Azken honetan, egun batean gazte askoren erdu izan zena,
kalamua erretzen atera da Amsterdameko sari banaketan. Bere “Chanel” poltsan saria sartzeko beste
leku ez eta, hara non, “porro” bat atera zuen denon aurrean piztu ondoren
erretzeko.
Hau ikusi ostean ez dakit zer pentsatu. Izan ere,
gaztetxoek eredu duten horrek egindakoa kopiatuko ez ote duten beldur naiz. Ez
dakit zer lortu nahi duen. Ez dakit kalamuaren aldeko aldarrikapentzat hartu
behar dugun ala oraindik heldua ez den umetxo batek heldu baten plantak eginez
dibertitzen den burugabe baten “burutaziotzat”. Baina interpretazio biek neurri
berean beldurtzen naute, neska hau gazte askoren eredu dela baitakit.
Eta zuek, zer deritzozue?
18 iruzkin:
nire ustez Miley arreta hartzea baino ez nahi du. bera lehen Hannah Montana zen eta aro horretan umeen ikonoa zen eta Miley hori aldatu nahi du, hau da, bere beste aroa utzi nahi du. horregatik bere azalera eta bere portaera aldatu du. hala ere, bere portaera ez da ona, nahiz eta bere azalera aldatu, beti gogoratuko dugu neska hoti hasi zuen abesteb "The Best Of Both Words". nik uste dut beti erlazionatu zutela neska disney batekin eta berak ez du nahi horrekin erlazionatzea berak nahi du bere arrakastarekin erlazionatzea. eta egiten ari dena da lady gaga egin zuena eta begiratu zelako arrakasta zuen. Miley berbera eiten ari da imaginatzen ez zuelako lady gagaren berbera egingo zuela. nik uste dut arrakasta eduki ondoren bere azalera aldatuko duela. bere musika entzuten baduzu normala da nahiz eta bere bideokipla ez izan
Janire Cabrera
Neska hau azkenaldian egiten ari den gauza guztiak prestatuta daudela, uste dut.Hannah Montana izateko zaharragoa denez gero, zerbait egin behar du denen ahotan egoteko.Dena marketin-estrategia da, nahiz eta egokiena iruditu ez.
Orain porroak erretzea oso gauza arrunta da eta mundu guztiak, adin nagusia denean, egin ahal du nahi duena baina,gazteentzat eredu bat zarenean,hori egitea ez zait iruditzen gomendagarriena dela.
I.G.(Gurutzeta)
Neska horrek ez du Hanna Montanarekin zerikusirik izan nahi, horregatik horain Hannak irudikatzen zuen guztiz kontrakoa egiten du. Inork ez dio esango zer egin behar duen, nahi duena egiten du oso bihurria delako.
Gainera, berri hau barregarriagoa izan dezan hemen behean utziko dizuet Miley Cyrus esaten bideo batean drogak ez zituela hartuko, “ergelentzat direlako”. Darwin zaria eskuratzeko gutxi falta zaio. Txalo bero bat eman diezaiokegu gure bizitza alaitzeagatik hanka guztiz zartzen duenean. Imanol
http://www.youtube.com/watch?v=vngMu8yx9X8
Berdin zait Hannah Montana hala Miley Cyrus bada, baina betidanik txarto iruditzen zait idoloak edukitzea, idolo faltsuak. Zer egiten du neska honek? Kantatzea, eta gainera txarto.
Bere gorputzarekin eta bere osasunarekin egin ahal du nahi duena, baina nik ez dut utziko nire alabari pertsonaia honen bezalakoa telebistan ikustea.
Dirudienez, Miley Cyrusen aita ez dago ados bere bizimoduarekin eta borroka egin zuten. Aitaren iritzian, oso bizitza neurrigabea daramatza eta desegokia bere adinarentzat, eta hori entzutea Cyrusei ez zaio gustatzen.
Pena ematen dit, musikaren industriak edo edozein industria haur prodijoez aprobetxatzen dutelako, eta gero ez daude bere senean eta drogak hartzen dituzte. Jostailu apurtutak dira.
