2015/05/15

NAGUSI APARTA

Agintzea erraza da. Agintzeko ez da ezer berezirik eduki behar. Edonork agintzen du herri honetan. Edonori ematen diote aukera agintzeko. Fabrika batean, eskola batean, denda batean eta, zergatik ez, euskaltegi batean edonor izendatu ahal dute zuzendari eta  hogeita hamahirugarren artikuluagatik egingo dugu bere menpe gaudenok berak esandakoa.


Agintzea erraza da, baina ondo agintzea zaila izan behar da. Boterea erabiltze horrek  duen ustezko erotikaren atzaparretan ez erortzea zaila da. Ez dakit, nik ez dut agintzen, ezta nire etxean ere. Demokrazian jaio ez ginenok engainatuta bizi izan gara eta erabakiak denon artean hartu behar direla sinesten dugu. Demokrazia sistemarik onena delako pentsamenduarekin hazi  ginenok  ez dugu inoiz inon inor agintzen. Aginteak jasotzeko jaioak gara.

Agintzea erreza da eta zuzendari guztiek egiten dute. Zaila, benetan, zaila dena da langileei ondo egindakoak txalotzea eta eskertzea. Hemengo nagusiek hau eta hau egin behar duzula esateko ez dute problemarik, baina eskerrik asko egin duzunagatik edo lan bikaina egin duzula esatea kosta egiten zaie. Bueno, ez, ez dute inoiz esaten.

Honetan ere txinatarrak onenak. Hango lan-baldintzak haientzat, baina enpresa batzuetan langileak motibatzeko erabiltzen dituzten teknikak guretzat nahi ditut. Begira bestela enpresari txinatar batek enpresaren hogeigarren urteurrena ospatzeko egin duena: 6.400 langile eraman ditu Txinatik Parisera eta Nizara. Hori bai dela eskertzea urte horietan egindako lana eta ez hemen egiten dena. Euskaltegiko hogeita bosgarren urteurrenerako boligrafodun karpeta bana eman ziguten egindakoa eskertzeko. Espero dut hemengoek hurrengo urteurrena ospatzeko txinatarrek asmatutakoa egitea.

Erreza da agintzea? Zer behar da ondo agintzeko? Nolako nagusiak (izan) dituzue? Zer iruditzen zaizue enpresari txinatar horrek egindakoa?

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi daukat edonork agindu ahal duela, baina ondo agintzea pentsatzen dugun baino zailagoa da. izan ere, jende gutxik dauka agintzeko trebetasuna. Nagusi gehienek aginterak emateko ohitura dute eta nagusiak direnez, langileok hori bete behar dugu, nahitaez. Aginterak emateaz gainera, motibatzea ere ezinbestekoa da ondo agintzeko eta jende gutxik daki hori egiten.
Dena den, ez dut uste hori bakarrik lanean gertatzen denik. Badago jendea bai lanpostuetan, bai eskoletan edo euskaltegian motibatzen jakiten ez duena. Pertsona horiek beti txarto egindakoa azpimarratzen dute eta hori oztopo gehiago ipintzea da, nire iritziz. Gainera, portaera horrek enpatia eza frogatzen du. Pertsona horiei kostatzen zaie zerbait ondo egin dugula esatea, gu baino hobeak direla pentsatu ohi baitute. Hori gutxi balitz bezala, askotan jende hori ez dago prest motibatzeko, baina beti dago prest etsitzeko eta horrek bai harritu nauela! Uste dut gauzak nahiko zailak dira dagoeneko, eta ez duela merezi oztopo gehiago ipintzea. Hori dela eta, enpatia handiagoa izaten saiatu behar dugu eta gauza txarrak ez ezik, gauza onak ere esan behar ditugu, zeren eta guztioi hori entzutea gustatzen baitzaigun.
Bestalde, txinatarrek motibazioa erabiltzen badute, zerbaitengatik izango da, hori enpresetan errentagarriagoa baita. Nire nagusiak, ia-ia guztiek bezala, bakarrik aginterak ematen eta txarto eginda dagoena azpimarratzen daki eta gainera, egunero dago prest hori egiteko, eta baliteke moda bat izatea, baina euskaltegian bezala , noizean behin ere boligrafoa ematen digu opari gisa. Ez dakit zer ohitura den hori , baina lelokeria bat iruditzen zait, denok lan bikaina egin dugula entzun edo eskerrik asko entzun nahiago dugu boligrafo bat jaso baino eta.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barakaldon esaten dugun bezala “jolin” zuk blogan idatzi duzuna kexa bat denaren susmoa dut eta ondo iruditzen zait zure pentsamendua horrela izatea baina uste dut agian ni bezala oker zaudela,hau da,gure lanean ondo egitean pentsatzen dugu gure nagusiek eskertuko digutela eta hori egiten ez badute desengainu handia hartzen dugu horregatik hoberena da ezer ez itxarotea. Normalean nagusiek besterik ez dute nahi bere negozioa ondo joatea arazorik gabe eta hori lortzen baduzu langile ona zara eta kito, ez bilatu beste istorioak.Horren ondorioz, enpresari txinatar berriaren gainean entzutean lehenengo pentsatu duena da bere enpresa publizitate emateko egin duela eta ziur aski langile txinatarrek oso gogorra lan egin behar dute haien nagusiak hainbeste dirua edukitzeko.Agian oker nago,nik nahiago nuke horrela izango balitz.
Beno argi dago gutxienez langile txinatar horiek egun batzuetan zehar ondo sentitu zutela eta haien lanera bueltatzean poziagoak egin zutela baina beharbada langileek nahiago balute soldata igoko zuketeela eta diru horiekin bere familiarekin bakarrik joateko.

