izan nahi dut, baina larunbat gau batean soilik.
Ez da nire emakumetasuna defendatzeagatik. Ez da emakumeak hobeak izan daitezkeelako, ez, ez da horregatik. Baina ez naiz gizon inoiz mozorrotu, ez dut gizonek pentsatu edo sentitzen dutena inoiz pentsatu edo sentitu eta ez dut gizona inoiz izan nahi izan.
Nire lagun batek berriro jaioko balitz gizona jaio nahiko lukeela esaten du beti. Berak abantailak ikusten dituen horretan; nik, ordea, desabantailak. Berak sentimenduz edo gizontasunez hitz egiten duenean; nik, ordea, minez edo oztopoz. Ez gara ados jartzen, baina ez nau konbentzitzen, ez dut gizona izan nahi. Oso tematuta dago asunto honekin eta, ez dakit nik … Baina nazkatuta nauka. Pasa den asteburuan, pikutara bidali aurretik, operatzeko esan nion, baina berdin dio. Aste osoan ibili da matraka berberekin. Dena den, hurrengo batean galdetzen badit, baietz erantzungo diot: gizona izan nahi dut, baina larunbat gau batean soilik.
BESTE SEXUKOAK IZAN NAHIKO ZENUKETE?
ZERGATIK? ZERTARAKO?
ZEIN DA ONENA GIZONA ALA EMAKUMEA IZATEA?
5 iruzkin:
Argi dago emakumeok baino komplexuagoak garela. Esaterako, edozein izkanbila badaukagu, arazoa luzatuko da, aitzitik, gizonen artean izkabilaren bat badago, ziur aski, hurrengo egunean denak pozik egongo dira ezer pasatuko balitz bezala.
Noizean behin, aldaketarik egotea nahiko genuke baina, gehienetan, egoera gure alde erraztatzeko asmoz.
Garena gara eta onartu behar dugu hau, alde batetik emakumeok ezaugarri batzuk dauzkagu, eta bestetik gizonak berdin. Azken finean, moldatu behar gara eta gozatu.
A.J
Teorian behintzat gizona izatea emakumea baino hobe dela uste dut. Emakumeak eta gizonak bezain azkarrak izan daitezke baina gizonak, batez beste, indatsuagoak dira, beraz, abaintaila gehiago dute. Gero, praktikan, gauzak ez daude hain argi zeren eta emakumeek indar eza orekatzeko beste ezaugarri batzuk garatu behar izan baitituzte, hala nola emoziozko xantaia edo gizonei pena emateko ahaltasuna. Natura gutxitan okertzen da eta animalia guztiak, emakumeak haien artean, euren ingurugirora primeran egokitzen dira. Hala eta guztiz ere, neureari eusten diot eta, berriro jaioko banintz, gizona izan nahiko nuke, baina gizon homosexuala. Genero bakoitzaren ezaugarri onenak eurek bai biltzen dituztela uste dudalako.
Ana Pi.
Esaten da emakumeak gizonak baino hobeak direla ,baina gero praktikan ez da horrela , eta askotan ikusten da emakumeak gizonak baino krudelagoak direla , gainera emakumeen heziketa oso txarra izaten da .
Nire ustez gaur egun emakumea izatea onena da , bizitzan gizonak baino errazago dutelako , esate baterako lan egiteko , ligatzeko ,edo edozein gauza egiteko. Gainera badirudi emakumeei edozein gauza esatea , edo egitea baimentzen zaiela .
Jose
Onartu behar dugu egungo egoera: oraindik errazagoa da gizona izatea. Nahiz eta langile tematiagoak eta ikasle hobeak izaten diren, oraindik zailago suertatzen zaie (zaizue) arrakastatsua izatea, zuzenzaritzako lanpostuak lortzea...
Gainera, desberdin baloratzen ditugu gizonen eta emakumeen jokabideak, beti lehenengoen alde, adibidez, sexualitatearen aurrean.
Dena den, gizonok ez gara hain bihurriak, elkarrekiko harremanetan, eskolan edo lanean, zailtasun gutxi izaten ditugu normalean (ez naiz matxista, egia da, onar ezazue).
S.A. Gurutzeta 3.maila
Bizi ditudan egoerak ikusita, berriro jaioko banu gizona izan nahiko nuke zalantzarik gabe, haientzat bizitza askoz erraza delako. Emakumeok, berriz, edozein gauza lortzeko asko borrokatu behar dugu eta askotan alferrik.
Nire ustez, topikoak alde batera utzita, ez dago desberdintasunarik emakumeen eta gizoneen artean, denok pertsonak besterik ez garelako. Baina, tamalez, gizartearen eraginagatik, emakumeok oraindik bigarren mailan gaude.
I.R (Gurutzeta)
Argitaratu iruzkina