2014/10/10

TXAKUR BAT BAINO GEHIAGO

Excalibur ez da  Arturo erregearen ezpata, ez. Madrilen sakrifikatu duten txakur hori da Excalibur. Kondairak dio Arturo erregeak, hiltzear zegoelarik, Perseval zaldunari Excalibur ezpata laku batera botatzeko agindu ziola, betiko desagertzeko. Excalibur txakurra, bere jabea ospitalean ébolak jota zegoelarik, agintariek sutara botatzeko agindu dute, hau ere betiko desagertzeko.

Ébolak eragindako azken biktima izan da Excalibur. Lehenengoak pertsonak izan ziren, baina oraingo honetan lau hankadun maskota. Ez dakit txakurrarenak edo bi misiolarien heriotzak izan duen inpaktu handiagoa hedabideetan, baina leku guztietan mundu guztia ari da hitz egiten Excalibur gizajoari gertatutakoaz.

Koarentenan jartzea, laborategian antidotoa aurkitzeko erabiltzea, … ala bake santuan uztea. Aukera batzuk zeuden eta akabatzea erabaki zuten. Denborak esango digu asmatu duten edo Excalibur txakurra legenda izango den.

Zer uste duzue horretaz? Asmatu dute agintariek hartutako erabakiarekin? Bazuen txakurrak bizitzeko eskubiderik?
Oharra: argazkia Ana Pik egindakoa.

12 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, Exkalibur txakur bat da, eta ziur aski badago jende asko ados dagoena agintariek egin dutenekin. Nire ustez, egin dutena baino lehen neurriak hartu beharko zuten jakin dezaten Exkalibur kutxatuta zegoen ala ez.

Gainera, txakurra kutxatuta egonda ere, bere kasua botikarekin ikasi ahal zen jakiteko zer egingo dugun pertsonaren kasuetan etorkizunean, eta horrela, oraingoa baino tratamendu hobea eman ahalko litzateke.

Beraz, Exkalubur gixajoa, bakarrik txakur bat zen, eta ebola ekarri dutenek gure gobernuan dirua irabazten jarraitzen dute, eta badirudi inork ez duela dimitituko.

