Itzelak gara gizakiok. Edozerk egin gaitzake
morroi. Oso erraz moldatzen gara egoera berrietara eta are errazago egoera
berri hauek eskura jartzen dizkiguten aurrerapen teknologikoetara.
Duela ez asko inoiz eskuko telefonorik
erabiliko ez zutenak egon baziren ere; egun, desagerturik daude, teknologiek
akabatutako “espeziea” dira. Eskuko telefonoa gure lagunik onena bihurtu dugu,
gure sekretuak dakizkien bakarra, gure bizitza osoa dakien laguna eta sekula
traiziorik egingo ez diguna.
Duela ez asko metroko, autobuseko bidaietan
egunkaria irakurtzen genuen, ondokoarekin hitz batzuk izaten genituen; egun,
berriz, gure eskuko telefonoarentzako begirik besterik ez dugu. Maitasunez
begiratzen dugu, gozotasunez laztantzen dugu eta, behar ez dugunean, kontu
handiz sartzen dugu poltsan, bere diseinuzko oskoltxo horren barruan, ezer
larririk gerta ez dakion.
Duela ez asko bagenekien teknologiarik gabe
bizitzen, bagenekien besteekin denbora konpartitzen, bagenekien zertaz hitz
egin, bagenekien lagunak egiten; gaur, ostera, teknologiak egiten dizkigu gauza
hauek guztiak, morroiek bezala. Baina kasu honetan morroiek agintzen dute, ez
jabeek.
Teknologiaren morroiak gara? Jakingo genuke tresna
teknologikorik gabe bizitzen? Zergatik?
10 iruzkin:
Noski teknologiaren morroiak gara, baina oraintxe bertan ezinezkoa litzateke haiekin gabe bizitzen, ohitura hartu dugulako.
Adibidez, erosketak egiteko, bidaiak erosteko, lagunekin hitz egiteko, baita senarra bat aurkitzeko!
Baina gauza asko uzten ari gara bidetik. Nik uste dut orain erlazioak nahiko inpertsonalak direla eta jendea egoista gehiago dela. Batzuetan arazoa da jendea menpekoa delako eta gaixorik dago.
Baina zer erraza den gure bizitza haiekin, ezta?
atalia
Gizartea aldatzen da eta horrelakoa izan da beti. Teknologia aurrera doa eta azken urteetan oso azkar. Teknologiaren morroiak garela uste dut baina gure erruagatik. Teknologia ondo erabiltzen baduzu lagunduko dizu, baina txarto erabiltzen baduzu bere morroia izango zara betirako.
Oso polita da teknologia ez dugula erabili behar esatea, baina egia esanda, edozein momentutan eta edozein lekutan erabiltzen dugu, gauzak errezagoak izateko.
Orduan, nor den morroia ala jabea ez dagoela hain argi uste dut.
EDU
Teknologia gauza batzuentzat ona dela ezagutzen dut baina niri ez zait asko gustatzen. Teknologia gutxi erabiltzen dut, mobila, justu-justu deitzeko eta ordenagailua bakarrik erabiltzen dut euskara egiteko eta programa bat lanerako.
Orain, jendeak ia-ia ez daki ezer egiten teknologiarik gabe. Urte gutxi barru, denetarik egingo dugu etxetik atera gabe, eta jendearekin arremanak galduko dira.
Yolanda V
Teknologiak gauza asko aldatu ditu. Ohiturak, lan egiteko eta sozializatzeko modua, esaterako. Teknologiak aldaketa onak eta txarrak ere ekarri dizkigu, bakoitzak bere iritzia izango du honi buruz. Baina nire ustez gaur egun teknologiarik gabe bizitzen saiatzea posible da, baina oso zaila izango zela uste dut.
Morroiak gara bai, baina ez teknologiaren morroiak, baizik eta gure gizartearen ohituren morroiak. Eta gure gizarteak teknologia gero eta gehiago erabiltzen duenez, ba guk ere bide horretatik goaz.
Hau, alde batetik normala da: adibidez lagunekin harremana mantentzeko gaur egun eskuko telefonoa behar duzu, uasapekin noski, bestela ez duzu lagunekin geratzerik izango.
Baina beste aldetik, gogoratu behar dugu teknologia tresna baino ez duela izan behar. Eta hori ez da batere erraza, batez ere haurrentzat.
Javi
alberto 631978
Ez dakit zergatik baina orain modan dago esatea ez zaigula gustatzen teknologia.
Esaten da lehen hobeto bizi ginela telefono mugikorrik gabe eta abar, baina hori esaten dutenek erabiltzen dute interneten, whatsapp, dauzkate azken telefonoak....
Niri asko gustatzen zait teknologia berriak erabiltzea, uste dudalako bizitza errezagoa egiten digutela.
Alde txarrak ditu bai, deustuko unibertsitatean gertatutako bezalakoa baina orokorrean onak dira gu hobeto bizitzeko
Uste dut ez garela teknologiaren jabeak, morroiak baizik. Duela ez asko oso normala zen eskuko telefonoa ez edukitzea eta ez zuen ezer pasatu!
Orain betebeharra bat da guztientzat. Nire inguruan mundu guztiak eskuko telefonoa dauka eta gainera, gero eta tresna teknologiko gehiago nahi dugu.
Tresna teknologikoaren alde nago. Egunero bai lanean bai etxean erabiltzen ditut, gehienetan lagunekin edo bezeroekin hitz egiteko!
Uste dut gauza onak ematen dizkigutela, adibidez hitz egin ahal duzu edo berri asko ezagutu ahal duzu baina gauza asko ere kentzen digute!