Atalía (Miley Cyrus)
Nik ez nekien nor zen Miley Cyes, baina Amsterdamen egin ostean, denok dakigu nor den neska hau eta nor izan zen neskatxo hau. Beraz, denok oso argi eduki behar dugu berak erdietsi nahi duena. Berak bere irudia aldatu nahian, edozein gauza egiten ari da eszenario batean. Lehenengoz, bere abesti berria aurkezteko, ipotx batekin agertu zen
kontzertuan eta hau egin eta gero, hurrengo asteburuan porrua erretzen agertu zen.
Beraz, neskatxo honek bere itxura aldatu nahian, edozein gauza egiten ari da. Hala ere, aldaketa hau lortu arren, hau egiten jarraitzen bada, ez dugu zein itxura lortuko duen jakingo. Hobe luke oso ondo pentsatu, bestela edozein gauza bihurtuko da eta hau betiko izango da. Hori dela eta, oraintxe bertan egiten ari denari oso ondo pentsatu behar du itxura berria aldatzea ezinezkoa izango delako.
Orain arte, bere itxura berria oso txarra da eta hitz batean azal daiteke: “Puta”. Beraz, ziur nago hori ez duela nahi edo bai, baina nik ezetz esango nuke. Honen ondorioz, berak oso ondo aztertu behar du zein motatako musika egin nahi duen eta hori jakin bezain laster, gogor-gogor lan egiten hasi behar du. Alabaina, lan egitea ez da iskanbilaz iskanbila joatea, baizik eta beste gauza desberdin bat landu behar du. Agertokiz agertoki abestera joan behar du, eta segur aski, hau lortzea zaila izango da baina hau irtenbide bakarra da. Horregatik, beste pertsona batzuk bilatu behar ditu bere karrera ondo bideratzeko.
Nire uztez pertson hau ez daki zer egin gure atenzioa deitzeko. lehengo nezkatzo polita iruditzen zen eta orain gaiztoa iruditu nahi du, nik ez dut ulertzen zer nahi duen nezka hau.
NERE GURUTZETA
Gabon goztioi!
Nik ezin dut ulertu neska horrek “Hanna Montana”-ren itzura galtzeko zerbait txarto ikusita zergatik egin behar zuen. Ulertzen dut ume txiki onaren itzurez naskatuta zegoela, baina hori lortzeko, neska txarraren itzura bihurtzea beharrezkoa da?. Ez dago beste modurik?.
Zerbait ilegala egiteak heldua bihurtzen gaitula azaldu nahi zuen bere portaerarekin?.
Nire iritziz jokabide honekin ez zuen erakutsi heldua dela, betiko ume mainatsua baizik. “Hanna Montana” izatez aspertu da eta beste rola bat aukeratu du, ondorioak axola gabe.
Bere fanak bera baino azkarragoak izatea, eta portaera leloa hori ez jarraitzea espero dut.
Eguzkine Hernandez (Barakaldo B2 Taldea)
Agian, kalamuaren alde dago baina, txarto iruditzen zait, gazte askorentzat eredua delako. kalamuaren alde badago, beste era batetik jakinarazi ahal dio. Niri iritziz, gehien gustatzen zaiola berrietan agertzea da eta berri horri esker lortu du.
Frogatuta dago kalamua erretzea kaltegarria dela behintzat, gehienentzat! Badakit gaixo batzuek kalamua erretzen dutela batez ere, minbiziak dituztenak! Baina, kasu horretan zeharo desberdina da!
Kalamua erretzeak gazte askori kalte egin dio horregatik, telebistan ematen den eredua zaindu behar da, edozein gauza ez du balio berrietan agertzeko eta. Umeek sari horiek ikusten dituztenez beren edukiek egokiak izan behar dute. Telebistan ikusi ez arren, umeek kalamua erretzen ikasiko dute, dagoeneko! Horretarako ez da beharrezkoa Hannah Montana ikustea eta umeak hezten direnean erretzea edo ez erabakiko dute baina, umeek ez dituzte gauza horiek ikusi behar.
Egun umeek gero eta ordu gehiago ikusten dute telebista. Horregatik, ordutegi batzuetan edukiak zaindu behar dira, umeentzat egokiak izan behar baitira. Une honetan debekatuta dago kalamua erretzea orduan, hori ez da zertan telebistan agertu, legearen aurka doa eta.
