2014/04/11

SOSLAI ONENA

Ile gutxiago eta sudurra luzeago. Horrelaxe ikusten dut neure burua oporretako argazkietan. Ez naiz batere fotogenikoa eta, sarri askotan, bertan agertzen dena neu naizela sinestarazi behar didate. Baina nik ezin sinetsi, ez naiz ni.

Ez daukat soslai onik. Leku guztietatik begiratuta, ez dut neure burua ezagutzen. Gorputzez ez nago txarto, aldean ditudan urteak jakinda; baina objektiboa banaiz, ez nago ibiltoki batean erakusteko. 

Ez naiz natural ateratzen argazkietan, baina aldizkarietan modeloak jartzen diren bezala jartzeari gorroto diot. Argazkiak egiten dituenak beti keinu arraro bat egiten harrapatzen nau, nire zain dagoela ematen du, nik aurpegi arraroena noiz ipiniko.

Ni baino askoz itsusiagoak diren beste batzuk primeran ateratzen dira argazkietan. Antza, haien kasuan, flashek bat-bateko edertasun tratamendu baten efektua dute haiengan. Aurrez aurre baino ederrago ateratzen dira. Ez diet inbidia. Oporretan haiek etengabe beren buruari argazkiak egiten dizkioten bitartean, nik bidean aurkitzen ditudan monumentuei. 

Fotogenikoak zarete? Nola ikusten duzue zeuen burua argazkietan? Gustuko duzue argazkietan zeuek ere agertzea? Argazkirik egiten duzue oporretan?

17 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez daukat ere solai onik, beti argazkietan oso txarto ateratzen naizelako. Batere fotogenikoa ez naizenez argazkietan ez atera nahiago dut. Beti aurpegi txarrarekin agertu ohi naiz eta gero ez zait gustatzen argazki horiek ikustea. Horregatik, argazkietan ez agertzen saiatzen naiz. Aurpegia txarra izanez gero, jarrera are txarragoa da, beti keinu arraroak egiten ateratzen baitnaiz. Askotan bidaia bat egiten dudanean argazkiak egiten ditut eta hemen itzuli bezain pronto argazkiak aukeratzen hasten naiz. Gehienak gustatzen ez zaizkidanez ezabatzea erabakitzen dut eta azkenean argazki gutxi geratzen zait. Orain makina digitalari esker hori are errazagoa da, lehen argazki guztiak ikusi baino lehen errebelatu behar gintuztelako. Egun, aldiz, aukeratu ahal dugu zeintzuk gordeko ditugun. Nahiz eta argazkietan agertzea ez gustatu, bidaietan argazkiak egiten ditut. Horrela, errazagoa da lekuak gogoratzea. Baina, argazkiak egiteko orduan gehien gustatzen zaidan lekuak edo ikusmirak ateratzea da, neure burua agertzea ez zait batere gustatzen eta.
Dena den, ulertzen dut gehienok gai horretan oso ezkortiak garela. Beti argazkietan geure burua oso txarto ikusten dugu eta pentsatu ohi dugu beste batzuk primeran ateratzen direla, gehienok oso zorrotzak garelako. Hain zorrotzak gara non beti beste batzuk gu baino hobeto ateratzen baitira. Uste dut arazoa zorrotza izatean datza eta nire kasuan oso pertsona zorrotza naiz. Hori dela eta, nahiko zorrotza naizenez, argazkietan ere ondo ateratzea gustatzen zait eta inoiz ez naiz konforme argazkiekin, niri iritziz beti txarto ateratzen baitnaiz. Baina, bete pertsonek ezetz esaten badute, egia izango da eta agian, ez naiz hain txarto ateratzen.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argazkiak egitea izugarri gustatzen zait baina,ez bidaietan bakarrik.Hemen ere, zerbait gustatzen bazait,mugikorrez argazki bat egiten diot.
Fotogenikoa ez naizenez,argazkietan agertzea ez zait gustatzen,beti txarto ikusten baitdiot neure buruari.Horregatik,egiten ditudan argazki gehienak paisaiak edo monumentuak dira.
Baina,urte batzuk pasa eta gero,ikusten ditudanean ez zait iruditzen hain txarto daudenik eta oroitzapen polita dira.Beraz,nahiz eta momentuan gustatu ez,argazkietan agertzen jarraituko dut eta nagusia naizenean,segur aski,ikustea gustatuko zait.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ez zait batere guztatzen argazkietan agertzea,ez naizelako fotogenikoa,beraz,ni ez naiz bidaietan eramaten duen argazki makina.Argazkietan agertzen naizenean,galdetzen diot neure buruari ,hau naiz ni? eta esaten dut, berriro ez naizela ipiniko besta argazkian.Ez daukalako solai onik,batez ere, argazkian apropos egiten dudanean ondo ateratzeko .Naiz eta ez zait gustatzen nola agertu dudan argazkietan ,oso oroipen ona edukitzeari deritzot.Bidaiak egiten ditudanean nire familiarekin argazki asko egiten ditugu eta denbora pasa ahala gehien gustatzen zaidana argazkiak ikustea da .Egon garen lekuak gogoratzeko ez ezik nola pasatu den denbora konturatzeko ere.
LOLI BLANCO.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ba, ni nahiko ondo geratzen naiz argazkietan. Behintzat, sinesten zait. Pixka bat posatzen naiz, batez ere ezkontzeko argazkietan eta hondartzako argazkietan. Beste argazki motean berdin zait, baina horietan ez.
Gainera, oso gustuko dut argazkietan ateratzea, eta argazkiak ateratzea ere oso gustatzen zait. Izan ere, oporretan argazki asko ateratzen ditut. Batzuetan pixka astuna naiz, baina oso oroigarri polita iruditzen zait. Hala ere, eder paisaia ikusten ari naiz eta argazki bat atera nahi dut, ni ez naiz ateratzen, paisaia zapuzten dudalako, nire iritziz.

