2011/07/08

BARAKALDON JAI, JAI....

Hementxe daude Barakaldo jaiak, beste urte batez. Ea oraingoan jende gehiago etortzen den eta ez den beste urte batzuetan bezala gertatzen, hau da, ea aurten jendea hemen geratzen den eta ez doan Santurtzira. Askoren ustez, Santurtziko jaiak hauek baino hobeak dira, baina, egia esan behar badut, ez dakit zergatik. Hementxe ere badauzkagu barrakak, txosnak , kontzertuak... , baina, dirudienez zerbaitetan ez dugu asmatzen urterik urtera jende gutxiago baitago.

Eta zuek, Barakaldoko Udalak jaien publizitatea egiteko ideiarik eskatzeko txapelketa egingo balu, zer ideia proposatuko zenukete hemendik kanpo Barakaldoko jaiak saltzeko?

5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik txosna gehiago ipiniko nuke, horrela jaien giroa hobeto izango litzatekelako. Horrez gain ,diru gehiago gastatuko nuke,kontzertu hobeto ipintzeko, jendeari kontzertuak onak ikustea gustatzen zaiolako.
Bestalde, diru gehiago gastatuko nuke nerabeentzat ,eta umeentzat ekintzetan , adibidez dantza ipintzen ,edo Joku ipintzen .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dakit hau erarik egokiena denentz, baina ez zait beste ezer bururatzen. Zoritxarrez, Arantzak ez duela gainditu esan dit. Nik zorte gehiago izan dut. Ondo pasa eta ikusi arte.
Ana Pi.

Roxana erabiltzaileak esan du...

Gaur egun kontzertuak modan daude eta nire ustez, Santurtziko jaiak horregatik famatuak dira, kontzertu onak egiten dituztelako.
Nik badakit jai batzuk antolatzea oso zaila da, eta adibidez, txosnetan dauden pertsonek ahalegin handia egiten dute aisialdia ateratzeko gauza pilo bat antolatzeko.
Baina Barakaldon ere giro ona dago eta gure herriko jaiak dira, hau dela eta, asteburu honetan nire ahizpa eta biok ospatuko dugu azterketa gainditzea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beno, nire ahipak eta nik auten badaukagu zerbait ospatzeko Barakaldoko jaietan: biok gainditu dugu ahozkoa. Urtero egun batean txosnetara joaten gara baina aurten berezia izango da. Nik zorionez bigarren perfila atera dut eta hurrengo urtean atseden bat hartuko dut baina jarraituko dut euskara ikasten eta bueltatuko naiz euskaltegira. Gainditu duzunei ZORIONAK!!! Eta gainditu ez duzunei hurrengo urterako EUTSI!!!
Irakasleei MILA ESKER!!! Zuekin gabe ez nukeen lortu gai izatea.
Ondo pasa udan.
Vanessa G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut uste Barakaldoko jaiak Santurtzikoak baino txarragoak direnik. Agian, Santurtziko kontzertuak baino hobeak dira eta horregatik jende gehiago joaten da Santurtzira.
Bestalde, umeek Barakaldoko giroa nahiago dute barraka gehiago daudelako eta gainera, egunero jokoak egiten dute herriko plazan.
Hitz batez, heldua edo gaztea baldin bazara, zoaz Santurtzira, baina ume bazara edo umeak badituzu, Barakaldora joatea gomendatuko dizut.

D.T 1A