Miley Cyrusek ospe bilatzen du eta neurri horri esker lortu duela ematen du. Hori dela eta bere helburua lortuta dago! Egoera hori bai beldurgarria dela, telebistan hori erakustea balio izanez gero, zer ikusiko dute umeek etorkizunean? Eta haiek hori ikastea nahi dugu?
Nuria
Pop-eko "celebrity"-ek gauza mota hauek egiten dituzte aldizkarietan edo telesaioetan agertzeko. Nohizena behin, zerbait berri batekin harritzen gaituzte itxura exotiko batekin, bitxi portaera batekin edo bere maskota berriarekin. Alabaida, gutxitan berria dira kontzertu ona batez. Horregatik, sensazioa emanten dut ez direla artista handiak eta gauz hauek diskok saltzeko balio dituzte.
Zehatz-mehatz kasu honetan, ez dut uste Miley Cyrus eredu bat izan dadin baina bere jarreraren aldaketa atenzioa ematen dit. Bere aita abeslaria zen, "country" musika eginten zuen. Zoritxarrez ez zeukan arrakasta handirik eta Miley-k Disney-tik belarrezko zigarroak piztera pasatu du. Zintzo izateko, ez dakit zer dakuan buruan, hainbat diru edukitzez aparte, noski.
Azkenik, pop musika beti iruditzen zait zeharo etsigarri eta oso pobrea, AC/DC-k inoiz musika utzi egin dezan espero dut.
G.U.
Badirudi neska horrek ez dakiela zer egin Hannah Montanaren pertsonaiaren ihez egiteko eta nik ez dakit zergatik egiten duen hori, zeren eta pertsonaia horrek arrakasta eman dio eta momentu honetan ematen duen irudia ez datorkiola batere ondo uste dut.
Nire ustez, arrakasta izateko ez dauka gauza horiek egiteko beharra, bere ahotsa eta gorputza beren alde baitute.
Agian marketing-estrategia da eta horrelako lelokeriak egitera behartzen dute gehiago saltzeko baina, lehen esan dudanez, ez dut uste modu egokia denik.
V. Vera
Txikitan, Obelix marmita baten barru erori zen eta indar handia hartu zuen. Beste pertsona batzuk, ordea, marmita baten barru erori dira ere eta buruko odolezko irrigaketa bakarrik galdu dute. Honetako atsotitz bat dago eta landare ez badagoela ez dago patatarik esaten dute.
Jendeak ume batzuk zutik jaio direla uste du, ikuskizunaren munduan lan egin baitute, baina zoritxarrez batzuetan hau horrela ez da izaten.
Gazte batzuk filmetan umeentzat adibide ona izaten dira, baina bizitza errealean aldatzen dira, beren lagunak edo hobeto esateko ezagunak aukeratzen ez dakitelako eta normalki putzu batera hondo gabe erortzen dira.
Horregatik, askotan desezagun zoriontsua izatea onena izaten da ospetsu burugabea baino.
Iñaki Gurutzeta.
Neska horrek bere abizena aldatu behar duela uste dut. Ez da Miley Cyrus ,Miley CIRCUS baizik. Zergatik egin du lelokeria hori?Bere irudia aldatu behar duelako musikaren munduan arrakasta izateko.Neska hori agertzen denean guztiok Hanna montanaren irudia daukagula gure buruan uste dut. Mileyek Disneyren neska irudia apurtu nahi du baina bere irudi-kanpaina ez denik ona izango berarentzat uste dut.
Azkenean Pako beherapenarekin etorriko da.
Iñaki.I
Argi dago Miley Cyrusek atentzioa eman nahi duela. Behin batean, MTV ikusten nengoela, neska hau agertu zen hobe dela jendea aste betea zutaz hitz egitea egun bakar batean baino ez esanez...
Miley, Hannah Montana Disneyko pertsonaiarekin daukan lotura erabat hautsi nahi du. Hannah Montana egindako kontzertuetan eta abar, hura bera izan ezin zuela sentitzen zuelako, beraz, orain heldua dela, eta garrantzitsuena, Miley dela, esaten dio munduari. Baina aukeratzen duen moduri ez deritzot bat ere ondo. Nire ustez, bere aitaren eta Disney aroaren kontra jaiki den haur burugabea da, behintzat horrela da bere portaera.
