2013/05/17

NON ETA ZEIN

Euskaltegiko  ikasturteak bederatzi hilabete dauzka, haurdunaldi batek beste. Eta denboraldi hau pasata erditzea dagokigu, baina zein leku aukeratu erditze momentu horretarako erabakitzea ez dugu batere erraz.

Bederatzi hilabete horietan mimo eta ahalegin handiz sortutako idazteko teknikek, entzumenak, eta irakurmenak egiteko estrategiek, buruz ikasitako egiturek, egindako hamaika idazlanek argia ikusi behar dute, baina: NON?


Apropos eginda ere ezin dira azterketa egunak hain bateratsu jarri. Erakunde ezberdinek bat egiten dutela dirudi azterketa egutegia jartzean, bestela ezin da ulertu astebetean bi edota hiru leku ezberdinetan azterketak izatea. Hizkuntza Eskolak, Ivapek, Habek, Iralek … eta batek daki zein gehiagok, hainbeste hilabete erditze momentu hori prestatzen ari izan direnen kontra egiten dutela ematen du. 

Baina, dirudienez,  hauxe da ikaslea izateko ordaindu beharreko bidesaria, nire ikasle bizitza gogoratzen dudanetik kurtso amaieran azterketak pilatzen baitira, data gehiagorik egongo ez balitz bezala.

Zer deritzozue leku ezberdinetako azterketak data berdintsuetan egiteari?

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Osakidetzan lan egiten dut eta dirudienez nire enpresa eta Euskera lotuta dago,baina harreman hau indarrez da.Gehienek ez dutelako hizkuntza ikasi nahi ,perfilak lortu baizik.2 Perfila lortzeagatik 12 puntu dizkiguten.Ordezkoentzat puntu hauek beharrezkoak dira eta finkoentzat ere lekualdaketa eskuratzeko.
Ez dakit noiz edo nola gure hizkuntza hitz egitea betebehar bihurtu zen,eskubide bat izan beharho zuenean.
Atzo Osakidatzaren azterketa egin nuen.Jendea oso urduri zegoen eta amaitzean denek esan zuten zaila izan zela.Ezin dut nire iritzia eman,gauez lan egin nuenez, neuk bakarrik nire begiak irekita mantendu nahi nuen.
Metroan azterketei buruz hitz egin genuen,hurrengo astean Hizkuntza Eskolaren eta HABEren azterketa egin berharko dugu eta.Gehienek esan zuten perfila lortuko balute euskera ikasteari utziko luketela.Nahiz eta oso ondo ulertzen ditudan,hau entzutean nire bihotza tristuraz beteta zegoen.
Bi astetan lau azterketa egingo ditugu.Zertarako? titulu bat lortzeko.Mesede bat eskatu nahi dut, non eta nola azterketa egin ahal dut Euskera maitatzen eta bizitzen ikasteko!
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut ezinestekoa dela . Erakunde ezberdinak direnez bakoitzak beren datak ipintzen ditu eta noiz? normala da ikasturteko bukaeran ipintzea. Hiru hilabete faltatzen badira, oraindik ikasturtea bukatu arte gauza gehiago ikasi ahal izango ditugu. Suposatzen da ikasturtea bukatzean dena ikusita dagoela eta maila bat eman behar duzu, agian, maila hori ez daukazu abenduan! Orduan, hilabete berberan azterketak egin behar ditugu eta ez dago hainbeste egun! Azterketa asko da eta irakasleek denbora behar dute zuzentzeko eta guztiak ekainean!
Gero beste gauza bat argi dago, hizkuntza eskolari berdin dio noiz ipintzen dituen azterketak HABEk. Horrela dira gauzak!
Ulertu arren, horri ez deritzot ondo, ikasleentzat iskanbila baita eta egia da apropos eginda dirudiela. Zelako iskanbila! agenda bat beharrezkoa da. Esaterako, gaur irakurmena daukagu hizkuntzako eskolan, bihar, ordea, idazlana BEC-en eta etzi ahozkoa IVAP-en edukiko dugu. Gero, Zenbat eta leku ezberdinetan izena eman orduan eta aukera gehiago edukiko duzu, Orduan, denok azterketa guztiak egiten saiatzen gara. Hala era, lan egiten duzunean hori arazo bat da. Azterketak ofizialak izan arren, hilabete batean ezin dut lanera hainbeste egun faltatu, gehiegi direlako. Horregatik, datak hobeto bananduta egongo balira, nik nahiago nuke, horrela errazagoa izango litzateke.
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hilabete honetan, azterketa pilo bat edukiko dugu, baina ondo pentsatzen baduzu, bearbada, onena izango da. Nahiz eta azterketa guztiak ia ia egun berberetan egin, horrela lehenago bukatuko dugu eta, gainera, burua azterketetan edukiko duzu egun horietan. Nire ustez, luzeegia da aterketen artean dagoen denbora. Laburtzen bada, azkarrago bukatuko dugu eta ez gara hain urdurik egongo.
Beno, esaten dudanak, ziurrenez, ez du ezertarako balio izango, baina, hor dago.
EDU