ALBERTO SEO. B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arazoa informaziorik eza da. Nahiz eta ebola-epidemia orain dela hilabete batzuk hasi, oraindik, gaixotasun horri buruz oso gutxi dakigu eta horrek beldur eragiten digu.
Gaixo gehienak hemendik kanpo egoten zirenez arazoa zeharo urrun ikusten genuen.
Dena den, argi dago txakurrak bizitzeko eskubidea zeukala, izaki bizidun da eta. Baina, informaziorik gabe oso zaila da erabaiki on bat hartzea. Nire kasuan oraindik ez daukat oso argi txakurrak norbaiti gaixotasuna kutsatu ahal dion. Kutsatzea posiblea bada, neurriak hartzeari ondo deritzot. Bestela, jende asko hil ahal da. Baina, bere heriotza erabaki aurretik, aukera guztiak kontuan hartu behar dira, hori azken aukera delako. Dirudienez, aukera batzuk zegoen. Koarentena ipintzea ez ezik, antidotoa aurkitzeko erabiltzea ere posiblea zen baina, agintariek ahalik eta azkarren hartu zuten erabakia aukera guztiak aztertu gabe.
Berriro, gai honetan ere adituek beren gaitasunik eza frogatzen dute. Misiolari horiek ekartzea erabaki zuten neurriak hartu gabe edo agian neurriak hartu zituzten baina, orain jakin badakigu neurri horiek ez zirela nahikoak eta hartu zituzten neurriak nahikoak ez zirenez, orain erizainak gaixotasuna dauka.
Hau gutxi balitz bezala, erizainak bere bizitza normala egiten jarraitu zuen sintomak edukiz eta orain, are larriagoa izan ahal da egoera, ez dakigu zenbat pertsonak daude kutsatuta eta. Orain, litekeena da sendagileak, auzokideak edo ilea-apaintzaleak gaixotasuna edukitzea.
Adituek erabakiak hartzen dituzte eta orain, bai pertsonek, bai animaliek ondorioak ordaindu behar dituzte. Horregatik, ez dut uste hori oso egokia denik. behintzat, aukera guztiak agortu ahal izan zituzten, txakurrak ez zuen zertan hil eta.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehengo egunean telebistan berriak ikusten nituenean, entzuten nuena ezin nuen sinetsi. Hasieran txanpinoiak jaten ari nintzenez, nire lehenengo pentsamendua Eroskik saldu zizkidan txanpinoiek droga zeukatela izan zen. Baina gero, une bat pentsatutakoan neure buruari txanpinoiek hain merkeak baziren ezin zutela eduki drogarik esan nion eta bazkaria bitartean ura bakarrik edan nuenez ebolari eta txakurrari buruz entzuten ari nintzenak egia izan behar zuen.
Herrialde honetan umeek eroek zorte handia daukate ez baitira ezerez konturatzen. Baina konturatzen garenek botijo eta panderotxo herrialde batean bizi garela badakigu.
Herrialde honetan, zoritxarrez, urtero zezen pilo bat krudelki hiltzen dira. Bada biztanleen gehiengoarentzat zezenak hiltzea alaitasun handia izaten da eta beren herrietan egun nagusia denean egiten dute.
Baina, dirudienez herrialde honetan eta mundu honetan txakur bat hilez gero badirudi bekatu larria dela eta jendeak manifestazioak eta gatazkak egin behar ditu.
Nolanahi ere, batzuetan neure buruari galdetzen diot herrialde batek pertsonen duintasunagatik borrokatu ezean animalien duintasunagatik egingo du ?.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ebolak, geure bizitzara heldu zenetik, geratzeko asmoarekin egin zuela omen da. Telebista piztu dugunean, irratia entzutean, aldiskari irekian... Beti hor dago.
Gure herrian bi pertsona hil ziren, gaixotasun honek jota zirelako. Baina egiazko beldurra hasi zen, erizain bat kutsatu zela esan zigunetik.
Momentu horretik ona arte, gauxa asko esan zuten hedabide guztietan. Batzuk egiak, baina beste batzuk ;ordea, ez. Hortaz, informazio gehiagoarekin topatu dugu eta honek geure beldurra gehitu du.
Erizainaren txakurra ( excalibur) hirugarren hilketa izan zen, eta nire ustez, polemika gehien daukadana izan zela.
Ni ez nago bere hildakoaren alde. Ikertzaileek bere txakurra erabili zezaketen ebolatik gehiago jakiteko edo ikasteko.
Hala ere, egia da, garrantzitsu handia eman diogu exkalibur hilketari eta ez dugu afrikako hilketetan erreparatu.
Hitz gutxitan, informazio edukitzea importanteena da, bestela, ezin izango ditugu gauxak ondo egiterik edo geure iritzia jakiterik.
A.A 1012



Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri iruditzen zait penagarria dela txakurrarekin egin dute. Berak ez dauka errua baina pertsona batzuentzat txakurrek ez daukate eskubideak soilik animaliak izateagatik. Txakurrari hil aurretik, gaixotasuna daukan egiaztatu behar izaten zuten baina errazagoa da sakrifikatzea.Nik uste dut sakrifizioa erabaki dutenek pertsonaren sentimenduak gehiago kontuan hartu behar dituztela.
R.F 10-12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Animalien alde nagoenez,ez zaizkit ezer gustatu gobernuak hartu dituen neurriak txakurrari buruz. Kutsatzea posiblea izango bada ez dakigunez hobeto ahal izango bada txakurra hospitalera eramatea bere kasua ondo ikasteko.
Arazoa ez da Exkalibur, ebola baizik. Hori da egia. Nire ustez kasu honetan informazioa ez da egokiena.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gure herrialdean Ebolaren gainean gertatzen ari dena,nahitanaiez,harritzekoa duda.Hedabide gehienetan esaten dutenez,gauzak hasieratik txarto egin dira eta txakurrarena azken astakeria izan da.Hainbat eta hainbat diru beste gauzetan gastatzen dute eta,benetan ezin izan dutela txakurra bizirik mantendu?Beharbada txakurra ez zegoen gaixorik baina ez dira ezta kezkatu ere,hil egin dute.Erabaki honekin nabaritzen da hemen animaliek ez dutela ia ezer balio.Beste herrialdean gertatu izango balitz,ziur nago gauzak beste modu batean egingo litzatekeela.Baina hemen ez dago grisa kolorea,dena da zuria ala beltza.Eta horrela goaz!
AMAIA.S.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gai hori buruz egin den guztia zentzugabekeria izan da eta segur aski,txakurra hil baino lehen, beste aukera egokiagoak izango ziren.
Maskota eduki nuen eta badakit asko maite direla eta haiek eskubideak eduki behar dituztela,baina esan behar dut,berria ikusi nuenean,jendearen erreakzioak harritu ninduela.Uste dut, gehiegizkoa zen.
Egunero pertsonek injustiziak jasan behar dituzte eta inork ez du ezer egiten eta kasu honetan,iruditu zitzaidan jendeak txakurrari bere jabeari baino garrantzi handiagoa ematen ziola.
I.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai,egia da. Hedabide guztietan Exkaliburren kasua impakto handia izan du, baina bere eskubideak ez baitituzte kontuan hartzen.
Bai gobernuaren jarrerak bai Exkalibur defentzaileak oso desegokiak izan dira.
Hainbat aukera izan arren, gobernuak errezena hartu du eta gixajoa bere bizitzarekin ordaindu du.
Dena animalia izateagatik.
Azkenean, beti bezala, errugabeak beste batzuen erruak ordaintzen dituzte.