Atalía

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Behin betiko pilo bat argazki ikusi ondoren, ez naizela batere fotogenikoa esan ahal dut.
Argazki batean neure burua ikusten dudanean, beti argazki-makina begiratzen ari naiz eta argazkietan ondo ateratzeko itxura naturala eduki behar da. Alabaina, askotan itxura naturala eduki arren, beste planeta bateko naizela dirudi, begiak gorriak ateratzen direlako.
Oporretan argazkiak egiten ditudanean, ikuspegiak ateratzea gustatzen zait lekuak gogoratzeko eta argazki bakarrak baitira ondo ateratzen diren.
Joaten naizenarekin jendeari ez diot argazkirik ateratzen, zeren oporrak amaitu eta gero ez du inork argazkirik ikusi nahi eta horregatik ikuspegiak bakarrik ateratzen ditut.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ez zaizkit gustatzen argazkiak oso txarto ateratzen naiz eta. Nahiz eta nire lagunekin egoten naizenean argazkiak ateratzen dizkiedan, hurrengo egunean damutzen dut.
Nire irribarre argazkietanez da batere normala eta horregatik oso txarto ateratzen naiz. Nire neskarekin argazki batzuk ateratzen dugu kuadro bat elkarrekin edukitzeko baina inposiblea izan da.
Nire bikotea eta ni edozein herria ikusteko joaten gara, bakarrik paisajerak argazkiak ateratzen ditugu.

V.B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oraintxe bertan esan didate primeran ateratzen naizela argazkietan, alai eta irrifartsu; baina nik ez dut uste horrela denik.

Egia da beti irrifarre batekin ateratzen naizela; hala ere, konturatu gabe ateratzen banaute, aurpegi arraroa ipintzen dut eta ez zait bat ere gustatzen nola ateratzen naizen.

Argazkiak ateratzea oso gustatzen zait, baita ere ni argazkietan agertzea; horregatik, automatikoki egiten diren argazkiak gustatzen zaizkit.

Oporretan joaten naizen bakoitzean, inoiz ez zait argazki kamera ahazten, edonon argazki politak atera daitezkelako. Posiblea da kuleroak ahaztea, baina argazki kamera inoiz ez.