Lmb erabiltzaileak esan du...


Kontuan hartuta azterketa guztiak euskerazkoak direla, ez daukat arazorik. Oraindik gogoratzen ditut unibertsitateko garaiak, horiek bai gogorrak. Aste berberan hiru edo lau azterketa ezberdinak, eta zelako azterketak! Nik aurten bi eduki ditut, bata ostiralean eta bestea larunbatean, eta egia esan horrela nahiago dut. Egun baterako ikasi dut eta bi azterketa egin ditut. Aste bat edo egon balitz haien artean, aste osoa egongo nintzatekeen horretaz pentsatzen eta urduri. Hobeto horrela, azkar eta minik gabe.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Maiatzaren 18an hasi nintzen eta pasa den larunbatean, 25ean, amaitu nituen azterketak: IVAP-erenak, HABE-renak eta Hizkuntza eskolarenak. Hain jarraian egitea egokia den ez dakit. Alde batetik, denak batera egiten badugu azkarrago amaituko dira, baina neke. Beste aldetik, azterketen artean denbora gehiago badaukagu, bukaezinak irudiko dira eta aspertuta amaituko dugun, segur aski.
Azterketak baino bi hilabete lehenago, denok esaten genuen gainditzea ezinezkoa izango zirela, gero eta zailagoak direlako. Eta horrela egin nituen azterketak, ezinezkoak izango zirela pentsatzen eta amaitzeko irrikan. Hau dela eta, azkar-azkar egitea hobeto, torturarekin goiz amaitzeko.
Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Leku ezberdinetako azterketak data berdintsuetan egiteari txarto iruditzen zait.
Normalean oso ona da egun urbiletan azterketak egitea ikasitako gaiak ondo gogoratzen dituzulako baina presio gehiegirekin normalean gauzak txarto ateratzen dira.
Jendea lan egiten, ikasten eta batzuetan familia zaintzen oso gogorra da azterketak egitea.
Nahiz eta asko ikasi batzuetan ez da nahikoa.
Hizkuntza eskolan adibidez egun batean azterketa egin behar duzu eta oso gogorra da hiru orduetan deno egitea.
Egoeraren arabera abantai gehiago eskaini behar dute edo bestela jende gorrotatu ahalko du euskera.
Pena handia da kultura bat eta hizkuntza polita uztea. Horrezkero gauzak prestatu ahal dira egun gehiagotan eta egun gehiagorekin ere.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Leku ezberdinetako azterketak data berdintsuetan egiteari txarto iruditzen zait.
Normalean oso ona da egun urbiletan azterketak egitea ikasitako gaiak ondo gogoratzen dituzulako baina presio gehiegirekin normalean gauzak txarto ateratzen dira.
Jendea lan egiten, ikasten eta batzuetan familia zaintzen oso gogorra da azterketak egitea.
Nahiz eta asko ikasi batzuetan ez da nahikoa.
Hizkuntza eskolan adibidez egun batean azterketa egin behar duzu eta oso gogorra da hiru orduetan deno egitea.
Egoeraren arabera abantai gehiago eskaini behar dute edo bestela jende gorrotatu ahalko du euskera.
Pena handia da kultura bat eta hizkuntza polita uztea. Horrezkero gauzak prestatu ahal dira egun gehiagotan eta egun gehiagorekin ere. Y.G.