Nire ustez nagusi ona da,haien langileen eskubideak errespetatzen dituena eta kapaza dena ondo motibatzea haien lana pozik egiteko.
Oli

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut, edonor edozein gauzetan agintzeko gai dela,baina ondo agintzea beste gauza desberdina da.
Ondo agintzeko baliabide berezi batzuk eduki behar dituzu.Hau da,beste baten lekuan jarri, patzientzia eduki,errespetua izan, besteak beste.Batzuek agintzen dute lehen apaitutako gauzak kontuan hartu barik,eta ez dira konturatzen zein inportantea da onartzea besteek ondo egiten dutena.
Horretarako enprese batzuek haien langilei modu desberdinak eskerrak ematen dizkiete.Esate baterako,soldata igotzen diete, onugarri-ordainketa ematen diete edo bidai bat antolatzen dute.Hori egiten dute txinatarrek.Ez dakit modu onena denik motibatzeko,baino haiei balio baldin badiete,primeran.
Ni orain langabezian nago eta lana aurkitzen badut nagusi langileen eskubideak eta egiten duten lana errespetatu nahi nuke.
M.G.

Fermin erabiltzaileak esan du...

Gizakiari izatez agintzea gustatzen zaio. Etxean amak, lantegian nagusiak, multinazional batean presidenteak, herrialde batean edonork , … Gustatzen da agintzea, baina, nire ustez ondo agintzea zaila da. Agintzeko oso inportantea da koherentzia eta logika edukitzea eta hori gure gizartean, tamalez, asko falta da. Adibidez, gure politikarien artean.

Nik batzuetan agindu dut, etxean ez noski, baina, esate baterako, soldadutzan kabo izan nintzen eta nire laguntzak agintzea kostatu zitzaizkidan. Orain, lanean, berriro agindu behar dut. Ez zait batere gustatzen, baina, esperientzia laguntzen da ondo egiteko. Bueno esperientzia eta, esan dudan bezala, koherentzia eta logika ere bai. Baina, ondo agintzeko beste gauzak ere kontuan hartu behar ditugu, adibidez, errespetua eta beste pertsonaren lekuan jartzea.

Nagusiei dagokienez, nik nagusi batzuk eduki ditut. Onak eta erregularrak. Emakumeak eta gizonak. Honi buruz, nire esperientziak esaten du emakumeek hobeto agintzen dutela, baina, oso burugogorrak direla. Gizonek, ordea, ez dakite ondo agintzea, hala ere, irekiagoak dira eta proposamenak hobeto onartzen dituzte.

Amaitzeko, nagusiaren opariei dagokionez, nagusiek ez dute oparirik besterik gabe ematen . Nagusiak “opari bat emango dizu” esaten duenean, kontuz , proposamen lizuna izan litekeelako.

Fermin

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Erresponsabilitate gehien eskatzen duten lanpostuen edo rolen artean leku baten, bai handia bai txikia, nagusia edo buruzagia izatea aurki dezakegu. Politika arloan ikusi ahal da; baina enpresa batean, ikastolan, etab. Gure etxean gauza bera gertatxen da; hau da, familian dauden erresponsabilitateak ondo ezarri behar dira ongizate nahiko egokia izateko.