Shei
Txirrin


Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire argazkirik onenak ustekabean ateratzen dizkidatenak dira. Besteetan aurpegi arraroa jartzen dut ezinbestean, baina gehienoi halako zerbait gertatzen zaigula uste dut. Ziur aski da adin batekook argazkietan irtetera ohituta ez baikaude. Aitzitik, gaur egungo gazteak guztiz osatuak dira. Selfie eta antzeko gauzekin txiki-txikiak direnetik euren irudiaz baliatzeko gauza dira, eta horregatik batzuetan inbidia apur bat diet. Gero konturatzen naiz nolabait teknologia berriek euren irudia erakustera behartu dituela, eta iritziz aldatzen naiz. Nahiago dut urrunetik, argazkiei dagokienez, traketsa izan baina nerabezaroa lasai-lasai pasatu izana, nire irudiaz gehiegi kezkatu gabe.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut uste soslai on bat daukadanik baina egia esan, ez dut inoiz horretan asko pentsatu.
Normalean oporretan egiten ditut argazkiak eta, oro har, ez zait axola argazkietan agertzea, nahiz eta oso fotogenikoa ez izan. Askotan oso arraroa ikusten dut neure burua edo keinu itsusi eta arraroekin agertzen naiz eta gainera, flashekin arazo handia daukat, nire begiak flashak baino arinagoak direlako eta gehienetan begiak itxita agertzen naiz flashez egindako argazkietan.
Hala eta guztiz ere, zorionez, gaur egun dauzkagun argazki-makina digitalen bidez argazki asko egin ahal dira segidan argazki-filmaz arduratu gabe eta gero etxean lasautasunez hoberenak aukeratu. Horrela askoz errazagoa da argazki onak edukitzea.
Niri argazkiak egitea eta edukitzea asko gustatzen zait eta bai ondo agertzen naizen argazkiak bai besteak politak edo behintzat barregarriak iruditzen zaizkit.
Nire ustez, argazkiak onak dira, lekuak eta momentuak gogoratzeko lagungarriak direlako eta urteak pasatzean oso dibertigarria da argazkiak berrikustea.

Ixone G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argazkiak ateratzea asko gustatzen zait baina ez zait hain gustatzen argazkietan agertzea. Nire ustez, ez naiz oso fotogenikoa. Beti begiak ixten ditut edo ilea nahaskiarekin agertzen naiz. Gainera, norbaitekin argazkiak atera nahiago dut, bakarrik ez zait gustatzen. Oso arraroa da argazki bat nirea gustatzen zaidala. Batez ere, nire lagunekin gau batean festara joaten banaiz, biharamunean argazkiak ikustean izugarriak izatea konturatzen naiz.

Dena den, edozer gauzari argazkiak egiten dizkiot: paisaia, itsasoa, monumentuak, ilunabarrak, eta abar. Polita iruditzen bazait, argazki bat egiten dut. Bidai bat egiten dudanean, beti argazki asko ateratzen ditut. Adibidez, pasaden urtean Erroman nengoen eta gutxi gora-behera laurehun argazki egiten ditut. Egia da gero batzuk ez dute balio borrosak daudelako baina asko atera nahiago dut, badaezpada ere.

Bestalde, uste dut guztiok gure buruarekin oso kritioak garela eta horregatik gehienoei ez zaizkigu gustatzen gure argazkiak.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zait argazkiak egitea, hori dela eta argazki-makina reflex bat dut baina ez naiz argazkilari profesionala, bakarrik zale bat baizik.
Niri ez zait gustatzen ere argazkietan agertzea, oso txarto agertzen naizela uste dut gainera argazkietan beti ikusten dezakezu nola pasatzen dira urteak.
Nik normalean itxasoko argazkiak egiten ditut edo mendiko argazkiak eta abar...
Bidai batean izugarri gustatzen zit argazkiak egitea, gero etxean beti inprimatzen ditu argazkiak albun batean.