L.R. 10-12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun hauetan "lehen munduak" osasun-krisi handi bat bizi ari dela uste du. Ebola gure herritara heldu da eta hori beldurra ematen du. Egoera hau kezkagarria da oraindik ez dagoelako txertoa edo botika sendatzeko. Horregatik gure herrian epidemia handia egon ahal du. Hala ere, "hirugarren munduan", eta batez ere Afrikan, ebola oso ezaguna da eta egunero berarekin bizi behar dira. Han jende asko hil zuen baina pena da, egoera hori eguneko albistean gutxi ateratzen dela. Horregatik Excalibur txakurrekin pasa duela gehiegizko iruditzen zait. Egia da izaki biziduna dela eta eskubiderik daukala. Baina nire ustez, orain pertsonak garrantzitsuagoak dira. Eta esaldi horrekin uste nahi nuke pertsona guztiak izatea, hemengoak eta Afrikagoak ere bai.

Rakel B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso txarto iruditzen zait txakurrarekin egin dutena. Bere jabea ebola dauka, eta hospital batean dago, zergatik ez dute gauza bera egin txakurrarekin? Soluzio bakarra zegoen hala errazagoa zen txakurra hiltzea? Nik usted dut bihotzik ez dutela eta inoiz ez dutela animalirik eduki. Animaliak oso onak dira eta leialak ere bai. Beste herrialdeetan koarentenan jarri zuten ebola eduki zuen beste txakurra, zergatik ez dute gauza bera egin Excalibur gixajoarekin?
E.A 10-12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire iritzia eman baino lehen, gauza bat esan nahiko nuke. Guk etxean katutxo bat daukagu, “konan” deritzona. Katu hau guretzat oso garrantzitsua da eta berarekin egoteak asko pozten gaitu. Beraz, norbaitek gure katuari gauza berdina egitekotan, ez dugu onartuko eta politikoek gure katuarekin ez akabatzeko, edozein gauza egingo genuke. Horregatik, Exkalibur hiltzearren kontra geunden, eta gure politikoek beste irtenbide bat aukeratu beharko lukete, eta ez hilketa.

Nahiz eta kontra egon, Afrikan ez dakit zenbat pertsona heltzear dauden, eta hemen inork ez du ezer gai honi buruz hitz egin. Betidanik, gure herrian gauza berdina gertatu zaigu eta horregatik, triste nago. Afrikan Europan baino pertsona gehiago hiltzen ari dira eta hau gertatzea ez zaio inori inporta. Beraz, nahiz eta txakurraren bizitza oso inportantea izan, Afrikako jendearen bizitza ere bai.

Are gehiago, Afrikan txakurrak ez ezik, pertsonak ere hiltzen ari dira eta europarrok bost axola zaigu. Barka iezaguzue, europarrok bakarrik harresiak eraikitzen ari baikara izurrite hau hona ez sartzeko. Hala ere, lanabes honen eragina oso txikia da eta horregatik, denok argi eduki behar dugu zerbait ondo egin ezean, Europan ebola izurrite bihurtuko dela.

Koldo 4a