Lehen lagunekin denbora gehiago elkarrekin pasatu genuen orain berriz, internetez hitz egiten dugu. Hori ez zait batere gustatzen , nahiko aspergarria iruditzen zait eta. Uste dut hotza pixka bat dela horregatik geratzen saiatzen naiz. Gainera niretzat ez da pertsonak ezagutzeko izandako aukera, astuna iruditzen zaidalako.
Uste dut gehien gustatzen zaienak tresna horiek umeak eta gazteak direla. Haientzat bai garrantzisua dela!Jende askorentzat beharrezkoa da eskuko telefonoa erabiltzea eta gehienetan heziketa gutxi dago. Leku askotara joaten denean, ezin da telefonoz hitz egin baina berdin da! Mundu guztiak erabiltzen du! Hori txarto iruditzen zait, uste dut gauza bakoitzak bere lekua daukala eta leku egokian erabili behar dugula.
Gizartean presentzia asko eduki arren, tresna teknologikoak gabe bizitzen jakingo genuke. Zaila dirudi! Baina lehen horrela bizi ginen , zergatik orain ez?
Nuria b1
Nahiz eta antzinako gauza nahiago dudan (gutxi); teknologia berriek harrapatu egin nautela aitortu behar dut.
Zorionez edo zoritxarrez, teknologia berriari esker bizitza erosoagoa da. Irakurtzeko ebook erabiltzen dut; horrela edozein unetan irakur dezaket eta gainean liburu asko eramaten ditut, orain liburuak oso gutxi pisatzen dutelako.
Zer berriak edo gauza jakin behar badut, denbora gutxitan interneten aurkituko dut; horrelako gauzak gertatzen dira bankuko gauzekin, ikastaro notekin, filma bat ikusi, eta abar …
Telefono mugikorrak gauza asko egiteko balio dut; orain hamaika gauza egiten dira (mezua bidali, musika entzuten, bideoak ikusi...) hitz egin izan ezik; ordenagailu txikiak direlako.
Askotan telefonoa etxean ahaztu zait eta egun osoa kezkati egon naiz. Segur aski dei garrantzitsua edo dei asko eduki ditudala pentsatzen dut eta azkar-azkar telefonoaren bila etxera itzultzen naiz. Ia agurtu gabe, zuzen-zuzena telefonora joaten naiz eta inork ez dit deitu ikustea desilusio handia izan da.
Noizean behin, paperezko liburua irakurri, eskuz idatzi, zinemara joan egitea gustatzen zait, ohitura onak ez galtzeko.
Lorena
Umea nintzenean ez neukan eskuko telefonorik eta nire bizitza zoriountsua zen. Egun, gurasoek haien bost urteko umeari telefono bat oparitzen diote " ondo dagoelako ziurtasuna sentitzeko".
Nerabea nintzenean ez neukan eskuko telefonorik eta inoiz neukan arazorik nire lagunekin egoteko edohaiekin hitz egiteko.
Gaur egun eskuko telefonoa ez badaukazu gizaki ezohiko bat zara.
Dirudi teknologiaren morroi bat izatea eta gizartearen aurka ez egotea errazena dela gizakientzat.
henar.
Gaur goiz altxatu naiz, kafe mikroondasera sartu dut,gero garbigailua ipini dut eta xurgagailua atera dut.Gozaldu bitartean, telebistan berriak ikusi ditut.Ez daukadanez denborarik nire amari bisitatzeko,telefonoz deitu diot.Etxeko lanak amaitu ondoren ordenagailua piztu dut euskara ikasteko.Arratsaldez lanera joan naiz ,han aparato guztiak piztu ditut berrikusteko, azkenean ordenagailuan nire jarduerak idatzi behar izan ditut.
Konturatu naiz teknologiaren morroia naizela baina jakin nahiko nuke tresna teknologikorik gabe bizi ahalko banintz.Horregatik esperimentu bat egin dut.
Gaur goiz altxatu naiz,lapiko batean esnea berotu dut baina ahaztu zait eta vitoceramika osoa zinkindu da.Erraztu dut,baina arropak bihar garbituko ditut ,esperimentoa amaitu ondoren eta garbigailua erabili ahal dudadenean.Ezin dut ikasi euskara ,eta telebista ikusi ere ez.Lanean tresnak erabili behar ditut, bestela pertsona batzuentzat arriskutsua izan ahalko litzateke.Baina ez dut erabili ordenagailua nire jarduerak idazteko, baina nire jabeari eman diodanean orri bat eskuz idatzita arraroa begiratzen dit, eta esan dit orri honek esertarako balio duela estadistika egiteko.
Esperimentoa porrota izan da.Ni teknologiaren morroia naiz, eta nire bizitzan tresna hauek beharrezkoak dira.
I.V.
Argi daukat ez garela morroiak. Teknologia agertu denetik, gure bizitza errazagoa bihurtu da. Zergatik utzi behar dugu teknologia? Inpertzonala delako? Hori esatea lelokeria bat da. Adibidez, nik orain lagun edo familia geihagorekin hitz egiten dut eskuko telefonoa daukadalako. Lehen telefono gabe bakarrik hitz egin dezakezu ikusten duzun pertsonarekin, hau txarra da? Lehen metroz joaten garenean hango jendearekin hitz egin dezakegu eta egunkaria irakurri dezakegu dirua bagenuke, baina orain ez dezakegu berdina egin? Eskuko telefonotik gauza horiek egin ditzakegu (egunkaria irakur dezakegu dirurik gabe) eta gainera erosketa eta zinemarako sarrerak eros ditzakegu.
Bukatzeko esan nahi dut, argi daukadala teknologiak bizitza errazagoa egingo duela eta gaur arte ez dago edozer arrazoirik ez erabiltzeko. Beno, amish edo menonita bazara bai...
David C.
Argitaratu iruzkina