J.C Boga

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, niri ez zait ezer gustatzen argazkiak ateratzea. Horregatik bidai bat egiten dudanean inoiz ez dut eramaten argazki makina eta aragazki bat egiten dudanean eskuko telefonoarekin egiten dut .Gainera ez zait gustatzen argazkietan ateratzea fotogenikoa ez naizelako. Baina hori ez dela arazoa uste dut,itsusia naizela baizik eta mirari bat ez badut egin beti ateratzen dut gaizki argazkietan
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argazkiak egitea asko gustatzen zait, horregatik bidai guztietan argazki asko egiten ditut. Baina egia esanda, ez zait gustatzen argazkietan ateratzea gehienetan txarto ateratzen naizelako.
Hala ere, nahiz eta ez gustatzea argazkietan ateratzea batzuetan argazki batean baino gehiago aterazen naiz, eta egia esanda, denbora pasatzen denean , naiz eta txarto atera argazkietan, atsegina da argazkiak ikusterakoan batean baino gehiago ateratzea.

Jorge.S

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egungo kameraekin denetarik eginten da eta zaletasunentzat abaitai ugari ditu. Gero argazkiak ondo atera ezik, ordenagailuaren programa batekin apaindu ahal dituzu. Aldizkaerietan egun guztiak ikusten dugu, modeloak oso ondo ateratzen dira. Bai, ados nago modeloak galantak direla baina aldizkarietan ateratzen diren bezain perfektuak ez dira. Horretaz aparte, argazkiak ondo daude, momentu on bat gogoratzeko balio dute eta horri ondo deritzot eta, ez da axola nola atera zaren.

Zintzo izateko, aitortu behar dut niri ez zaizkidala gustatzen argazkiak. Nahiz eta momentu bateko ondo izan, gehiegi erabiltzen badira, nekatzen naute. Denok oporretan egon gara lagun batekin beti argazki bat ateratzeko prest zegoela eta azkenean, ezin zizun lekua ikusi. Beno, agian, ordaindu behar den prezioa, azken buruan, oporretako album ona egin baharra dago, ezta?

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Niri argazkiak egitea gustatzen zait, baina ni agertzen naizenean beste gauza da. Normalean ez nago oso erosoa kamara baten aurrean, hori dela eta, argazki askotan ez naiz oso naturala agertzen.
Dena den, zenbait argazki utzita, bidaietako irudiak ikusten ditudanean nahiko pozik geratzen naiz, nire aurpegia beldurtzeko ez delako, horrekin konformatzen naiz.
Normalean argazkiak egitea nahaiago dut ateratzea baino. Baina egia da bueltatu eta gero konturatzen naizela faltan izaten dudala gehiagotan agertzea.
Badaude beti nahiko ondo agertzen direnak, uste dut sekreturen bat egon behar dela.

Hurregno bidaia egin baino lehen ideia ona izango litzateke haiei galdetzea, aholkuak izateko.

M.P

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun "selfie" argazkiak modan dauden arren, niri ez zaizkit gustatzen. Nik, beharbada, bertute asko ahal ditut, baina ez daukat fotogeniarik. Nire argazkiak oso itsusiak dira, beti serioa edo begi itxitarekin. Horregatik argazkiak atera nahiago dut.

Kultur batzuetan argazkiak oso txarrak dira, zure arima lapurtzen dutelako, hau da nire aitzakia argazkietan ez agertzeko.

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Denok soslai on bat daukagula esaten dute.Adibidez,Julio Iglesias daukan soslai ona eskuina da horregatik argazki guztietan soslai hori erakusten du eta bestea eskutatzen du,noski.Nire kasuan ez dakit non egongo ote da nire soslai ona,argazki gehienetan txarto ateratzen naizelako.Inoiz ez dakit nola jarri,barre egin ala ez,eskuak nola jarri...
Beste pertsona batzuk oso fotogenikoak dira eta niri amorru handia ematen dit.Zergatik izango da?Eta zergatik ez da nire kasua?Horregatik nire buruko argazki gutxi daukat baina zer egingo dugu,bizitza horrela da.
Amaia.