… Eta, espero dugun baino lehenago kanpoan ez geratzeko, blog honetan ematen
dizuegu zeuen buruaren defentsa egiteko aukera (HABEko edo IVAPeko baten batek
irakurtzen badu, …), zuek GAI izatearen arrazoiak idazteko aukera. Benetan GAI
izatea merezi duzuen ala ez eta zergatik.
… Eta bi aste barruko finale(t)an egongo zarete.
5 iruzkin:
Nik argi daukat gainditzea merezi dudala nire euskara ikasketak berriro ekitea erabaki nuenetik oso gogorra lan egin dudalako.Agian,oraindik ez daukat hitz-jariorik ondo hitz egiteko baina nire ustez oso normala da hori gertatzea hemen ez duelako euskaraz hitz egiten,beno ikastoletan eta euskaltegiaren barruan bai,baina kalean ezin dugu praktikatu,eta horrela oso zaila egiten da hizkuntza bat ikasteak.Nik egia esanda,orain dela hilabete batzuk toalla botatzeko zorian nengoen baina lagun batek kurtso esperimental honi buruz hitz egin zidan eta oso aukera ona iruditzen zitzaidan nire ikasketak jarraitzeko.Agian ez dut gaindituko baina argi daukat kurtso honi esker urrats bat aurrera egin dudala.Baina zintzoa izaten, gehien gustatuko litzaidakena da ikasi dudana ez galtzea eta horretarako behar izango litzateke bai gure kaleetan,bai lanean edo bai etxean euskaraz hitz egin,baina momentuz hori ez da posible.
Oli
Harrigarria da urtaro osoan zehar egindako esfotxuen emaitzak jasotzea momentu batean; hau da, azken notak ikusi aurretik pairatzen dugun urduritasuna ikaragarria da, emaitza jakin arte. Niretzat ikastaroa ez da oso zaila izan. Agian nekagarria eta azpergarria baina zailtasunik ez, inondik inora. Nik urte batzuk daramatzat euskara ikastaroak egiten, bai eskolan bai euskaltegian, eta esperientzia nahiko orokorra daukat honi buruz; azken finean edozein ikasturterekin konparatu ahal da. Momentuz ez dakit ze nota atera dudan, baina emaitza ona izango dela uste dut. Euskararekin nahiko trebea izan arren, ez dut esaten gaindituko dudanik nota ez baitakit; edozein emaitza izan ahal da. Gainera, unibertsitatearekin gauza bera esaten dut. Ez ditut azterketa guztiak amaitu oraindik eta urduri nabil. Oro har, oraindik amaitu ez dudala esan behar dut, eta urtero daukadan azterketak gainditu behar ditut. Espero dut dena ondo amaitzea eta tontorreraino heltzea, metaforikoki.
Asier 4-6
Ondo doa, momentuz dena gainditu dut. Bidea ez da erraza izan. Bidean idazlan asko, entzumen asko, irakurmen asko, geratu dira. Gogorra izan da. Baina, Euskarari esker,lagun asko, bai irakasleak, bai ikaskideak, egin ditut. Haiei esker asko ikasi dut, egunero. Batez ere, berriro gauza bat lortzeko asko lan egitea beharrezkoa dela gogoratu dut. Azkenean lan egiten duzunean, fruituak jasotzen dituzu.
Nik ez dakit “gai” lortzea merezi dudan, baina, ziur nago lortzen ez badut, ez dudala toalla botako. Gizarteak nire ikasketak gainditzeagatik, nire irakasleek beren lanagatik eta pazientziagatik eta nire ikaskideek beren laguntzagatik nire azken esfortzua merezi dute helburua lortzeko.
Eskerrik asko guztioi.
Betidanik hizkuntza ikasteak guztatu zait, egia esan bai ikastolan bai institutoan nota onak ateratzen nituen.
Duela urte batzuk euskara maila on bat ateratzea erabaki nuen.Esfortzu handia egin behar dut ikasteko dagoeneko euskara ikasten nuen bitartean lan egin behar nuen eta.
Oraindik jarraitzen dut.Pasa den urtean gainditu ez nuenez euskara ikasteari utzi pentsatu nuen, horrelako ikastaroa agertu arte.
Tutoretzari esker eta andereñoari esker jakin dut zeintzuk diren nire oztopoak euskararekin aurrera joateko.Dudarik gabe hobetu egin dut eta gainditu nahi nuke, batez ere nire erronkagatik.
Berehala jakingo dugu gaindituko dugun ala ez eta nik ikusteari beldur diot.
Dena den oso gustura egon naiz kurtsoan
Zorte guztioi
M.G.
Oso urte gogorra izan da,benetan!irakasle berria,ikaskide berriak...kurtsoa orokorrean.Dena den,uste dut gainditzea merezi dudala batez ere egunero klasera joan naizelako.Badakit horrek ez duela ezer ziurtatzen baina eguneroko lana hor dago.Orain,azken egun hauetan pixka bat gehiago egin behar izan dudalako inpresioa daukat baina ezin da ezer egin.Egia da ni saiatu naizela gauza gehiago egiten baina behin baino gehiagotan oztopoekin topatu behar izan dut eta azkenean gogoak kendu zaizkit.Horregatik,azken azterketari begira,gogoak berrezkuratuko ditut eta azken esfortzua egingo dut.ZORTE ON GUZTIOI!
Amaia.
Argitaratu iruzkina