Alde batetik, egia da batzuetan bera izategatik gauzak pixka bat puztu egiten direla. Adibidez, hainbat neska agertzen dira telebistan edo argazkitan biluzik edo arropa gutxirekin eta ez dizkiegu horren beste garrantsia ematen. Baina, beste aldetik, Amsterdameko sari banaketan egindakoa gehiegi izan da. Nahiz eta Amsterdamen egon, saioa porruak erretzea debekatuta dagoen hainbat herrialdetan igortzen da. Gainera, jende gazte asko ikus dezake neska egindakoa eta gerta daiteke askori ekintza hori kopiatzen bururatzea.
Ixone G.
Une honetan abeslari famatua izateko arreta deitu behar dute.Oso famatuak dira Lady Gaga,Rihanna,Katy Perry eta haien emaldiak probokazioiez beteta daude.Gende askori bere musika eta nola antzezten duten gustatzen zaio.
Hanna Montana amaitu ondoren Miley nagusien mundu honetan sartzeko bere emaldiak azpimarratu behar ditu.Hori dela eta,bere itxura aldatu zuen, biluzi agertzen da. Porru bat erretzean denok hari buruz hitz egiten dugu.Nahi duena eta behar duena lortu du ,edozein komunikabidetan argitaratzen ditu egiten duena.
Disneyen lan egiten duten gazte askok jostailu apurtuta bihurtu dira,esaterako Britney Spears,Demi Lovato.Uste dut gazte batentzat oso zaila dela mundu horretan bizitzea eta askotan haien burua galtzen dute.
Ez dakit urte batzuk barru pertsona hauek gogoratuko ditut baina nire garain Rolling Stones edo David Bowie gauza bereziak egin zituen eta hemen daude betiko!
I.V.
Nire ustez,abesle hauek,txikitatik hasten direnean,helduak direnean gaizki bukatzen dira.Adibide asko aurkitu ahal ditugu bai atzerrian bai hemen.Kasu hauek,Hanna Montanaren bezalakoa,oso penagarriak dira.Gure ikuspuntutik dena daukate zoriontsu izateko:fama,dirua,edertasuna...Baina batzuk ez dakite fama hori ondo eraman eta oso txarto amaitzen dira.
Orain gogoratzen ari naiz Michael Jacksonen kasua.Bera txikitan ere hasi zen abesten eta fama edukitzen eta begira nola bukatu zen!
Mundu honetan mugitzen direnek drogak dauzkate haien eskueran eta mundu hau oso gogorra izanez gero drogak hartzen hasten dute hobeto eramateko.Baina ez dakite non sartzen ari diren!
Amaia.
Pasa den igandean Miley Cyrus Amsterdaneko sarri banaketan porro bat piztu zuela ikusi nuenean, barre handia egin zidan, baina ondo pentsatuz gero horrelako konportamenduak telebistan ez direla atera behar pentstzen dut.
Badakit jendea Hanna Montanaz ahazteko egiten ari dela horrelakoak, gainera telebistan ateratzen ari denez ia egunero famatsuago egiten ari da, nahiz eta horrelako jarduerak, telebistan ikusten duten gaztentzat ona ez izatea.
Nire ustez, Miley Cyrusek bakarrik atenzioa eman nahi du. Agian ikusi zuen ez zeukala hainbat ospe eta horregatik, horrela portatzen hasi zen. Dena den, orain dela urte asko ospetsua zela eta beti diru gehiegi eduki du. Gazte ospetsuek ospea txarrago eramaten dute.
Bestalde, ez dut uste umeek Miley Cyrusarena egin nahi dutenik. Azkarrak badira, ez dute egingo. Gainera, drogatzen diren beste abeslari dago. Ospetsuek ez dakite zer egin bere diruarekin eta festatik festara joaten dira dibertitzeko. Batzuek ospea oso txarto eramaten dute eta horregatik, drogaetan bukatzen dira.
ALBA L.
Miley Hannah Montanaren mozorroa kendu nahi du, argi dago hori. Uste dut berari bost axola jendea pentsatzen duena berari buruz eta hori niri ondo iruditzen zait, baina gauza batzuk ezin dira egin behar. Adibidez porro bat erretzea sari gala batean ba ez da oso egokia.
Ivan brey
Argitaratu iruzkina