Unibertsitatean landu egin ditut horrelako egoerak, ez bakarrik agintzearena, baizik eta arazoei aurre egiteko autokontrola ere bai. Agindu behar denean beti daude hiru modelo: autoritarioa, demokratikoa edo pasiboa. Arazoei aurre egin behar zaienean ezer egiten ez badugu eta kontzientsiatzen ez bagara arazoaz, jarrera pasiboa izango dugu. Ez dut uste hemengo inork nahiago duela modelo hau.

Modelo autoritarioan errolen eta erresponsabilitaten kontua oso ezarrita dago eta ezin da aldatu. Ez dira beste aukerak kontuan hartzen eta diziplina nahiko gogorra dago. Azken modeloa, demokraziarena, gizartean zehar oso onartuta dagoen modeloa da; eta psikologo gehienak eskatzen dute bizitzaren arlo guztietan. Honen barruan sartu beharko genuke motibazioarena.

Niretzat oro har asko gustatzen zait modelo demokratikoa, baina modelo autoritarioa bere onurak ditu eta horrexegatik asko gustatzen zait ere. Txinatar horiekin egindakoa ontzat ematen dut. Opariren bat egiteko edo motibatzeko bide ugari daude eta kasu hau interes handia sortzen dit.

Asier 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Agintzea asko gustatzen zaio jende askori, baina jende gutxi dago ondo agintzen dakiena. Uste dut ez dela hain erreza batzuetan harro pixka bat garenez agintzea ostopo handia izan daiteke.
Ondo agintzeko, kontuan hartu beharko dugu norekin hitz egiten dugun jakiteko nola agindu ahalko diogun nahi duguna. Ez da berdina betiko langile bat, langile berri bat baino, betikoa ezaguna denez badakigu zein izango diren bere erantzunak berari galdetu baino lehen. Langle berria kasuan, ordea, hobeto ezagutu beharko dugu ondo aginteko.
Nire kasuan, denetarik eduki dut. Gogoratzen dut nire nagusi txarrena. Berak egunero ez dakit zenbat garagardo hartzen zuen nire lanaren ondoko tabernan. Batzuetan, mozkortuta joaten zen etxera, horregatik, hark ez zuen nire errespetua. Gaur egun, ostera, badaukat nagusi bat nire errespetua duena nirekin harreman normala eta ona duelako.
Txinatarren kasuan, gehiago iruditzen zait, uste dut bidaia milloi bat balio duela, eta zoritxarrez, hemengo enpresek eta batez ere, zure enpresa - euskaltegia - ez dute hainbeste diru bidaiak egiteko.
Beraz, ikusiko dugu zein izango den berrogeita hamagarren urteurrenerako euskaltegiko oparia, baina ez dut uste bidaia izango denik.

Alberto Seo. B2.









Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Betidanik agintzeko bi gauza, bakarrik, beharrezkoak izan dira. Bata adimena eta bestea dirua.
Hala ere, gaur egun adimentsua izatea inportantea bada ere, aberatsa izatea are gehiago garrantzitsua da. Hortaz, mundua eskudunez beteta egonagatik, horrek ez du esan nahi agintzen duela adimentsua denik. Eta egia da, egunero telebistan nagusiak ikus ditzakegu eta, oro har, daukaten ezaugarria ezagumena ez da izaten. Horregatik, tamalez, eguzkiaren azpian erregea kentzen eta jartzen duena dirua izaten dela esan genezake.
Hala eta guztiz ere, agintzea errazena dela esan dezakegu; baina, unagarriena ondo egitea da.
Nolanahi ere, erraza ez izanik ere, ondo egin nahi izanez gero, hiru zetaren araua jarraitu beharko litzateke. Alegia, zuzen, zentzudun eta zintzoa izan beharko litzateke. Beraz, egon badauden arren, gerta liteke, nolakotasun horiekin pertsona bat aurkitzeko beste planeta batera joan behar izatea. Eta ni, lurreko biztanlea naizen aldetik, agintzeko egokiena ez nintzateke.
Gainerakoan, enpresari txinatarrak egin duena ondo dagoela iruditzen zait. Alabaina, langileei, dudarik gabe, bidaiatzea gustatu behar izanda ere, langileek nahi dutena lan-baldintzak hobetzea da. Izan ere, duela urte batzuk lan egin nuen lantegian, txinatarra ez bazen ere, bere nagusiei bidaiak oparitzea guztatzen zitzaien. Behin, ia langile guztiok astebete bat Estatu Batuetan egon ginen eta oso ondo igaro ginen. Baina, langileok nahi genuena astebete bat ondo bizitzea ez zen urte osoa baizik.

Iñaki Gurutzeta.