2012/06/25

URTE BERRI ON

Sarrera honen titulua irakurrita ganbara pipiak jota dugula pentsatuko duzue. Uda hasi berria dugun honetan Gabonak gogoraraztea ez da inolaz ere normalena.

Irakasleak garenetik, ikasturteak dira urteak guretzat. Bizitza ez dugu urte naturaletan neurtzen, jende sanoak egiten duen moduan. Ikasturteetan neurtzen dugu. Kurtso akademikoak urtearen hasiera eta bukaera seinalatzen dizkigu eta ikasturte honen altueran urtearen bukaeran gaude. Beraz, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

ZORIONAK klasera etorri zaretenoi, gurekin zerbait ikasi duzuenoi, tituluren bat lortu duzuenoi eta, batez ere, ahalegindu zareten guztioi. Urte gorabeheratsua izan da hau. Ilunak gehiago izan dira argiak baino edo, behintzat, horrela iruditzen zaigu balantzea egiteko unean. Urtearen hasieran asko izan ziren egindako promesak eta jarritako itxaropenak, baina orain, atzera begiratzen dugunean, ezin dugu ukatu bidean asko geratu direla.

URTE BERRI ON opa dizuegu eta ilusio handiz itxarongo dizuegu udako opor labur tarte horren ostean. Benetan, txantxak alde batera utzita, ONDO PASA UDAN eta datorren ikasturtera arte.

Hala ere, ez litzateke gaizki egongo komentarioetan balantzea zeuek ere egitea.

5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oporrak gozatuko dituzuela espero dut.Urte honetan asko ikasi dut, nahiz eta gehiaho egin ahal. Hurrengo ikasturte euskaltegira joango naizela espero dut, eta euskera ikasten jarraituko dut.Ondo pasa.
SS

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Azterketik nator, eta gainditu dudala uste arren, hau ez da garrantsitzuena. Hasi nintzenean nahi dudana zen euskaraz hitz egitea. Urrian ezin nuen esaldi osoa esan eta bi ordu barru afari batean egongo naiz euskeraz hitz egiten gau osoa. Oso jende jatorra ezagutzen dut eta orain harreman batzuk dauzkat euskeraz. Hau bai inportantena. Horregatik eskerrik asko eta URTE BERRI ON DENOI.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barkatu, 16:42koa anonimo hori ni naiz.

LM

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egiten dudan balantzea, badakizue, ona da. Pozik egon behar dut, are gehiago gainditu dudala jakin berri dudalako, baina beti esan dut nire asmoa zela euskaraz ondo hitz egitea. Gainditzea "subidoi" bat da, baina elkarrizketa batean parte hartu ahal izatea askoz hobea da. Oraindik ondo hitz egiten ez badut ere, euskaraz nolabait adierazi ahal izatea itzela da niretzat. Duela hiru urte, gutxi ulertu edo esateko gai nintzen, eta, orain, nire helburutik gertuago nago. Zer esanik ez, horretaz gain, oso gustora egon naiz. Behin eta berriro primeran pasatu dudala esan dizuet. Euskaltegian izena ematea asken urteotako ideiarik onena izan da, dudarik gabe. Eskerrik asko, ondo ibili eta laster arte.
Ana Pi.

euskerabili erabiltzaileak esan du...

Ana, eskerrik asko zuri, berriro zorionak gainditzeagatik eta nahi duzun arte.

Ondo ibili.